4756 erakusten - 4770@guztira
Errausketak Iruñeko hilerrian emandako hileta-zerbitzuen % 78 dira urteko lehen bederatzi hilabeteotan
Cementerio San José udal-hilerrian 2.048 hileta-zerbitzu eman dira guztira aurten, urtarriletik irailera. Horietatik guztietatik % 77,9 errausketak izan dira, Iruñeko Udalak bildu dituen azken datu estatistikoen arabera. Kopurutan, 1.596 izan dira errausketak, eta 452 ehorzketak. Azken horietatik, 278 nitxoetan egin dira, 144 panteoitan eta 30 lurrean. Irailaren 30era arte...Aldaketak Alde Zaharreko zirkulazioan, O-ko plazara eta Sanduandia kalera errazago sartzeko
Circulación Casco Viejo Iruñeko Udalak Alde Zaharrean barnako errepideko zirkulazioa berrantolatzea erabaki du, eta horrek eragina izanen du O-ko plazara eta Sanduandia kalera sartu nahi duten ibilgailuetan. Sarbidea erraztu eta zenbait kaletan gehiegizko zirkulazioa saiheste aldera, ibilbide berri bat har daiteke gaurtik aurrera, Taconera kalearen eta Kale Nagusiaren elkargunetik sartuta....Gorria ikuskizunaren estreinaldian flamenkoa eta bertsoak uztartuko dira, ostegunean, Kondestablen, 2019ko Bertsoaroaren barruan
Gorria flamenco Bertsoaroa zikloak Gorria ikuskizunaren estreinaldian izanen du segida dotore-dotorea, Kondestablearen jauregiko patioan, bihar –ostegunean–, 19:30etik aurrera. Muntaiak, Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko-dantzariaren eskutik, iaz Lanku beka jaso zuen proiektua du oinarri. Saiorako sarrera librea da. Bertsoaroare n bigarren ikuskizuna izanen da; zikloa atzo hasi zen, eta...Padre Menni klinikako erabiltzaileek eta pertsonen zaintzan prestatzen ari diren ikasleek aperitibo bat eskaini diete Arrotxapeko udal-langileei
Encuentro Padre Menni Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorra hasi da dagoeneko ikaskuntza-zerbitzuko kontzeptuari lotutako jarduerak abiatzen. Horietako bat da Padre Menni Klinika Psikiatrikoaren eskutik egin den aperitibo formatuko topaketa, non parte hartu baitute Arrotxapean lan egiten duten hogei bat udal-langilek (Gizarteratzeko Lantaldean, Haurrak Artatzeko Taldean, Emakumeendako...Afrika behar-beharrezkoak Ziudadelara ekarri du kontinente beltzeko arte tradizionalaren erakusketa bat, etnien eta kulturen ikuspegi zabala ikusgai jartzeko
Esposición África Saharaz hegoaldean. Afrika behar-beharrezkoa ekimenaren 19. edizioak Afrika izen propioaz erakusketa aurkeztuko du aurten Ziudadelan. Kontinente beltza delakoaren artea biltzen du erakusketak, 200 pieza baino gehiagotan, hala nola maskara, fetitxe, zinginarri, txanpon, bitxi eta bestelako objektuetan, Afrika beltzeko kultura, etnia eta tradizioen ikuspegi zabala eskaintzeko asmoz. Goizean,...Mugarik gabeko mundu bat proportzio zuzenak dituen mapa batean, horra Sanduzelaiko liburutegiak munduari begiratzeko biharko proposatzen duen lantegia, euskaraz
Taller bibliotecas Bihar, arratsaldeko seietan, “Liburutegiak bakearen alde” programako jarduera bat izanen da Sanduzelaiko liburutegi publikoan, hau da, “Petersen mapa, begirada bat munduari’ lantegia, 10 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa. Jarduera gaztelaniaz ere eskainiko da, gero, azaroaren 19an (astelehena), Mendillorriko liburutegi publikoan, eta San Pedrokoan amaituko du azaroaren...EH Bildu-ko prentsaurrekoa
press_conferenceFormez eta tolesez esperimentatzea, Amaia Graciaren proposamena, Ziudadelako Bolborategian
Exposición Ziudadelako Bolborategian urtarrilaren 5a arte egonen da ikusgai Ezerk ere ez luke huts egin behar erakusketa, Amaia Gracia artistarena. Tolestaketa-kontzeptua arakatzen duen instalazio-multzoa dago erakusketan. Horrela, aretoan aurkeztutako lana tolestaketa- eta zabalketa-sorta da eta, halaber, material-geruzek osatutako multzoak daude, molde batzuei itsatsi ostean utzita aurreko euskarriak gogoan dituztenak. ...Udalak zenbait oinezkoen pasabideetako segurtasuna hobetuko du Milagrosan, eta irisgarriago eginen du Jesús Guridi kalea, espaloia zabalduta
Paso de peatones Iruñeko Udala zenbait lan egiten ari da Milagrosan, bertako oinezkoen pasabide batzuk seguruago egin eta Jesús Guridi kaleko irisgarritasuna hobetzeko, espaloia zabalduz, besteak beste. Hori horrela, ia amaitutzat joko dira Milagrosako oinezkoen pasabideak Irisgarritasun-araudira egokitzeko lanak, zeinetarako aintzat hartu baitira auzoaren ezaugarri topografikoak eta dauden zailtasunak. Lanok...Iruñeko Udalak omenaldia egin dio hil berri den Iñaki Astondoa Los Iruña’ko taldeko kideari, bere sortetxean xafla bat jarrita
Iruñeko Udalak xafla bat jarri du gaur goizean New York-en otsailean hildako Los Iruña’ko taldeko abeslari Iñaki Astondoaren omenez. Xafla San Frantzisko kalearen 32an jarri dute, honako legenda honekin, gaztelaniaz eta euskaraz: “Etxe honetan jaio eta bizi izan zen Iñaki Astondoa Los Iruñakoko musikari ospetsua (1936/09/12 - 2019/02/13). Iruñeko...Haritz Larragueta narrazio laburrean, Ibán Garro poesian eta Eneko Fernández bertso-paperetan; horra Egile Berrientzako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketaren irabazleak
Premios autores Haritz Larraguetak, narrazio laburrean, Ibán Garrok, poesian, eta Eneko Fernández, bertso-paperetan, jaso dituzte lehen sariak, gaur eguerdian, Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako Euskarazko XXIX. Literatur Lehiaketan. Guztira, hamabi sari eman dira, eta ekitaldian Enrique Maya Iruñeko alkateak, María García-Barberena Kultura eta Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak eta Udalbatzako beste...Udalak 106.000 euro bideratu ditu Marcelo Celayeta etorbideko La Carbonilla eraikinean dagoen Arrotxapeko Zentro komunitarioa eraberritzeko
Centro Carbonilla Gaur, Tokiko Gobernu Batzarrak birgaitze-lanak lizitatzea erabaki du Arrotxapeko Zentro komunitarioa egoitza den La Carbonilla eraikinerako. Marcelo Celayetako 51n dagoen zentroak auzoko elkarte andana biltzen ditu, Emakumeendako Arreta Zentroaz gain. Halere, instalazio asko zaharkituta ditu dagoeneko; horregatik Udalak, horiek birgaitzeko, 106.000 euro (BEZ barne) bideratzea erabaki du,...Habien eta txorien marrazkien arteko elkarrizketa, Ingurumen Hezkuntzako Museoak datozen asteetarako proposatutako erakusketan
dialogo de pajaros Hilabetez, abenduaren 27a arte, egonen da ikusgai Daniel Laskurain eta Ana Villamuza artisten Habiak eta Txoriak erakusketa. Bi egileen proiektuak, paraleloki eginak, lehen aldiz egonen dira harremanetan San Pedroko monasterio zaharrean dagoen Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Madrilen Klimaren Goi-bilera egiten ari den aste hauetan, Museoaren proposamena hausnartzea...Iruñean izanen da, heldu den astean, Ikaskuntza-Zerbitzuko Estatuko XII. Topaketa, metodologia honen erakustaldi zabala, adituen, erakundeen eta ikasleen eskutik
Aprendizaje servicio Iruña izanen da Ikaskuntza-Zerbitzuko (ApS) Estatuko XII. Topaketaren egoitza, abenduaren 9tik, astelehenarekin, 13ra, ostiralarekin. Bi tokitan izanen da, Kondestablen eta Baluarten, eta 600 lagun inguru bilduko dira hirian. Iruñeak Cosladari hartuko dio txanda hiriko Udalak eta Espainiako Ikaskuntza-zerbitzuko Sareak Edeberekin eta Educo GKErekin elkarlanean antolatutako ekitaldi honetan. ...