46 erakusten - 60@guztira
Enrique Maya, Iruñeko alkatearen, agerraldia
press_conferenceSevillako O Sister! taldeak hasiera emanen dio bihar, ostegunarekin, Ziudadelako udako jazz-zikloari, ‘Nobody cares’ lan berriaren aurkezpenarekin
o sister Bihar hasiko da Ziudadelako jazz-zikloa, eta hurrengo hiru ostegunetan musika-genero honi buruzko kontzertuak eskainiko ditu. Sevillako O Sister! seikoteak emanen dio hasiera, eta ‘Nobody cares’ lan berria aurkeztuko dute. Emanaldia, zikloko gainerako kontzertuak bezala, 20:00etan hasiko da, eta sarrera librea da. Gehienez ere 600 ikus-entzule egon ahal izanen...Udaltzaingoak astebururako aurreikusi duen dispositiboak hiriaren erdialdeko kaleen edukiera ikuskatuko du, baina ez toki finkoetan
dispositivo de Policía Municipal Udaltzaingoak astebururako aurreikusita duen segurtasun-dispositiboak hiriaren erdialdeko kaleen edukiera ikuskatuko du, baina uztailaren 6an ez bezala, ez dira toki batean geldirik egonen. Hala, modu ibiltarian eginen dute ikuskapena, eta uneren batean gune baterako ezarritako edukiera gainditzen dela antzemanez gero, sarbidea itxiko dute. Helburua da Covid-19ak eragindako...Udalak Pio XII.aren etorbideko korridore jasangarriko obren lizitazioa onetsi du, ia 2 milioi euroan, eta lanek amaiturik egon beharko dute azarorako
Pio XII.aren etorbidean korridore jasangarri bat sortzeko obren lizitazio-aurrekontuak 1.993.795,75 euro jotzen du, eta obrak egiteko sei hilabeteko epea ezarri da, maiatzaren bigarren hamabostaldian hasi eta azarora arte, sanferminetan lanak eten behar dira-eta. Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onetsi du proiektu honen kontratuaren lizitazioa, halako proiektu bat ezen...Energia-ekoizpen berriztagarria
ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIAK Iruñean, Hiriaren Energia Diagnostikoan ikus daitekeen moduan, hainbat energia-iturri berriztagarri daude. Hedatuenetako bat eta garatzeko ahalmen handienetakoa duena eguzki-energia fotovoltaikoa da. Udalak ia 30 instalazio ditu. Udalaren autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak Autokontsumorako eguzki-energia elektrikoko ekoizpenak energia erabat berriztagarria sortzen du, isurpenik gabea eta, hortaz, kliman eta aire-kalitatean eraginik...Udalak sormen artistikorako dirulaguntzak bultzatu ditu, aurten hasiera-fasean dauden proiektuei bakarrik zuzenduta
ayudas a la creación artística Iruñeko Udalak sormen artistikoko proiektuen lehiaketarako deia egin du aurten ere, eta zenbait aldaketa txertatu ditu, adibidez hasiera-fasean dauden proiektuak soilik aurkezten ahalko direla, horrela ideia artistikoen garapena bultzatzeko. Hala, burutu gabeko proposamen berriak eta jatorrizkoak lehiatuko dira. Oinarrien xehetasunak datozen asteotan emanen dira argitara...Zabalik dago oraindik hiriko gazte ekintzaileek Udalari enpresak sortzeko laguntza ekonomikoa eskatzeko epea
jóvenes emprendedores Urriaren 10era arte egonen da zabalik hiriko gazte ekintzaileek enpresak sortzeko helburuz Iruñeko Udalari laguntzak eskatzeko epea. 50.000 euroko kopurua aurreikusita dago, partida agortzen ez den bitartean proposamenen artean eskaera-hurrenkeraren arabera banatzeko. Jarduera ekonomiko berriak sortu eta abiatzeko gastuak diruz laguntzea da helburua. Diru-laguntzek gastu horien % 70...Ziudadelan ikusgai 36 artista nafarrek inguratzen gaituen naturaren indarrari buruz konfinamenduan egindako gogoeta
Ziudadelako Mistoen eraikinak arte plastikoen erakusketa bat hartuko du bere bi solairuetan: naturari buruzko 36 ikuspegi ezberdin dira, udaberrian artistek, gainerako herritarrek bezala, bizi izan zuten itxialdiaren ikuspuntutik egindakoak. Artista bakoitza konfinamenduaren eta urteko garai horretan faunak, florak eta klimak leiho eta balkoiez bestaldean duten indarraren arteko kontrapuntua bilatzen saiatu...Sarerak
EnerAgen eneragen Iruñeko Udala EnerAgen Sareko (Espainiako Energia Agentzien Elkartea) bazkidea da, 2003. urtetik. ...Abuztuaren 13ra arte luzatu da epea Iruñeko herritarren parte-hartzea eta gizarte-ehunak sarean lan egitea sustatzen dituzten jarduketetarako dirulaguntzak eskatzeko
Buztintxuri fiestas Herritarren partaidetzaren esparruan proiektuak, jarduketak eta prestakuntza-neurriak sustatzeko Iruñeko Udalaren dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea luzatu egin da abuztuaren 13ra arte. Diru-laguntzen deialdi honen hartzaileak dira irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitate batzuk, proiektuak, jarduketak eta prestakuntzak egin ditzaten, aurten, herritarren partaidetza, herritartasun aktibo, partaidetzako prestakuntza eta gizarte-loturaren esparruan,...Harresietako Jaialdiak ostiralean amaiera emanen die zirku-arteen ikuskizunei Ziudadelan, Lucas Escobedo konpainiaren ‘YOLO’ ikuskizunarekin
Festival de las Murallas ‘YOLO’ akronimo bat da, “You Only Live Once’’ (Behin bakarrik bizi zara) esaldiarena, hain zuzen. Bizitzari kantu egiten dio lanak zirkuaren eta musikaren bidez, eta bidean topatzen ditugun errealitateei buruz hitz egiten du, taldearen babesa, berdinen babesa bereziki azpimarratuz. Valentziako Lucas Escobedo konpainiaren ikuskizun honek amaiera...Udalak 100 kW-ko instalazio fotovoltaiko bat paratuko du Autobus-geltokian eraikina eta auto elektrikoen karga-azkarreko zutoin bat energiaz hornitzeko
Go Green Pamplona Iruñeko Udalak mikrosare adimentsu bat instalatuko du Autobus-geltokian, honako hauez osatua: auto elektrikoak kargatzeko gune bat –eraikinaren estalkian paratutako eguzki-panelen energiaz hornitua–, bigarren bizitzako bateriekin egindako metatze-sistema bat, eta elementu horiek guztiak kontrolatzeko sistema bat. 100kW-ko instalazioa izanen da, hiriko handiena. Ekimen honekin, Iruñeko Udalak jarraipena eman...Udalak Partaidetzako Erregelamenduaren garapena aurkeztu du, hiriko Gizarte Kontseilua eratzeari begira
Participación Iruñeko Udalak Herritarren Partaidetzako Erregelamenduaren garapena sustatu behar du, bertan jasota dauden lurraldeko eta sektoreko partaidetza-organoak sortzen eta eratzen hasteko, hiriko Gizarte Kontseilua, organo aholku emaile gorena, barne harturik. Erregelamendua ezagutzera emateko eta haren hedapena eta ulermena errazteko, Partaidetzako Erregelamenduaren gida-laburpen bat argitaratu da, www.participa.pamplona.es webgunean eskuragarri dagoena. Fernando...Antoniuttiko skateparkeko berrikuntza-lanak irail amaierarako amaituko dira
Skatepark berritu bat, arrapala eta babes elementu berriekin, eta beharrei erantzuten dien argiztapena duena. Iruñeko Udala amaitzen ari da Antoniuttiko skateparka, 1998an sortutako instalazioa, hobetzeko ekainean abiatu ziren lanak. Bukatuta daude pistako lanak, baina eremua hesiz inguratuta dago oraindik, azken erremateak egiten ari baitira, eta inguruko belarra prestatzen. Enrique Maya...