121 erakusten - 135@guztira
Iruñeko Udalak herritarrei eskatu die ‘Kontatzea, ez ahazteko’ ekimenari laguntzeko pandemiari buruzko beren kontakizunen bidez
museo Iruñeko Udalak bat egin du Nafarroako Unibertsitateko Museoarekin ‘Kontatzea, ez ahazteko’ proiektuan; ekimen hori jasotzen ari da 14 urtetik gorakoek COVID-19ari buruzko beren bizi-esperientzia kontatzen dituzten idatzizko testigantzak. Bilduma horrek etorkizunerako babestu nahi du esperientzia kolektibo hori, storytelling teknikaren bidez, kontakizun pertsonalak balioesteko eta pandemiak eta bere ondorioak...‘Biba Iruña bizirik!’ ekimenak 400 kultur ekitaldi baino gehiago aurkeztuko ditu uda osoan zehar: musika, antzerkia, dantza, zirkua eta beste hainbat jarduera
‘Biba Iruña bizirik!’ kultur jardueren programak 400 jarduera baino gehiago abiatuko ditu udan zehar, uztailean eta abuztuan ez uzteko ezein egun ere kultur proposamenik gabe. Iruñeko Udalak atari zabaleko kulturaren aldeko apustua egin du, askotariko jarduera seguruak eskaintzeko, birusaren barreiatzea ekiditeko protokolo guztiak betez. Ziudadela izanen da proposamen...Udala ‘eskolarako bideei’ buruzko proiektu pilotu batean ari da lanean, xede harturik ikasleak segurtasunez eta autonomiaz joan eta etorri ahal izatea
Iruñeko Udalak hirian mugikortasun jasangarria sustatzera bideratutako ekintzen barruan, ekainean Amaiur ikastolarekin elkarlanean aritu da eskolarako bide seguruak abian jartzeko esperientzia pilotu bat egiteko. Ekimenak arriskurik gabeko eskolarako ibilbideen diseinua eta erabilera sustatzen ditu, goizero ikasleek, taldeka antolatuta, ikastetxera oinez iritsi ahal izateko erabilgarriak. Horrela haien autonomia eta...Iruñeak aukera ematen du ariketa fisikoa eta kirolekoa atari zabalean egiteko, hirian zehar sakabanatutako bost kalistenia-zentrotan
Iruñeak bost zirkuitu ditu kalisteniako kirol-praktika atari zabalean egiteko, horrela ekidinez diziplina honetan aritu nahi dutenek toki itxietara jo behar izatea. Kalistenia entrenamendu-sistema gorputzaren beraren pisua erabiltzean datza eta, horrenbestez, ez da beharrezkoa pesarik edo makina elektrikorik erabiltzea ariketetan. Egun, hiriko bost parketan egin daiteke, berariazko zirkuituak baitaude,...Iruñeko Hiri Behatokiak informazioa ematen du demografia, ekonomia, segurtasun, ingurumen, gizarte-ongizate eta hezkuntzaren inguruan, eta horretarako 200 adierazle baliatzen ditu
Iruñeko Udalak Iruñeko Hiri Behatokia argitaratu du bere webgunean, demografia, ekonomia, segurtasun, ingurumen, gizarte-ongizate eta hezkuntzari buruzko informazioa emateko, aldika eguneratzen diren 200 adierazle erabilita, eta horrez gain barne hartzen ditu besteak beste, aurretiko azterlanak, hauteskunde-emaitzak eta alderaketa bat Eurobarometroari dagokionez. Udal-baliabide berri hori ezagutzera eman da 2030 Estrategia –...Sanduzelaik 10.000 m2 baino gehiagoko parke berri bat estreinatuko du berdegune handi bat eta haurrentzako eta kirolerako guneak dituen azalera zolatu bat ditu
Iruñeko Udalak aste honetan irekiko du 10.000 m 2 baino gehiago dituen Sanduzelaiko parke berria, patinodromo ohiaren gainean sortua Hirigintza Batzordeko eta Gerentziako kideek, Enrique Maya Iruñeko Alkatea buru zutela, gaur goizean bisitatu dituzte jada amaitutako lanak. Parkeak bi espazio nagusi ditu: 5.600 m 2 inguruko eremu zolatua –bertan haurrendako...Iruñeko Udalak Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren irudien kontserbazioaren gaineko azterlan bat eta 3D eskanerra aurkeztu ditu
Iruñeko Udalak, bere ondare-ondasunen kontserbazioarekin eta balioestearekin lotutako lan-ildoari jarraipena emanez, azterlan sakona eskatu du Udalaren Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa osatzen duten elementuen kontserbazio-egoerari buruz. Txosten horretan bilduta daude hala konpartsa osatzen duten irudi guztien eta horiekin lotutako objektuen (jantziak, apaingarriak, etab.) egungo egoeraren azterketa-prozesua nola argazki-azterketa sakona eta irudi...Pikotailuke ikuskizunak emango dio hasiera aurten Harresietako Jaialdiari, Oreka TXen eskutik, Iruñeko Udalak Hondarribia eta Baionarekin batera ekoiztutako ikuskizuna
Iruñeko Udalak Hondarribia eta Baionako udalekin elkarlanean ekoizten ari da Oreka TX taldeak oholtza gainera eramango duen Pikotailuke ikuskizuna, zeinarekin inauguratuko baita Harresietako Jaialdia, heldu den abuztuaren 2an. Ikuskizunak musika eta zirku-arteak uztartzen ditu, eta Iruña, Hondarribia eta Baionaren arteko lankidetza bultzatzeko CREACITY proiektu europarraren barruan sortu da. Gero, Pikotailuke...Bete dira Iruñeko Udaleko Haur Eskolen sareak ikasturterako eskainitako lekuak, eta 536 adingabe lehenengo aldiz matrikulatu dira
Abuztuaren 16an hasiko da ikasturtea Udaleko Haur Eskoletan. Behin-behineko matrikula-datuen arabera, egonaldi osoko 756 leku, eta egonaldi erdiko 117ak ia osorik bete dira; izan ere, familien eskaera garrantzitsua izan da (1.197 eskaera 2020-2021eko ikasturtean; aurrekoan, aldiz, 605). Ikasturte honetan 536 haur sartu dira ikasle berri gisa sarean, eta beste 569,...Iruñeak San Fermin Mundiala Nazioarteko Xake-txapelketaren azken fasea abian jarri du eta kaleak atari zabaleko xake-taula bihurtu ditu 10 egunez
Gaurtik aurrera xakeak Iruñeko kaleak beteko ditu, eta aldi berean “Festa adimentsua” San Fermin Mundiala Nazioarteko Xake-txapelketa onlineko azken fasean sartuko da. Iruñeko Udalak, Enrique Maya alkatea buru duela, harrera egin die San Fermin Mundiala onlineko kultur Jaialdiaren antolatzaileei; izan ere, xake-txapelketan 500 pertsona baino gehiagok parte hartu dute orain...Eguzki-mapa
Iruñeko eguzki-mapa hiriak eguzki-energia fotovoltaikoa (elektrikoa) eta eguzki-energia termikoa sortzeko duen ahalmenaren azterketa da , jasotako eguzki-erradiazioaren arabera. Oinarrizko informazioa eskaintzen du instalazioaren amortizazioa aztertzeko ; izan ere, gure kontsumoa gure teilatuan ekoiztu dezakegun energiarekin parekatzeko aukera ematen du, eta, beraz, pizgarri bat da sektore horretan inbertsio pribatua mobilizatzeko eta...Irribarre egiten duen poltsa berde bat da Iruñeko Merkataritzaren irudi berria, dendaz denda ibiltzea erosketak egitea baino gehiago delako, aisialdi- eta paseo-esperientzia da
Irribarre egiten duen poltsa berdea da Iruñeko Merkataritzaren irudi berria, zeinak gogora ekarriko baitu, hemendik aurrera, dendaz denda ibiltzea erosketak egitea baino gehiago dela, alegia, askotariko dendetako aisialdi- eta paseo-esperientzia dela, gastronomia-dastaketa goxoekin amaitu daitekeena. Tokiko Ekonomia Jasangarriko zinegotzi ordezkari Patricia Peralesek Iruñeko Merkataritzaren irudi berria aurkeztuko du. Harekin batera...Iruñean hartutako prebentzio-neurriak
Iruñeko Udalak hainbat prebentzio-neurri hartu ditu Nafarroako Gobernuaren 54/2020 Foru Aginduak eta 57/2020 Foru Aginduak COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoak izan duen bilakaeraren ondorioz berariazko prebentzio neurri apartekoak hartzeko agindutako xedapenak betetze aldera. Ikusi 24/2020 Foru Agindua Ikusi 21/2020 Foru Agindua Konfinamendu perimetralari buruzko galderak eta erantzunak (Nafarroako Gobernua… Columpios precintados Bide...Udalak aurreikusten du Alde Zaharreko eta Zabalguneko 16 eraikinek modu integralean birgaitzeko dirulaguntzak jasoko dituztela, 978.000 euroz hornituak
Iruñeko Udalak aurreikusten du Alde Zaharreko eta Lehen eta Bigarren Zabalguneko 16 eraikinek dirulaguntzak jasoko dituztela modu integralean birgaitzeko. Deialdia 978.000 euroz hornitua dago. 2020ko deialdiaren bidez diruz lagundu nahi dira azkenaldian amaitu diren birgaitze-jarduketak, eta osotara 16 eraikini eragiten die. Udal-laguntzak bakarrik emanen zaizkie Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoak aurretik eskatutako...