3301 erakusten - 3315@guztira
Udalak eskultura monumental bat jarriko du Zaragozako etorbidean Sabicas gitarra-jotzaile iruindarraren omenez
Iruñeko Udalak “Omenaldia Sabicasi” eskultura multzo monumentala jarriko du laster hiriko sarreran. Agustín Castellón Campos musikaria –Sabicas izenez ezaguna– Iruñean jaio zen, 1912ko martxoaren 16an, eta New Yorken hil, 1990eko apirilaren 14an. Hari eskainiko zaion obra honek iruindar gitarra-jotzaile bikain eta mundu osoan ezaguna den Sabicasen irudia balioetsi nahi...Ostegun honetan, Iruñeak San Migeleko zaldi-aziendaren feria berreskuratuko du, pandemia-dela eta bi urtez etenda egon ondoren
FERIA Ostegun honetan eginen da San Migeleko zaldi-aziendaren feria, goizeko 07:00etatik 15:00etara, Udalak Agustindarren industrialdean duen lurzatian, hipermerkatuaren ondoan. Iruñeko Udalak 70 eskorta prestatu ditu eta urez eta zirgaz hornitu, salerosketarako aziendak sartu ahal izateko. Irailaren 29arekin itzuliko da feria, COVID-19a eta haren ondorioak direla-eta bi urtez etenda egon ostean....Ikastetxe, ikastola, kirol-elkarte eta kirol-klubetako taldeek urriaren 14ra bitarteko epea dute XXIX. Eskolako areto-futbolaren udal-ligan izena emateko
futsal Iruñeko Udalak astelehen honetan irekitzen du urriaren 14ra bitarte iraunen duen izena emateko epea, besteak beste, ikastetxe, ikastola, kirol-elkarte eta kirol-klubetako taldeek haien parte-hartzea formalizatu dezaten. Izen-ematea https://www.gesportsl.es/gestion-de-programas-deportivos/ webgunearen bitartez eginen da. Aurreikuspenen arabera, txapelketa urriaren 22an hasiko da. Txapelketa egin zen azken denboraldian, 2021–2022koan, 74 taldek parte hartu...PSN udal-taldearen prentsaurrekoa
press_conferenceGizarte-larrialdietarako etxebizitzen funtsa handitzeak ehun bat familiak bizileku-baliabide bat izatea ahalbidetu du
vivienda Guztira, 99 familia-unitatek eskuratu dute Iruñeko Udalaren aterpe-premietarako etxebizitzaren bat azken hiru urteetan, eskuragarri zeuden higiezin berriak gehitu eta ‘okupek’ hartutako etxebizitzak % 30 murriztu direlako. Izan ere, larrialdietarako funtsa 130etik 171ra igo da, premia larriak dituzten pertsonek erabiltzeko 41 etxebizitza birgaitu ondoren. Legegintzaldi honetan, Udala 2,9 milioiko inbertsioa...Iruñeko Udalaren Gizarte Enplegu Babestuko bi programa Txoko Berri adinekoendako 36 apartamentu babestuak birgaitzen ari dira
Iruñeko Udalaren Gizarte Enplegu Babestuko programa lanean ari da adinekoendako Txoko Berri apartamentuetan, Donibane auzoan. Gaur goizean Herritarren Aferen Batzordeak Tulebrasko Monasterioaren kaleko 3. zenbakiko eraikina bisitatu du; 4 solairu eta tamaina ezberdineko 36 apartamentu ditu, ostatu-arazo larriak dituzten 65 urtetik gorakoendako. Eguneroko zereginak egiteko eta bizitza autonomoa eramateko gai...Arantzadiko parkeko II. fasea 2023ko hasieran amaituta egonen da, eta zolatutako sarbideak, plaza nagusi bat eta hiru auzo lotuko dituzten barruko bideak izanen ditu
2023ko lehen hiruhilekoan amaituta egonen da Aranzadi parkearen bigarren fasea; Obras Especiales de Navarra SA (OBENASA) enpresa ari da 2,32 milioi euroko (BEZa kanpo) inbertsioa eskatzen duten obra horiek egiten eta PJS (Proiektuak, Azterlanak eta Nafarroako Zerbitzu Teknikoak) enpresa, berriz, lanak zuzentzen. Amaitutakoan, parkeak 150.000 m2-ko azalera izanen du guztira,...1972ko Iruñeko Topaketei buruzko 200 argazki argitaratu zein argitaragabetik gora ikusgai egonen dira Kondestable jauregian dagoen ‘Pío Gerendiáin - Koldo Chamorro’ erakusketan
exposicion encuentros 1972ko Iruñeko Topaketak diseinatu zirenean, lehentasunezkotzat jo zen abangoardiako sormen-esparru hura hedatzea, artearen periferian zegoen hiri txiki batean gauzatuko baitzen, diktadura politikoaren garaian eta belaunaldi berriek irudikatzeko lanak izanen lituzketen mundu batean, hau da, Internetik, kameradun mugikorrik eta sare sozialik ere ez zen mundu analogiko batean. Bi artista...Zabalik dago epea iradokizunak, galderak eta proposamenak aurkezteko urriaren 25ean eginen den Arrotxapeko auzo-eztabaidagunerako
forobarrio Auzo-eztabaidaguneen hurrengo saioa urriaren 25ean eginen da, oraingo honetan Arrotxapean. Auzotarrei eta elkarteei dei egiten zaie 18:30ean Juslarrotxa Civivoxeko Areto Nagusian (Maiteminduen pasealekua, 37) eginen den bileran parte har dezaten; Enrique Maya alkatea, Carmen Alba auzoko zinegotzia eta Udaleko teknikariak bertan izanen dira auzoa hobetzeko proposamenak eta iradokizunak entzuteko...Hasi da ikasturtea 0 eta 3 urtera bitarteko 1.053 haurrendako Iruñeko Udalaren Haur Eskolen sarean; horietako 687rendako lehen aldia izanen da ikasgela batean
Gaur hasi da ikasturte berria Iruñeko Udalaren Haur Eskolen sarean. 0 eta 3 urtera bitarteko 1.053 haur hasiko dira egunotan Udalak kudeatzen dituen 12 eskoletako ikasgeletara joaten. Iaz baino bi gehiago dira. Izan ere, ikasturte honetan Lezkairuko haur-eskola berria abiatuko da eta Mendebaldeakoak, 1995ean eraiki zenak, berriz ere irekiko ditu...Harrotu udal-zerbitzuak ‘Meri, Mari eta Lari’ antzezlana proposatzen du ostiralerako, haurrendako udako antzerkia, euskaraz
Cartel de la obra Datorren ostiralean, hilak 19, haurrek eta familiek hitzordu bat izanen dute antzerkiarekin: ‘Meri, Mari eta Lari’ lana Txantreako Salestarrak zentro komunitarioan antzeztuko da, euskaraz. Ikuskizuna –12:00etatik aurrera, doan, leku guztiak bete arte– Harroturen proposamen bat da, LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz...Aurten, orain arte egoitza elektronikoko erregistro digitalean tramitatutako dokumentu kopurua Iruñeko Udalean aurrez aurre erregistratutakoa baino gehiago da
2022ko uztailaren 31 arte Iruñeko Udalaren erregistro-sistemak 62.362 erregistro tramitatu ditu, aurrez aurre bulegoetan egindakoak eta erregistro elektronikoak batuta. Herritarrek Iruñeko Udalaren edo beste administrazioetako edozein alor edo zerbitzutara bidaltzen dituzten dokumentuak aurkezten ahal diren toki fisiko edo birtualak dira, idazkiaren edo dokumentuaren sarrera jasota geratzen delarik, data eta ordua...