3241 erakusten - 3255@guztira
Iruñeko Udalak ibilgailu elektrikoendako 34 kargagune berri abian jarri ditu aste honetan hiri osoan zehar
Iruñeko Udalak ibilgailu elektrikoendako 34 kargagune berri abian jarri ditu aste honetan hiri osoan zehar, egun dauden 12en osagarri. Hala, Iruñeak guztira 46 kargagune izanen ditu bide publikoan, eta horrela mota horretako azpiegitura-kopurua asko handituko da, ibilgailu elektrikoak kargatzeko egungo eta etorkizuneko eskaerari aurre egiteko asmoz. 34 kargagune...Udalak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak mahai-inguru bat eginen dute pandemiari buruzko testigantzen ‘Kontatzea, ez ahazteko’ proiektuaren inguruan
Cartel Datorren astelehenean, ekainaren 21ean, Kondestablen, 19:00etan, ‘Kontatzea, ez ahazteko’ mahai-ingurua eginen da: pandemiari buruzko testigantzak biltzen dituen proiektuaren inguruko azalpenak emateko saioa; proiektuan Nafarroako Unibertsitateko Museoa eta Iruñeko Udala elkarlanean ari dira. Dailey Fernández, proiektuaren komisarioa, izanen da saioaren moderatzailea, eta bertan parte hartuko dute Inés Olza narratibetan...Bihar, asteazkenarekin, Duguna taldeak soka dantza dantzatuko du Arrotxapeko Arga Ibaiaren kaleko 12aren parean udari ongietorria egiteko
bailes Bihar, ekainak 23, asteazkenarekin, 19:30ean, Duguna taldeko dantzariek Soka Dantza berriz dantzatuko dute Arrotxapeko Arga Ibaiaren kaleko 12aren pareko zelaigunean. Dantzariek bederatzigarren urtez, jarraian, San Joan egunean dantza tradizional hori eginen dute, zeinak XVI. mendean baitu jatorria eta Nafarroako eremu ezberdinetan dantzatzen diren soka dantzetatik abiatuta berreskuratu baitzuten....Elkarretaratzea eta bandera Udaletxearen fatxadan, Sexu Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin bat egiteko
Iruñeko Udalak bat egin du gaur, ekainaren 28an, Sexu Aniztasunaren Nazioarteko Egunarekin, elkarretaratzea eginez Udaletxe plazan, 12:00etan, eta bandera jarriz Udaletxearen fatxadan. Ekitaldian Berdintasun eta LGTBIko zinegotzi ordezkari Laura Berrok (gaztelaniaz) eta Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok (euskaraz) irakurri dute joan den ekainaren 11n Herritarren Aferen Batzordean onetsitako adierazpen...Piraguismoa, urpekaritza, abentura, saltinga, zinema eta zonbien inbasioa izango dira Ziudadelan udan, Udalaren Txankletak´18 programan, gazteen aisialdirako alternatiba gisa
Bigarren urtez segidan, Iruñeko Udalak hasiera eman dio Txankletak"18 programari, gazteei zuzendutako aisialdi- , kultur- , eta kirol-jardueren proposamena, zeinak barne hartzen baititu abentura, urpekaritza, saltinga, piraguismoa eta zinema, besteak beste. Izena ekainaren 25etik 29ra eman daiteke. Interesdunek aurrez aurre eman behar dute izena, NANa erakutsiz, Gaztediaren Etxean (Zangotza k....Pandemian abiatutako Gizarte Enplegu Babestuko lantalde berri bat arduratuko da gizarte-bazterketan dauden 300 familiari elikagaiak banatzeaz
Iruñeko Udalak azken hilabeteotan jarduera lantalde berri bat abiatu du, zeina gizarte-bazterketan dauden hiriko 300 familiari oinarrizko elikagaiak banatzeaz arduratuko baita. Horrela, alde batetik, osasun-krisia hasi zenetik zerbitzu horrek izan duen eskari handiari erantzuten zaio, eta, bestetik, gizarte enplegu babestua sustatzen da. Programa horretan parte hartzen duten bost...Udalak programa bat antolatu du Sexu Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren karietara: hitzaldiak, musika, bertsolariak eta zinema-emanaldi bat
Iruñeko Udalak ekitaldi programa bat antolatu du ekainaren 28an ospatzen den Sexu Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren karietara, eta hilaren 19an hasiko dira jarduerak. Hitzaldiak, musika, bertso-saio bat, zinema-emanaldi bat eta hilaren 28an Udaletxe plazan 12:00etan egitekoa den ekitaldi instituzionala. Horra Udalaren proposamenak eskainiko duena. Xehetasun guztiak gaurko prentsaurrekoan eman dituzte Berdintasun...Ahozko inprobisazioaren saio euskal-marokoarra, Maialen Lujanbio eta Latifa Laaroussiaren eskutik, astelehenean, Kondestable Civivoxean, gaztelaniazko itzulpenarekin
Kanta ezan eta kantatuko dinat lelopean, ahozko inprobisazioaren errezitaldi euskal-marokoarrak ekainaren 11n, astelehenarekin, bilduko ditu Maialen Lujambio bertsolaria eta Latifa Laarousia ayllus -Marokoko iparraldeko ahozko poesia- kantaria, 19:00etan, Kondestable Civivoxean. Biak ala biak beren herrietako ahozko tradizioaren erakusle argiak dira. Saioa Nafarroako Unibertsitateko Kultur eta Gizarte Institutuak eta Mintzola Ahozko...1.300dik gora lagunek parte hartuko dute aurtengo sanferminetako Kulturen kalejiran, eta hala bikoiztuko da parte hartzen duten entitateen kopurua, 67 elkarte bilduta
1.300dik gora lagunek parte hartuko dute aurtengo sanferminetako Kulturen kalejiran, zeinean bikoiztu baita parte hartzen duten entitateen kopurua, eta guztira jatorri eta kultura desberdinetako 67 elkarte bilduko baitira. Ondoz ondoko bigarren urtez, kalejira erraldoi bat antolatu da uztailaren 14rako, festei agur esate aldera. Udaleko Herritarren Partaidetzako eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak...DASTATU IRUÑA: ENTZIERROAREN IBILBIDEA
Iruñeko errezeta-liburuak Nafarroako sukaldaritzaren tradizioan ditu erroak, eta handia da bertan jasota dauden plater tipiko goxo-goxoen zerrenda. Egun horietan plater horiek protagonismo nabarmena hartzen dute tabernetan, jatetxeetan, elkarteetan eta baita zezen-plazako meriendetan ere. Sanferminetan, eguneko lehen otordua trinkoa izaten da. Zenbaitek ez dio uko egiten lehenengo entzierroaren ondoren dastatu ohi...Iruñeak munduari kontatuko dio zer diren sanferminak barrutik bizitzen dituzten pertsonen eskutik, zer egiten duten, nola sentitzen diren eta jaiek haientzat zer esan nahi duten kontatuz
Iruñeko Udalak gaur, uztailaren 6an, aurkeztu du ikus-entzunezko komunikazio kanpaina bat, munduari sanferminak zer diren kontatze aldera. Eta urtarrilaren 1ean hasi zen eskailera baten bidez egin du, oraindik jaiekin zer gertatuko zen ez genekienean, Enrique Maya Iruñeko Alkateak aurkezpenean azaldu bezala. Sanferminak barrutik bizi dituzten pertsonen 7 testigantza jasotzen ditu,...Zea Mays larunbat honetan izanen da Ziudadelan bere azken lanak eta bere diskografiako kantu klasikoenak aurkezten
Zea Mays Zea Mays larunbat honetan izanen da Ziudadelan, 21:30ean, bere azken lanak eta bere diskografiako kantu klasikoenak aurkezten. Sarrerak Kulturako udal-webgunearen bidez eskuratu daitezke ( www.pamplonaescultura.es ), eta bada aukera eserleku bakarra erosteko, edo bi, hiru edo lau pertsona bitarteko blokeak eskuratzeko. Sarrerak 15 euroan salduko dira, gehi...Literatura-ibilbideak, ginkanak, bisita gidatuak eta ihes joko bat, horra Iruñeko jarduera turistikoen eskaintza, hiriburuaren potentziala erakusteko
Iruñeko Udalaren uda honetarako turismo-eskaintzak jomuga ditu harresiek eta Done Jakue Bideak hiriari eskaintzen dizkioten erakargarritasunak, eta datorren irailera arte literatura-ibilbideak, ginkanak eta gaien araberako hiriko bisita gidatuak eskaintzen ditu, baita doako ihes-joko bat ere. Horrez gain, handitu egin da hilabete hauetan zehar turistentzako erreferentziazko udal-puntuetako arreta eta edukiera: Iruñeko...San Fermin Mundiala Nazioarteko Xake txapelketak Iruña sustatu zuen mundu osoko 278 milioi ikusle potentzial baino gehiagoren artean
San Fermin Mundiala Nazioarteko Xake txapelketak mundu osoko 278 milioi lagun baino gehiagorengana heldu da, ekitaldia antolatu duen Chess24 plataforman emandako edukien, hedabideetako berrien eta sare sozialen bidez. Chess24ko plataformek, non 5.000 xake-partida baino gehiago eta Iruña, bere kultura eta gastronomia sustatzeko bideoak eman baitziren, 30,2 milioi inpaktu...Hogei film, hiriko hamar auzotan, abuztuaren 2tik 27ra, astelehenetik ostiralera; horra Zinema-gauak zikloaren beste edizio baten osagaiak
Cartel ‘Mia y el león blanco’ filmak abiatuko du astelehenean Etxabakoitzeko parkean Zinema-gauak zikloaren beste edizio bat. Iruñeko Udalak, Civivox sarearen bidez, hogei film programatuko ditu hiriko hamar auzoko parke eta plazetan, hilabete honetan zehar, abuztuaren 2tik 27ra bitarte, astelehenetik ostiralera. Proiekzioak 22:00etan izanen dira, sarrera libreaz edukiera bete...