Buscador

3271 erakusten - 3285@guztira
  • Juan José Martirena Ruiz historialariak jaso du seigarren Iruñeko Zapia, asteazken honetan Batasunaren Pribilegioaren egunaren ospakizunarekin bat eginez

        Udaletxeko Harrera-aretoan gaur eguerdian egin da seigarren ‘Iruñeko Zapia’ emateko ekitaldia, eta aurten Udalak Juan José Martinena historialariari eman dio saria. Enrique Maya Iruñeko alkateak jarri dio zapi hori, ikerketa historikoaren bitartez hiriaren proiekzioa errotzeko egindako ekarpenagatik, hain zuzen ere, Hiru Burguen Batasunaren Pribilegioaren egunarekin bat eginez. Iruñeko...
  • Merkatariak Iruñeko kaleetan izanen dira berriro asteburu honetan, urrian amaituko den programaren laugarren edizioan

    tienda   Bihar hasiko da joan den maiatzean martxan jarri zen ‘Iruñeko Merkatariak, plazara!’ kanpainaren laugarren edizioa, zeinaren bidez Iruñeko Udalak baimenak ematen baitizkie negozioei saltokien barruan saltzen dituzten salgaiak hilean bi egunez kalean erakusteko, arreta deitzeko modu gisa eta haien eskaintza hobe ikusarazteko. Kanpaina elkarlanean antolatu da merkatarien elkarteekin,...
  • Iruñeko Udalak harrera egin dio Anaitasuna KKAEri bere 75. urteurrenaren karietara

        Udaletxeko harrera-aretoan Anaitasuna Kultur, Kirol eta Aisialdi Elkartea aintzatesteko ekitaldia egin da bere sorreraren 75. urteurrenean. Enrique Maya alkateak eta Udalbatzako hainbat kidek harrera egin diete Iruñeko entitate horren ordezkari nagusiei eta Udaletxeko fatxadaren eskala-erreprodukzio bat eman diete. Mertxe López Elkarteko lehendakariak udal-ordezkariei marko batean jarritako zapi bat...
  • 2022rako ordenantza fiskalen eta prezio publikoen aurreproiektuak proposatzen du terrazak tasak ordaindu beharretik salbuetsita mantentzea eta Udaleko Haur Eskolen doakotasuna egonkortzea

    Ostalaritzako terrazek bide publikoaren okupazioaren tasa ordaindu gabe jarraituko dute eta Udaleko Haur Eskolak doan izaten jarraituko dute datorren ikasturtean. Urte honetarako onartutako proposamenetako bi dira, 2022ko ordenantzen eta prezio publikoen aurreproiektuarekin bat. Gainera, berrikuntza nagusi gisa, energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemetan egindako inbertsioetan hobariak ezarri dira, hala lurren gaineko kontribuzioan,...
  • Iruñeko Udalak San Ignazio etorbideko espaloiak egokitzeko obren bigarren fasea abiatu du

        Iruñeko Udalak aste honetan abiatu du San Ignazio etorbideko espaloiak egokitzeko obren bigarren fasea, zenbaki bakoitien aldean. Obrak Udalak hiriko auzo guztietako bide publikoa hobetzeko egiten duen etengabeko lanaren barruan sartzen dira, eta honako hauek dira: zoladura berritzea eta euri-uren bilketa optimizatzea. Bigarren fase honen aurrekontua 30.000 eurokoa...
  • COworkidsek haur eta nerabeen eskubideak lantzen jarraituko du, eta izena doan emateko epea zabalduko du 14 auzotan proposamen berriak eskainiz, hala nola, dantza, antzerkia eta 3D diseinua

        Iruñeko Udalak bultzatzen duen haur eta nerabeendako COworkids programak, giza eskubideak eta haur naiz nerabeen parte-hartze aktiboa jorratzen dituenak, ikasturte berrirako izena emateko epea zabalduko du. Jarduerak doakoak dira eta hiriko 14 auzoetan eginen dira. Programazio osoa www.coworkidspamplona.es webgunean kontsultatu daiteke. Izen-emateak coworkids@pamplona.es helbide elektronikoaren bitartez edo auzo...
  • Erakusketa: “Hemen Baditun 14 Aquí ya”

    Emakumeak euskararen sustapenean  Expo catálogo Hemen Baditun Deskargatu katalogoa gastelaniaz (PDF) Expo catálogo Hemen Baditun Deskargatu katalogoa euskaraz (PDF)       Expo catálogo Hemen Baditun Portada del catálogo en castellano  
  • 300 lagunek baino gehiagok parte hartzen dute ikasturte honetan Iruñeko liburutegi publikoek eskaintzen dituzten irakurketa-klubetan

        Kultura eta, zehazkiago, literatura sustatzeko xedez, Iruñeko Udalak ikasturtean zehar 17 irakurketa-klub finantzatzen ditu, zeinak maiztasun ezberdinekin hiriburuko liburutegi publikoetan egiten baitira, gutxienez hilean behin. Koordinatzaile batek gidatutako saioak dira, non hamabost eta hogei pertsona bitarteko talde batek aldez aurretik aukeratutako literatur testu bat aztertu eta komentatzen baitu....
  • Zakurrendako eremuak

    Txakurren aisialdiko eremuak kartel baten bidez identifika daitezke, non gogoratzen den garrantzitsua dela animalia zaintzea askatuta badago (txakurrak lotuta joan behar du txakurren aisialdiko eremutik kanpo eta, arriskutsua bada, muturrekoarekin; azken kasu horretan, txakurren aisialdiko eremuaren barruan ere muturrekoarekin joan beharko du); era berean, gogoratzen da eginkariak jaso behar direla....
  • San José Udal Hilerria

    Gorpuak eta gorpuzkiak ehortzi eta erraustea, bai eta desehortzi eta berriz ehorztea ere, betiere higiene- eta osasun-baldintza egokietan, errespetuari eta higieneari dagokienez. Halaber, barrutia mantentzeko lanez arduratzen da, estetikaz, garbitasunaz eta kontserbazioaz bezainbatean, eta herritarren eskaerei erantzuten die, argibide, administrazio-izapide eta abarretan. Urteko egun guztietan egingo dira ehorzketak eta errausketak,...
  • Udalak eredu berri bat ezarri du Cardenal Ilundain Ikastetxe Publikoko disuasio-aparkalekuan, zeina doakoa izanen baita lehen 24 orduetan

        Azaroaren 9an, asteartearekin, Iruñeko Udalak abian jarriko du aparkaleku eredu berri bat, gaur egun Cardenal Ilundain Ikastetxe Publikoren ondoan dagoen aparkaleku-sorta librean. Xedea da garraio modua aldatzeko disuasio-aparkaleku bat sortzea, non doako izanen baitira aparkatzeko lehen 24 orduak, bigarren egunetik aurrera ordaindu beharko delarik. Udalak 70.943 euro inbertitu...
  • Ikuskaritza-zerbitzua

    Elikagai Ikuskaritza Zerbitzu hau jardueren ingurumen-kalitateaz arduratzen da, betiere jarduera horiek EZ badute zerikusirik ez zoonosiarekin ez elikadurarekin. Ikuskapen-bisitak egiten ditu (laginak hartuta eta hartu gabe), herritarrek edo beste administrazioek halakorik eskatzen dutenean, eta Zerbitzuak berak ezarritako kontrol-programei jarraituz (merkataritza-lokalak, erabilera publikoko igerilekuak, ibaietako urak, horniketa-urak eta haurtzaindegiak). Helbidea eta...
  • Gazteendako Informazio Bulegoa

    Zenbait gairi buruz dituzun zalantzak argitzen lagunduko dizu Gaztediaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoak: lana, kirola, prestakuntza, jarduerak, aisialdia, bidaiak, deskontuak, bekak, boluntariotza... Ez izan zalantzarik; Etorri Informazio Bulegora! Argibide gehiago Imagen Helbidea eta harremanetarako datuak Helbidea: Zangoza kalea 30, behea 31005 Iruña Telefonoa: 948-233512 Helbide elektronikoa: casajuventud@casajuventud.com Ordutegia Astelehenetik ostiralera:...
  • Aholkularitza espezializatuak

    Aholkularitza Espezializatuetako Zerbitzua Gaztediaren Etxeko baliabide bat da, eta zure interesekoak izan daitezkeen hainbat arlotan laguntza profesionala, konfidentziala eta doakoa eskaintzen dizu. Zure galdera eta kezkei erantzunen diete, informazio-oinarri sendoa emanez, erabakiak zeure kasa eta eraginkortasunez har ditzazun laguntze aldera. Psikologia-aholkularitza Aholkularitza juridikoa Aholkularitza hauen gainean: Ikasketak, Irtenbide Profesionalak, Aisia...
  • Urriaren 13an amaituko da epea “Gureak egin” programan izena emateko, kultura transmititzeko eta sormenerako gazteei zuzendutako euskarazko laborategian

    Cartel   “Gureak egin” 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa bat da, kultura transmititzeko eta sormenerako laborategi moduko ikastaroa, hurbileko kultura-errealitatean oinarrituta. Iruñeko Udalak eta Eusko Kultur Fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute urriaren 15etik maiatzaren 27ra bitarte programa garatzeko hainbat udal-zentrotan. Urriaren 13ra bitarte eman daiteke izena online...