Next Generation EU edo Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa programa EBk sortutako inbertsio-plan bat da, koronabirusaren krisiaren ondoren ekonomia suspertzeko. Europako Kontseiluak onetsi zuen 2020ko ekainaren 21ean.
Laguntza horiek estatu kide bakoitzak garatutako Berreskuratze Planen bidez bideratzen dira, eta beharrezko berrikuntzak eta inbertsio-proiektuak barne hartzen dituzte. Espainian, Espainiako Gobernuaren Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren bidez bideratzen dira; plan hori Europako Batzordeak ere onetsi du. Plan horren bidez, Espainiak 140.000 milioi euro inguru jasoko dituela aurreikusten da, susperraldi ekonomikoan inbertitzeko eta, zehazki, trantsizio digital eta ekologikoan.
Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan horrek zeharkako lau ardatz ditu: trantsizio ekologikoa, eraldaketa digitala, gizarte- eta lurralde-kohesioa eta genero-berdintasuna.
Iruñearen eskaerak
Iruñeko Udalak eskaerak aurkeztu ditu Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Plan horren barruan dauden hainbat dirulaguntza-deialditan laguntzak lortzeko.
(Eguneraketa: 2025eko urriaren 2a)
ARGITARATUTAKO ETA ESKATUTAKO DEIALDIAK
Emisio Gutxiko Eremuen 2021eko deialdia
Deitzailea: Garraioko, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa. Iruñeko Udalak eskaera aurkeztu zuen:
- Iruñeko aurrekontua: 8.553.746,63 €.
- Emandako laguntza: 6.330.425,78 €
Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planen 2021eko ezohiko deialdia
Deitzailea: Industriako, Merkataritzako eta Turismoko Ministerioa. Iruñeko Udalak ekintza zehatzak aurkeztu zituen Nafarroako Gobernuaren proposamenaren barruan.
- Iruñeko aurrekontua: 5.492.500,00 €
- Emandako laguntza: 5.492.500,00 €
Merkatuak eta Hiriko Merkataritza Guneak babesteko laguntza-deialdia Deitzailea: Industriako, Merkataritzako eta Turismoko Ministerioa
Iruñeko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen:
- Iruñeko aurrekontua: 2.386.439,00 €
- Emandako laguntza: 1.909.151,20 €
Espainiako Hiri Agendako ekintza-planen proiektu pilotuak egiteko laguntza-deialdia
Deitzailea: Garraioko, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa.
Iruñeko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen:
- Iruñeko aurrekontua: 302.500,00 €
- Emandako laguntza: 250.000,00 €
Toki-administrazioa modernizatzeko 2021eko laguntza-deialdia
Deitzailea: Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioa.
Iruñeko Udalak eskaera aurkeztu zuen:
- Iruñeko aurrekontua: 767.162,88 €
- Emandako laguntza: 758.692,90 €
Birnaturalizatze eta Erresilientziarako 2021eko laguntza-deialdia
Deitzailea: Biodiversidad Fundazioa. RUNA 2025 proiektua aurkeztu zen:
- Iruñeko aurrekontua: 3.225.337,16 €
- Emandako laguntza: 2.596.606,74 €
HTA sareko toki-entitateen modernizazio eta eraldaketa digitalerako laguntza-deialdia. 2021eko Donejakue Bidea
Iruñeko Udalak Logroño, Burgos eta Leónekin proiektu bateratua aurkeztea onetsi zuen.
- Iruñeko aurrekontua: 213.565,00 €
- Emandako laguntza: 176.500,00 €
Merkatuak eta Hiriko Merkataritza Guneak babesteko 2022ko laguntza-deialdia. Deitzailea: Industriako, Merkataritzako eta Turismoko Ministerioa
Iruñeko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen:
- Iruñeko aurrekontua: 1.286.400,00 €
- Emandako laguntza: 1.029.120,00 €
Eremu Turistikoetan Merkataritza-jarduera indartzeko 2022ko laguntza-deialdia. Deitzailea: Industriako, Merkataritzako eta Turismoko Ministerioa
Iruñeko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen:
- Iruñeko aurrekontua: 980.000,00 €
- Emandako laguntza: 784.000,00 €
Isurketa Baxuko Eremuen 2022ko deialdia. Deitzailea: Garraioko, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa.
Iruña Aurrera 3 proiektua aurkeztu zen:
- Iruñeko aurrekontua: 8.554.426,22 €
- Emandako laguntza: 6.362.796,29 €
RETECH (Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareak) deialdia
Deitzailea: Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioa. Aurrekontua: 530 milioi euro. Iruñeko Udalak hainbat autonomia-erkidegoren proposamen bateratu batean parte hartu zuen, Foru Erkidegoa ere barne zela:
- Aurrekontua, guztira: 5.000.000,00 €
- Emandako laguntza: 4.350.000,00 €
AUNA proiektua: Gizarteratzeko ibilbide integratuak
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren bidez egina:
- Iruñeko aurrekontua: 404.667,80 €
- Emandako laguntza: 404.667,80 €
Zaurgarritasun egoeran dauden emakumeen prestakuntzarako laguntzen programa
Nafarroako Gobernuko Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin sinatutako hitzarmenaren bidez egina:
- Aurrekontua, guztira: 119.384,00 €
- Emandako laguntza: 119.384,00 €
Gizarte Zerbitzuak digitalizatzeko 2022ko deialdia
Deitzailea: Nafarroako Gobernua. Iruñeko Udalak eskaera aurkeztu zuen:
- Iruñeko aurrekontua: 270.206,16 €
- Emandako laguntza: 270.206,16 €
Gizarte Zerbitzuak digitalizatzeko 2023ko deialdia
Deitzailea: Nafarroako Gobernua Iruñeko Udalak eskaera aurkeztu zuen:
- Aurrekontua: 215.901,06 €
- Emandako laguntza: 215.901,06 €
Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Estatu Idazkaritzaren hiri- eta metropoli-inguruneetan mugikortasun jasangarri, seguru eta konektatua lortzeko talka-plana.
Hitzarmenak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuarekin, MITMAk Nafarroari zuzenean ematen dizkion diru-esleipenak adjudikatzeko:
- Miluze kaleko bidegorria:
- Aurrekontua: 833.234,74 €
- Emandako laguntza: 833.234.75 €
- Bizikletendako eta oinezkoendako lotura Luis Amigó ikastetxearen eta Taxoare eta Sadar kaleetako elkargunearen artean:
- Aurrekontua: 949.746,00 €
- Emandako laguntza: 809.996,35 €
- Iruña eta Burlata lotuko dituen oinezkoendako eta bizikletendako Belosoko ibilbidea:
- Aurrekontua: 4.775.393,42 €
- Emandako laguntza: 4.082.327,83 €
2022ko laguntza-deialdia, Nazioarteko ekitaldiak hartzeko gaitasuna duten kirol-instalazioak modernizatzeko, energia-efizientziari, inklusioari eta jasangarritasunari dagokienez
Deitzailea: Kirol-kontseilu gorena. Iruñeko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen Labrit Pilotalekua eta Mendillorriko Trinketea modernizatzeko:
- Aurrekontua, guztira: 868.756,00 €
- Emandako laguntza: 280.136,43 €
Laguntza-deialdia, Nafarroako Historia Sozial Bakarra aztertu, diseinatu, garatu eta ezartzeko proiektuaren garapenarekin lotutako jarduerak garatzeko programarako.
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialen Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren bidez egina:
- 2023ko deialdia:
- Iruñeko aurrekontua: 52.512,84 €
- Emandako laguntza: 52.512,84 €
- 2024ko deialdia:
- Iruñeko aurrekontua: 47.816,87 €
- Emandako laguntza: 47.816,87 €
- 2025eko deialdia:
- Iruñeko aurrekontua: 53.131,32 €
- Emandako laguntza: 53.131,32 €
Toki-entitateendako dirulaguntzen 2022ko deialdia, haur-eskola publikoetan haur-hezkuntzako lehen zikloko ikaspostu berriak sortzeko obrak egiteko
Deitzailea: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia. Iruñeko Udalak hiru proiektu aurkeztu ditu:
- Lezkairu Haur Eskola:
- Aurrekontua: 3.771.310,55 €
- Emandako laguntza: 870.000,00 €
- Mendebaldea Haur Eskola:
- Aurrekontua: 1.510.752,26 €
- Emandako laguntza: 660.000,00 €
- Donibane Haur Eskola:
- Aurrekontua: 2.419.575.73 €
- Emandako laguntza: 780.000,00 €
Eraldaketa Komunitarioko Bulegoek energia-komunitateak dinamizatu eta sustatzeko 2023ko laguntza-deialdia
Deitzailea: Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa Iruñeko Udalak eskaera bat aurkeztu zuen 2023ko urtarrilean:
- Aurrekontua, guztira: 380.379,00 €
- Emandako laguntza: 260.000 €
MOVES II, Sanduzelain eta Buztintxurin karga-guneak instalatzeko dirulaguntza-deialdia
Energia-trantsizioko Zerbitzuko Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena.
2023ko otsailean aurkeztu ziren eskaerak:
- Aurrekontua: 25.438,67 €
- Emandako laguntza: 9.234,24 €
MOVES III, udal-lokaletan karga-guneak instalatzeko dirulaguntza-deialdia
Energia-trantsizioko Zerbitzuko Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena.
2023ko urrian aurkeztu ziren eskaerak:
- José María Iribarren ikastetxea:
- Aurrekontua: 13.195,20 €
- Emandako laguntza: 4.789,86 €
- Herritarren Segurtasuna:
- Aurrekontua: 11.983,47 €
- Emandako laguntza: 4.444,38 €
MOVES III mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa: 17 auto, 26 furgoneta, renting bidezko 10 furgoneta, 10 L7e kuatriziklo handi, 5 L6e kuatriziklo txiki, 6 motozikleta, hainbat karga-gune Udaltzaingoaren eraikinean eta ibilgailu elektrikoendako karga-guneak Arrotxapean eta Buztintxurin
2024ko ekainean aurkeztu ziren:
- Aurrekontua: 3.473.437,55 €
- Emandako laguntza: 734.381,18 €
KONEKTA proiektua: 30 urtetik beherakoendako eta errenta bermatua edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen ari direnendako lan-aktibazioa
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez egina:
- Iruñeko aurrekontua: 99.029,93 €
- Emandako laguntza: 99.029,93 €
Autokontsumorako eta energia-iturri berriztagarriak biltegiratzeko laguntza-deialdia. Energia-trantsizioko Zerbitzuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, Next Generation EU suspertze-funtsen bidez
Iruñeko Udalak instalazio fotovoltaikoetarako hainbat eskaera aurkeztu ditu:
- José María Iribarren ikastetxe publikoa:
- Aurrekontua, guztira: 186.588,50 €
- Emandako laguntza: 114.048,00 €
- San Jorge ikastetxe publikoa:
- Aurrekontua, guztira: 235.950,00 €
- Emandako laguntza: 143.078,40 €
- Arrosadiko kiroldegia:
- Aurrekontua, guztira: 90.234,56 €
- Emandako laguntza: 70.641,00 €
- Landaben Prestakuntza Zentroa:
- Aurrekontua, guztira: 199.742,14 €
- Emandako laguntza: 199.742,14 €
- Patxi Larrainzar ikastetxe publikoa:
- Aurrekontua, guztira: 194.432,44 €
- Emandako laguntza: 123.120,00 €
- Mendebaldea Haur Eskola
- Aurrekontua, guztira: 17.018,00 €
- Emandako laguntza: 9.180,00 €
Laguntza-deialdia, bizitegikoak ez diren eraikinetan eta sektore publikoko establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioa paratzeko. Energia-trantsizioko Zerbitzuko Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpena, Next Generation EU suspertze-funtsen bidez
Iruñeko Udalak instalazio termikoetarako hainbat eskaera aurkeztu ditu:
- LABRIT PILOTALEKUA:
- Aurrekontua, guztira: 909.640,00 €
- Emandako laguntza: 283.257.10 €
- Ermitagaña GEZK:
- Aurrekontua, guztira: 21.817,00 €
- Emandako laguntza: 11.074,00 €
- ERMITAGAÑAKO ELIKAGAIEN BANKUA:
- Aurrekontua, guztira: 21.817,00 €
- Emandako laguntza: 5.863,82 €
- PRINTZEAREN HARRESI Haur Eskola:
- Aurrekontua, guztira: 163.263,73 €
- Emandako laguntza: 82.130,51 €
- Arantzadi Kirol Hiria:
- Aurrekontua, guztira: 1.518.196,75 €
- Eskatutako laguntza: 259.640,64 €
- Emandako laguntza: 259.640,64 €
- Udaltzaingoaren Krisi Aretoa:
- Aurrekontua, guztira: 36.395,76 €
- Emandako laguntza: 6.795,11 €
- SF365 esperientzia-zentroa:
- Aurrekontua, guztira: 16.918,38 €
- Emandako laguntza: 6.169,80 €
- Udaltzaingoaren Koordinazio Zentroa:
- Aurrekontua, guztira: 183.547,89 €
- Emandako laguntza: 48.646,50 €
- Udaletxeko ekitaldi-aretoa:
- Aurrekontua, guztira: 12.673,40 €
- Emandako laguntza: 8.871,10 €
- Udaltzaingoaren emakumezkoen aldagelak:
- Aurrekontua, guztira: 93.499,73 €
- Emandako laguntza: 8.732,07 €
- Buztintxuriko kiroldegia:
- Aurrekontua, guztira: 468.361,17 €
- Emandako laguntza: 168.087,50 €
- Zabalguneko Civivoxa
- Aurrekontua, guztira: 726.927,78 €
- Emandako laguntza: 310.562,42 €
- Donibane Haur Eskola:
- Aurrekontua, guztira: 340.123,20 €
- Emandako laguntza: 85.902,60 €
- Udaltzaingoaren gimnasioa eta lau bulego:
- Aurrekontua, guztira: 241.850,38 €
- Emandako laguntza: 9.492,00 €
- Udal bizikleta-tailerra Buztintxurin:
- Aurrekontua, guztira: 16.438,43 €
- Emandako laguntza: 11.074,00 €
- Elorri ikastetxe publikoa:
- Aurrekontua, guztira: 47.296,18 €
- Emandako laguntza: 19.063,10 €
Azpiegitura horiek ahalbidetzen dute energia-kontsumoa optimizatzea, energia aurreztea eta CO2 isuriak murriztea.
2024ko dirulaguntza-deialdia, Nafarroa osoko hiriguneetan uholde-arriskuari aurre egiteko eta hari egokitzeko jarduketak eta ingurumena integratzeko jarduketak garatzeko. Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ebazpena, Next Generation EU funtsek finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
Eskaera hau eman zen:
1. ildoa: Magdalena parkean (Txantrea) uholde-arriskua drainatze bidez txikiagotzeko proiektua
- Aurrekontua, guztira: 60.195,47 €
- Emandako laguntza: 32.052,94 €
2024ko dirulaguntza-deialdia, hiriguneetan uholde-arriskuari aurre egiteko eta hari egokitzeko jarduketak eta ingurumena integratzeko jarduketak garatzeko, Ebro Resilience izeneko estrategiaren barruan Ingurumeneko zuzendariaren ebazpena, Next Generation EU finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan
Eskaera hauek eman ziren:
1. ildoa: Kolektore eta atzera ezineko balbulen bidez, Arrotxapeko uholdeei aurre egiteko proiektua.
- Aurrekontua, guztira: 342.576,54 €
- Emandako laguntza: 180.568,24 €
2. ildoa: NOE uholdeen kudeatzailea garatu eta ezartzea
- Aurrekontua, guztira: 5.530,00 €
- Emandako laguntza: 3.318,00 €
PAMRI uholde-arriskuaren aurrean jarduteko Udal Jarduketarako Plana
- Aurrekontua, guztira: 13.280,00 €
- Emandako laguntza: 10.624,00 €
2024ko eta 2025eko dirulaguntza-deialdia, osasunaren aldeko jarduerak eta ariketa fisikoa preskribatzeko proiektuetan tresna digitalak ezartzeko
Kulturako, Kiroleko eta Turismoko kontseilariaren ebazpena, Next Generation EU funtsek finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Bi eskaera aurkeztu dira:
- Aurrekontua, guztira: 11.995,76 €
- 2024an emandako laguntza: 3.160,76 €
- 2025ean emandako laguntza: 2.855,79 €
Nafar herritarrak ardatz dituzten arreta osoa emateko zerbitzuak hobetzeko ikuspegi dialogikoaren aplikazioari buruzko proiektuari lotutako jarduketak
Nafarroako Gobernuko Presidentziako eta Berdintasuneko Departamentuarekin sinatutako hitzarmenaren bidez egina:
Eskaera hau aurkeztu da:
- Aurrekontua, guztira: 123.282,00 €
- Emandako laguntza: 123.282,00 €
Donejakue Bideko ibilbideen 2025eko dirulaguntza-deialdia, monumentuen argiztapen efizientean inbertitzeko, azpiegitura turistikoen energia-efizientzia hobetzeko eta mugikortasun jasangarria, atsedenguneak, paisaia-kontserbazioa eta ostatu zirkularrak sustatzeko.
Kulturako, Kiroleko eta Turismoko kontseilariaren Foru Agindua, Next Generation EU funtsek finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Eskaera hau aurkeztu da harresiak argiztatzeko:
- Aurrekontua, guztira: 196.693,04 €
- Emandako laguntza: 177.023,74 €
Dirulaguntza-deialdia, Helmuga Turistiko Adimendunen sareko helmugetan plataforma teknologikoak eta irtenbide digitalak ezartzeko.
Deitzailea: Turismoko Estatu Idazkaritza.
Eskaera hau aurkeztu da:
- Aurrekontua, guztira: 1.447.240,00 €
- Emandako laguntza: 1.227.240,00 €
Iruzurraren aurkako neurrien plana
Espainiako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak ezartzen du plan horren neurrien betearazpenean parte hartzen duten entitateek Iruzurraren aurkako neurrien plan bat izan beharko dutela, hartara bermatzeko eta adieraztekoko, dagokien jarduketa-esparruan, esleitu zaizkien funtsak aplikagarri diren arauekin bat erabili direla, bereziki iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, antzeman eta zuzentzeari dagokionez.
Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia PRTR
Next Generation EU
IRUÑEKO UDALAK ESKATU DUEN LAGUNTZA
SALAKETA-KANALA
Iruñeko Udalak onetsitako Europako Next Generation funtsak kudeatzeko Iruzurraren Aurkako Neurrien Planaren arabera, komunikazio-sistema bat ezarriko da, barruko zein kanpoko kanaletan oinarrituta, jakinarazpen mekanismo egoki eta argiekin, Espainiako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planak finantzatutako proiektuen inguruan izan daitezkeen iruzur-susmoei buruz informatzeko.
Sistema horrek honako hauek barne hartu beharko ditu:
Berariazko postontzi bat dago Iruzurraren Aurkako Neurrien Planaren esparruan egindako jarduketei lotutako salaketak jasotzeko. Salaketa horiek salatzaileen nortasuna babestuko duen berariazko protokolo baten bidez tratatuko dira. Jarritako salaketak bereziki kualifikatutako langileek aztertuko dituzte.
Arrazoi hori tarteko, eta Barneko Informazio Sistemaren Erregelamenduaren xedapen gehigarriaren arabera, salaketen barne-kanala postontzi gisa gaitu da Iruzurraren Aurkako Neurrien Planaren esparruan egindako jarduketei lotutako salaketak jasotzeko.
Gainera, sistema horrek honako hauek barne hartzen ditu:
- Estatuko Kontu-hartzailetza Nagusiaren kanal publikoari buruzko informazioa iruzurrezko portaerei buruzko salaketak jakinarazteko. Kanal horretan herritar guztiek parte hartu dezakete, bai eta neurrian parte hartzen duen edozein pertsona fisiko zein juridikok ere.
- Iruñeko Udalaren gardentasun atariari buruzko informazioa, eta herritar guztiendako zabalik dagoen kexa- eta iradokizun-postontzia.

