
Dirulaguntza deialdia 60.000 euroz dago hornitua. 44 eskaera aurkeztu dira, hau da, 2022an baino % 25,42 gutxiago (59 eskaera izan baitziren) eta 34k 53.826,95 € jaso dituzte. Guztira, 51 enplegu sortu dira (23 gizon: % 45,10; 28 emakume: % 54,90), gehienak autonomoak.
Jarduera motari dagokionez, honakoak lagundu dira diruz: fisioterapia, psikologia, irudi coachinga, musika- eta ikasketa-irakaskuntza, nekazaritza, salgaien garraioa, abokatutza, diseinu grafikoa, arte plastikoak, arte eszenikoak, etab.
Bigarren urtez jarraian, Iruñeko Udalak laguntzetarako deialdia egin du Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Gazteriako nahiz Komunitate Ekintzako, Garapenaren aldeko Lankidetzako eta Kiroleko alorren bidez, urtean zehar haur eta gazteendako jardueren urteko programak egiteko, hiriko haur eta gazteen bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzeko xedez. Deialdia Iruñeko irabazi-asmorik gabeko entitateei dago zuzendua eta 150.000 euroko partida dauka. Laguntzen xedea da erabiltzaileen parte-hartze aktiboa bultzatzen saiatzea beren ingurunerik hurbilenean, ezagutza, harremana eta bizikidetza sustatzen dituzten aisialdiko eta denbora libreko jardueren bidez; haur, nerabe eta gazteen inplikazio aktiboa sustatze aldera eta adierazpen-jarreren eta -gaitasunen garapena bultzatze aldera, bai eta sormena, autonomia, gizarte-konpromisoa edota elkartasuna ere.
Diruz lagunduko diren programak Iruñean garatu behar dira, 0-30 urteko haur eta gazteak xede harturik. Deialdian aurkeztu daitezkeen programak helburu hauetako edozeinen inguruan zedarrituko dira: hausnarketa eta sentsibilizazio-jarrerak sortzen dituzten jarduerak sustatzea hainbat balio kontuan hartuta, hala nola elkartasuna, adiskidetasuna, konpromisoa eta antzekoak. Balioak sustatzea, hala nola genero-berdintasuna, gizarte-lankidetza, errespetua, elkartasuna, elkarbizitza, gizatasun kritikoa eta kulturartekotasuna; hartzaileen parte-hartzea sustatzea, hiriko kultur, aisialdi eta denbora libreko guneetan; garapen komunitarioa eta beste kolektibo, entitate eta programa batzuekin sarean lan egitea sustatzea, auzoetako kaleetan elkarrekin egiteko jardueren bidez; jarduera irekiak metodologia partizipatiboetan oinarrituak sustatzea, xede hartuta prebentzio- eta sustapen-baliabideak finkatzea, haien ingurunearen eta komunitatearen barruan; aisialdiko eta jolaserako jarduera alternatiboak sustatzea; elkartegintza eta boluntariotza sustatzea; haurrek eta gazteek bizi-ohitura osasungarriak eskuratu ditzaten erraztea; desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea ahalbidetuko duten jarduerak sustatzea; 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuak lor daitezen sustatzea.
Aurtengo edizioan 17 eskaera aurkeztu dira eta, guztira, 108.579,05 euro banatu dira. Hauek dira dirulaguntza jaso duten entitateak: Nafarroako Eskautak, Mugimendu Eskaut Katolikoa, San Juan Xar Txiki elkartea, Dendari Izar Scout Taldea, Vª Tropa Skaut eskaut taldea, Jóvenes para Cristo elkartea, Guratxuri, Adardunak Haur animaziorako elkartea, Club Isaba gazte elkartea, Hazialdea Elkartea, Mikael Skaut Taldea eskaut taldea, Club Albatros, Buztintxureando Txuri, Garaiz gazte elkartea, Anfas, Baracea eskaut taldea, Chácena gazte elkartea eta Haziak.
Proiektuak beranduenez 2023klo abenduaren 31rako gauzatu beharko dira.
Iruñeko Udalak, Gazteria Unitatearen bitartez, urteak daramatza lan-ildo bat garatzen, Iruñeko gazteen musika-taldeei ekintza batzuen bidez laguntzeko. Ekintzetako bat da entsegu-areto musikalen erabilera erraztea gazteen musika-talde ez profesionalei, horrelako zerbitzua eskaintzen duten enpresetan entsegu-orduak diruz lagunduz.
Deialdiaren xedea da sektoreko enpresek kudeatzen dituzten entsegu-aretoen erabilera laguntzea diruz, Iruñeko musika-talde gazteek erabil ditzaten. Guztira, 12.000 € bideratu dira 2023. urterako.
2023ko urtarrilaz geroztik, 10 musika-banda gaztek eskatu dute dirulaguntza eta, guztira, 6.000 € eman dira.
Udalak gazteendako antolatzen duen literatura lehiaketara 200 lan aurkeztu dira, 2022ko edizioan baino % 20,48 gehiago. Horietatik 110 poesian (91 gaztelaniaz eta 19 euskaraz): 65, 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, eta 45, 17 eta 18 urte bitarteko kategorian; narrazioari dagokionez, 90 lan aurkeztu dira (81 gaztelaniaz eta 9 euskaraz); horietatik 62, 14 eta 16 urte bitarteko kategorian, eta 28, 17 eta 18 urte bitartekoan.
2019ko edizioaz geroztik, lan sarituak webgune honetan argitaratzen dira (https://letrajoven.pamplona.es/ ; https://letrajoven.pamplona.es/eu/).
Lehiaketa 6.800 €-z hornitua dago, berdin banaturik gaztelaniazko eta euskarazko sarien artean. Guztira, 6.050 € eman dira.
Gaztediaren Etxeko Gazteendako Informazio Bulegoaren mendeko Korrespontsalien Programa 1996/1997ko ikasturtetik aurrera egin da etenik gabe. Gaztediaren Etxeak eta Gazteria Unitateak abian jarri dute elkarrekin, ikasturte hasieran beti egiten duten bezala, gazte-informazioa sustatzeko programa hau ikastetxeetan, ikastetxe nagusietan, eta gazteendako, gazte-elkarteendako eta beste gaztegune batzuendako profesionaltasun-ziurtagiriak eskaintzen dituzten erakundeetan.
2022/2023ko ikasturtean izandako parte-hartzeari dagokionez, 38 ikastetxek parte hartu dute, eta guztira 76 berriemaile hautatu dira (40 ikastetxe 2020/2021 ikasturtean; % 5 gutxiago). 68 berriemaile saritu dira beren lana ongi egiteagatik, eta 5 ikastetxe, beren berriemaileen lana era aktiboagoan babestegatik. Guztira, 20.700 € eman dira.
Programaren helburua da talde eta bakarlari gazteei laguntzea, ekitaldi, prestakuntza, truke eta gisakoetan jotzeko aukera izan dezaten. Helburua da hiriko musika-banda gazteak sustatzea eta aukera ematea kontzertuak egin ditzaten Iruñeko elkarte eta kolektiboek antolatutako hainbat gunetan, bai eta udal-programazioan ere.
2021ean, musika arloko gazte-taldeen poltsa kudeatzeko baldintzak arautu ziren.
Gaur egun, 16 talde daude zerrendan izena emanik, hau da, 2022an baino 4 talde gehiago 2022ko irailetik 2023ko urrira bitarte, poltsako hainbat talde aritu dira hainbat ekitalditan: Fly Mailo, migrazioen egunean, 2022ko abenduan; Nakama Planet eta Zazú, 2023ko sanferminetako gazte eremuan; Meraba eta Erel&Kuñi, CreaMurcia lehiaketan, Murtziako Udalak antolatua, “Tejiendo Redes” lankidetza-akordioaren baitan, 2023ko ekainean.
Iruñeko Udalak Txankletak 2022: Aktibatu zure uda programazioa antolatzen du udako hilabeteetan. Udako jarduerak eskaintzen dira 14 urtetik 30era bitarteko gazteendako. Jarduerak, bost ataletan banaturik daude: kirola, lau jarduerarekin (urpekaritza bataioa, piraguismoa, ibilaldiak zaldiz, eta jauziak, kirolak eta akrobaziak); kultura, birekin (zinema eta ikus-entzunezkoak sortzeko campusa); eguneko txangoak (Irrisarri Land, Irunberriko arroilan nabigatzen eta uretako jarduerak Allotzen); eta s-sports, LOL 5 vs 5 bideojoko-txapelketa, eta bi solasaldi.
Aurten, guztira, 10 jarduera programatu dira. Guztira, 657 leku eskaini dira jardueretan, bai eta zinema ikusteko 1.300 txartel ere.
Txartel trukagarriak editatu dira programari atxikitako espazioetan, jardueretan aritzeko. Parte-hartzaileek 5na euro ordaindu dute bonua erosteko, salbu zinema (1 €), eguneko ateraldia joan-etorriarekin 15 €-an, eta ikus-entzunezko campusa 25 €-an.
Guztira, 857 gaztek parte hartu dute jardueretan (zinema kenduta): 354 emakumek eta 233 gizonek. Hona hemen jarduerak banan-banan:
| Jarduera |
Emakumeak |
% Emakumeak |
Gizonak |
% Gizonak |
Guztira |
|---|---|---|---|---|---|
Irunberriko arroilan nabigatzen |
19 | 67,86% | 9 | 32,14% | 28 |
Irrisarri Land |
26 | 65,00% | 14 | 35,00% | 40 |
Urpekaritza bataioa |
48 | 55,17% | 39 | 44,83% | 87 |
Piraguismoa |
88 | 70,40% | 37 | 29,60% | 125 |
Ibilbideak zaldi gainean |
97 | 77,60% | 28 | 22,40% | 125 |
Jauziak, kirola eta akrobaziak |
61 | 48,80% | 64 | 51,20% | 125 |
e-Sports txapelketa |
3 | 7,50% | 37 | 92,50% | 40 |
Ikus-entzunezkoak sortzeko campusa |
12 | 70,59% | 5 | 29,41% | 17 |
| GUZTIRA |
354 | 60,31% | 233 |
39,69% |
587 |
Gainera, eskainitako 1.300enatik, 922 zinema txartel trukatu dira.
Sanferminak ospatze aldera, gazteei zuzendutako programazioa diseinatu da; aurre-nerabeei eta nerabeei zuzendua, hain zuzen (12-17 urte), berariazko jardueren alternatiba bat eskaintzeko, biztanleria-tarte horren ezaugarri eta beharrekin bat. Aurreko urteetan bezala, programazioa uztailaren 7tik 14ra izaten da eta, horrenbestez, sanfermin osoak hartzen ditu (hilaren 6a izan ezik, egun hori berezia baita). Aurten, lehen aldiz, Gazte Eremuaren antolaketa dinamizazioa kontratatu da eta Viajes Divertis 2007 SL enpresa izan da esleipenduna, eta koordinazio etengabean aritu da Gazteria Unitatearekin. Kokalekua aldatu da, aurten Konstituzio Plazan egin baita (Baluarte).
Programazioa diseinatu da kontuan harturik bai aurreko edizioetan jasotako balorazioak, bai aurreko edizioan parte hartutakoei eginiko inkestak, 500 baino gehiago. Programazioak musika, dantza, lantegiak, puzgarriak, kontzertuak eta DJak biltzen ditu. Gazte askok parte hartzen dute horiek dinamizatzen.
Edizio honetako ordutegia 19:00etatik 22:30era bitartekoa izan da, jarduerak egunero su-artifizialak baino lehen bukatuta. Ordutegi hori on eta egokitzat jotzen baita adin horretarako.
Gainera, ‘Gozatu burua galdu gabe’ kanpainari eman zaio jarraipena, 2022an hasitakoari; mezu horrek norberaren erantzukizuna azpimarratu nahi du jaiak modu osasuntsu eta arduratsuan bizitzeko orduan, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoa saihestuz eta harreman afektibo-sexualak izateko beharrezkoa den segurtasuna azpimarratuz.
Hainbat euskarri erabili dira kanpaina zabaltzeko, hala nola informazio-flyerrak, eranskailuak, eskumuturrekoak eta buru erraldoi puzgarri bat, egunero gazte-eremuko jarduera-ordutegian kokatua egon zena. Horrez gain, “gune seguru” edo informazio etxola bat jarri da, prebentzioan ari diren elkarteek arreta emanda.
Aurten, guztira, 4.6500 lagunek parte hartu dute gazte eremuko programazioan eskaini diren jardueretan: 2.100 gizonek eta 2.500 emakumek.
Eremuaren programazioak eta zabalkundeak, guztira, 120.439,60 €-ko zenbatekoa eragin dute, barne direla jarduerak, kontratazioak, zabalkundea eta Gozatu burua galdu gabe kanpaina.
Urtean zehar zinemara joateko hiru txartel-kanpaina egin ziren: bata, martxoaren 1etik azaroaren 30era arte, zinemarako txartelak JBGAn (2.001 sarrera), beste bat Txankletak programaren barruan (1.300 sarrera) eta azkena, Gabonetan (1.200 sarrera). Guztira, 4.501 txartel eskaini zitzaizkien Iruñeko 14-30 urteko gazteei, zinema-sarrerekin trukatzeko. Txartel trukatuei dagokienez, JBGA kanpainan 310 txartel trukatu ziren; udako zinema-kanpainan, 869, eta Gabonetakoan, 814.
2021eko urrian, aurrekontu publikoak genero-ikuspegiarekin lantzeko talde pilotu bat hasi zen. 2022an, taldeak lanari berreldu, lan egiteko modua aldatu zen, aurrez aurreko saioak eginez. Horrelako saioak 2023an ere egin dira eta gainerako udal alorretara zabaldu dira.
Gazteriako teknikariak hasierako prestakuntzan eta ondorengo lanaren garapenean parte hartu du. Zehazki, udalaren aurrekontu-fitxa berria izanen denaren zirriborroa egiten aritu dira. Horretarako, gazteriari eta berdintasunari buruzko datuak eta legeria aztertu behar izan dira.
Berdintasun Alorra izan da lanaren gidaria, Ogasunarekin batera, eta prozesu osoan LIKaDI enpresak eman du aholkularitza.
2020an, gazteek parte hartzeko foro honi berreldu zitzaion. Hiriko gazte-elkarteek hartzen dute parte, bai eta gazteriarekin lotutako beste erakunde batzuek ere. Mahaiaren araudi zaharra Iruñeko Udalaren herritarren partaidetzarako erregelamendu berrira egokitzeko lanaren ondotik, 2021. urtearen hasieran Mahaiaren erregelamendu berria onetsi zen.
Behin erregelamendu berria indarrean, Gazteriaren Mahai berria eratu zen, ohiko bilkuran, 2021eko apirilean. Behin eraturik, Mahaia irailean berriro bildu zen ohiko bilkuran, erregelamenduak ezarritakoarekin bat. Urrian, gainera, bilkura berezia egin zen, III. Iruña Gaztea Plana lantzeko eta botila-bestek hirian sortutako arazoa eztabaidatzeko.
2023an, deialdi bat egin da otsailean, baina quorumik ez zegoenez, bertan behera utzi behar izan zen. Erregelamenduak ezarri bezalaxe, karguak Udalbatza aldatzearekin batera berritzen dira lau urtean behin, herritarren eta erakundeen ordezkarien txandaketa bermatzeko. Hauteskundeak ekainean eginik, mahaiaren eraketa berrian lan egiten ari dira.
Iruñeko Udalak III. Iruña Gaztea Planaren prestaketa bultzatzen jarraitu du. Sei printzipio gidari ezarri dira: zeharkakotasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta gizarte inklusioa, jasangarritasuna, berrikuntza eta sormena, eta elkartasuna.
Funtsezko bost ardatz ezarri dira: gazte emantzipatuak; gazte konprometituak; gazte parte-hartzaileak; gazte jasangarriak eta gazte aktiboak. Proposatu diren ekintzak ardatz haietatik eratortzen dira. Hala udal-alorrak garatzen ari direnak, nola aurrez partaidetzan oinarriturik egindako lanean proposatutako ekintza berriak. Genero-ikuspegiaren txertaketaren berrikuspena egin eta genero-inpaktuaren txostena prestatu da.
Behin planaren oinarrizko dokumentua egindakoan, gazteriaren Mahaian erkatu da, III. Iruña Gaztea Plana behin betiko onetsi aurretik. Tokiko Gobernu batzarrak onetsi zuen 2022ko abenduaren 12an.
Plan berria eta Iruña Gaztearen logo berria aurkezte aldera, jai bat antolatu zen Zentral Aretoan eta Burgoen plazan, abenduaren 28an. Horretarako, VA de Kultura elkartea arduratu zen arratsaldeko kontaktu artistiko guztiak egiteaz. Taupadak dantza-eskolak parte hartu zuen Burguen plazan, eta, ondoren, Mariangel Garciak Eqües Elkarteko kide eta Gazteriaren Mahaiko presidenteordeak III. Iruña Gaztea Planaren ildoen aurkezpen laburra egin zuen. Ondotik, Claudia Castazabal, Messy Mess eta Ninyas del Corro taldeen musika-emanaldiak izan ziren, Zentral Aretoa beren abestiekin beteta.
Iruñeko Udalak droga-mendetasunen prebentzioarekin lotutako esku-hartze programa baten zehaztapena sartu du Iruña Gaztea III. Planean, hiriko etxabeetan eta/edo gazteen ohiko aisialdi-guneetan esku hartuz. Hori oinarri harturik, Udalak, Gazteria Unitatearen bitartez, hitzarmenak sinatu ditu Gazteriaren Mahaian kideak dituzten hiru elkarterekin, Gaueko aisialdiko gazte-bitartekarien prestakuntza-ikastaroa ekimenera joateko. Ikastaroa Gijonen egin zen otsailaren 23tik 26ra eta, Sant Boi de Llobregaten, ekainaren 16tik 18ra. Hitzarmenen helburua da Gazteriaren Mahaiko gazte elkarteetako gazteak gazteen gau aisialdiko bitartekari gisa gaitzen laguntzea, eta, ondoren, lan talde bat osatzea udal langileekin batera, Iruñean gazteen gau aisialdiko programa bat planifikatu eta garatzeko aukerei buruz hausnartzeko.
Gazteria Unitatea elkarlanean aritu da Haur Unitatearekin, baloratzeko III. Gazte Planaren zer helburuk izan dezaketen egokitzapena Haur eta Nerabeendako II. Planean, hartan ezartze aldera.
Aurten, lankidetzan ere aritu da, Komunitate Ekintzako alorraren mendean dagoen Droga-mendetasunei buruzko Udal Plan berria zehazteko eta lantzeko; zehazki, koordinazio batzordeko kide izan da, beste udal alor batzuetako laguntza teknikoarekin eta teknikariekin batera, azterketaren xede den gaiaren inguruan informazioa, adierazgarritasuna eta hurbilketa zehatza emateko.
Hilabeteotan, hainbat bilera egin dira, lan ildoak lantzen eta ekintzak diseinatzen laguntzeko.
Sareak Ehuntze udal proiektuaren helburu nagusia da Udalen arteko akordioak lortzea, trebetasun artistiko desberdinak dituzten gazteen mugikortasuna sustatzeko eta bultzatzeko. Programa 2014. urteaz geroztik dago abian, Gasteizko Udaleko Gazteria Unitateak jardunaldiak antolatu zituenez geroztik bere Udal Gazte Planaren barnean. Antzeko ezaugarriak dituzten udalerriendako da, hots, 100.000 biztanletik gorako hiriendako eta/edo probintzia-hiriburuendako, betiere Gazteria Zinegotzigoen bidez esku hartzeko proiektuak garatzen dituztenak, hiriko gazteei arreta emateko eta gazte kultura garatzen laguntzeko, herritarren adierazpenerako eta parte-hartzeko tresna gisa.
Iruñeko Udala sare horretako kide da 2017ko azaroan Logroñoko Udalarekin Sareak Ehuntzen Lankidetza Hitzarmena onetsi zenetik. Hasiera batean ekimena Gasteizko Udalak sortu bazuen ere, Logroñok bere gain hartu zuen sarea sustatzea eta bultzatzea, JTokiko Gobernu Batzarrak halaxe erabakita OB 28-NOV-17 (15/DC). Sinadura horren bidez, Iruña truke-sare horrekin batu zen, Gasteiz, Logroño, Malaga eta Murtziarekin aritzeko, etorkizunean beste hiri batzuek ere ekimenarekin bat egin zezaten.
Urteotan, sarea handitzen joan da eta jarduteko protokolo orokor berri bat idazteko beharra ikusi da. Honako hiri hauek batu dira: Madril, Santander, Valladolid eta Zaragoza, bai eta Espainiako Gazteriaren Institutua ere (INJUVE).
Institutuak, zehazki, sarearen koordinazio lanak egiten ditu. Urteotan egin den lan bateratuaren ondorioz, lana protokolo baten bidez antolatzeko beharra ikusi da, eta alde guztiek sinatutako dokumentu batean jasota uzteko, hiri parte-hartzaile bakoitzak hartzen dituen akordioak eta konpromisoak, hiri bakoitzak artista gazteak Sareak Ehuntzen programaren barnean bidaltzen edo hartzen dituenean.
2023ko otsailean, topaketa bat antolatu zen INJUVEren egoitzan, eta kide diren hirietako ordezkariak izan ziren bertan, bai eta INJUVEko zuzendari nagusia ere.
Taldeen Poltsa atalean adierazi den bezala, Iruñeko Udalak Meraba eta Erel & Kuñi taldeei proposatu zien Murtziako Udalak antolatutako CreaMurcia lehiaketara joatea. Lehiaketa 2023ko ekainean egin zen.
Gazteria Unitatea Proiektu Estrategikoetako alorrarekin aritu da lankidetzan eta Agenda 2030en GJHekin bat datozen helburuak erraztu dizkio III. Gazte Planari begira. Horren haritik. aurtengo azaroaren bigarren hamabostaldian, bi ekitaldi egin dira Gazteriaren Etxean, gai hori lantzeko. Alde batetik, topaketa bat antolatu da Berriemaileen Programan parte hartu duten pertsonekin, 2023ko Agendari buruzko hausnarketa egiteko eta, ondoren, eztabaida lasaia eta askaria egiteko, 25 pertsonak parte hartuta. Eta, ondoren, bi topaketa egin dira jasangarritasunarekin eta edukien sorkuntzarekin lotutako influentzer gazteekin: Laura Peinado eta Igor Morales. Lehenbizikoan, 11 lagun elkartu ziren, eta bigarrenean, 8.
Onetsi berri den Iruña Gaztea III. Planean, Gazteek atzerriko jardueretan parte har dezaten bultzatzea izenekoaren ildoa sartu da. Horregatik, Iruñeko bi gaztek Inti Ibilbideak antolatutako espedizio horretan parte hartzea jarduera ildo horren barnean legoke, atzerrian prestakuntza esperientziak eta esperientzia ludikoak eragitea xede harturik. Ildo horren bidez, gazteei kultura- eta mugikortasun-esperientziak bizitzeko aukera emanen dieten ekintzak bultzatu nahi dira, ekintza jasangarriak eta egungo munduan diren beste errealitate sozial, kultural, historiko eta gizatiar batzuk ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko interesa eta gogoa pizten ahalko dutenak.
Arlo horretan, irabazi-asmorik gabeko Inti Ibilbideak 2014tik honat garatzen du Inti Espedizioa jarduera, hots, mundu osoko gazteendako kultur eta gizarte programa bat da, parte-hartzaileen arteko kultura-trukea sustatzera bideratua, eta gazteak espedizioaren ingurune eta testuinguru sozialean aberastea xede harturik. Hainbat esperientziaren bidez, eta abenturaren eta bizikidetzaren bitartez, parte-hartzaileek errealitatearen gaineko ikuspegi globala eta kritikoa garatzen dute, eta bertan ere esku hartzen dute, hainbat kolektibo eta erakunderekin lankidetzan arituz, bisitatzen dituzten helmugetako boluntariotza-jardueren bidez.
2023ko espedizioa Mexikon egin da, Yucatango penintsulan, Kukulcango oihanen misterioa izenburupean. Uztailaren 23tik abuztuaren 19ra ibili da penintsula horretan. Parte hartu duten gazteek boluntariotzako eta gizarte-ekintzako lanak egiteko aukera izan dute, batez ere ingurumenari buruzko elkarrizketan eta kontzientziazioan oinarrituta. Aldi berean, kultura mexikarra eta herrialdeko errealitate indigenak zuzenean ezagutzeko kultur eta prestakuntza programan parte hartu dute, hitzaldi, solasaldi eta tailerren bidez.
Iruñeko Udalak bi leku gorde zituen hiriko bi gaztek parte har zezaten. Lekuak bi pertsonari eman zitzaizkien, biek ere baldintzak betetzen baitzituzten, hau da, Iruñean erroldatuta egotea, espedizioaren hasieran 18-25 urte izatea, gaztelaniaz hitz egitea, programarekin benetako konpromisoa izatea. Gainera, biek ere puntuaziorik onenarekin gainditu zuten Ruta Inti elkarteak, hau da, ekimenaren arduradunak, ezarritako hautapen prozesua.
Gaztediaren esparruko lan-ildoetako bat gazte-jarduerak eta -proiektuak babestea da, eta, horri dagokionez, martxoan Gaztediaren Etxean egindako Iruña Open Rubik Txapelketa babestu da. Txapelketa ofiziala da eta 64 lehiakidek parte hartu dute 18 modalitate arautuetatik 8tan. Programak izandako harrera ona kontuan hartuta, txapelketa antolatzen duten gazteekin elkarlanean jarraitzea aurreikusi da, huraxe Gaztediaren Etxean hartuz eta ekitaldia antolatzeko prozesuan lagunduz.
Aipatzekoa da Iruñean jokatuko dela 2024an Europako Speedcubing Txapelketa, mundu zabaleko 1.000tik gora kubozalek hainbat kategoriatan parte hartuta. Horretarako, lankidetza-hitzarmen bat sinatu da 2023ko otsailean txapelketa garatuko duen elkartearekin, txapelketa jokatzeko dituzten beharrei erantzuteko.
2023an, Gazteria unitateak bi enplegu azokatan parte hartu du: Prestakuntzaren Europako Aretoan, urtarrilaren 26an eta 27an, NH Iruña Park hotelean; eta Ikaslearen eta Enpleguaren Aretoan, martxoaren 2an eta 3an, Baluarten.
Iruñeko Udala, gainera, Gazteria unitatearen bitartez, Navarra Jobs enplegu eta ekintzailetza azokaren laguntzailea izan da. Ekainaren 29an egin zen, Baluarten.
Gaztediaren Etxeko kudeaketa-taldeak eta udal-teknikarien taldeak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren prestakuntza-jardueretan, koordinazio-bileretan eta lan teknikoko mahai berariazkoetan parte hartzen dute.
Halaber, Gazteria Unitateak Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bi dirulaguntza hauetan hartu du parte: Toki-erakundeendako dirulaguntza, 2022ko Gazteendako Programak garatzeko eta Gazteendako Informazio Zerbitzuen Sareak ekipamendua erosteko dirulaguntza, 2022.
Unitateak, 2023an, 111 ebazpen eman ditu, guztira. Haietatik, 13 Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiei dagozkie; 14, Alkatetzaren Ebazpenei eta, azkenik, 84 egungo Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta gazteriako Alorraren zinegotzigo ordezkariaren ebazpenei dagozkie. Ebazpenen izaerari dagokionez, haietariko 18 kontratuak izan ziren; 22, dirulaguntzei eta lehiaketei zegozkien; 67, fakturazioak izan ziren eta, azkenik, 4, kontzeptu honi edo hari dagozkie.
|
ZERBITZUAK, GUZTIRA |
Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|---|
|
2022 |
2023 |
Aldaketa |
Ehunekoa |
|
|
81.107 |
74.140 |
-6.967 |
-8,59 % |
|
|
Jarduera kop. |
||||
|
2022 |
2023 |
Aldaketa |
Ehunekoa |
|
|
487 |
462 |
-25 |
-5,13 % |
|
| INFORMAZIO ZERBITZUAKServicio de información |
Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|---|
| 2022 |
2023 |
Aldaketa |
||
| Guztira |
Guztira |
% sexuaren arabera |
||
Gazteendako Informazio Bulegoa |
7.812 | 8.119 | H: 3.277 (40%) | +3,93% |
| M: 4.842 (60%) | ||||
Aholkularitza Juridikoa |
745 | 889 | H: 436 (49%) | +19, 33% |
| M: 453 (51%) | ||||
| Gazte Elkartegintzari buruzko aholkularitza | 370 | 443 | - | +19,73% |
| Gazte-ekintzailetzarako aholkularitza | 125 | 145 | H: 71 (49%) | +16% |
| M: 74 (51%) | ||||
| Aholkularitza Psikologikoa | 318 | 303 | H: 136 (45%) | -4,72% |
| M: 167 (55%) | ||||
| Ikasketen, irtenbide profesionalen, aisiaren eta denbora librearen inguruko aholkularitza | 272 | 360 | H: 172 (48%) | +32,35% |
| M: 188 (52%) | ||||
| Bidaiategia | 53 | 64 | - | +20,75% |
| Boluntarioendako Argibide Bulegoa | 422 | 487 | - | +15,40% |
| Hau zure etxea da bisita gidatuak | 159 | 340 | - | +113,84% |
| Guztira | 10.276 | 11.150 | - | +8,51% |
| ARETOEN LAGAPENA |
Erabiltzaileak |
||
|---|---|---|---|
| 2022 |
2023 |
Aldaketa |
|
| Aretoak lagatzea, eskaera iraunkorrak | 41.729 | 29.850 | 28,47 % |
| Aretoak lagatzea, noizbehinkako eskaerak | 8.259 | 9.684 | +17,25 % |
| Ikasketa-gela | 4.822 | 8.412 | +74,45 % |
| Guztira | 54.810 |
47.946 |
-12,52 % |
| JARDUERAK |
Jarduera kopurua |
||
|---|---|---|---|
| 2022 |
2023 |
Aldaketa |
|
| Aisiako eta denbora libreko ikastaroak | 102 | 94 | -7,84 % |
| Informatikako doako lantegiak | 41 | 40 | -2,44% |
| Programazio Zerbitzuaren ekitaldiak | 101 | 128 | +26,73 % |
| Erakusketak | 14 | 10 | -28,57% |
| Aisia larunbatak | 10 | 10 | 0% |
| Gazte elkarteen jarduerak: Antolatu zure ekitaldia | 35 | 33 | -5,71% |
| Kafehartzen | 135 | 126 | -6,67% |
| Beste jarduera batzuk | 49 | 21 | -57,14% |
| Jarduerak, guztira | 487 |
462 |
-5,13% |
| GIZARTE- ETA KULTURA-EKITALDIAKEVENTOS SOCIOCULTURALES | Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|---|
| 2022 |
2023 |
Aldaketa
|
||
| Guztira |
Guztira |
% sexuaren arabera |
||
Kultur jarduerak |
3.168 |
4.351 |
H: 1.695 (39 %) | +37,34 % |
| M: 2.656 (61 %) | ||||
Erakusketak |
1.164 |
1.109 |
- | -4,73 % |
Aisia larunbatak |
999 |
1.046 | H: 586 (56 %) | +4,70 % |
| M: 460 (44 %) | ||||
Gazte-taldeen jarduerak: Antolatu zure |
1.516 |
1.558 | H: 738 (47 %) | +2,77 % |
| M: 820 (53 %) | ||||
Kafehartzen kafetegia dinamizatzeko jarduerak |
1.337 |
882 | H: 562 (64 %) | -34,03 % |
| M: 320 (36 %) | ||||
Beste jarduera batzuk |
1.133 |
1.086 | H: 498 (46 %) | -4,15 % |
| M: 588 (54 %) | ||||
| Guztira |
9.317 |
10.032 | +7,67 % |
|
| PRESTAKUNTZA-PROGRAMAZIOAPROGRAMACION FORMATIVA | Erabiltzaileak |
||
|---|---|---|---|
| 2022 |
2023 |
Aldaketa |
|
Ikastaroetako parte-hartzaileak |
1.421 |
1.473 |
+3,66 % |
Informatika-lantegi irekiak |
279 |
397 |
+42,29 % |
| Guztira |
1.700 |
1.870 |
+10 % |
| ZIBERGUNEAZIBERGUNEAZONA CÍBER | Erabiltzaileak |
|||
|---|---|---|---|---|
| 2022 |
2023 |
Aldaketa
|
||
| Guztira |
Guztira |
% sexuaren arabera |
||
Zibergela eta Iruña Gaztemaker |
5.004 |
3.142 |
H: 2.795 (89 %) |
-37,21 % |
| M: 347 (11 %) | ||||
| Guztira |
5.004 |
3.142 |
|
-37,21 % |