Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2022

BERDINTASUNA

Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak 2016ko apirilaren 7an onetsitako III. Berdintasun Planak jarraipena eman nahi die aurreko planen baitan hasitako ekintzei, emakumeek eta gizonek bizitza publikoaren eta pribatuaren eremu guztietan aukera berdinak izanen dituzten hiri baten garapena sustatzeko.

Planean ezarrita daude emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politika publikoa garatzeko ardura duten udal-alor eta zinegotzigo guztiek bete beharreko jarraibideak. Horrenbestez, agiri estrategikoa da eta lan-esparruak eta helburuak ezarri ditu, horien bidez udaleko administraziorako eta udal-kudeaketarako alor guztiak inplikatzeko.

Planak, aurreikusitako lau esku-hartze esparruak bildu ditu, bai eta Nafarroako Gobernuaren ibilbidea udaleko berdintasun-alorren lana Planifikatzeko, Kudeatzeko eta Ebaluatzeko, bai eta 15 ildo estrategiko ere. Esparru bakoitzean zehazten dira helburu orokorrak (HO), helburu zehatzak (HZ) eta proposatutako jarduketak. Urteko planen bidez garatzen da, batetik, udal-alorretan onetsitako aurrekontuen bitartez eta, bestetik, Planaren lau esparruetan jarduketak garatzen dituzten zeharkako proiektu komunen bitartez.

  • — Gobernantza eta berdintasunaren aldeko konpromiso politikoa
  • — Emakumeak ahalduntzea eta balio-aldaketa
  • — Zaintza-lanak eta erantzunkidetasuna bizitzaren jasangarritasunerako gakotzat aitortzea.
  • — Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza hiri seguruan

III. Planaren indarraldia 2022rako zegoen pentsatua baina haren aplikazioa 2023an ere mantendu da.

IRUÑEKO III. BERDINTASUN PLANA ETENGABE EBALUATZEKO PROZESUA

Iruñeko III. Berdintasun Planaren ebaluazioa etengabea da eta urteko programazioan egiten diren gauzatze-adierazleen jarraipena du oinarri.Ebaluazioa,halaber, urte bakoitzean behar beste doikuntza egiteko baliatzen da, bai eta hurrengo urterako behar diren erabakiak hartzeko ere. Ebaluazioa batutzailea da, urtez urte jarraipen tresnaren bidez eskuratzen den gero eta informazio gehiagoan oinarritua.

IRUÑEKO III. BERDINTASUN PLANAREN GARAPENA 2022. URTEAN 2023AN

2023an, ekintza berritzaileak jarri ziren abian aurreko planetako programazioaren aldean, eta beste batzuk, berriz, alorrek garatu ohi dituzte urteko programazioen baitan.

GOBERNANTZA ETA BERDINTASUNAREN ALDEKO KONPROMISO POLITIKOA

Batzorde Politikoa, udaleko talde politiko guztietako ordezkariek osatua (4 emakume eta 2 gizon, txosten hau egitean), bitan bildu da 2023an:

  • — 2023ko urtarrilaren 10ean: 2022ko Plan Operatiboaren jarraipen-txostena, eta 2023ko Plan Operatiboaren onespena.
    — Azaroak 7: Legealdi berrirako eraketa.

Batzorde Teknikoa, alor guztietako zuzendaritzek eta teknikariek (18 emakume eta 13 gizon) osatua, 2 aldiz bildu da 2023an:

  • — Urriaren 18an. Teknikariak. 2024ko Plan Operatiboaren diseinua eta 2024ko aurrekontuen genero-eraginaren balorazioa.
    — Azaroak 17. Batzorde guztia. Berdintasunerako Plan Operatiboa, aurrekontuen genero-eraginaren balorazioa eta 2023-2024 Prestakuntza Plana.

Aipatu behar da Batzorde Tekniko berria eratzeko, bi pertsona proposatzeko eskatu zitzaiela alorrei: lehen titular bat eta, bigarrena, beste sexukoa, behar izanez gero batzordea orekatzearren, orekara iristeko egin behar izan den bezala ( emakumeak % 58 - gizonak % 42). Zerbitzu batek bakarrik ez zion eskaerari erantzun.

Oinarrizko prestakuntza eman zaio berdintasunari buruz udalbatza berriari eta Berdintasun Batzorde teknikoari berdintasuna udal politiketan txertatzearen inguruan eta aurrekontu-politiken bitartez (24 emakumeri eta 18 gizoni zuzendua. Berdintasuneko alorrak atzeman du zaila dela parte-hartze etengabea lortzea eta bi helburuak betetzea, hots, egokiro informatzea eta prestatzea denbora luzea erabili gabe).
2024ko Berdintasun Plan Operatiboa diseinatzeko, Batzorde Teknikoaren urriaren 18ko bileraren ondoren, lehen proposamena bidali zitzaien alorrei, alorrek egin beharreko ekintzak berresteko eta proposamen berriekin osatzeko. Bertsio finkatua, alor bakoitzeko 2024ko aurrekontuetan sartu beharreko berdintasun-helburuak ezartzeko ere balio izan zuena, Batzorde Politikoaren 2024ko lehen bileran aurkeztu eta onetsiko da, Batzorde Teknikoak proposaturik.

2023an aurrera egin da, halaber, Iruñeko Udalaren IV. Berdintasun Planaren Estrategiaren diseinuan. Legegintzaldi aldaketak, dena den, aurreikusitako epeak betetzea eragotzi du.

Urriaren 24an, 2023ko Plan Operatiboaren jarraipenerako Laguntza Teknikoak jarraipen-tresna bidali zien alorrei (Excel formatuko fitxa), dagokion erabilera-gidarekin eta fitxak betetzeko eta bidaltzeko jarraibideekin, bai eta 2023ko Plan Operatiboa ere. Harremanetan izan gara Batzorde Teknikoko kideekin, telefonoz eta posta elektronikoz, jarraipen-fitxak betetzean sortutako zalantzak argitzeko, bai eta informazio gehiago emateko ere, behar izan zenean. Ekintzen 179 jarraipen-fitxa jaso dira, eta 175 fitxa hartu dira kontuan txosten hau aztertzeko eta egiteko.

Berdintasun Teknikariek, urtero bezala, Nafarroako Toki Entitateetako Berdintasun Teknikarien Sarearen bileretan parte hartu dute, ekintzak koordinatzeko, baterako lan-prozedurak hobetzeko, eta solaskidetza lanak egiteko Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin (NABI), Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin (NUKF), etab. Bost bilera egin dira, 28 entitatek parte harturik eta, haien izenean, 27 emakume eta gizon bat bertaraturik.

Berdintasun Ordenantzan xedatutakoarekin bat eta III. Planaren 3. Ildo Estrategikoaren baitan (lan- eta administrazio-prozedurak, xede harturik berdintasun-printzipioa integratzea eta herritarrak zein udal-langileak asetzea udalak berdintasuna kudeatzeko moduari eta harekiko konpromisoari dagokienez) honako jarduketa hauek garatu dira, gaien arabera elkartuta:

  • Genero Eraginaren gaineko txostenak arauetan eta plan estrategikoetan

    Berdintasun Unitateak plan eta arauen prestaketan parte hartu du,plan eta arauak diseinatzeko ardura duten alorrek eskaturik, eta testuari eta kasuan kasuko genero-eraginari buruzko txostenen inguruko gomendio-proposamenak egin ditu. 2023An zehar, honako plan eta arau hauen egiaztapen-txostenak egin dira, onarpenerako izapidetu aurretik:

  • 1. Drogamenpekotasunari aurrea hartzeko Plana
  • 2. Haurren Plana
  • 3. Azpiegitura berdearen plana
  • 4. Adinekoen Kontseiluaren erregelamendua
  • 5. Iruñeko Irisgarritasun Integraleko Plan Estrategikoa 2023
  • 6. Iruñeko Kultur Aniztasunaren eta Herritartasun Inklusiboaren Plana.
  • 7. Udal-aurrekontuak
  • BERDINTASUNA NOLA TXERTATU UDAL-AURREKONTUETAN

    2021ean, Ogasunak gidatutako prozesu bat hasi zen, Berdintasunarekin lankidetzan, sei urtean garatzeko eta teknikariak trebatu eta aholkatzeko, berdintasuna aurrekontu-programa garrantzitsuetan txertatzeko, hirian berdintasuna lortzea eragite aldera. Prestakuntza-programa teoriko eta praktiko horretatik abiatuta, aurrekontu-fitxa berri bat ezar eta bertan pixkanaka jasoko dira beren esku-hartze esparrutik berdintasuna sustatzeko garrantzi handia, ertaina eta txikia duten aurrekontu-programen plangintza eta aurrekontua, programan parte hartzen duten neurrian. 2022an, 6 aurrekontu-programa aztertu ziren, eta 2023an, 11 programa.

    Aurrekontuen eraginari buruzko txostena egiten da alor bakoitzak III. Berdintasun Planarekin eta haren garapenarekin duen inplikazioari eta konpromisoari lotuta, Udal-aurrekontuen genero-eragina programan parte hartzen duten aurrekontu-programen aurrekontu-fitxa berriak lantzearen bidez.

    2023ko Plan Operatiboaren proposamenarekin bat, eta Berdintasuneko alorrak aholkularitza emanik, eta alorrek berdintasunarekiko duten konpromisoari buruz aurretiaz egindako txostenetan oinarrituta, Ogasunak 2024ko udal-aurrekontuen proiektuaren genero-eraginari buruzko txosten bakarra egin du, eta Berdintasun alorrak horren aldeko txostena egin du.

    Berdintasuneko alorrak aurrekontu-proiektuaren edukiei buruzko dibulgazio-liburuxka bat diseinatu eta egin du, zuzendaritzako langileei eta teknikariei aurrekontu-programekin egindako lan-prozesuari buruzko informazioa emateko.

  • Berdintasuna udal-kontratazioan

    Honako alor hauetako zerbitzuen kontratuetan jaso da genero-berdintasunari buruzko gaiak kontuan hartzearen inguruko informazioa: Komunikazioa, Kirola, Garapen Jasangarria, Mugikortasuna, Herritarren Partaidetza, Turismoa eta Merkataritza.

  • Berdintasuna dirulaguntzen oinarrietan

    Jasotako informazioaren arabera, honako alor hauetako dirulaguntzetan hartu da aintzat genero-ikuspegia txertatzea: Garapenerako Lankidetza, Kultura, Kirola, Hezkuntza, Berdintasuna, Herritarren Partaidetza, Euskara Zerbitzua eta Gizarte Zerbitzuak.

  • Komunikazioa eta hizkuntza inklusibo ez-sexista

    Honako alor hauei buruzko informazioa jaso da hizkuntza inklusibo ez-sexistaren erabileraren inguruan: Ekintza Komunitario, Komunikazio Zerbitzua, Pertsonak Kudeatzeko Alorra, Turismoa eta Merkataritza Sustatzeko Alorra.

  • Datu banakatuak

    Iruñeko Hiri Behatokia erreferentzia da, udal-alor guztiek informazioa eskura izan dezaten gizonen eta emakumeen egoerari buruz, alor bakoitzari dagozkion gaietan. Erreferentzia eguneratuak ematen ditu zeharkakotasunezko ekintzetarako. Berdintasuna aurrekontuetan, eragin-txostenetan eta plan sektorialen jarraipenean.

    2023an, Berdintasun Unitateak eskatuta, Behatokiaren adierazle guztiak berrikusi eta sexuaren arabera bereizi dira.

    Gainera, sexuaren arabera bereizitako datuak aintzat hartu izanari buruzko informazioa jaso da honako ekimen hauei dagokienez: EGILE BERRIAK eta BERTSOPAPERAK literatur lehiaketak, Gazteria Unitatearen eta Gaztediaren Etxearen programazioak, Herritarren Partaidetzako bileren kontakizunak eta txostenak, berdintasuneko jarduerak, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak egindako jarduerak eta Langile Alorrak egindakoak, Iruñeko Turismo Bulegoa, San Bartolome Gotorlekua Iruñeko harresien interpretazio zentroa, Ultreia Donejakue Bidearen interpretazio zentroa, eta Jesus eta Maria erromes aterpetxea. Horrez gain, datuak sexuaren arabera berezita biltzeko sistema baten diseinua ari da lantzen, Zentro Komunitarioen funtzionamenduarekin bateragarria.

  • Gizonen eta emakumeen presentzia orekatua

    Informazioa jaso da honako alor hauetako jarduketetan sustatu egin dela gizonen eta emakumeen presentzia orekatua:

    • • Ekintza Komunitarioan emakumeen eta gizonen arteko parte-hartze orekatua sustatu eta bultzatu da, emakumeen parte-hartzea trabatzen duen hartan eraginez. Horretarako, genero-ikuspegia kontuan hartu da Kudeaketa Batzordeen bileretan eta kolektiboen Batzarrean (hitz egiteko txanda orekatua, emakume parte-hartzaileak libre egotea kontuan hartzen duten ordutegiak, etab.).
    • • Alkatetza: Erakundeko kargu publikoetan emakumeak ikusaraztea, 3 alkateorde izan baitira lehen seihilekoan eta, 2, urtearen bigarren erdian.
    • • Komunikazio zerbitzua: halaber, ahotsa ematen saiatzen da emakumezko teknikari eta politikariei aurkezpen publikoetan, bideo-albisteetan, argazkietan, e.a. Arreta berezia jarri du hizkuntza inklusibo ez-sexistaren erabileran hedabideendako deialdietan agertzen diren karguetan.
    • • 2020an bideo-albiste zerbitzu berria hasi zen komunikabideentzat eta udal webgunearentzat, eta 2022an egindako azterketaren arabera ikusi zen bideo-albisteen % 75en gizonak zirela ardatz, bai erakundearen barne iturrietan, bai Administrazioaz kanpoko elkarrizketatuen artean. 2023rako proposamena iturri kopurua orekatzen saiatzea izan zen, kontuan hartu gabe noiz zegoen kargua duen pertsona zehatzak baldintzatua solaskidearen hautaketa. 2023ko azaroaren amaierara arte izan diren 205 bideo-albisteetan 329 ahots erregistratu dira, bai instituzionalak edo erakunde barnekoak (193, % 58,6), bai ez-instituzionalak, herritarrenak edo gizarte- eta kultura-erakundeetakoak (139, % 41,4). Bideo-albiste guztien artean, % 48,6 emakumezko ahotsak izan dira eta % 51,3 gizonezkoak, parekotasuna argi eta garbi lortuta. Erakundeen ahotsak izan diren 193 iturrietatik, 82 ( % 42,4) emakume politikari edo teknikarienak izan dira.
    • • Garapenaren aldeko Lankidetzarako Udal Kontseilua:saiatu da banaketa orekatua lortzen Kontseiluko kideen artean, gizonen eta emakumeen artean parekidetasuna egon dadin.
    • • Kultura: Zikloetako programen diseinuan emakumezko erreferenteen presentzia da xedea, emakumeek duten kultur ahalmena ikusarazteko. Horregatik, antolatu diren ziklo guztietan emakumeen presentzia parekatzea da xedea. Zehazki, 2023ko euskarazko kultur programazioan emakume kontratatuak % 50,8 izan dira guztira, eta gizon kontratatuak, % 49,2. Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lortzen saiatu da (sortzaileak, artistak, hizlariak, etab.), eta emaitza honakoa izan da: BERTSOAROA (% 54 g. / % 46 e.), IRRIZIKLO (% 5 e. / % 50 g.), ANTZERKI AROA (% 57 e. / % 43 g.), KANTU ETA HITZA (% 40 e. / % 60 g.), PROGRAMAK LANKIDETZAN (% 53 e. / % 47 g.).
    • Sanferminetako programazioaren agertoki eta zikloetan, halaber, emakumezko interpreteen presentzia izan da xedea, emakumeek ondutako sorkuntza artistikoa herritarrei erakusteko.
    • • Hautaketa organoetan eta Pertsonen Kudeaketa Alorraren jardun-eremuaren baitan eratutako batzordeetan, sexuen arteko ordezkaritza eta osaera orekatua lortzea izan da xedea.
    • • Gasteria alorrean, emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatu da hainbat ekintzatan, hala nola kontratazioetan, epaimahaietan, Sanferminetako Gazte Gunean, Gazteriaren Mahaian...
    • • Herritarren Partaidetzako langileek dinamizatutako partaidetza-organoetan erabili diren metodologiek emakumeen presentzia erraztu dute, bai eta beren ekarpena adieraztea ere. Energia Komunitateetako talde eragileetan, berariazko lan bat egin da emakumeak taldean sar daitezen eragiteko eta ageriko zereginak beren gain hartzeko.
  • Berdintasuna udal-jardueran txertatzea

    Genero-ikuspegia jarduera zehatz hauetan txertatzeari buruzko informazioa jaso da:

    • • Komunikazioak, urtero bezala, Berdintasun alorrak bultzatutako programen, jardueren eta ekimenen berri eman die herritarrei eta/edo komunikabideei. Hainbat euskarri erabili dira, hala nola prentsa-oharrak (59, 2023an; aurreko urtean baino 24 gehiago), prentsa-deialdiak, sare sozialak, webgunea, mikro-espazioak Día a día irratian, memoria, eguneroko prentsa idatziaren laburpena udal barneko erabilerarako, bideo-albisteak (4; 2022an, aldiz, 7), albiste horiek gero eta mupi digital gehiagotan zabaltzea (kopurua 3tik 20ra baino gehiagora igo da), etab.
    • •  Horrez gain, berariazko bi kanpaina zabaldu dira mupi digitaletan: sanferminetako eraso sexistaren aurkakoa, eta festaguneetan eta aisialdi guneetan indarkeria sexistari aurrea hartzeko eta erantzuteko protokoloari buruzkoa, bai eta eskuaren irudi grafiko berriari buruzkoa ere (2023/11/21).
    • •  Halaber, bitartekari lanak egin dira Berdintasunerako III. Plana maketatzeko, eta zenbait eduki sortzeko eta euskarriak kudeatzeko, indarkeria sexistari aurrea hartzeko eta erantzuteko protokoloa zabaltzeko kanpainari begira.
    • • Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako II. Udal Planaren (2022-2025) esparru orokorrak GJHk ditu oinarri; eta 2.2 Berdintasuna, generoa eta emakumearen ahalduntzea atalean, esparru horretako berezitasunak dira mintzagai.
    • • Genero-ikuspegia hartu da aintzat Iruña, hiri hezitzailea webgunean, Ikaskuntza-Zerbitzua Proiektua (ApS) ekimenean, bai eta honako hauetan ere: bigarren hezkuntzako ikasleen arteko horma-irudi urbano kooperatiboaren prestaketan (irudikapen grafikoetan estereotipoak haustea bultzaturik), "Marraztu Iruña" aire zabaleko marrazki- eta pintura-lehiaketan (neskatoen eta mutikoen parte-hartze orekatua bultzaturik), eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako Antzerki Lantegien Programan, zeinak baliabide adierazkorrak eta irudikapenezkoak aberastea baitu helburu komunikazioan, besteekiko harremanetan, hezkuntza emozionalean eta ikasleen sormenean, joko dramatikoaren eta dramatizazioaren bidez, estereotipoak haustea bultzaturik.
    • • 2023an, Herritarren Partaidetzako Alorrak Kultur Aniztasunaren eta Herritartasun Inklusiboaren I. Plana amaitu zuen eta, hura onetsi baino lehen, genero-ikuspegiari buruzko txostena prestatu zen.
    • • Plangintza Estrategikoak Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna Iruñeko Hiri Agendan Txertatzeko Gida berrikusi du, Berdintasun Unitatearekin koordinaturik, berdintasunari buruzko 4 galdetegi barne harturik: (1) Lurraldeari buruzko planak, (2) alderdi sozial eta ekonomikoei buruzko planak, (3) zentro edo erakunde bat sortzeari buruzko planak eta (4) eraikuntza-proiektuei buruzko planak. Gida Berdintasuna Nafarroako kudeaketa publiko eta pribatuan txertatzea jardunaldian aurkeztu zen.
    • • Halaber, Iruña 2030 Sentsibilizazio eta Kontzientziazio Programa gauzatu da, eta emakumeen irudi plurala eta berdintasunezkoa transmititzea izan da lizitazio-kontratuaren helburua, baita hizkuntza ez-sexista eskakizun gisa erabiltzea ere.
    • •  Hirigintza Gerentzian, aintzat hartu dira ikusgaitasuna hobetzeko eta segurtasunik eza eta irisgarritasuna hobetzea eragiten duten gune ilunak ezabatzeko jarduerak.
    • II. Zabalguneko Hiri Jarduketako Plan Bereziaren genero-eraginari buruzko txostena egin da (egiaztapen txostena dago egiteko, Plana behin betikoz onetsi aurretik), eta Arrosadia auzoko HJPB planaren genero-eraginari buruzkoa (Berdintasun alorrak egiaztapen txostena egin du, aurreikusitako planak genero-eragin onuragarria duela iritzita).
    • • Hiria Birgaitzeko Bulegoak berdintasun-neurriei buruzko atala hartu du kontuan Esku-hartze Orokorreko Proiektuaren (PIG) dokumentu teknikoan, eta, dagokion eremuaren analisiaren/diagnostikoaren emaitza gisa, inguruneari lotutako urbanizazio/berrurbanizazio proiektuak garatzean nahiz eraikinei lotutako gauzapen-proiektuak garatzean kontuan hartu beharreko ekintzak/proposamenak proposatuko ditu.
      Berrikusitako PIG guztiek (Udal Zerbitzu Teknikoek txostena eginda, 2 2023an) ez dute lortu proposamenen azterketa- eta aurrerapen-maila optimoa. Jabekideen elkarte sustatzaileek zuzenean edo Udalak (bere jabetzako eraikinetan) kontratatutako kanpo talde teknikoek egin dituzten dokumentuak dira.
      Gainera, Eraikinak Birgaitzeko Udal Laguntzak arautzen dituen Ordenantza aldatzeko onartutako PLE 05-OCT-2023 dokumentuan, eraikinen irisgarritasuna hobetzera bideratutako atalean, etxebizitzen eta haien sarbideen egoera hobetzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea aipatzen da jabe guztientzat; bereziki, sexuaren, adinaren, egoera funtzionalaren, zaintza-arduren, etab. arabera kalteberenak direnentzat.

    Berdintasuneko Alorra GOBERNANTZAREN Webgunea garatzen ari da, arlo horretan egindako prestakuntzen eta horri lotutako dokumentazioaren edukiak gordetzeko, bai prestakuntzari dagokionez, bai lan- eta administrazio-prozeduretan genero-ikuspegia kontuan hartzeari dagokionez. Horren haritik, aurten eta aurreko urteetan egindako materialak web formatura egokitzeari ekin zaio.

    Halaber, Berdintasun Koadernoak berrargitaratu dira (500 ale).

    Pertsonak Kudeatzeko Alorreko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak (LAPZ) sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako prebentzio- eta jarduera-protokoloari buruzko informazioa ematen jarraitu du, bai eta huraxe udal intraneten kontsultatzeko aukera eman ere Iruñeko Udalarekin edo Haur Eskolekin lan-harremana hasi duen langile orori. Garatzen ari da honako egoeren prebentzioari, detekzioari eta tratamenduari buruzko prestakuntza: laneko jazarpena, sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpena, intentsitate txikiko jazarpena barne (mikromatxismoak), protokoloaren aplikazioan ari diren pertsonentzat eta lan taldeetako arduradunentzat eta, oro har, plantillarentzat.

    2022an, Zuzendaritza Batzordeak, Administrazioaren eta langileen ordezkaritzarekin batera, Iruñeko Udalaren Berdintasunerako Barne Plana onetsi zuen. Ekintza Plan Operatiboan dago jasota, berdintasunerako foru araudiarekin eta Iruñeko Udalaren Berdintasunari buruzko Ordenantzarekin bat.

    Pertsonen Kudeaketa Alorrak planaren onarpena eta edukia zabaldu ditu, bai komunikabideetan (prentsa-oharra), bai udalaren webgunean eta Udalaren intraneten, eta Berdintasun Unitateak maketazioa eta edizioa kontratatu ditu, web-euskarrian eta paperean.

    2023ko abenduan, Planaren jarraipenaz arduratzen den organoaren (Zuzendaritza Batzordea) lehen bilera egin zen, eta hartan, planaren jarraipen-txostena aurreratu zen.

    2023. urterako aurreikusitako ekintzen artean, honako hauek burutu (edo hasi) dira:
    • Epaimahaikideei zuzendutako prestakuntzaren plangintza. Prestakuntza-ekintzak ez dira 2023an burutu, epaimahaiak osatzen amaitzen ari zirelako. Inplikatutako pertsonen kopuruari begira (980 pertsona baino gehiago), urtarriletik martxora bitartean gauzatu da.
    • Genero-eraginari buruzko txosten bat egin da, 2023ko Lan Eskaintza Publikoa onartzeari lotuta.
    • Prestakuntza-ekintzetan hizkuntza eta irudi inklusiboen erabileraren sustapena, bai eta edukietako genero-estereotipoen hausturaren sustapena ere. LAPZren prestakuntza hartu da kontuan. Iradoki da Berdintasun alorrak jarraibideen zerrenda bat ematea prestatzaileei helarazteko eta prestakuntza-edukiak berrikusterakoan erabiltzeko.
    • Erregistroa gordetzea, sexuaren arabera banatuta, bai prestakuntza ematen dutenena, bai parte-hartzaileena. Laneko Arrisku Prebentzio Zerbitzuak sustatutako prestakuntzetan.
    • Prestakuntzetan kontziliazio-premiak dituzten pertsonen parte-hartzea erraztea. Ez dakigu zergatik ez den parte hartu LAPZk sustatutako ikastaroetan, baina kontziliazio-premiak dituzten pertsona guztiei bertaratzen laguntzen zaie. Iradoki da prestakuntza hori Berdintasun alorrak egitea.
    • Kontziliazio-neurriak hartzen dituzten pertsonen Excel erregistroa gordetzea, sexuaren arabera banatuta.
    • Nominen urteko auditoria (Kontuen Ganbera).
    • Harrera Planean berdintasun arloko edukiak sartzea, Iruñeko Udalean sartzen diren pertsonak arloaz informatzeko eta sentsibilizatzeko, Udaleko Berdintasun Alorra eta berdintasunarekin lotuta egiten den lana ezagutarazteko.
    • Lan baldintzetan dauden genero-desberdintasunak aztertzea. Arriskuen ebaluazioa ez da sexuaren arabera banatzen balorazio elementu gisa. Hartan sartuak daude, ordea, generoan jatorria duten arriskuak, eta sexuaren arabera banatutako datuak hartzen dira osasunaren ebaluazioan.
    • Lan baldintzetan dauden genero-desberdintasunak aztertzea. Arriskuen ebaluazioa ez da sexuaren arabera banatzen balorazio elementu gisa. Hartan sartuak daude, ordea, generoan jatorria duten arriskuak, eta sexuaren arabera banatutako datuak hartzen dira osasunaren ebaluazioan.
    • Osotasun fisikorako eta psikikorako arriskurik ez duten lan giroak mantentzea, prebentzio planaren baitan.
    • Laneko bajek lanpostuari dagokionez duten eragina aztertzea, datuak sexuaren arabera banatuta bai baja eragin duten istripuetan, baja eragin ez dutenetan eta gaixotasun profesionaletan.
    • Ugalketa osasuna, haurdunaldia eta edoskitzea prebenitzea, arriskua daragiten lanpostuak identifikatuz eta lanpostua egokitzeko mekanismoak ezarriz, ahal izanez gero, edo bestela, haurdunaldian arrisku-prestazioa Mutuaren bidez bermatzea. Haurdunaldirako arriskua duten lanpostuetan lan egiten duten langileei jarduera-protokoloaren berri ematea.
    • Ekipamenduak, ergonomia, jantziak, babes-sistemak eta makineria emakumeendako eta gizonendako egokitzea. Prebentzio Zerbitzuak ez ditu materialak eta ekipamenduak erosten, baina egiaztatzen du irizpide tekniko batzuen arabera erosten direla; besteak beste, lanpostuen egokitzapen ergonomikoaren arabera.
    • Lan Eskaintza Publiko bakoitzean sartuta dauden lanpostuen % 2 generoaren biktima diren emakumeentzat gordetzea. Erreserba eraginkor hori 2020ko Lan Eskaintza Publikoen gainean egin da, eta haien deialdiak argitaratuko dira.
    • Genero-indarkeriaren biktimei arreta eskaintzeko berariazko baliabideen barne-hedapena egitea.

emakumeak ahalduntzea eta balio-aldaketa

AHALDUNTZEAREN arloan, eta emakumeen autonomia ekonomikoa sustatze aldera, Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzuak (EUAZ) bere laguntza eta esku-hartze integraleko programa mantendu du zaurgarritasun berezian dauden emakumeendako, hots, Eman Aukera Zeure Buruari. 2023an, 44 emakume artatu ditu 72 haurrekin (datua 2023/09/30era arte).

Gizarte Zerbitzuek ere hainbat jarduketa egin dituzte emakumeen enplegagarritasuna hobetzeko, hala nola Gizarte Enplegu Babestuko Programako postuen % 55etan gutxienez emakumeak kontratatzeko konpromisoa hartzea (zehazki, 103 emakume eta 74 gizon aritu dira); emakumeak lehenestea, langabetuak kontratatzeko proiektuan mantentze-lanak egiteko eta hiri-altzariak margotzeko; nahasmendu mentalak jotako pertsonek nekazaritza-lan osagarriak egitea (nahiz eta 2023an 3 emakume bakarrik sartu diren proiektuan, 7 gizonen aldean); edota 15 emakumek parte hartu izana jendeari etxean gizarte- eta osasun-arreta emateko prestakuntza- eta enplegu-lantegian.

Horrez gain, Udaleko Gizarteratze eta Laneratze Taldeak (GLT), AMEDNA-Nafarroako emakume enpresarien eta zuzendarien elkartearekin elkarlanean, MENTORING Proiektua garatzeari eutsi dio emakumeen enplegagarritasuna eta laneratzea handitzeko, hots, emakume bakoitzaren neurrira egindako prozesuak dira, emakume enpresari eta/edo zuzendari batek Gizarte Zerbitzuen erabiltzailea den emakume langabetu bat aholkatu eta lagundu dezan, betiere coach profesionalaren esku-hartzeak indarturik eta parte-hartzaileei talde prestakuntza emanik. 2023an, 130etik gora emakumek parte hartu dute.

Nafarroako Foru Komunitateak, Iruñeko Udalak (Turismoa eta Merkataritza Sustatzeko alorra) eta Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroak (CEIN) ekintzaileei eta enpresak sortzeari laguntzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren baitan, Emakumeak aldaketan. Aldaketa profesionalari eta ekintzailetza arlokoari ekiteko palankak lantegia egin zen, 30 emakumek parte harturik.

Hitzarmenaren bidez, halaber, Iruña Ekintzaile programa gauzatu da, gehienbat emakumeek parte harturik (12 izan dira, eta 6 gizon), Ekonomia Berdearekin lotutako esparruetan ekiteko interesa duten pertsonei aukerak eskaintzeko.

Ildo estrategiko berarekin bat, Herritarren Partaidetzan emakume erraztaileen enplegagarritasuna sustatu da partaidetzarako prestakuntza-ikastaroetan. 2023an zehar, ikastaroak emateko kontratatutako irakasleen % 80 emakumeak izan dira.

Partaidetza eta eragin politikorako ildo estrategikorekin bat, Emakumeen Udal Kontseiluak bere jarduerari eutsi dio urtean zehar, Berdintasun Zinegotzigoak eta emakume-elkarteek, talde politikoek eta sindikatuek solaskidetza aktiboa mantentzeko asmoz.

Iruñeko Emakumeen Etxea izen bereko elkartearekin batera kudeatutako udal-baliabide bat da, eta bere jarduerak egiten jarraitu du, hala nola ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak eta prestakuntza-saioak, erakusketak, e.a., eta beste erakunde batzuek proposatutako jarduerak ere egin dira bertan.

Era berean, lekua laga zaio Emakumeen Etxean Ipes Elkarteari Silvia Fernández Viguera Emakumeen Dokumentazio Zentroa-Liburutegia kudeatzeko.

2023an, koordinazio-bilerak eta Jarraipen Batzordearen bilkurak egin dira, informatika-materiala erosiz, etxeko mantentze-lanak eginez eta etxea koordinatzeko pertsona bat kontratatuz.

Emakumeen Etxean, halaber, Feminismoen Eskola ekimenaren edizio berria hasi zen urrian, 2 maila eskainita, eta 2024ko maiatzera arte iraunen du. I. mailan 25 emakume ari dira eta II. mailan 24 emakume eta gizon bat. Prestakuntza-ikastaro honetan, emakumeek munduari dakarzkioten ekarpenak berreskuratu eta haien balioa nabarmentzen da, egungo eztabaidak mahaigaineratuz eta gizartearen eraldaketa sustatuz. Berdintasun alorrak komenigarritzat jo du 0 maila ematea.

Ildo estrategiko horren beraren barnean, Berdintasun alorrak dirulaguntza-deialdia izapidetu du Iruñeko emakumeen elkarteei, kolektibo feministei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei zuzenduta, jarduketak finantzatze aldera, hots, genero-berdintasuna, balio-aldaketa eta emakumeak eta neskatoak bizitzaren arlo guztietan ahalduntzea sustatzeko; halaber, zaintzei balio handiagoa emateko, emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria mota guztiak ezabatzeko, eta emakume eta neskato guztien herritartasun eskubideen erabateko gauzapena sustatzeko. 18 entitateren proiektuak finantzatu dira eta, guztira, 132.612,38 euro jaso dituzte.

Hezkuntzaren eta hezkidetzaren ildo estrategikoan, Hezkuntzako Alorrak genero-berdintasunaren alde egin du irakurketa sustatzeko ekintzetan; zehazki, Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko ikastetxeetan irakurzaletasuna sustatzeko "Irakurriko dugu" programan. Idazleak ikasgelara joaten dira ikasleekin topaketa egiteko, bi sexuen arteko presentzia orekatua xede harturik, eta aholkularitza eskaini zaie irakasleei, genero-berdintasunarekin lotutako alderdiak barne. LECXIT banakako irakurketa programan, boluntarioen eta Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko adingabeen artean, gehienak boluntarioak zirela ikusi zen (boluntario guztien % 76), eta antzemandako arrakala horren berri eman zitzaion Boluntarioendako Udal Bulegoari.

Bestalde, honako ekimen hauek garatzen ari dira, ikasleen gaitasun matematikoa eta zientifikoa, teknologikoa eta ingeniaritzakoa hobetzeko helburuarekin, gizartearen erronka digitalei eta teknologikoei aurre egin ahal izan diezaieten (bereziki, neskato eta neska gazteengan eraginez), ikasketa horiek hautatzean eta profesionalizatzean genero-arrakala murrizte aldera:

Eskola-eremuan ere, baina haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako guraso elkarteei zuzenduta, dirulaguntzak eman dira eskola-orduetatik kanpoko eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko eta egiteko, hala nola oporraldietako hiri-kanpamenduak, "goiztiarren" zerbitzuak eta familia eta lana bateragarri egitea errazten duten antzeko beste jarduera batzuk, berdintasuna sustatzen dutenak lehenetsita.

Gaztediaren Etxeak ikasketa-aholkularitza mantendu du, online eta aurrez aurreko kontsultak eginez, eta programazioan genero-ikuspegia hartu du kontuan. 2023an, Etxeko Aholkularitza Psikologikoak Aniztasun afektibo-sexuala eta Maitasun osasungarria eta tratu txarren prebentzioa izenburuko lantegiak eman ditu Egunero plan bat abuztuko arratsaldeetako programazioan, bai eta udazkeneko programazioan (Tratu ona nola landu pertsonen arteko harremanetan) eta negukoan ere (Maitasun osasungarria eta tratu txarren prebentzioa gazteengan).

Kulturaren arloan, Civivoxeko programazioan Zinemako emakume heroiak zikloaren bi edizio egin dira, bata otsailetik maiatzera eta, bestea, 2023ko urritik 2024ko urtarrilera, filmak bi Civivoxetan (Iturrama eta Sanduzelai) emanik. Hilabete horietan ere, Zinemako eta serietako emakume errebelde eta arriskutsuak. Alde guztietara joandako neska gaiztoak ikastaroaren bi edizio egin dira.

Civivoxetako programazioan ere, Oh, Jainkosa maiteak!, zikloaren hirugarren edizioan, hainbat emakume idazlek hitzaldiak eta topaketak eskaini dituzte, beren lana azaltzeko; horretarako, beren lanean eragin nabarmena izan duen beste emakume idazle batekin aritu dira hizketan alegiazko solasaldi batean. Zikloak, hain zuzen, emakumeek literaturaren historian duten garrantzia erakusten du, isilaraziak izan diren arren, bai eta emakume idazle egungoenetan duten eragina ere.

Aurten, Femkultur jaialdiaren hirugarren edizioa martxoan egin zen, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin batera. Zikloak ahotsa eta espazioa eman dizkie tokiko eta nazioarteko erreferentziazko bost emakume sortzaileri. Sorkuntza-laborategien, arte-instalazioen eta antzerki- eta musika-proposamenen bidez, haien lana eta sormen-prozesua nolakoa den erakutsi, eta sorkuntza garaikidean duten esperientziari buruz hausnartu dute.
 Jaialdiak muntako gaiak jorratu zituen, hala nola, emakumea kulturgintzan eta espazio publikoan aintzat hartzea, genero-rolak artean, berdintasuna ekoizpen artistikoan eta intelektualean, edo emakume artisten, zuzendarien, komisarioen eta kudeatzaileen ahalduntze profesionala...

Edizio horrek ere harrera bikaina izan zuen, bai ikusleen aldetik, bai parte hartu zuten emakume sortzaileen aldetik. Ikusi zen ekintza ona zela emakumearen irudia sortzaile gisa indartzeko , eta ontzat ere jo da ekitaldia martxora aldatu izana.

Urteko azken hiruhilekoan, La risa lista zikloaren edizio berria egin zen, emakumeek ondutako hainbat bakarrizketa eman baitziren, guztiak ere estatu mailako figuren eskutik. Ziklo honek emakume komikoen garrantzia erakusten du, gizonezkoak nagusi diren eremu horretan.

Euskarazko kultur programazioa osatzen duten zikloetan, genero-ikuspegia duten jarduerak sartzen saiatu gara. Egin diren 38 jardueretatik 6 (% 15,8) genero-ikuspegiarekin egin dira. AINARAK (dokumentala eta solasaldia/genero migrazioa Pirinioetan), IRUÑA, EMAKUMEEN HIRIA (2 bisita) (bisita gidatua/ibilbidea hirian barna, historian zehar hartan bizi izan diren emakumeen begiradaren bidez), MAGMA MÍA! (bakarrizketa/ahalduntzea), MEMORIA (antzezlana/alzheimerra, zaintzak) eta EULI DANTZA (antzezlana/zaintzak).

Euskaraz ere, Sartu eta Sortu Programaren bidez, Kultura, Kirola eta beste arlo batzuetako gazte euskaldun sortzaileek beren lana eta sorkuntza esperientzia azaltzen diete DBHko 1. mailako ikasleei. Saioetan, sortzaile gonbidatuak beren lanaz mintzo dira, eta emakumeek emakume gisa duten esperientzia nabarmentzen dute, desberdintasunaz, ahalduntzeaz eta beren arloan berdintasunaren alde egindako borrokaz hitz eginez, hala nola musikagintzan eta kirol profesionalean. Programan parte hartzen duten gonbidatuen erdiek baino gehiagok (batez ere kulturaren mundukoak) emakumeak edo pertsona ez bitarrak izan behar dute.

IKTeen arloan, 60 ikastaro eman dira EMATICen, 850 emakumek parte harturik. . Udal-baliabide horren bidez, teknologien erabiltzeko eta eskuratzeko dagoen genero-arrakala digitala murrizten lagundu nahi da, eta, horrela, emakumeek gizartean, politikan eta lanean parte har dezaten erraztu, haien gizarteratzea eta laneratzea bultzatu, bai eta haien ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatu ere.

Kirol arloan, eskolaume eta gazteendako areto-futboleko udal ligak (2023-2024) balizko indarkeria kasuen aurrean jarduteko protokolo bat du (hemen eskuragarri: https://www.pamplona.es/temas/deporte/deporte-escolar-y-juvenil).

En el ámbito deportivo, la Liga Municipal de Fútbol Sala Escolar y juvenil 2023-2024 cuenta con un Protocolo de actuación frente a posibles casos de violencia (disponible en https://www.pamplona.es/temas/deporte/deporte-escolar-y-juvenil). Anteriormente, el reglamento incorporaba un Protocolo de actuación en casos de discriminación por razón de sexo, acoso sexual o discapacidad, que se ha ampliado a otras casuísticas por imperativo legal de la Ley de protección del menor.

Lehenago, erregelamenduak bazuen jarduera-protokolo bat hainbat bazterkeria-egoeratan jarduteko (sexuan oinarritutako kasuak, sexu-jazarpenekoak edo desgaitasunak eragindakoak). Protokoloa, orain, beste kasu batzuetara zabaldu da, Adingabea Babesteko Legeak halaxe agindurik.

Berdintasunaren eta kirolaren adierazlea eguneratu da, aldi berean hainbat azpiadierazlek osatua, Udal Kirol Zerbitzuaren berezko Adierazle Sistemarenbarnean. Adierazle horrek izaera dimentsio anitza du, eta udaleko kirol kudeaketaren hainbat esparru hartzen ditu barne, berdintasunaren eta kirolaren inguruko hausnarketarako datuak ateratzeko.

Emakumeak ikusarazteari dagokionez, Iruñeko Emakumeak Izendatu taldeak, hots, ikertzaileek, kultur erakundeen ordezkariek eta historian nahiz zientzietan adituak diren unibertsitateko pertsonek osatuak, lanean jarraitu du 2023an. Aurten, Pompelon edo Iruñean agertutako lehen emakume-izenak biltzen dituen Hilarriari buruzko informazio-totema egin eta paratu da. Aurrekoa Vianako Printzea erakundeak agindurik suntsitu zen, hirian seinale gehiegi zeudelako.

Era berean, ikerketa batean oinarriturik, Historias silenciadas: vida y olvido de diez mujeres navarras represaliadas durante el franquismo liburua argitaratu da, emakumeoi gorazarre egiteko. Gainera, proposamena egin zaio Alkatetzari Hego Txantreako Plan berriko kaleei hamar emakume horien izenak emateko.

Azkenik, Hezkuntzako alorrak bultzatutako Iruña ezagutu Programaren helburuen artean honako hauek daude: emakumeek hiriko espazioetan duten aztarna ikusaraztea eta hiriko historian eta kulturan esanguratsuak izan diren emakumeak nabarmentzea (2023an, 39 bisita egin dira). Bestalde, Ibiltari programako lantegi artistikoetan, Udalaren Arte Garaikidearen Bildumako gizon-emakumeen artelan hautatuen sorta batekin lan egin da (9 lantegi 2023an).

Sexu-aniztasuna aitortzeko eta LGTBI+ herritarren eskubideak sustatzeko jarduerak
Iruñeko Udala sexu- eta genero-aniztasuna aitortzeko eta babesteko ekimenak eta politikak ari da bultzatzen azken urteotan, bai eta LGTBI+ pertsonen eskubideak babesteko eta bultzatzeko ere. 2023an egindako jarduerak memoria honen II. puntuan daude zehaztuta.

zaintza-lanak eta erantzukidetasuna bizitzaren jasangarritasunerako gakotzat aitortzea

ZAINTZAK eta ERANTZUNKIDETASUNA aitortzeko esparruan, 2021ean Emakumeak eta zaintzak. Iruñeko beste argazki-memoria bat erakusketa jarri zen ikusgai, hots, emakume zaintzaileen, babesleen, sendatzaileen.... 40 argazki, azalpen-taulen bidez aitortzeko zeinen garrantzitsuak diren emakumeek betidanik egindako zereginak eta lanak. Erakusketa eskura dago Iruñeko erakundeek edo toki entitateek erabil dezaten.

2023an, mailegu bat egin da eta Iruñeko Civivox batean jarri da ikusgai.

Erakusketa eskatzen dutenek aseguru bat kontratatu behar dutenez, azkenean udal batek ez du erakusketa eraman, ez baitu gastu hori beharrezkotzat jo.

Berdintasuneko alorraren iritziz, interesgarria da erakusketa-eskaintza zabaltzea zaintzei buruzko ikuspegi berriak azaltzeko.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZA HIRI SEGURUAN

Iruñeko Udalak, urtero bezala, bat egin zuen Martxoaren 8ko gizarte-aldarrikapenarekin (Emakumeen Nazioarteko Eguna) kanpaina baten bidez. Horrela, Nafarroako gainerako toki entitateetako berdintasun teknikariekin batera kartelak diseinatu eta Anitzak gara, orain askeak goiburua zehazteaz gain, programazio oparoa antolatu zuen, emakumeen, nesken eta neskatoen egoera era askotako ikuspegietatik lantzeko. Martxoan, Civivox Sarean eta Gaztediaren Etxean hainbat jarduera egin ziren, hala nola sukaldaritza, antzerkia, zinema, musika, diseinua, ahalduntzea, etab.

Ekitaldi instituzionalean, beren esperientzia arloetan nabarmendutako hiru emakumeri egin zitzaien gorazarre, udaletxeko fatxada morez argitzeaz gainera. Honatx 2023ko omendutakoak: María José Ballarín Domeque Obercorp taldeko lehendakaria eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko (NEK) lehendakariordea; María Sanz de Galdeano Arocena CEIN sozietate publikoko zuzendari-kudeatzailea; Vanessa Garde zinemarako, telebistarako eta ikus-entzunezko komunikabideetarako konpositorea; Mercedes Aranguren El camino de Nerea dokumentalaren zuzendaria, eta Amaia Osaba piraguista.

Halaber, urtero bezala, eta berdintasun-teknikaria duten gainerako toki entitateekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin koordinaturik, azaroaren 25eko sentsibilizazio-kanpainaren kartela, goiburua (Ikusten duzu? geldi ezazu) eta adierazpen instituzionala diseinatu ziren, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna baita, eta udaletxeko fatxada morez argiztatu zen.

Ekitaldi sinboliko gisa, zinegotziek Coworkids haurrendako udal-programako haurrek egindako panelez osatutako horma-irudi batean eranskailuak jarri dituzte. Eranskailu horiek indarkeriaren aurkako ikur ezaguna den esku-azpia zabalik duen esku altxatuaren irudi grafiko berria dira.

Gaztediaren Etxean, "Manual de salvación” kontzertua egin zen, Adriana Olmedoren eskutik.
Azaroaren 25aren astean, Festaguneetan eta gaueko aisialdi pribatuko guneetan indarkeria sexistari aurrea hartzeko eta erantzuteko protokoloaren eguneratzea jaso duen web berria aurkeztu zen. Honatx protokoloaren helburuak:

  • — Indarkeria sexistaren aurrean erantzun integral bat ematea, herritarrek, instituzioek eta gizarte mugimenduak egina.
  • — Jarraibide komun eta partekatuak eskaintzea eraso sexisten aurrean jokatzeko moduari buruz, horren aurrean erantzun eraginkorra bermatuko dutenak eta emakumea edozein modutan berriz biktimizatzea eragotziko dutenak.
  • — Hiri gisa dugun jarrera irmoa berrestea, hala instituzioen nola gizarte mugimenduen eta gaueko aisialdiko eragileen aldetik, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka borrokatzeko.
  • — Laguntza ematea emakume guztien askatasun indibidual eta kolektiboan oinarritutako festetako eta gaueko aisialdiko eredua sortzen.

Eguneraketa, hainbat erakunde aritu ziren lankide: Iruñeko Udala, Iruñeko Peñen Federazioa, Ostalaritzako Enpresa Txikien Nafarroako Elkartea (ANAPEH), Nafarroako Festa Aretoen, Dantzalekuen eta Diskoteken Elkartea (ASBANA), Nafarroako Ostalaritzako Enpresaburuen Elkartea (AEHN), eta Zentral, Terminal, Herriko Taberna, La Antigua Farmacia eta Ozone lokalak.

Sanferminetan, Eraso sexistarik Gabe, Iruña aske kanpaina egin zen berriro, honakoak xede harturik:

  • — Aurrera egitea jaietan eraso sexistak ezabatzeko udal-konpromisoan, eta emakumeen kontrako inolako erasorik gertatzen ez den hiri bat eraikitzea;.
  • — Iruñearen jarrera erakustea (maila instituzionalean eta gizarteari begira) emakumeen kontrako indarkeriaren aurka.
  • — Egoera horiek lehentasunez salatzea.
  • — Emakumeek hiria espazio aske eta seguru gisa bizi dezatela ahalbidetzea.
  • — Ikusaraztea erantzun aktiboaren parte ez izateak berekin dakarrela indarkeriaren tolerantziaren parte pasiboa izatea, eta emakumeen aurkako indarkeria ez dela “fenomeno” bat eta ez dela saihestezina festa giroan.

Kanpaina hainbat hizkuntzatan burutua, kartel, mupi digital, sare, web eta bestelako euskarrien bidez zabaldu zen.

2023ko Sanferminetako kanpainaren materialak

Kopurua

Kartelak

2.000

Imanak

160

Eskuaren pinak

30.000

Indarkerien gidak gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez

65.000

Sakela-txartelak

60.000

Pegatinak

110.000

Billabesak eta taxiak

9

Labrit lonak

1

Esku erraldoiak

3

Sanferminetan ere, komunikazio publikoan erantzun koordinatua emateko eta sexu-erasoetan herritarrek eman beharreko erantzunak antolatzeko, 2023ko Sanferminetan Iruñeko sexu-erasoei aurre egiteko protokoloa jarri zen abian, Berdintasuneko alorrak, Komunikazio Zerbitzuak, Herritarren Segurtasuneko alorrak, Gizarte Zerbitzuetako alorrak eta mugimendu feministak parte hartuta. Berdintasuneko alorrak protokoloa eguneratzeko eta hartan ari direnak prestatzeko beharra dagoela.

Gainera, Gazteluko plazan, sentsibilizaziorako eta sexu-erasoen prebentziorako informazio-gune bat jarri zen, honako helburuak buruan hartuta:

  • — Herritarrei eraso sexistak prebenitzeko kanpainaren berri ematea eta egindako sentsibilizazio-materialak banatzea.
  • —Emakumeek informazio eta arreta espezializatuko zerbitzuak eskuratzeko modua zentralizatzea eta erraztea, festagune eta aisialdi-guneetan erasorik gertatuz gero (salaketa polizialik behar izan gabe).
  • —Festagune eta aisialdi-guneetako eraso baten aurrean dauden arreta-baliabideei buruzko orientazioa ematea.
  • —Beharrezkoa izanez gero, arreta- eta laguntza-protokoloa gaitzea.
  • —Eraso sexistei (pairatutakoak edo ikusitakoak) buruzko informazio anonimoa biltzea, bai eta inguruneak haiei emandako erantzunari buruzkoa ere.
  • —Udalaren, kolektibo feministen eta emakume-elkarteen arteko lankidetza-dinamikak indartzea.

17.254 arreta eman ziren; 12.547 emakumeri eta 4.707 gizoni. Gainera, Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzuak (EUAZ) erasoen hiru biktima lagundu zituen.

Azkenik, jaiei dagokienez, Komunikazio Zerbitzuak hizkera ez-sexistaren irizpideekin berrikusi zituen tokiko, nazioko eta nazioarteko profesionalei bidaltzen zaizkien posten testuak, jaietarako akreditazio-prozesuari ekiteko eta ikus-entzunezko ekoiztetxeei txupinazoa eta Gaixoa ni emititzeko eskaintzak aurkezteko.

2023ko lehen seihilekoan, emakumeen aurkako indarkeriei aurre egiteko Iruñeko Talde Iraunkorraren lan-dinamika mantendu da, Iruñean emakumeek pairatzen dituzten indarkeria-motei buruzko informazioa partekatzeko, hiriko indarkeria matxisten biktimen egoera ezagutzeko, indarkeriaren kontrako baliabide publikoen hedapena hobetzeko, herritarrak sentsibilizatzeko kanpainak diseinatzeko, etab. 5 bilera egin dira, honako hauen ordezkariek parte hartuta: Berdintasuna, Herritarren Segurtasuna, EUAZ, SAM, Astelehen Moreak, Indarkeria sexisten aurkako plataformak, Peñetako talde Feminista, COCEMFE. Berdintasuneko taldea murriztu denez, ezinezkoa izan da talde horri deialdirik egitea 2023ko ekainetik hona, teknikariak lan-karga handiari erantzun ezinik dabiltzalako.

Emakumeendako Udal Arreta Zerbitzuak (EUAZ) arreta integrala eta pertsonalizatua ematen jarraitu du genero-indarkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden Iruñeko emakumeei; zehazki, 542 artatu ditu 2023/09/30era arte, eta hainbat lantalde eta batzordetan ere parte hartu du.

Bere jardueraren barnean, EUAZk hitzaldiak ematen ditu bere lana zabaltzeko, eskaintzen dituen zerbitzuei eta haiek eskuratzeko moduari buruzko informazioa emateko, genero-indarkeriaz kontzientziatzeko eta indarkeria identifikatzeko eta hari aurre egiteko aukera emanen duen informazioa eskaintzeko.

2023an, honako hauek egin dira:

  • — 3 saio María Inmaculada Institutuan, mendekoei arreta soziosanitarioa emateko erdi-mailako prestakuntzako ikasleei zuzenduak.
  • — Saio bat Hezitzaileen Eskola Ikastetxe Integratuan, Haur Hezkuntzako goi-mailako ikasleei zuzendua.
  • — Kafe tertulia bat ACODIFNA elkartearekin.
  • — Prestakuntza-saio bat, sexu-esplotaziorako salerosketaren biktima diren emakumeendako baliabideei buruz, kolektibo horrekin lan egiten duten elkarteei zuzendua.

Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei enplegua lortzea erraztuko dieten neurriak hartzeari dagokionez, 2023an GAIA programa gauzatzen jarraitu da, hots, 2022an abian jarria, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansareren eta Iruñeko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren baitan. Prestakuntza-proiektu bat da, genero-indarkeriaren, emakumezkoen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeak kontratatzeko eta gizarteratzeko konpromisoarekin, arreta pertsonalizatua emanez, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide integratuen bidez, haien enplegagarritasuna hobetzeko eta haien laneratzea sustatzeko. 2023an, 6 emakumek parte hartu dute.

Neska-mutilentzako indarkeriarik gabeko berdintasun- eta ikaskuntza-guneak indartzeari dagokionez, Iruñeko Udaltzaingoko kideek genero-berdintasunari buruzko hitzaldiak eman dituzte (161 mutilek eta 168 neskak parte hartuta), eta, era berean, genero-indarkeriari buruzko hitzaldiak, 46 mutilek eta 50 neskak parte hartuta.

Iruñeko udaltzainek hainbat prestakuntza-ekintzatan parte hartu dute berdintasunaren eta genero-indarkeriaren arloan. Hona hemen, zehazki:

  • — Genero-indarkeriaren biktimendako polizia-arreta, salaketa eta salaketaren ondoko babesa. 3 ordu.
  • — Polizia judizialaren atestatuen, genero-indarkeriaren, sexu-erasoen eta bestelakoen instrukzio-ikastaroa. 66 ordu. Parte-hartzaileak: 2 emakume eta 4 gizon.
  • — SIRAJ datu-basea erabiltzeko prestakuntza. Parte-hartzaileak: 2 emakume eta 5 gizon.
  • — SIRAJ2 datu-basea erabiltzeko prestakuntza. Parte-hartzaileak: 2 emakume eta 4 gizon.
  • — VioGén sistemaren hasierako erabilerari buruzko prestakuntza. 5 ordu.

2023an, indarkeria-testuinguruetan bizi diren adingabeei arreta emateko talde eragileak lanean jarraitu du, genero-indarkeriako egoeretan adingabeei arreta koordinatua emateko, udaleko gizarte-zerbitzuen programen bidez (EUAZ, EAIA eta EIF, bai eta DUO eta PIF programen bidez ere). Horren baitan, erabaki da haurren programek eta EUAZk adingabe horiei buruzko datuak biltzea. Horretarako, EUAZk atal bat gehitu du bere datu-basean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen seme-alaben kopurua eta haien adinak biltzeko, bai eta indarkeriaren zuzeneko lekuko edo biktima diren jasotzeko ere. Datu hori EUAZren memorietan ageri da 2022z geroztik.

Arazo horren inguruan, halaber EUAZko eta Iruñeko Udaleko Haur programetako profesionalek (5 emakume) prestakuntza jaso dute adingabeen genero-indarkeriako testuinguruak atzemateko eta haien esku hartzeko.

Azkenik, Emakumeen mutilazio genitalaren aurreko tolerantzia ezaren Nazioarteko Egunean (otsailak 6) dokumental bat eman zen Gaztediaren Etxean eta, horrekin batera, esperientzien mahai bat eta zapalduaren antzerkia. Bestalde, Emakumeen eta haurren Salerosketaren eta Sexu Esplotazioaren aurkako Nazioarteko Egunean (irailak 23), berdintasunari buruzko jardunaldi bat egin zen, gai horretan adituak diren hiriko bi elkarterekin koordinaturik, hirian sexu-esplotazioan bizi diren emakumeen egoera Iruñeko herritarrei ezagutarazteko. Jardunaldian, hizketaldia egin zen sexu-esplotaziotik biziraun duten emakumeekin, bai eta aldaketa-eragileekin ere, 40 emakumek eta 3 gizonek parte harturik.

jakinarazitako ekintzen azterketa kuantitatiboa

Iruñeko Berdintasunerako III. Planaren 2023ko azterketa kuantitatiboa egiteko, ekintzen 175 jarraipen-fitxaren informazioa erabili da.

Udal alor gehienek jarraipen-fitxak bete eta bidali dituzte, hainbat departamendutatik, zehazki: Komunikazio Zerbitzua, Alkatetza Kabinetea, Garapenerako Lankidetza, Ekintza Komunitarioa, Berdintasuna, Hezkuntza, Soziologia, Osasuna eta Kirola, Gizarte Zerbitzuak, Kultura, Merkataritza, Turismoa, Herritarren Segurtasuna, Etxebizitzen Birgaitzea, Hirigintzako Gerentzia, Pertsonen Kudeaketa, Ogasuna, Gazteria, Herritarren Partaidetza, Garapen Jasangarria eta Mugikortasuna.

Jakinarazitako ekintzen % 22 (38 175etatik) Berdintasuneko alorrak gidatu ditu.

III. Planaren esku-hartze esparruekin bat, ekintzen erdia baino gehiago (% 55,4) GOBERNANTZA esparruari dagozkio.

Aipatzekoa da ekintza-kopuru handiena (90) LE03ri dagokiola. Berdintasun printzipioa txertatua duten lan- eta administrazio-prozedurak; jarduketen artean daude garrantzi berezia duten plan, programa eta proiektu guztietan genero-ikuspegia txertatzea. Ondoren, LE13ri dagozkion ekintzak datoz. Herritarrak emakumeen aurkako indarkerian prebenitu eta sentsibilizatzea (20), LE14. Koordinazioa emakumeen aurkako indarkeriaren arloan, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen jarraibideen arabera (11) eta LE05 Partaidetza eta Eragin Politikoa (10).

Arestian adierazi den bezala, fitxak ekintzen jarraipenari dagozkio. Ekintzak gutxieneko gauzapen-unitateak dira; horrenbestez, III. Planaren jarduera bati hainbat ekintza dagozkioke. Horren haritik, baloratutako 175 ekintzak Planaren 38 jarduketatan sartzen dira. Bada, ekintzen jarduketen banaketa hurrengo orrialdeko taulan ageri da.

Berriz ere, ekintza kopuru handiena (64) genero-ikuspegia txertatzeko jarduketari dagokio (AC10) eta, ondotik, Berdintasunerako Barne Planaren baitan (24) garatutako ekintzak datoz.

Jarraipen-fitxan ekintzaren denbora-izaerari buruzko informazioa dago barne, hots, ohikoa izan daiteke (zerbitzu bat edo dirulaguntza bat, adibidez) edo unean unekoa (ikerlan bat, adibidez). Ekintzen % 72,6 alorretako ohikotzat jo dira eta, gainerako % 27,4, berriz, unean unekotzat. Ekintzak Berdintasunarekin duen loturari dagokionez, 96 Berdintasunekoak berezkoak direla jo da, eta 79, zeharkakoak.

Ekintzen xede-publikoari dagokionez, % 38 herritarrei zuzenduta dago, eta % 18, udal-langileei. Beste publiko hartzaile batzuetan honako hauek aipatu dira, besteak beste: komunikazio-enpresak eta profesional autonomoak, lanerako adin aktiboan diren pertsonak, gaueko aisialdi pribatuko guneak, eta emakumeak beren seme-alabekin.

Ekintza-motaren arabera, gehienak sarturik daude prestakuntza-ekintzen taldeetan, lantegietan, informazio- eta dibulgazio-saioetan (54) eta zeharkakoetan (53).

Ekintzen abenduaren 31ko egoerari dagokionez, % 79 amaituta zeuden (139 ekintza).

Azkenik, aipatu behar da baloratutako ekintzen % 26k kanpo-kontratazioa dakartela, eta % 37k, berriz, esklusiboki baliabide propioekin egiten direla. Ez dago horri buruzko informaziorik 65 ekintzaren kasuan.

LGTBI

SEXU-ANIZTASUNA AITORTZEKO ETA LGTBI+ HERRITARREN ESKUBIDEAK SUSTATZEKO JARDUERAK

Iruñeko Udala sexu- eta genero-aniztasuna aitortzeko eta babesteko ekimenak eta politikak ari da bultzatzen azken urteotan, bai eta LGTBI+ pertsonen eskubideak babesteko eta bultzatzeko ere. 2023an, LGTBI+ komunitateari dagozkion jarduketen 7 jarraipen-fitxa jaso dira.

LGTBI+ pertsonen aurkako erasoen aurreko erantzuna koordinatzeko protokoloaren baitan, 2023an hiriko LGTBI+ mugimenduko kolektiboen eta Udaleko hainbat alorren arteko lan bateratua mantendu da: Berdintasuna, Herritarren Segurtasuna (UPAS) eta Gizarte Zerbitzuak (EUAZ), LGTBI+ pertsonekin hiri askotarikoa eta askea eraikitzeko jarduketa-esparrua eta beharrezkoak diren baliabideak sortzeko. Pertsona guztiek esparru guztietan lekua izanen duten ingurunea sortzea da xedea. Hala ere, LGTBI Planik ez izateak jarduketa horien kokapena zaildu du.

Prozesu hori hiriak LGTBI+ politika publikoekin duen konpromisoaren parte da, LGTBI+ kolektiboak eta herritarrak kontuan hartuta, gizartea benetan eraldatzeko funtsezko eragileak baitira. Hirian LGTBIfobia desagerraraziko bada, indarkeria horiek ikusarazi behar dira eta gertatzen diren egiturazko indarkeriaren kulturan eta suposatzen duten eskubide-urraketen testuinguruan kokatu behar dira, eta hortik abiatuta indarkeria horiek ezabatzeko eta LGTBIfobiarik gabeko hiria bermatzeko behar diren mekanismoak sortu.

Mekanismo horietako bat LGTBIfobiaren aurkako Behatokia da, hots, homofobiaren, lesbofobiaren, bifobiaren eta transfobiaren aurkako behaketa-sistema iraunkor bat da Iruñean. Organo horrek hiriko eraso LGTBIfobikokoen gaineko ikuspegi orokorra jaso nahi du, Udalak egiten dituen prebentzio- eta sentsibilizazio-ekintzak bideratzeko.

Horrela, Behatokiaren bigarren txostenarekinbat, 2022ko abuztuaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra, 34 gertakari erregistratu ziren Iruñean LGTBIfobiagatik, bai aurrez aurre, bai beste bide batzuetatik (telefonoa, posta elektronikoa eta sare sozialak).

Bestalde, Harrotu Iruñeko Udaleko Sexu eta Genero Aniztasunari Arreta eta Informazioa emateko Zentro Publikoak LGTBI inguruan informatzeko eta haien parte-hartzea nahiz eskubideak sustatzeko zerbitzua mantendu du, arreta emanez 217 emakumeri eta 167 gizoni, informaziorako, komunikaziorako eta trebakuntzarako jarduketak garatu eta dinamizatzeko, Sexu Aniztasunarekin eta Generoarekin lotutako esparruetan. Zehazki:

  • — Baliabideak ematea LGTBI herritarrei eta gizarte-sareari laguntzeko.
  • — Sexu eta Genero Aniztasunean interesa duten elkarteak eta herritarrak oro har artatzea.
  • — LGTBI herritarren errealitateen gaineko hedapenean eta haien eskubideen sustapenean lan egitea, Udalarekin koordinatuta.
  • — Herritarren sentsibilizazioan lan egitea, adierazpen LGTBIfobiko oro identifikatu, prebenitu eta arbuiatzeko.

Harrotuk programatan banatuta mantendu du hiruhilekoko programazioa:

  • — ahalduntze pertsonala,
  • — ahalduntze kolektiboa,
  • — gizarte- eta kultura-jarduerak
  • — sentsibilizazioa eta oinarrizko prestakuntza, eta
  • — boluntariotza.

Hiru hilean behin programatutako jarduerez gain, ekitaldiak ospakizun-egunotan egin dira:
Ekainaren 28an, ortzadarraren bandera Iruñeko Udaleko fatxadan paratu zen, eskubideen aldarrikapenekin bat egiteko eta pertsona askok beren sexu-orientazioagatik edo genero-identitateagatik pairatzen duten diskriminazioa salatzeko. Kontzertu bat egin zen, 150 pertsona inguru bertaratuta, eta lantegiak eta hizketaldiak ere, 125 lagunek parte hartuta (92 emakume eta 33 gizon).

Urrian hainbat jarduera antolatu ziren, Naizen elkartearekin lankidetzan, sexu- eta genero-identitateari buruzko gaiak lantzeko, Trans Despatologizazioaren Eguna ikusarazteko eta trans errealitateei buruzko eztabaida- eta azterketa-guneak sortzeko. Honatx jarduerak: Monstruo film laburra eta Mi pequeño gran Samurai dokumentala eman ziren, eta, ondoren, solasaldiak. Halaber, bi hitzaldi Izan ala ez ez izan (trans): nola egin aurre zalantzei, eta Nor da trans legearen beldur? Bukatzeko, trans adingabeak dituzten familiendako topagune bat antolatu zen, jolasgune bat barne.

Azkenik, Berdintasuneko alorrak, aurreko urteetan bezala, LGTBI kolektiboendako dirulaguntza kudeatu du, herritarrei eta/edo LGTBI herritarrei zuzendutako proiektuak egiteko, haien parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzeko, eta gizarte-eskubideak lortzearen alde lan egiteko. Horren bidez, 5 erakunderen proiektuak finantzatu ziren eta, guztira, 20.000 € jaso zituzten.

JAKINARAZITAKO EKINTZEN AZTERKETA KUANTITATIBOA

2023an, LGTBI+ komunitateari dagozkion jarduketen 7 jarraipen-fitxa jaso dira, guztiak ere AC42 ekintzari dagozkionak. Informazio-proiektuan sexu-aholkularitzako zerbitzu bat sartzea LGTBQI kolektiboarendako, ahalduntzearen esparruan.

Jakinarazitako jarduera guztiak ohikoak dira alorrean eta Berdintasuneko alorraren berezkoak. Ekintzen abenduaren 31ko egoerari dagokionez, guztiak bururaino eraman dira 2023an, eta 2024an handitu, mantendu edo errepikatuko dira, ohiko izaera baitute.

Jarduerak herritarrentzat izan ziren, irabazi-asmorik gabeko erakundeendako dirulaguntzen deialdiaren kasuan izan ezik.

Ekintza motaren arabera, 3 Prestakuntza Ekintzen/Lantegien/Informazio Saioen/Dibulgazioaren taldean daude sarturik; 2, Arreta Zerbitzuaren taldean, 1 Dirulaguntzan eta 1 Protokoloan.