
Iruña hiri anitza da eta, bertan, kultura asko bizi dira elkarrekin eta elkarren arteko harremanean dihardute. Iruñeko Udalaren erroldako datuen arabera, 2023ko abenduaren 1ean, hiriko biztanleriaren % 22,6 atzerrian jaio da, Iruñeko 210.874 biztanleetatik 47.728 biztanle, hain zuzen ere.
Beste hiri batzuetan bezala, Iruñeko fisonomia nabarmen aldatu da azken hamarkada hauetan. Hain zuzen ere, kanpoaldeko zein barnealdeko migrazio-fluxuek bultzatu dute azken urteotan gure hiriko gizartean eta demografian izaniko aldaketa nagusia, hiria hainbat alderditan eraldatu baitute eta, oraindik, beste alderdi askotan ere eraldatzen ari baitira. Horren guztiorren ondorioz, Iruñean etengabeak dira ezaugarri nahiz jatorri sozial eta kultural desberdineko pertsonen arteko harremanak.
Iruñeko Udaleko Kultur Aniztasunari eta Herritartasun Inklusiboari buruzko I. Planaren garapena 2021ean hasitako prozesuaren baitan dago, urte hartan kultur aniztasunari buruzko diagnostiko bat landu baitzen. Prozesuak ildo bat ezarri nahi du, Iruñeko hiriak bidea egin dezan kulturen baterako existentziatik kulturen arteko bizikidetzara eta, horretarako, behar diren helburuak, ekintzak, jarduerak eta programak ezarriko dira, xede orokor hori lortze aldera.
2021. urtearen bigarren erdian, partaidetzan oinarritutako diagnostiko-prozesua burutu eta gero, Kultur Aniztasunerako Plan bat ondu zen, Iruñeak egun dituen erronka berriei erantzuteko: aniztasuna hiriari berez datxekion ezaugarria baita, eta aniztasun hori oinarri hartzea, garapenerako, gizartearen kohesiorako, ekitaterako eta bizikidetzarako. Iruñeko herritarrei dago zuzendua, oro har. 4 ardatz estrategiko bildu ditu eta 150 ekintza baino gehiago. Ekintzak urtero zehaztuko dira Plan Operatiboen bidez.
2023ko Plan Operatiboak ezartzea, inplikatutako Alorrek egin beharreko ekintzak biltzeko.
Komunitatean esku hartzeko figura da, Nafarroako Gobernuak prestatu duen Nafarroako Kulturen arteko Bizikidetzaren 2021-2026 aldiko Estrategiaren inguruan garatutako plangintzarekin bat.
Kultur Aniztasunaren Foroa herritarrek parte hartzeko organo gisa indartzea: kultur aniztasunaren ordezkaritza Udalaren partaidetza-esparruetan eta -organoetan indartzea; kasu honetan, kultur aniztasunaren foroen bitartez. Foroaren koordinazioa, antolaketa, programazioa, kudeaketa eta hartan parte hartzea sustatzea. Aniztasunaren foroa Udalaren eta kultur aniztasuneko elkarteen arteko zuzeneko elkarrizketarako gunea da.
2023an, 4 foro egin ziren: Otsailaren 8an eta 22an, irailaren 19an eta abenduaren 13an.
Herritarren Partaidetzako Alorrak (SIRP, SDPC, Boluntariotza Bulegoa) eta beste udal alor batzuek, hala nola Gazteriak (Gaztediaren Etxea) edo Berdintasuneko Alorrak (Harrotu eta Emakumeen Etxea), eskaintzen dituzten baliabideekin koordinaturik egiten den lana; kultur aniztasunaren arloan berariaz prestatzeko ikastaroen programazioa; eta kultur aniztasuneko elkarteekin eta elkarteentzat eta herritarrentzat oro har egiten diren ekintzen koordinazioa.
Urteko prestakuntza-eskaintza programatu eta haren egutegia finkatzea udal langileentzat, udal alorren errealitate eta beharretara egokitua hainbat arlotan, hala nola harreran, zerbitzuan, garatzen diren ekintzen kulturarteko ikuspegian, aurreiritzietan, kultur gaitasunetan eta kultur aniztasunaren kudeaketa positiboan. Koordinazioa hobetzea eta alorren arteko lana indartzea, kultur aniztasunaren esparruan lanaren zeharkakotasuna bermatzeko.
Kultur aniztasunaren berariazko epigrafea, kultur aniztasuneko elkarteen parte-hartzea sustatzeko eta Iruñeko kultur aniztasunaren aberastasuna ikusarazteko. Deialdia egiteko, zabaltzeko, justifikatzeko... eginkizunak.
2023an, 40.000 euro erabili dira aurkeztutako 21 proiektutarako.
Hirian dagoen kultur aniztasuna modu positiboan eta festa giroan ikusaraztea, gizarte-ehunarekin batera hainbat ekitaldi antolatuz eta askotariko kultur eta festa giroko agenda programatuz.
Migratzaileei eta kultur aniztasunari dagozkien nazioarteko egunak ospatzea: Martxoak 21 (arraza-diskriminazioa ezabatzeko nazioarteko eguna), maiatzak 21 (kultur aniztasunaren mundu eguna), urriak 12 (hispanitatearen eguna) eta abenduak 18 (migratzailearen eguna).
Berariazko ekitaldi bat da kultur aniztasunaren inguruan sanferminetako programazioaren barnean, uztailaren 14an egiten dena, hirian dauden kultura guztien balioa nabarmentzeko eta ikusarazteko. Ekitaldia garatuko bada, lan handia egin behar da aurrez, elkarte-ehunarekin -kultur aniztasunaren ehunarekin, bereziki- koordinaturik eta elkarteek ere parte hartuta.
2023an, kultur aniztasunaren esparruko 49 taldek parte hartu zuten.