Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2022

IRUÑEKO UDALEKO ENERGIA-AGENTZIA

2023an zehar, Agentziak egin duen garapenik garrantzitsuena izan da 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia bururaino prestatu eta haren onespena lantzea (ETEyCC20230). 2021eko irailaren 09ko osoko

bilkurak onetsi zuen (5/CU).
Bi jarduketa-ildo operatibo azpimarratzen ahal ditugu 2020an zehar, datozen urteetan ere segida izanen dutenak: jarduketa-ildo nagusi bat, estrategikoa eta hura garatzeko jarduerak eta, bestetik, eta aurrekoarekin erabat lerrokatua, hirian banatutako sorkuntza berriztagarria.
Eta hori dena egin da beste zenbait esparrutan garatzen ari zen jarduna eten gabe: hortaz, segitu dute energiari buruzko barne aholkularitza eta herritarrendako aholkularitza ematen, eta parte hartzen, hala Europako proiektuetan nola jendea sentsibilizatzeko hainbat ekitaldi eta jardunalditan; baina beti erabateko koherentzian 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategiarekin.
Jarduera hori egiteko, Agentzian 418.077 euroko aurrekontua bete da (aurrekontuetan jasotako 516.865,76 €-ren aldean). Diru-sarrerak, bestalde, 379.673,45 € izan dira; aurrekontuetako diru-sarreren aurreikuspena, berriz,

368.027 € zen. Diru-sarrerak datoz Udalaren instalazio fotovoltaikoek (FV) sortutako energiaren salmentatik, bai eta modalitate honetan legeztatutako FV instalazioetan zuzeneko autokontsumoen bidez aurreztutako energiatik, Europako proiektuek emandako finantzaziotik eta espazio publikoa ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturarako lagatzeko kanonak erakarritako diru-sarreretatik ere.

ENERGIA-TRANTSIZIORAKO ESTRATEGIA

2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia onetsi ondoren (2021eko irailaren 9ko osoko bilkuran onetsia), ahal izan diren ildoak ezartzen jarraitu dute:

UDALAREN ENERGIA-KUDEAKETA

Funtsezkoa da udalaren energia-eskariari buruzko ikuspegi holistikoa izatea. Hori dela eta, Agentziak jarraipena eman dio 2019an hasitako lanari, hau da, datuak bildu ditu eta behar diren bitartekoak garatzen saiatu da eskariaren jarraipen egokia egiteko.
Hona hemen Udalaren 2021eko energia-eskariaren datuak:

Energia Eskariaren inpaktuak eta Iruñeko Udalaren kostua

2022

Energia

Balioa (€)

GAS NATURALA

25.392.677 kWh

48,34% 2.985.097 € 30,79% 0,118 €/kWh

ELEKTRIZITATEA

24.002.903 kWh 45,70% 6.337.043 € 65,37% 0,264 €/kWh

BIOMASA

947.007 kWh 1,80% 74.581 € 0,77% 0,079 €/kWh

GASOLIOA

984.178 kWh 1,87% 103.032 € 1,06% 0,105 €/kWh

IBILGAILU-PARKEA

1.199.769 kWh 2,28% 194.807 € 2,01% 0,162 €/kWh
56.900.919 kWh 100% 9.775.779 € 100%

Udalaren energia-eskaria (kWh)

Demanda energética Municipal (kWh)

Udalaren energia-eskaria (€)

Demanda energética Municipal (€)

Udalak, besteak beste, energia-kontrol eta kudeaketako tresna hauek ditu behar horiek asetzeko:

  • Arelsa, Argiteria Publikoaren kontrola
  • TREND Energy Manager, eraikinetarako
  • Eguzkiko instalazio foltovoltaikoak, inbertsore fabrikatzaileen teknologiarekin

Eta Agentziak, 2023an zehar, iturri horiek guztiak Energia Kudeaketako goi-geruza batean batzeko lanak egiten jarraitu du, bertan konpainia elektrikoaren kontagailu fiskalak ere txertatuta; horrela, Hiria Plataforma sortzeko lehen urratsak eman dira. Hura tresna garrantzitsuenetako bat izanen baita Iruña benetako Smart City bilakatu dadin.

Hiria Plataformaren garapenaren eredua – Autokontsumoko instalazioak

Ejemplo desarrollo Plataforma Ciudad – Instalaciones de Autoconsumo

Hiria Plataformaren garapenaren eredua - Eraikinetako elektrizitate-eskaria

Ejemplo desarrollo Plataforma Ciudad – Demanda eléctrica Edificios

2023an, halaber, jarraipena eman zaio EnerAgen eta Red Eléctrica Españarekin lan egiteari software bat egiteko eta, haren bidez, hiriko datu elektriko guztiak eskuratzeko, hala barnekoak nola hiriko kontsumitzaile guztien datu estatistikoak.

DataHubApp garapen eredua ENERAGEN eta REEkin

Ejemplo desarrollo DataHubApp con ENERAGEN y REE

BILAKAERA HISTORIKOA

Azterketa historikoan, energia-eskaria murriztu egin da, COVID-19aren ondorioz erabilera batzuk murrizteak eta konfinamenduak eragindako geldialdiaren ondorioz. 2021ean, ordea, azkar berreskuratu da eta, batez ere, energia-prezioen igoera nabarmena gertatu da.

Ondoren, joerak ageri dira, dela eskarian (kWh) goranzko joerarekin (2020ean izan ezik), dela kostuan (€).

Eskariaren bilakaera, energia-iturrien arabera (kWh)

Evolución demanda según fuentes energéticas (kWh)

Eskariaren bilakaera, energia-iturrien arabera (€)

Evolución demanda según fuentes energéticas (€)

hiriko energia-balantzea

2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategiak azaltzen du oso garrantzitsua dela hiriko energia-datuen eta isurien jarraipen egitea. Hona hemen azken urtekoak:

2022 (kWh)

Azken kontsumoa

Industria

Garraioa

Administrazioa eta Gizarte Zerbitzuak

Etxebizitza

Merkataritza eta zerbitzuak

Bestelako erabilerak

Ikatza

Kokeria-kokea

7.911.524 7.911.524 - - - - -

Petrolio-produktuak

GLP

72.072.063 31.023.353 43.389 - 32.960.118 8.018.059 27.145

Gasolina

279.854.966 - 279.484.251 370.715 - - -

Gasolioa

1.741.893.480 35.886.237 1.668.997.348 13.222.663 20.522.314 1.466.774 1.798.144

Fuel-olioa

5.681.345 5.681.345 - - - - -

Petrolio-kokea

28.223.293 28.223.293 - - - - -

Gas Naturala

Gas Naturala

1.038.261.721 239.179.692 3.868.384 72.466.102 584.625.667 138.095.956 25.921

Energia berriztagarriak

Eguzki-energia termikoa

7.379.118 - - 1.975.206 5.403.912 - -

Geotermia

1.581.607 - - 1.581.607 - - -

Biomasa

43.753.636 17.578.440 - 947.007 25.228.190 - -

Biogasa

- - - - - - -

Bioerregaiak

103.477.200 - 103.477.200 - - - -

Energia elektrikoa

Energia elektrikoa

624.480.798 107.920.855 2.054.067 75.587.177 211.161.101 227.368.314 389.285

Guztira (kWh)

3.954.570.752 473.404.739 2.057.924.639 166.150.476 879.901.301 374.949.103 2.240.494

2022 (Tn CO2)

Azken kontsumoa

Industria

Garraioa

Administrazioa eta Gizarte Zerbitzuak

Etxebizitza

Merkataritza eta zerbitzuak

Bestelako erabilerak

Ikatza

Kokeria-kokea

3.167 3.167 - - - - -

Petrolio-produktuak

GLP

15.147 6.520 9 - 6.927 1.685 6

Gasolina

66.344 - 66.257 88 - - -

Gasolioa

443.144 9.710 423.419 3.578 5.553 397 487

Fuel-olioa

1.653 1.653 - - - - -

Petrolio-kokea

11.849 11.849 - - - - -

Gas Naturala

Gas Naturala

209.933 48.361 782 14.652 118.209 27.923 5

Energia berriztagarriak

Eguzki-energia termikoa

162 - - 43 119 - -

Geotermia

71 - - 71 - - -

Biomasa

788 316 - 17 454 - -

Biogasa

- - - - - - -

Bioerregaiak

26.710 - 26.710 - - - -

Energia elektrikoa

Energia elektrikoa

101.166 17.483 333 12.245 34.208 36.834 63

Guztira (tn CO2)

880.134 99.061 517.510 30.695 165.470 66.838 561

2022 (€)

Azken kontsumoa

Industria

Garraioa

Administrazioa eta Gizarte Zerbitzuak

Etxebizitza

Merkataritza eta zerbitzuak

Bestelako erabilerak

Ikatza

Kokeria-kokea

520.838 520.838 - - - - -

Petrolio-produktuak

GLP

9.720.830 4.184.322 5.852 - 4.445.547 1.081.448 3.661

Gasolina

55.294.903 - 55.221.655 73.247 - - -

Gasolioa

313.839.722 3.606.265 305.802.146 1.607.807 2.495.407 147.398 180.698

Fuel-olioa

331.859 331.859 - - - - -

Petrolio-kokea

7.764.317 7.764.317 - - - - -

Gas Naturala

Gas Naturala

93.566.610 20.722.529 405.540 6.278.463 54.516.343 11.641.489 2.246

Energia berriztagarriak

Eguzki-energia termikoa

- - - - - - -

Geotermia

- - - - - - -

Biomasa

2.532.669 640.749 - 82.958 1.808.963 - -

Biogasa

- - - - - - -

Bioerregaiak

32.423.519 - 32.423.519 - - - -

Energia elektrikoa

Energia elektrikoa

143.952.748 20.786.447 425.155 15.645.185 63.227.968 43.793.013 74.979

Guztira (€)

659.948.014 58.557.326 394.283.867 23.687.661 126.494.228 56.663.349 261.585

2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategiarako diagnosia argitaratu zenetik, Agentziak hiriko energia-balantzea garatzen du urtero, hiriko energia-eskariak energian, ingurumenean eta ekonomian duen eragina ebaluatzeko.

 

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

UDAL-INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK

Iruñeko Udaleko Energia Agentziak udal-eraikinetako instalazioen jarraipen teknikoa egiten du hilero, funtzionamendu egokia dutela ziurtatzeko. Jarraipena egitean, mantentze-lan batzuk egiten dira, akatsak eta matxurak konpontzeko inbertsoreetan, panel didaktikoetan, fusible-kutxetan edo panel fotovoltaikoetan.

FV potentzia udal instalazioetan

Potencia FV en instalaciones municipales

2001etik, kontratazio-modalitate honekin edo harekin, legeztatu diren 36 instalazio horiei esker, zuzenean saltzen da energia merkatu elektrikoan, energia berriztagarriendako hobariekin edo gabe, eta bestetik, zuzenean murrizten da udal faktura autokontsumorako modalitateen bidez. Gainera, aldaketak egiten joan gara gure instalazioetako aldagai ekonomikoa optimizatzeko.

Udal instalazioetako datuak

Modalitatea

Potentzia

Unitatea

SALMENTA HOBARIDUNA

114 kWn

13 %

21

55%

SALMENTA MERKATURA

3,3 kWn

1 %

1

3%

AUTOKONTSUMOA KONPENTSAZIOA

731 kWn

86 %

16

42%

AUTOKONTSUMOA, SOBERAKINIK GABE

0 kWn

0 %

0

0%

GUZTIRA

849 kWn

38

Instalazio horiek 500.933 kWh-ko energia sortu dute 2023an zehar (kontuan harturik instalatu diren azkenek ez dute urte osoan jardun).

Sorkuntza horrek diru-sarrera handia eragiteaz gain, udal horniduren energia-fakturen kostuak murriztu ditu nabarmen. Lehen kasuan, sarera saltzen da, hala hobaria jasotzen duten instalazioetan nola jasotzen ez dituztenetan, eta horrek 57.740,00 €-ko diru-sarrera ekarri dio udal-kutxari.

Bestalde, autokontsumorako instalazioek 168.573,62 € inguruko aurrezkia eragin dute elektrizitatearen fakturetan, zuzenean autokontsumitu den energiari esker, hau da, instalazioek sortutako energiaren % 90 baino gehiago eta, hein batean, soberako energiaren konpentsazioagatik. Energiak 2023 guztian prezio handi-handia izateak eragin du hori.

Termino ekonomikoetan, honako balio hauek ditugu (denak zergarik gabe):

Sarera saldutako energia hobadiruna = 0,36 € / kWh inguru.

ISF PREFO 2023

161.117 kWh

57.740 €

0,3584 €/kWh

BEHIN-BEHINEKOA

ISF PREFO 2022

142.794 kWh

63.343 €

0,4436 €/kWh

BEHIN BETIKOA

ISF PREFO 2021

134.706 kWh

59.907 €

0,4447 €/kWh

BEHIN BETIKOA

ISF PREFO 2020

139.814 kWh

54.641 €

0,3908 €/kWh

BEHIN BETIKOA

ISF PREFO 2019

156.506 kWh

59.715 €

0,3816 €/kWh

BEHIN BETIKOA

ISF PREFO 2018

143.788 kWh

58.953 €

0,4094 €/kWh

BEHIN BETIKOA

ISF PREFO 2017

157.949 kWh

60.176 €

0,3798 €/kWh

BEHIN BETIKOA

ISF PREFO 2016

141.336 kWh

59.940 €

0,4234 €/kWh

BEHIN BETIKOA

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK ERABILTZEN DITUZTEN UDAL-INSTALAZIOAK

Eguzki-energiaren bestelako erabilerak sustatze aldera, Iruñeko Udalak eguzki-instalazio batzuk sustatu ditu ur bero sanitarioa (UBS) berotzeko, baina ez da instalazio berririk izan 2023an. Eguzki-instalazio termikoak bereziki dira eraginkorrak kiroldegietan ekonomiaren ikuspuntutik, eta erregaia aurrezten dute ur beroa sortzeko.

Hainbat energia berriztagarri mota sustatze aldera, Iruñeko Udalak biomasako 3 instalazio ditu Sanduzelaiko kirol-hiriaren (Aquavox), Buztintxuri Haur Eskolaren eta Trinitariosko harrera-zentroaren klimatizaziorako.

LAGUNTZAK AUTOKONTSUMOKO INSTALAZIOETARAKO

Bere instalazioez gain, Udalak autokontsumoaren garapena sustatu du 2018tik bere laguntza-lerroaren bidez; lagundu du, beraz, horrelako instalazioek 2023an izan duten aurrerapen argian. 30.000 € banatzeko dituela, 2023 honetan, eskura diren laguntzen % 100 eman dira.

Laguntzak autokontsumoko instalazioetarako, eskura daudenak eta emandakoak

Ayudas a instalaciones de autoconsumo, disponibles y concedidas

Orain arte emandako laguntzek (160.295 €) 603.041 €-ko inbertsio pribatua eragin dute hirian; hau da, halako 5 inguru.

Emandako laguntzen eta eragindako inbertsioaren arteko lotura

Relación entre ayudas concedidas e inversión movilizada

Lehen urteotan diruz lagundutako instalazioak banakako instalazioak ezartzeko aukera duten auzoetan banatu dira, hau da, familiabakarreko etxebizitzetan eta/edo altuera apalekoetan. Gehienak Txantrean eta Mendillorrin-Erripagañan. 2002 honetan, ordea, auzo motak nabarmen aldatu dira eta autokontsumo partekatutako instalazio ugari agertu dira.

Laguntzen banaketa auzoz auzo

Distribución de ayudas por barrios

UDAL ORDENANTZA BERRIA

2023an zehar, bi pauso garrantzitsu eman dira sorkuntza berriztagarriko instalazio ugari hirian ezartzea errazteko, Agentziak araudi-garapena landu baitu, bai eta hobarien aplikazioaren gauzapena ere:

  • — Obra-lizentzia lortzeko betebeharra ezabatzea. Gaur egun, zilegi da autokontsumorako instalazioak garatzea, obra-lizentziaren ebazpenaren zain egon behar izan gabe.
  • — Lizentzia-kostuak murriztea. Hala gauzatzen den unean, lizentzia-kostuak % 95 murriztuz, nola etxeko ondasun higiezinen gaineko zerga % 50era arte murriztuz. Horra hor horrelako instalazioak garatzeko ematen diren abantaila ekonomikoak.

IBIrenn hobariak izapidetze aldera, Energia Agentziari txosten tekniko bat egiteko eskatu zaio, instalazioak behar bezala legeztatuta daudela eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. Bestalde, Iruñeko bizilagunen jabekide-erkidegoetako autokontsumo kolektiboen gorakadak hobaria jasotzeko eskubidea duten higiezinen zerrenda zabal-zabala eragin du, bai eta lan-karga handia ere, bai Energia Agentziarentzat, bai zergen atalarentzat:

FV INSTALAZIOAREN HELBIDEA

TIPOLOGIA

P (kW)

Pp (kWp)

GORRAITZ KONTZEJUAREN KALEA 1,  31016 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
KAIKO KALEA 55, BS 31012 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
KAIKO KALEA 45, BS 31012 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
KAIKO KALEA 47, BS 31012 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
ITZA ZENDEAREN KALEA 5, BS 31015 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
KAIKO KALEA 61, BS 31012 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
SAN KRISTOBAL KALEA. 32, 1. 31015 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
KATALUNIA KALEA 20, 1. A. 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
JUAN DE TARAZONA KALEA 89,  31015 - IRUÑA - NAFARROA BANAKOA    
GIPUZKOAKO ETORBIDEA 40, 1. 21 31012 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA    
Berriobeiti k. 7 BANAKOA 2 1,82
KATALUNIA KALEA 20, 1. D 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 2. C 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 4 A - 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 6. B 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 8. A. 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 8. B 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 9 B - 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 7. C 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 9. C 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
KATALUNIA KALEA 20, 4. B 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 10 11,25
Itza Zendearen k. 29, 1. BANAKOA    
BERNARDINO TIRAPU ZEHARK.12, 5. H KOLEKTIBOA 17 21,385
EGUESIBAR K. 24, BS KOLEKTIBOA 36 42,77
BERNARDINO TIRAPU ZEHARK.12, 1.F KOLEKTIBOA 17 21,385
Bernardino Tirapu zeharkalea 12, 3. B KOLEKTIBOA 17 21,385
BERNARDINO TIRAPU ZEHARK.12, 5.D KOLEKTIBOA 17 21,385
JOAQUIN IMAZ MARTINEZ Ataria: 1. solairua: 5 Letra: B. KOLEKTIBOA 15 14,56
Eguesibar kalea 22, 2D KOLEKTIBOA 36 42,77
Joaquín Imaz Martinez k. 3 2B. KOLEKTIBOA 15 14,56
EGUESIBAR KALEA 22, 4.A. KOLEKTIBOA 36 42,77
Kalea: Eguesibar 24 2 Letra: A KOLEKTIBOA 36 42,77
Joaquín Imaz Martinez k. 3 2A. KOLEKTIBOA 15 14,56
Kalea: Joaquín Imaz Martínez 3. Atikoa. A KOLEKTIBOA 15 14,56
Kalea: Bernardino Tirapu zeharkalea 12, 4.D KOLEKTIBOA 17 21,385
Kalea: Joaquín Imaz Martínez 1 4. B KOLEKTIBOA 15 14,56
BERNARDINO TIRAPU ZEHARK.12, 4.G KOLEKTIBOA 17 21,385
Joaquín Imaz Martinez k. 3 1.B. KOLEKTIBOA 15 14,56
BERNARDINO TIRAPU ZEHARK.12, 1.A KOLEKTIBOA 17 21,385
BERNARDINO TIRAPU ZEHARK.12, 1.D KOLEKTIBOA 17 21,385
Kalea: Bernardino Tirapu zeharkalea 12, 4.B KOLEKTIBOA 17 21,385
Ariz DOKTOREAREN KALEA 3, 2.A KOLEKTIBOA 15 14,56
Eguesibar kalea 24, 5.A KOLEKTIBOA 36 42,77
Kalea: Bernardino Tirapu zeharkalea 12, 5.I KOLEKTIBOA 17 21,385
Kalea: Eguesibar kalea 24, 1.D. KOLEKTIBOA 36 42,77
Kalea. Eguesibar Ataria: 24. solairua: 4 Letra: B KOLEKTIBOA 36 42,77
EGUESIBAR K. 22, 4.D KOLEKTIBOA 36 42,77
EGUESIBAR KALEA 24, 3.C KOLEKTIBOA 36 42,77
Kalea: BERNARDINO TIRAPU ZEHARK 12. solairua: 1 Letra: G. KOLEKTIBOA 17 21,385
ARIZ DOKTOREAREN KALEA Ataria: 3. solairua: 5 Letra: B KOLEKTIBOA 15 14,56
Kalea: BERNARDINO TIRAPU ZEHARK 2. solairua: 5 Letra: B. KOLEKTIBOA 17 21,385
BERNARDINO TIRAPU ZEHARKALEA 12, 2 H - 31014 KOLEKTIBOA 17 21,385
ARIZ DOKTOREAREN KALEA 1, 1 A - 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 15 14,56
BERNARDINO TIRAPU ZEHARKALEA 12, 2.E - 31014 IRUÑA (NAFARROA) KOLEKTIBOA 17 21,385
Aritz Doktorearen kalea 1 - 5.A KOLEKTIBOA 15 14,56
Aritz Doktorearen kalea 3, behea. B KOLEKTIBOA 15 14,56
Joaquin Martinez Imaz k., 1, 3.B KOLEKTIBOA 15 14,56
Joaquín Imaz Martinez k. 5 8.A. KOLEKTIBOA 15 14,56
Joaquín Imaz Martinez k. 3 - 3.A 31006 KOLEKTIBOA 15 14,56
C/ JOAQUIN IMAZ MARTINEZ 3, 5º A - 31006 PAMPLONA (NAVARRA) KOLEKTIBOA 15 14,56
JOAQUIN IMAZ MARTINEZ KALEA 3, 5 A - 31006 - IRUÑA - NAFARROA KOLEKTIBOA 36 42,77
EGUESIBAR KALEA 24, 5.C - 31006 IRUÑA (NAFARROA) KOLEKTIBOA 36 42,77
KATALUNIA KALEA 20, 9. A 31006 - IRUÑA (NAFARROA) KOLEKTIBOA 10 11,25
EGUESIBAR KALEA 22, BEHE SOLAIRUA A - 31006 KOLEKTIBOA 36 42,77
JUAN DE TARAZONA KALEA 91, 1 ESKUIN - 31015 IRUÑA (NAFARROA) KOLEKTIBOA 4,5  

HIRIKO ENERGIA-KOMUNITATEAK

2023an zehar, 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategia ezartzen jarraitu da. Lan handia egin da zehazteko nola garatu hiriko energia berriztagarriak olde handian. Horretarako, tresna gakoetako bat energia-komunitateak izanen dira. Ildo horretan, ikuspegi estrategiko batetik lan egin da, Europako European City Facility proiektua eta Open Lab (H2020) ekimena garatuta, bai eta, EBko LIFE PLAN4CET programari dagokionez, guk parte hartutako proposamenak ere.

Ikuspegi estrategiko hori osatzen aldera, Iruñeko auzoetan sortu eta sortze prozesuan diren energia-komunitateekin lanean jarraitu dugu jarraitu dugu lanean.

Mendillorriko Energia Komunitatea (Kemendi) izan zen hirian lehena osatzen 2022aren amaieran eta, 2023ko lehen hilabeteetan, elkarte gisa eratu eta bazkideak hartzen hasi zen. 2023 bukaeran, Kemendik 137 ditu.

Horrez gain, El Lago-Mendigoiti Ikastetxe Publikoan eguzki-instalazioak sortzen duen energia fotovoltaikoa banatzeko akordioa ere zehaztu zen, eta energia-komunitateko kideen artean banatuko da.

Arrotxapea auzoak 2023ko urtarrilean jaso zituen energia-komunitatea sortzeko prestakuntza-saioak; handik hilabete batzuetara, elkarte gisa eratu eta, azaroan, herritarrei aurezkeztu zitzaien.

Ermitagaña eta Mendebaldea auzoetako energia-komunitateari dagokionez, 2023ko maiatzean prestakuntza-saioak egin ziren Nafarroako liburutegian, huraxe sortze aldera. Irailean eta urrian, energia-komunitatea eratzeko bilerak egin ziren talde eragilearekin eta, abenduan, batzar eratzailea sortu eta elkarteen erregistroan inskribatzeko eskaera egin zen.

2023an, 3 energia-komunitate daude sortuta, eta Energia Agentziak haien eraketan parte hartu du. Agentziaren helburua Iruñeko auzo bakoitzean energia-komunitate bat sortzea da.

BESTE BATZUK

Cardenal Ilundáingo eguzki-aparkalekua hiriko instalazio fotovoltaikorik handiena da, 2.700 panel fotovoltaiko baino gehiago baititu.

2023ko urrian, aparkalekua ireki zen, hiru astean itxita egon baitzen eguzki-panelen instalazioa osatzeko. Instalazio fotovoltaikoak 1,1 MW-ko potentzia dauka, hau da, orain arte potentzia handiena zuenak (autobus geltokiko 100 kWko instalazioa) baino hamar aldiz potentzia handiagoa dauka.

Instalazio fotovoltaikoaren estalkiaren galiboaren altuera hiru metrotik gorakoa da, eta, beraz, autoak zein furgonetak eta ibilgailu industrialak aparkatzen ahal dira.

Cardenal Ilundain HLHIPren ondoko udal-lurzatian dagoen eguzki-aparkaleku horren administrazio-emakida –aparkalekuaren erabilerarekin bateragarria den energia fotovoltaikoa ekoizteko planta bat instalatu, kudeatu eta ustiatzeko– Sunstroom Engineering SL eta Sunstroom Enginering Nederlan BV enpresek osatutako Parking Eguzki ABEEari adjudikatu zitzaion. Emakidak 20 urteko indarraldia du, eta 2042ko irailean amaituko da. Parking Eguzki ABEEak honako hau ordaindu beharko du: kanon finko bat, 2.000 eurokoa urteko, gehi zati aldakor bat, energia saltzearen bidez eskuratutako diru-sarreren % 1,50ekoa.

Eguzki-aparkalekuan 240 plaza daude eta 5.500 metro karratuko azalera du. Plaza guztietatik, 8 mugikortasun murriztua dutenendako dira; beste 16 ibilgailu elektrikoak kargatzeko erreserbatuta daude eta laster aktibatuko dira. Estalkiaz gain, obrak eremua berrurbanizatzeko, aparkalekua erabat asfaltatzeko, aparkatzeko tokiak eta zirkulazio erreiak mugatzeko eta artifizialki argiztatzeko sistema bat jartzeko baliatu dira, besteak beste.

Instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia kudeatzeko, transformaziogune berri bat eraiki da, eta aurrez zegoenari konektatu zaio 250 metroko kanalizazio baten bidez. Eguzki-aparkaleku hori hiriko lehena da eta Go Green Iruña Estrategiaren parte da. Estrategia horrek Udala klima-aldaketaren aurka borrokatzeko egiten ari den jarduketak biltzen ditu.

MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA

2021etik hona, Mugikortasun Zerbitzuarekin elkarlanean, lanean aritu gara udal guneak lagatzeko, karga azkarreko eta erdi azkarreko 20 gune ezarri eta kudeatzeko, bai eta udal jabetzako beste 3 kargagune ere.

2023 hasieran, VILALTA emakidunaren 20 kargaguneak ezarri dira, eta jarraipen eta kontrol lanak egin dira kontratua betetzen den eta emakidan ezarritako kanona fakturatzen den jakiteko.

3 udal kargaguneez gain, beste bat jarri zen Herritarren Segurtasunerako eraikinaren ondoan, Udaltzaingoaren ibilgailu elektrikoak kargatzeko.

Honako grafiko honetan, 2023ko abendura arte izandako kargen bilakaera ageri da hilez hil:

Ibilgailu elektrikoen kargen bilakaera Iruñeko Udalaren kargaguneetan

Evolución recargas de vehículos eléctricos en concesión Ayto Pamplona

Kargaguneen zerrenda, Iruñeko Udalaren emakida eta jabetza 

Izena

Kudeatzailea

Potentzia (kW)

620 - Iruña - PDR004_AUTBUSAK_R

Iruña

72

628 - Iruña - PDR006_IP_BUZTINTXURI_SR

Iruña

44

629 - Iruña - PDR005_CVX_SANDUZELAI_SR

Iruña

44

838 - Iruña - PDR011 – OSPITALEAK_R

Pamplona EVcharge

72

839 - Iruña - PDR012 – OSPITALEAK_SR

Pamplona EVcharge

44

842 - Iruña - PDR007 – EZKABA_R

Pamplona EVcharge

72

843 - Iruña - PDR018 – PAULINO CABALLERO_SR

Pamplona EVcharge

44

847 - Iruña - PDR008 – VILLAFRANCA_SR

Pamplona EVcharge

44

848 - Iruña - PDR009 – ERRIPAGAÑA_R

Pamplona EVcharge

72

849 - Iruña - PDR010 – SADAR_R

Pamplona EVcharge

72

850 - Iruña - PDR013 – OLIVA MONASTERIOA _R

Pamplona EVcharge

72

851 - Iruña - PDR014 – OLIVA MONASTERIOA_SR

Pamplona EVcharge

44

852 - Iruña - PDR015 – RENFE_R

Pamplona EVcharge

72

853 - Iruña - PDR016 – RENFE_SR

Pamplona EVcharge

44

854 - Iruña - PDR017 – NAFARROAKO BLANKA_SR

Pamplona EVcharge

44

855 - Iruña - PDR019 – GALIZIA ETORB._SR Der

Pamplona EVcharge

44

856 - Iruña - PDR020 – GALIZIA ETORB._SR Izq

Pamplona EVcharge

44

857 - Iruña - PDR021 – ENEKO ARITZA_SR

Pamplona EVcharge

44

858 - Iruña - PDR022 – ANELIER PASALEKUA_SR Der

Pamplona EVcharge

44

859 - Iruña - PDR023 – ANELIER PASALEKUA_SR Izq

Pamplona EVcharge

44

6088 - Iruña - PDR001 - ERMITAGAÑA_SR

Pamplona EVcharge

44

6089 - Iruña - PDR002 - SAN IGNAZIO_SR

Pamplona EVcharge

44

6090 - Iruña - PDR003 - EZKIIROTZ_SR

Pamplona EVcharge

44

 

AHOULKULARITZA / SENTSIBILIZAZIOA

BARNERA BEGIRA

2023an zehar, jarduera mota horiek eboluzionatzen joan dira, Energiaren Udal Kudeaketa Integrala izatea espero dena izan dadin. Iruñeko Udaleko Energia Agentziak energiaren arloan gehien inplikaturik dauden uda alorrekin dihardu lankidetzan, eta, ahal den neurrian, alor, erakunde autonomo eta udal-enpresei laguntzen die energia-gaietan.

ENERGIA MAHAIA

2022an ere mahaia geldirik egon da, Hiri Kontserbazioko alorrak jarraipenik eman ez diolako. Hiri Kontserbazioko, Argiteriako, Eraikinetako eta Agentziako zerbitzuen arteko barne-mahai teknikoa eta zeharkakoa da.

Funtsezkotzat jotzen da udalaren eraginkortasun energetikorantz jotzeko eta hornidura publikoen eraginkortasuna hobetzeko.

Helburua da egiten ari diren lanak, xedeak eta sor daitezkeen eragozpenak bateratzea. Asmoa da, baita ere, ikuspuntuak eta ezagutzak partekatzea, zerbitzuen arteko elkarreraginak egoki denean sustatzea, halako moduz non udal-administrazioaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetuko baitira Energia kudeatu eta planifikatzeko.

ENERGIA-AZTERLANAK ETA AHOLKULARITZA

Energia-azterlanek helburu dute, batetik, instalazioaren ekiporik adierazgarrienen egoera zein den eta zer kontsumitzen duten jakitea, eta, bestetik, lortzea energia-kontsumoa izan dadila jardueraren premiak betetzeko behar den txikiena, horrela ere CO2 isuriak zein kostu operatiboak murriztuko baitira.

Esan beharra dago lan-esparru horren parte batez behintzat “Udal-eraikinen mantentze-lanak eta energia-zerbitzuak” izeneko kontratua arduratzen dela (Hiri Kontserbazioaren kontrolpean), eta U.T.E EULEN-ODF enpresak ematen duela zerbitzu hori. Horrenbestez, energia-azterlanak edo haiei lotutako beste edozein argibide zerbitzu horren bidez ere eskuratu daitezke.

2022an, honako entitate eta lan hauekin aritu gara lankidetzan:

  • Gayarre Antzokia Energia elektrikoa kontratatzeko aholkularitza eta aldaketa kontratu-baldintzetan.
  • — ComIruña. Horniduren kontratu-baldintzak berrikustea.
  • — Kirolak. Instalazioen analisia eta berariazko aholkularitza proposamen jakin batzuetan:
    • • ESE auditoria.
      • • Enpresa hornitzaileen, mantentzaileen eta energia-zerbitzu berrien plegua.
      • • ESE Aurrezki Analisiak.
  • Gizarte Ekintza Aholkularitza energetikoaren inguruko lana eta inkestak egitea ECODES eta EPAH (Energy Poverty Advisory Hub) enpresekin, Iruñeko hirian pobrezia energetikoari buruzko azterlana egiteko.
  • — Mugikortasuna. Udal eraikinei lotutako kargaguneen azpiegitura abian jarri eta kudeatzea.
  • — Bulego Estrategikoa. Europako proiektu onetsiak kudeatzen laguntzea eta proposamen berriak zehaztea, hala nola LIFE programari lotutakoak.
  • — Proiektu Estrategikoak. Exekuzio-proiektuak idazten laguntzea, zero energia-kontsumoaren, berriztagarriak txertatzearen eta energia-kudeaketaren ikuspuntutik abiatuta; Buztintxuriko kiroldegia eta Zabalguneko Civivoxa egiteko obretan lagundu da.
  • — Hirigintza Gerentzia Hornidura elektrikoa optimizatzea: tarifei buruzko aholkularitza, kontratazioa eta kontsumoa optimizatzea kondentsadoreen baterien bidez.
    • • Aurten ere ekarpenak egin zaizkio Arrosadiko HJPBri.
  • Turismoa. SF360 proposamenaren idazketan lagundu da NGEUtik datozen funtsak eskatzeko.
  • — Kultura Aktiboki parte hartu da Ekitaldi Jasangarriak Iruñean garatzeko proiektuan, Ziudadela Jasangarria proiektu pilotuaren bidez.
  • — MercaIruña. Erakundeari analisia egiten eta proposamenak zehazten lagundu zaio instalazioetan autokontsumorako tresneria garatzeko, baita ibilgailu elektrikoa kargatzeko guneak ere.

TOKIKO AGENDA 21

Ohikoa izaten ari denez, bi alorrak elkarrekin egiten ari diren lana funtsezkoa da eta, 2030erako Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategiaren bidez, aukera ematen du halako ikuspegi bat izateko Klima Aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko, bai udalerako, bai hiri osorako.

Aurten, gainera, berezko kartelak egin dira Hiriko Drainatze Sistemetarako.

LAGUNTZA PUBLIKOEN KUDEAKETA

Energia Agentziak energia-esparruaz bezainbatean dituen ezagutzez baliatuta, laguntzak kudeatzen ditu, hala bereak nola beste udal-alorrenak, eskualde zein estatu mailetan eskuragarri dauden baliabide ekonomikoak lortze aldera.

KANPORA BEGIRA

Iruñeko Udaleko Energia Agentzia erreferentziazko aholku-emailea da hiriko herritarrentzat eta enpresentzat. Hortaz, halako kontsultak jasotzen ditu.

HERRITARRENDAKO AHOLKULARITZA

Energia Agentziak jendaurreko lana egiten du lanegunetan, 08:30etik 14:30era. Hona, jarraian, Zerbitzuan, 2023. urtean, jasotako kontsultei dagozkien datu nagusiak, baldintza ezberdinen arabera sailkatuta.

  • Kontsulta egiten dutenen profila Kontsulten % 60 baino gehiago partikularrek egiten dituzte (% 30 gizonak eta % 30 emakumeak), eta gainerako % 30, enpresek.

Kontsulta egiten duten agenteen profila (gizon-emakumeak partikularren kontsultak dira)

Perfil de los agentes que realizan las consultas (hombres y mujeres son consultas de particulares)

  • Kontsulta mota Kontsulten erdia baino gehiago autokontsumorako laguntzen argitalpenaren karira egin dira, bai eta estatuko eta/edo eskualdeko beste laguntza batzuen inguruan ere. Garrantziaren araberako hurrengo gaia (oso lotuta aurrekoarekin) energia berriztagarriek hirian duten aukeren ingurukoa izan da.

Kontsulta motak

Tipo de consultas realizadas

ARROTXAPEKO ENERGIA INFORMAZIOKO BULEGOA

Arrotxapeko Energia Informazioko Bulegoa 2022ko martxoan ireki zen Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Iruñeko Udalak oPEN Lab Europako proiektuaren esparruan gauzatu duen ekimenetako bat da. Proposamen horrek energia jasangarriaren arloan errepikagarriak eta komertzialki bideragarriak diren soluzio-paketeak identifikatzea du xede.
Espazio espezializatu horrek argiaren eta gasaren fakturei buruzko aholkularitza ematen du, baita energia berriztagarrietarako laguntzei buruzko informazioa ere: eguzki-plakak, aerotermiak, birgaitzea, fatxaden isolamendua, etab. Halaber, energia-komunitateei buruzko informazioa ematen du.

Bulego horren bidez, eta pixkanaka leihatila bakarreko energiaren, birgaitzearen eta hiri-berroneratzearen arloko aholkularitza-eredu bat ezarriz, Iruñeko Udalak eragile aktiboa izan nahi du energia-trantsizioa bultzatzen eta energia-birgaitzearen, mugikortasunaren, fotovoltaikoen eta instalazio termiko berriztagarrien inguruko jarduera sortzen, bai eremu publikoan, bai energia-komunitateetan, eta inbertsio pribatuak sustatuz.

Bulegoak honako zerbitzu hauek eskaini ditu:

  • Azalpen erraza etxeetan kontsumitzen ditugun energia motei buruz eta haiek ingurumenean, herritarrengan eta ekonomian duten eraginari buruz. Etxeetako energia-kontsumo termikoaren/elektrikoaren batez bestekoa.
  • Faktura elektrikoa: 2.0 TD tarifan potentzia eta energia terminoak deskribatzea. Kontratazio-aukerak: PVPC, kooperatibak eta merkatu libreko merkaturatzaileak. IDE Distribución plataformaren deskribapena.
  • Gas-faktura: Fakturaren deskribapena eta kontratazio-aukerak, azken baliabidea eta bonu termikoa.
  • Bonu sozial termikoa eta elektrikoa. Zer da? Non lagunduko didate?
  • Etxean energia aurreztea: Irudien bidez, aurrezteko adibide errazak erakusten dira, hala nola: isolamenduen garrantzia, aire-infiltrazioak ezabatzea, konfort-tenperaturak, erradiadoreetarako islagailuak, toldoen eta pertsianen erabilera, eguzki-kontrolerako xaflak beiretan paratzeko, argiztapena, etxetresna elektrikoen etiketa energetiko berria, deskonexio-blokeak, etab.
  • Ahalduntze energetikoa: Nola aurreztu autokontsumoarekin eta izan buruaskiagoa? Zer laguntza daude? Nola partekatu blokeko etxebizitzekin? Zer dira energia-komunitate ak eta nondik hasiko gara?

HIRIEN EDO ERAKUNDEEN ENERGIA-SAREAK

Energia Agentziak hirien zenbait saretan parte hartzen du hala nazioan nola nazioartean, eta esperientziak, proiektuak, kezkak eta premiak partekatzen ditu haiekin. Honako sare hauekin izan du harremana eta haiekin jardun 2023. urtean zehar:

ENERAGEN (http://www.eneragen.org/es/)

Iruñeko Udala EnerAgen Sareko (Espainiako Energia Agentzien Elkartea) bazkidea da, 2003. urtetik.

EnerAgen sariak. Udala elkarlanean aritu da sarean EnerAgen sariak hedatzen eta haietarako hautagaitzak hautatzen.

Lan taldeak

Agentzia aktiboki ari da Elkartearen bi lantalde hauekin elkarlanean:

  • — Autokontsumoa. Webgunea garatzeko ardura dauka: Ministerioari ekarpenak eta proposamenak egiten dizkio, autokontsumoaren garapena hobetzeko eta bitartekari aritzeko hala berrikuntzen gainean lehen eskuko informazioa jasotzeko nola Estatuan gure kezkak helarazteko.
  • — Energia-horniduren digitalizazioa eta kudeaketa. Lan taldeka hiru helburu ditu: (1) Energia-merkatua (gasa eta elektrizitatea) eta kontratazio-ereduak eta -prozedurak hobeki ezagutzea; (2) Administrazio Publikoek kudeatzen dituzten energia-hornidurako guneen gaineko informazio teknikoa modu digital, arin eta errazean ematea; (3) Jardunbide egokiak eta kasu arrakastatsuak identifikatzea eta haien trukea sustatzea lan taldearen jardun-eremuan.

ENERGY-CITIES (https://energy-cities.eu/)

Iruñeko Udala Energy Cities sareko bazkidea da 1999. urteaz geroztik. Hura Europako hiri aktiboen sare garrantzitsuena da, eredu energetiko berriei dagokienez.

2023an, Energy Cities sareko hainbat teknikarirekin aritu da lankidetzan, Agentziak abian dituen proiektuen balioa nabarmentzeko:  pobrezia energetikoaren jarraipena egitea, udal-instalazioekin energia berriztagarria sortzea, autokontsumoa bultzatzea…

EUROPAKO PROIEKTUAK

STARDUST (https://stardustproject.eu/)

Stardust proiektu europar bat da, xede duena energia-eraginkortasun orokorra areagotzea eta parte hartzen duten hirietako bizi-kalitatea hobetzea, baita tokiko ekonomia suspertzea eta negozio-eredu berriak sortzea ere. Hori lortzeko bidea da eraikuntzaren, energiaren eta mugikortasun elektrikoaren sektoreak integratzea, informazioaren eta komunikazioaren teknologia aurreratuenak, konektibitatea, eta gauzen Interneta (IoT) erabilita.

Aurreko urteetan bezala, honakoetan garatutako proiektuen jarraipena lantzen segitzen dugu:

  • — Microred Irache
  • — Beroa berreskuratzea CPD ANIMSA
  • — Hiri Plataforma
  • — Ibilgailu elektrikoa kargatzeko azpiegituraren garapena

Agentziarekin koordinatutako ekintza horiez gain, esparru energetikoari buruzko gure ikuspegiaren bidez eman dugu laguntza hainbat neurritan, hala nola gamifikazio-tresnan, negozio-ereduen garapenean eta argiztapen adimentsuan.

Proiektuari buruz eskura dagoen informazio guztia haren weba da, eta Stardust Academyren txostenak udal-webean.

POTENT (https://www.interregeurope.eu/potent/)

Public Organisations Transform Energy Transition (POTEnT). Proiektu honen helburua da 2023rako aurreikusitakoa baino % 10etik gorako karbono-murrizketa lortzea, eta, horretarako, agintari publikoek energia-zerbitzuak hobeki eskaintzea lortu nahi da. Proiektua finantzatzen duen programa Interreg Europeda.

2023a haren garapen-urtea izan da; zehazki, hainbat Study Visits egin dira, proiektuko bazkideekin esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko. Azken Study visit-a ekainean egin genuen, Parma hirira, hain zuzen:

  • — Lan-saio interaktiboa - Proiektuko bazkide bakoitza gonbidatzen da aurkezpenen edukia talde txikitan eztabaidatzera eta proiektu berrietarako funtsezko puntuak identifikatzera.
  • — Energia marjinaleko proiektuak berriro aztertzea.
  • — Finantza-hezkuntzako programak eta mikrokredituak.

Aldi berean, Tokiko Ekintza Plana garatzeko, Stakeholders Taldearen topaketak egin dira. Bertan, gure aurrerapenak azaldu eta elkarrekin lan egin dugu gure Tokiko Ekintza Planean eragina izan dezaketen tokiko eragile publiko zein pribatuekin, batez ere Parma hiriarekin.

Amaitu dugu gure Tokiko Ekintza Plana (hori Proiektuaren helburu bat da), eta bi neurri hartu ditugu plana ezartzeko: Energia-komunitaterako plan pilotu bat eta haren erreplikagarritasun posiblea, eta, bestetik, informazio energetikorako bulegoen eredua garatzea.

  • — Energia-komunitateak: udal-instalazioen energia lagatzea, esparru publikoak lagatzea eta forma juridikoa.
  • — Informazio Energetikorako Bulegoak. Jardueren deskribapena eta bideragarritasun ekonomikoaren azterketa.
EUCF

European City Facility EUCF Europako ekimen bat da tokiko udalerriei/agintariei, horien elkarteei eta Europa osoan udalerriak/tokiko agintariak elkartzen dituzten tokiko erakunde publikoei laguntzeko, energia jasangarriari lotutako inbertsioak azkartzeko inbertsio-kontzeptuak gara ditzaten.

Proiektu honek Europar Batasuneko Horizonte 2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren finantzazioa jaso du, 864212 zenbakiko dirulaguntza-hitzarmenaren bidez.

European City Faclity-ren baitan, Iruñean energia-komunitateetan oinarritutako inbertsio-kontzeptu bat garatu da. ENERGIA KOMUNITATEAK, ENERGIA POSITIBOKO AUZOETARANTZ JOTZEKO, DESKARBONIZAZIORAKO ESTRATEGIA GISA.

Ondoren, proposatutako estrategia bakoitza abian jartzeko lortu nahi diren funtsak daude zehaztuta (728.285.403 EUR). Era berean, Pay-back (Inbertsioa berreskuratzeko epea) eta TIR (Itzulerako Barne Tasa) datuak sartu dira, inbertsio bakoitzaren finantza-balorazio hobea egiteko:

Valoración financiera EUCF

Estrategia

Inversión a movilizar

Pay-back (años)

TIR*

Rehabilitación

443.456.000€

10

5,75%

Aerotemia

108.900.000€

>25

-4,35%

Biomasa

24.208.000

13

5,48%

Movilidad

51.095.200€

6

8,23%

Fotovoltaica

99.760.000€

12

6,13%

Ayuntamiento

866.203€

Informazio eta laburpen exekutibo guztia: https://www.pamplona.es/european-city-facility

OPEN LAB

OPEN LAB proiektuak errepikagarriak diren eta komertzialki bideragarriak diren irtenbide-sortak identifikatu nahi ditu, dauden hiri-testuinguruen barruan energetikoki positiboak diren auzoak lortzeko asmoarekin; irtenbide horiek tokiko energia-sisteman txertatuko dira erabat. Hala, auzoan mikroenergia aktiboko gune bat sortzen saiatzeko. Proiektuak teknologia eta sorta horiek auzo mailako irtenbide integratu gisa probatu nahi ditu.

Erakusle horiek Iruñean eginen dira, baita Genk (Bélgica) eta Tartu (Estonia) hirietan ere. Iruñean Arrotxapean eginen dira jarduketak, IWER eraikinean eta San Pedro kolonian zehazki.

Iruñeko Udaleko Energia Agentziak honako lan hauek egin ditu 2023an:

  • — Proiektuan erabateko dedikazioa duen pertsona bat kontratatzea. Horretarako, kontratazio-prozedura bat egin da maiatzean eta ekainean.
  • — Arrotxapea auzoan energia-komunitate bat sortzea.
  • — Auzoaren energia-beharrak lantzea Arrotxapeko gizarte-eragile guztiekin.
  • — Birgaitze energetiko berritzaileko jarduketak alokairuko 12 etxebizitza sozialetan San Pedro etxe-multzoan:
  • — Energia aktiboki garatzea eta kudeatzea Iruñeko energia positiboko lehen auzo berdea lortzeko, kontuan hartuta hala energia-eraginkortasuna nola tokiko sorkuntza berriztagarria.

PLAN4CET LIFE

PLAN4CET proiektuaren helburu orokorra Europako eskualde eta hiriei laguntzea da, beren behar eta aukeren arabera energia garbi bateranzko trantsizio-planak diseinatu, garatu eta aplika ditzaten.

Horretarako, proiektua hainbat produktu (metodologiak, tresnak eta laguntza teknikoa) sortuko dituen ekimen gisa sortu da, EBko eskualdeei (bereziki, gaitasun falta duten udalerri ertain eta txikiei) eta hiriei CET - Energia Trantsizio Garbiaren plangintzan laguntzeko.

Proiektuak zuzenean lagunduko die EBko 3 eskualderi Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planak hobetzen Nafarroan, Skänen (Suedia) eta Emilia Romagnan (Italia) eginen diren proiektu pilotuetan. Eskualde horiek EBko hainbat eskualde mota irudikatzen dituzte, eta eredu izanen dira ikaskuntza eta praktika onenak transferitzeko.
 Proiektuan trebakuntza-ekintzak eginen dira parte hartzen duten eskualde eta kide guztiendako. Aldi berean, eskualde bakoitzak energia trantsizio garbirako (CET, ingelesezko siglen arabera) pilotua ezarriko du.

Nafarroan eginen diren jarduketa nagusiak honako hauek izanen dira:

  • — 2030eko eta 2050eko Nafarroako Energia Trantsizio Garbirako Estrategiaren garapena
  • — Nafarroako energia-trantsizio jasangarriko gobernantza (antolaketa eta langileen prestaketa)
  • — Proiektuak Iruñeko Udaleko Klima-aldaketako eta Energia-trantsizioko Estrategia ezartzen lagunduko du.

EKITALDIAK ETA JARDUNALDIAK

Agentziak hainbat ekitaldi eta jardunalditan parte hartu du.

  • — 2023/01/24 Energia Komunitateen Europako II. Biltzarra
  • — 2023/05/03 UNEF jardunaldia, Jasangarritasun Mahaia,
  • — 2023/05/30 SNE Microredes saioa, AFI jardunaldia prestatzea,
  • — 2023/06/02 AFI Eraginkortasun Energetikoaren Jardunaldia,
  • — 2023/06/13 U. Politecnica Valencia katedraren mintegian parte hartzea
  • — 2023/06/22 a3e jardunaldia
  • — 2023/07/14 ECOSERVEIS - DIBA jardunaldia eta prestaketa,
  • — 2022/09/27 birgaitze jardunaldia, Merkataritza Ganbera – Iberdrola

IRUÑEKO TOKIKO AGENDA 21

HIRI-BARATZE

KOMUNITARIOAK

Aurrekontua: 4.596,45 €
Deskribapena: Hiri-baratze komunitarioetan hiri-nekazaritza ekologikoa egiten da. Abian jarri ondoren (hau da, baratze-mailak eraikitzea eta lurrez eta konpostez betetzea, inguruz inguru hesiak jartzea, tresnak eta lanabesak ekartzea), gastuak honakoak izaten dira: galdutako lurra birjartzea, konposta ekartzea, landareak erostea eta materialak konpontzea.

Baratzeetan ikastetxeek eskatutako lantegiak egin dira (Eunate Institutua, San Frantzisko Ikastetxea, Víctor Pradera Ikastetxea, Cardenal Ilundáin, Patxi Larraintzar Ikastetxea, etab.), Berriztu elkarterako lan komunitarioak, aisia jarduerak hainbat erakundetarako: Down Sindromea eta Tasubinsa Elkartea; lankidetza hainbat elkarterekin: Nafarroako Hazien Sarea, Nafarroako Elikadura Subiranotasun Taldea, etab.

2022az geroztik, landareak hein batean Enplegu Sozialeko Ibai Lantaldearen bidez ematen dira, eta gizarte enpleguko taldeak barazkiak, landare usaintsuak eta landareak ekoizten ditu, eta gero, halakoak eskatu dituzten baratzeen artean banatzen dira.

Gainera, baratzeetako lurra hobetze aldera, hiriko zuhaitzen inausketa xehatu eta huraxe ere aprobetxatzen da, eta, horrela, aldiro, lorategi-zerbitzuko kamioiek inausketa xehatua baratzeetan utzi, eta elkarteek beren baratzeetan banatzen dute. Era berean, loreak birjartzeko denboraldi amaiera bakoitzean, Berdeguneen Zerbitzuko soberakinak hiri-baratzeei eskaintzen zaizkie, baratze-maila loretsuetan landatzeko.

ETXABAKOIZKO BARATZEAK (PARTIKULARRAK ETA ELKARTEAK)
Aurrekontua: 1.875,54 €
Guneak 45 baratze ditu (37 partikularrenak, 8 elkarteenak, 3 udalarenak gizartean bazterturik dauden familiendako). 300etik gora lagun daude erreserba-zerrendan.

Inguruan badira harri aunitz; hori dela eta, edukiontzi bat paratu zen hara eramateko eta zabortegian husteko. Harriz beteriko 2 edukiontzi eraman dira zabortegira, 501,60 euroan.

Sarrera aldean, ontzi bat paratu da zaborrak biltzeko. Astean behin, Bideak Garbitzeko Zerbitzuak ontzia husten du.
Zerbitzuak hainbat modu baliatzen ditu jendearekin eta elkarteekin harremanetan jartzeko:

  • — SMS mezuak bidaliz; abisuetarako.
  • — Posta elektronikoa eta telefonoak: Horrela, jendearen beharren eta abisuen berri izaten da.

ESPEZIE EXOTIKOAK EZABATZEA

Aurrekontua: 36.493,60 €
Deskribapena: Iruñeko udalerrian espezie exotikoak daude, bai animaliak bai landareak, eta kaltegarriak dira hiri-ekosistemarentzat, besteak beste galera ekonomikoak eta biodibertsitatearen galera eragiten dituztelako.

2023an, Iruñeko udal-barrutiko ibaiertzetako landare-espezie exotiko inbaditzaileei buruzko lana hasi da, Runa 2025 proiektuaren baitan. Hainbat jarduera barne hartzen ditu: Iruñeko ibai-parkean espezie exotiko inbaditzaileen presentzia ezagutzea.

  • — Inva-exotik ingurumen-hezkuntzako eta - sentsibilizazioko programa.
    • • Erakusketa ibiltaria urteko lehen lauhilekoan. 8 kokaleku Iruñean
      • • Erakusketa dinamizatzeko 10 jarduera Geltokin eta hiru Civivoxen.
      • • 10 bisita gidatu
      • • 19 hezkuntza-lantegi
      • • 3 landa-ateraldi edo auzolan
  • — Espezie horiek Iruñeko ibaien uholde-eremuan duten egoeraren gaineko diagnosia: landa-lana, identifikazioa eta mapa-lana uholde-eremuaren barnean, 100 urteko errepikatze-denborarekin. Azterlana oinarria izanen da, aurrera begira horrelako espezieak ezabatzeko eta kontrolatzeko.

HEGAZTI UGALTZAILEETAN OINARRITUTAKO BIODIBERTSITATE ADIERAZLEA
Aurrekontua: 3.000,00 €
Deskribapena: Iruñeko Udala 2009tik ari da hemen bizi diren hegazti arrunten populazioaren tamaina ikertzen, bizi-kalitatea eta garapenaren jasangarritasuna neurtzeko adierazle nagusietako bat baita (SEO/BirdLife, 2010).
2022. urtean metodologia aldatu zen, eta, horren ondorioz, Iruñeko hegaztien gaineko laginketa bat egin zen, errolden bidez eta udalerriko habitatekin duten loturaren bidez.

Horrela, udalerria 500 metro luzerako eta 500 metro zabalerako gelaxketan banatu zen, eta haietariko 80 gelaxkatako hegaztiak erroldatu ziren. Azterketa bi txandatan egin zen, bata apirilaren 15etik maiatzaren 15era, espezie egoiliarrak eta migratzaile aurre-sahararrak lagintzeko, eta bestea maiatzaren 15etik ekainaren 15era, Saharaz gaindiko espezieak lagintzeko.

Aldi berean, aldagai geografikoa hartu zen kontuan, 14 azpikategoriatan multzokatutako SIG mapetako geruzen bidez lortutakoa. Azpikategoria horiek, aldi berean, 5 kategoria handitan sailkatzen dira: nekazaritza-eremua, lorategiak, parkeak, ibai-ingurunea eta gune oso urbanoa.

Guztira, 80 transekto lagindu ziren eta, haietan, 2022an eta 2023an, 78 hegazti-espezie atzeman ziren (2022: 68; 2023: 76).

2023an, guztira, 7.762 hegazti ikusi edo zenbatu ziren, hau da, 2022an zenbatutakoak baino % 8,6 gutxiago (n = 8490).
Espezierik ugarienak (5 ale baino gehiago erroldatuak transekto bakoitzeko), Passer domesticus eta Columba livia dira. Kalkuluen arabera, bana beste, 8 hegazti transekto bakoitzeko, hau da, 12 hegazti baino gehixeagoko dentsitatearekin 10 hektarea bakoitzeko, detektagarritasunaren efektuaren ondorioz zuzendu gabe (Buckland et al., 2001). 2002an erabilitako ereduen arabera, bana besteko dentsitateari dagokionez, 22 hegazti dira 10 hektarea bakoitzeko Passer domesticuserako, eta 18 hegazti/10 ha Columba liviarako (Arizaga et al., 2022c).

Hegazti aberastasunari begira, ibai-ingurunea da nabarmentzekoa espezie asko eta era askotakoak daudelako.

HEGAZTIENDAKO BABESLEKUAK (HABIA-KUTXAK) ETA BIODIBERTSITATEARI BURUZKO BESTE JARDUKETA BATZUK
Aurrekontua: 16.587,92 €
Deskribapena: Habia-kutxa teknika bat da, hegazti eta ugaztunen espezieak “birkolonizatzeko” aukera hobetu eta handitzeko erabiltzen dena hiri-eremuetan. Horretaz gain, habia-kutxak erabiltzeak datuak ematen ditu biologiaren zenbait alderdi zientifikotarako, bertan diren espeziei buruz, eta tresna erabilgarria dira ingurumen-hezkuntzako jarduerak garatzeko. Proiektuaren helburu dira izurrien kontrola egitea (amilotx eta kaskabeltzen bidez), habia-kutxen jarraipena egitea (eraginkortasuna jakiteko), hegazti-populazioen bilakaera ezagutzea, hegaztiei eraztuna jartzea, eta ingurumen-hezkuntza lantzea ikastetxeetan lantegiak eginez. Gainera, gizarte-egoera zailean dauden gazteen gizarteratze eta laneratzea (zurgintzako lantegi-eskola).

Lantegiak gaztelaniaz eta euskaraz eskatu dira, haur, lehen eta bigarren hezkuntzako mailetan emateko.
Bestalde, habia-kutxak udaberrian berrikusteak aukera ematen du garaiz atzemateko liztor asiarrek okupatu ote dituzten, lehen habia gisa erabiltzen baitituzte.
Programan honelako ekintzak egiten dira:

  • — Habia-kutxa egin eta jartzea paridoentzat
  • — Apo-hontzaren habia-kutxak berrikustea
  • — Belatz gorrien habia-kutxak berrikustea
  • — Gau-hontzaren habia-kutxak berrikustea
  • — Gerri-txori arruntaren habia-kutzak berrikustea
  • — Txantxangorriren eta buztanikara zuriaren habia-kutxak berrikustea
  • — Paridoen habia-kutxak berrikusi eta bernizatzea
  • — Lantegiak ikastetxeetan, haien artean habia-kutxak jartzeko eta berrikusteko lantegiak, hegaztiendako janlekuak, natur ibilbideak, ibilbide ornitologikoak, zentzumenen estimulazioa, intsektu-hotelak egiteko lantegiak.

Guztira, 1.500etik gora lagunek parte hartu dute.

GAU-SAGUZAR ERTAINAREN ETA BESTE SAGUZAR BATZUEN POPULAZIOA MANTENTZEKO LANAK
Aurrekontua: 3.400,00 €
Deskribapena: Gau-saguzar ertainaren populazioa (Nyctalus noctubre) egonkor mantentze aldera edo, are, handitze aldera, haren populazioari buruzko azterketa bat egiten da urtero. Horretarako, Iruñeko hainbat eremutako zuhaitzetan jarritako babes-kutxak aztertzen dira. Lana saguzarretan aditua den biologo batek egiten du. 2023an, honako ekintza hauek egin dira:

  • — Hainbat tipologiatako 94 habia-kutxa berrikusi eta garbitu dira hiriko hainbat lekutan.
  • — Babes-enborrak bitan berrikusi dira (irailean eta urrian).
  • — Babes-zuhaitzen bilaketa eta berrikuspena.
  • — Eraikinen berrikuspena eta laginketa ultrasoinuen bidez Iruñeko katedralean.

Gau-saguzar ertainak hiru eremutan bakarrik aurkitu dira: Trinitarios, Miluze eta Nafarroako Unibertsitateko Campusa, azken 5 urtean bezala. Irailean daude kutxa okupatu gehien.

10 kutxatan, behin baino gehiagotan ikusi dira gau-saguzar ertainak. Baieztatu da gau-saguzar ertaina egon dela aurreko urteetan okupatutako zuhaitzetan. Guztira, 315 ikuskapen egin dira eta, haietariko 54tan, gau-saguzarrak aurkitu dira.
2021ean jarritako kutxa lauak gero eta okupatuagoak daude.

Gau-saguzarra oraindik ere badago Iruñean, baina duela bi hamarkada baino ale gutxiago dira. Zalantzarik gabe, besteak beste, nagusiki zuhaitz zaharren mozketak eragin du jaitsiera.

KARBONOA XURGATZEKO BASO AUTOKTONOA LANDATZEA

Aurrekontua: 20.128,59 €
Deskribapena: Landatutako baso autoktonoa (3 hektarea) mantentzeko lanak. Saila Agustinos industrialdeko 7-2069 udal lurzatian dago kokatua. Iruñerriko landareen serieko 2.000 zuhaitz autoktonoen marren % 7 landatu dira, eta 200 zuhaixka ere bai.

Marrak eta 150 zuhaitzak bi egunetan landatu zituzten boluntarioek, azaroaren 25ean. 75 lagun baino gehiago aritu ziren.
Lurzatiaren gainerako 3 hektareak ere lehen zatiaren irizpide berberekin landatu ziren eta landaketa karbonoaren hustuleku gisa erregistratu zen Ekologia Trantsizio eta Demografia Erronkarako Ministerioan, Iruñeko Udalaren berotegi-efektuko isuriak berdintzeko, Kalkulatzen dut, Murrizten dut, Konpentsatzen dut ekimenaren baitan 3 zigilu horiek eskuratze aldera.

Mantentze-lanak Iruñeko Udalaren Lorezaintza Lantegi Eskolak egin ditu, proiektua eskolako gizarte-lan gisa aurkeztu baitzuen. Lantegi eskolako taldeak egin ditu lanak: sasiak garbitu, zuloak egin, landatu eta landaketa egiten laguntzeko elementuak paratu.

  • — Boluntariotza: 847,00 €
  • — Kartela babesteko kristala birjartzea: 356.95€
  • — Boluntarioen asegurua: 105,00 €
  • — Konposta: 295,15 €
EZKABAKO PINUDIAREN OIHAN KUDEAKETA

Aurrekontua: 0,00 €
Deskribapena: Ezkabako pinudian ez da oihan kudeaketarik egin, 2012ko mozketatik hona. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenaren bidez, oihan aprobetxamendua lehentasunezkoa izateaz gain, beste helburu bat ere txertatu da, hots, helburu hezigarria, basozaintzako graduan ari diren ikasleek pinudian praktikak egin ditzaten.

2023an, Basogintza Eskolarekiko lankidetzari eman zaio segida.

Harreman Nafarroako Gobernuko herri-lurren atalarekin, Iruñeko Udalak Ezkaba aldean jabetzan dituen lursailetako larreak nola aprobetxatu zehazteko.

Behar den agiri teknikoak prestatzea, Iruñeko Udalaren jabetzako larizio pinudietako zura aprobetxatzeko enkanterako. Ezkaba parajean.

BASO OLINPIARRA

Ekimen bat aurkeztu zen Espainiako Batzorde Olinpiarraren deialdian, Iruñean karbonoa xurgatzeko baso bat landatzeko, COEren jardueraren berotegi-efektuko isuriak konpentsatze aldera. Deialdia Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak koordinatzen du eta Santanderko bankuaren diru ekarpena dauka.

Lezkairu eta Mendillorri arteko oinezkoendako ibilbidean dagoen lurzatia aukeratu da, oinezkoendako bide horrek itzala izan dezan eta, horrela, inguru horretako konfort termikoa hobetzeko. Lezkairun, erreserbatua dago kirol hiria eraikitzeko lurzorua. Gaur egun, Lezkairuko ikasleak Mendillorrira doaz ikastera eta espero da ibilgailu pribatuaz bestelako garraiobideak sustatzea eguneroko joan-etorri horietarako.

2023ko martxoan, landaketa egin eta basoa 2023ko urrian inauguratu zen, Nafarroako Foru Komunitateko kirolari olinpiar batzuek parte hartuta.

MAPA TERMIKOA

Aurrekontua: 14.014,45€
Deskribapena: Iruñeko parametro klimatikoen bilakaera aztertu ondoren, energia-trantsiziorako eta klima-aldaketarako estrategian hainbat ekintza jo ziren lehentasunezkotzat; horien artean, hirian estres termikoa zuten eremuak zein ziren jakitea. 7 tenperatura-sentsore eta HR geolokalizatu erosi ziren, Iruñerriko Mankomunitateko hondakinen aurre-bilketako furgoietan jarri dira, eta abuztutik ari dira emititzen. Halaber, tenperatura, HR, eguzki-erradiazioa eta haizearen abiadura eta norabidea neurtzen dituzten 5 sentsore erosi eta udazkenean 5 kokapen finkoetan jarri ziren.

2023an, Irunlarreako sentsorea Mendebaldea haur eskolako estalkira eraman zen.

Urtebetean neurtzen aritu eta gero, lanaren ondorioak daude eskura, eta proiektua bilakatu da. Ondorioz, 2023an honako lan hauek egin behar izan dira:

  • — 2 sentsore 2 haur eskolatan paratzea: 2.841,08 €
  • — Sentsorea argiteria publikoan paratzea: 1.344,50 €
  • — SIM txartelak urtebeterako 12 sentsoretan 809,49 €
  • — 2 seihilekoetrako datuak lortzea: 522,72 €
  • — Sentsorea konpontzera eramatea: 12,90 €
PARTAIDETZA SAREETAN

Nels Sarearen aurrekontua: 2.500,00 €
Espainiako Klima Federazioaren aurrekontua: 700,00 €
Deskribapena:

— RELS SAREA

Udala Nels Sareko kide da (Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sarea), Tokiko Agenda 21 duten Nafarroako udalerriek osatua. 2022an, Nafarroako Gobernuak erabat utzi du hasieratik Sareari ematen zion laguntza teknikoa, eta Sareak bere diruekin Nasuvinsa kontratatu du Sarea administratzeko eta idazkaritzarako, kontratu txiki baten bidez; hori ez da nahikoa Sareak bilakaera aktiboagoa izan dezan. Egoera berri horrek Sareak Nafarroan duen zereginari buruzko eztabaida piztu du, hau da, zer helburu dituen eta sarearen etorkizuna bera...

Sarearen bilera teknikoak asko urritu dira. Oraindik ere ezinbestekoa da bertako kide izatea Nafarroako Gobernuari dirulaguntzak eskatu ahal izateko.

Bi bileretan parte hartu da. Haietan, sareko kide izateko kuota onesteaz gain, 2021eko kontuak aurkeztu eta Sarearen laguntza teknikoa eta jasangarritasun Jardunaldien antolaketa ere onartu ziren.

KLIMAREN ALDEKO UDALERRIEN SAREA

Sareko kide izateak online egiten diren prestakuntza-jardunaldi eta -solasaldietan parte hartzeko aukera ematen du; besteak beste, hondakinei buruzko udal-ordenantzak egitea eta berdeguneak mantentzeko irizpideak, karbono-aztarnaren kalkulua, CO2 xurgatzeko proiektuak.

INGURUMEN-TXOSTENAK
Aurrekontua: 0 €
Deskribapena: Hirigintza Gerentziak edo Birgaitze Bulegoak eskatutako ingurumen-txostenak dira, izapide hori behar duten hirigintza-espedienteak bideratzeko. Organo substantiboa Udala denean, ingurumen-organoa Udala ere bada. Birgaitze integralerako eskaera jakin batzuk egiteko, ingurumen-txostenak ere egiten dira.

Ingurumen-txostenak bat datoz bai Energia Trantsizio eta Klima Aldaketarako Estrategiarekin, bai Iruñeko 2030erako Hiri Estrategiarekin, bai Ibai Plangintzaren Ereduarekin.

Ingurumen-txostenetan honakoei buruzko irizpideak jasotzen dira: drainatze jasangarria, hegazti-espezie babestuen eraikinak eta habiak birgaitzea, zuhaitz autoktonoak landatzea, ura eraginkortasunez erabiltzea eta hondakinen kudeaketa.

Udalaren ingurumen-txostenak hirigintza-planei eta hiria birgaitzeko planei buruzkoak izan dira. Hona hemen:

  • — II. Zabalguneko HJPB

IRUÑEKO KARBONO-AZTARNAREN KALKULUA. MINISTERIOAREN KALKULU ETA KONPENTSAZIO ZIGILUA
Aurrekontua: 0,00 €
Deskribapena: Agustinosko xurgatze basoa karbono hustuleku gisa ministerioan inskribatzea.

EKONOMIA ZIRKULARRA ZERBITZUETAN
Aurrekontua: 0,00 €
Deskribapena: Elkarlana Turismo Zerbitzuarekin, Ekonomia Zirkularraren azterlanetik eratorritako kontratuak Turismo zerbitzuetan aplikatzeko.

EKITALDI JASANGARRIAK: EDALONTZI BERRERABILGARRIAK
Aurrekontua: 50.000€
Deskribapena: Jai-ekitaldi jendetsuetan hondakin asko sortzen dira, batez ere erabili eta botatzeko edalontziak; lurrean gelditzen dira eta, ondorioz, zabortegira iristen dira. Agenda 21 Zerbitzuak lehiaketa publiko bidez esleitu zion gizarte-erakunde bati edalontzi berrerabilgarriaren udal-zerbitzua.

Zerbitzuaren barnean dago, hala eskatzen den ekitaldietarako, edalontzi garbiak banatzea, erabili gabeko edalontzi garbiak eta edalontziak biltzea, bai eta haiek garbitzea eta biltegiratzea ere.

Sistema bi ekitaldi motatan ezartzen da: erakunde pribatuek erositako eta batez ere Sanferminetan erabilitako edalontzi berdea, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek eskatutako udal-edalontzia, hala nola auzoetako jai-batzordeak.

Honatx, 2023ko datuak:

UDAL EDALONTZI BERRERABILGARRIA

14 ekitalditan erabilia
— Edalontzi banatu dira

50.844

— Edalontzi garbitu dira

17.230

— Itzuli dira erabili gabe

18.696

— Edalontzi ez dira itzuli (% 45eko galera tasa edalontzi erabilien gainean).

14.593

Kostua:

4.632,43 €

Edalontzi itzuli gabeek eragindako diru-sarrerak: 14.560 euro (Entitateek Udalaren kontuan sartzen dute dirua).

14.560 €

EDALONTZI BERRERABILGARRI BERDEA (SANFERMINAK)

43 lokal pribatuk, 9 peñak eta udal-espazioetako 4 emakidak erabilia

— Edalontzi banatu dira

439.492

— Edalontzi garbitu dira

423.605

— Edalontzi bildu dira erabili gabe

15.897

— Edalontzi ez dira itzuli (% 55eko galera tasa)

243.434

Kostua

31.143,48 €

BARNE-AHOLKULARITZA
Aurrekontua: 0,00 €
Deskribapena: Zerbitzuak ingurumen-irizpideak zerbitzu batzuetako lehiaketa publikoetan txertatzen laguntzen du, bai eta espazio publikoa emateko, kontratuak egiteko eta beste ingurumen-alderdi batzuetarako baldintzetan ere.

INGURUMEN-IRIZPIDEAK LEHIAKETA PUBLIKOETAN

Zerbitzuak ingurumen-irizpide kuantitatiboak eta kualitatiboak txertatzen hartu du parte, bai eta txostenak egiten ere honako lehiaketa publiko hauetan aurkeztutako eskaintzak baloratzeko:

  • Gizarte Zerbitzuetarako kamioiaren erosketa
  • Gizarte Zerbitzuetarako furgoi bat eta 2 furgoneta erostea
  • San Domingo aldapako Guardia Gorputzaren barnealdea.
ESPAZIO PUBLIKOAREN LAGAPENAK

Sanferminetan, elkarte batzuek espazio publikoa okupatzea eskatzen dute beren jarduerak egiteko. Zerbitzuak ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko eta hondakinak kudeatzeko irizpideak sartu ditu honako eskaera hauetan:

  • — Foruen plaza.
  • — Taconera (Nafarra Oinez)
  • — Gurutzeko plaza
  • — Basotxoa (etxe erregionalak)

KONTRATUAK EGITEA

Honako kontratu hauen pleguak egiten eta aurkeztutako eskaintzen balorazio teknikoa egiten parte hartu da:

  • — Turismo-zerbitzuetako ekonomia zirkularrari buruzko azterlana, Udaleko Turismo Zerbitzuak egina.
  • — Miravalles kaleko SUD lorategi bihurtzea
KARBONO-AZTARNA TURISMO ETA MERKATARITZA ALORRAK SUSTATUTAKO EKITALDIETARAKO

Merkataritzari aurkeztutako proposamenaren berrikuspena.

KANPO-AHOLKULARITZA

— PARTIKULARRAK

Aurrekontua: 0,00 €
Deskribapena: Zerbitzuak partikularrek nahiz udalaz kanpoko erakundeek egindako kontsulta eta iradokizunetan laguntzen du.

Partikularren kontsultak, iradokizunak edo kexak 010eko udal zerbitzura bidalitako mezu elektronikoen bidez edo zerbitzuko telefonora zuzenean egindako deien bidez egiten dira.

 

EKITALDIAK ANTOLATZEA ETA PARTE HARTZEA

BIOMARATOIA

Apirilean, herritarrendako zientzia jarduera bat egiten da munduko hainbat hiritan. Hiriko izaki bizidunei argazkiak egiten zaizkie, animaliei zein landareei, eta, ondoren, espeziearen izena egiaztatzen duen aplikazio batera igotzen dira.

RUNA 2025

Aurrekontua: 24.865,5 €.
A1 eta A2 ekintzaren kontratazioa eta 2023ri dagokion zatia garatzea.
B8 ekintza kontratatzeko mahaian parte hartzea.

INGURUMEN-HEZKUNTZA

IKASTETZEETARAKO INGURUMEN-HEZKUNTZA

Aurrekontua: 6.986,75 €
Deskribapena: 2023an, 6 ikastetxetako 2.587 ikasle aritu dira Eskola Baratzeak programan. Programa honetako parte-hartzaileen kopuruak ikastetxeetako irakasle eta ikasle guztiak hartzen ditu. Ikastetxeek bi ikasturterako konpromisoa hartzen dute proiektuan aritzeko. Irakasleek prestakuntza-saioak eman eta irakasleek berek ere curriculum-aplikazioa lantzen dute ikasleekin. Ingurumenek Hezkuntza zerbitzuak, gainera:

  • — Laguntza tekniko etengabea eskaini dio 2022-2023 ikasturte osoan zehar ikastetxe bakoitzeko irakasle talde eragileari.
  • — Haur eta lehen hezkuntzarako proposamen hezigarri bat egin da eskola baratzeko lantegiari buruz, lehen urteko ikastetxeetako ikasleentzat.
  • — Eskola Baratzeko Urteko Topaketa egin da proiektuari atxikitako ikastetxeekin.
  • — Eskola Baratzeak programaren deialdia egin eta ebatzi da, 2023-2024 ikasturterako.
  • — Bukatu dira proiektuaren lehen urteari atxikitako irakasleendako prestakuntza teknikoak, 2022-2023 ikasturteari dagokionez. Eta hasi dira proiektuaren lehen urteari atxikitako irakasleendako prestakuntza teknikoak, 2023-2024 ikasturteari dagokionez.
  • — Proiektuari atxikitako ikastetxeen ekintza planak burutu dira, 2023ko azken hiruhilekoan.

Hona hemen taulan bildurik programan izandako datu banakatuak:

Ikastetxeak

Ikasle kopurua

Irakasle kopurua

CPEIP Cardenal Ilundain 670 57
Mendillorri IP 106 20
Hegoalde Ikastola 337 37
Ermitagaña HLHIP 435 45
Larraona ikastetxea 400 40
Vázquez de Mella HLHIP 400 40

GUZTIRA

2.348 239
2.587
PLANETA DANTZAN HEZKUNTZA-PROGRAMA
Aurrekontua: 3.237,30 €

Deskribapena: Proiektua abian jarri du Iruñeko Udalak eta ekimen-kide dira Biarritzeko Malandain Ballet, Donostiako Cristina Enea Fundazioa eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea. Programaren helburu nagusia da ingurumenaren aldeko mezua era erakargarrian zabaltzea, metodologia eta baliabide berritzaileak erabiliz, hezkuntza-programen aberasgarri, DBHko lehen zikloko ikasleak dantzara eta arte sorkuntzara hurbiltzeko.

2023an, 2022-2023 ikasturtea amaitu da Jaso Ikastola Jaso, Basoko BHI eta Caro Baroja BHI ikastetxeekin. Programa gauzatzetik eratorritako ekintzak honako hauek izan dira 2023an Ingurumeneko Hezkuntza Zerbitzurako:

  • — 2022-2023 ikasturteko ikastetxeetako koreografia lantegien kudeaketa eta jarraipena.
  • — 2022-2023 proiektua itxi da, ikastetxeekin eta proiektuaren bazkideekin ebaluazioa eginez eta beharrezkoak diren administrazio-kudeaketak eginez.
  • — Proiektuaren jarraipenaren kudeaketa Nafarroako Foru Komunitateko bazkideekin, Iruñeko Udalak ez jarraitzea erabakitzearen ondorioz.
  • — Euroeskualdearekiko tramitazioak, Europako proiektua justifikatzeko.

Hona hemen taulan bildurik programan izandako datu banakatuak:

Ikastetxeak

Ikasle kopurua

Irakasle kopurua

Jaso Ikastola 41 4
Basoko BHI 125 10
Caro Baroja BHI 140 14

GUZTIRA

306 28
334
«JASANGARRITASUNA LANTZEN ELKARREKIN» PROGRAMA
Aurrekontua: 6.761,31 €

Deskribapena: Jasangarritasuna lantzen elkarrekin hezkuntza-programa bat da eta hezkuntza-etapa guztiei dago
zuzendua. Eskaintzen zaizkien jarduerek ingurumen, gizarte eta lurralde mailan diren ingurumeneko arazoak jorratzen dituzte eta, aldi berean, bat datoz eskola-curriculumetako hezkuntza-premiekin. 4.916 parte-hartzaile aritu dira jardueretan, hau da, hainbat ikastetxetako 217 ikasgela/ikastaldetan banatuta.

Programan, 3 jarduera-tipologia daude parte hartzeko:

  • — Ingurumen Hezkuntzako Museoan dinamizatzen diren jarduerak; zehazki, 16 jarduera eskaintzen dira, guztiak ere egokituak hezkuntza-etapa bakoitzera.  Ingurumeneko arazo batzuei buruzko jarduerak dira, eskola-curriculum oinarri harturik egokituak. Jarduerekin batera bestelako jarduerak egiten dira aurretik eta ondotik ikasgelan bertan, ikas-prozesua osatzeko.
  • — 3 jarduera eskaintzen dira Natura Sentitu proiektuaren inguruan, hau da, lehen hezkuntzako hezkuntza-bloke bakoitzeko bat. Jardueren bidez hiriko berdeguneen balioa nabarmendu nahi da, bai eta berdeguneen ingurumen- eta gizarte-balioak ere. Era berean, aurretiazko eta ondoko jarduerak egiten dira ikas-prozesua osatzeko.
  • — Maleta Ibiltariak: mailegatzeko moduko baliabidea da ingurumen arazo bat jorratzeko, irakasleek gida didaktiko baten bidez lantzeko. Hezkuntza-maila guztiei eskaintzen zaizkie. Guztira, 6 maleta ibiltari dira eta bikoiztuak daude.

Aurreko jarduerez gain, programak baliabide osagarriak eskaintzen ditu, hala nola:

  • — 8 jarduera online, hainbat gai jorratzeko eta hainbat hezkuntza-etapatarako.
  • — Nahieran erabiltzeko bost unitate didaktiko udal webetik deskargatzeko, gai hauek jorratzeko: eskola-baratzea, ura eta hiria, xahutze energetikoa, plastikoa eta ozeanoak, eta ingurumeneko larrialdia/aukera.
  • — Harremanetarako eta elkarlanerako gune bat, ikastetxeek udal bitartekoak eta baliabideak erabil ditzaten, ingurumenari buruz egiten dituzten lanak herritarrei erakusteko.
  • — Bisita autogidatuak Ingurumen Hezkuntzako Museoan diren erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak ikusteko.

Programa gauzatzetik eratorritako ekintzak honako hauek izan dira 2023an Ingurumeneko Hezkuntza Zerbitzurako:

  • — 2022-2022 eta 2022-2024 ikasturteetako Ingurumen Hezkuntzako Museoan aurrez aurreko jarduerak dinamizatzea.
  • — 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetako programaren jarduera-modalitateen jarraipena, kudeaketa logistikoa eta ebaluazioa egitea.
  • — 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturtean online erreserba-sistemaren kudeaketa eta jarraipena egitea.
  • — Jasangarritasuna lantzen elkarrekin programa diseinatu da 2023-2024 ikasturterako, eta dagokion komunikazio liburuxka ere bai.
  • — Ikastetxeei deialdia egin zaie 2023-2024 ikasturterako programari atxikitzeko, hainbat komunikabideren bidez: zabalkunde-zerrendak, prentsa-oharrak eta sare sozialak.
  • — Programarako behar diren materialak berrikusi eta haien jarraipena egin da, eta birjarri edo hobetu dira, programaren beharren arabera.

XAHUTZEAREN AURKAKO EKINTZA PROGRAMA

Aurrekontua: 4.375,15 €
Deskribapena: Stardust proiektuaren baitan, 2020an gamifikazio-tresna bat sortu zen energiaren arloan. Tresnaren helburua da CO2 isuriak jaistea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleen artean. Horrenbestez, trantsizio ekologikorantz jotzea, klima-larrialdiko egoeraren ondorioz. Gamifikazio-tresna proiektu globalago baten baitan dago hezkuntza-zerbitzuen barnean, eta jarraipena Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuari dagokio, ikastetxeetako ohituretako aldaketak erraztu eta egiaztatzeaz arduratzen baita, ikastetxeetan energia gutxiago kontsumitze aldera.
2023an, 2022-2023 ikasturtean esku hartu zen Teresianas, El Huerto eta Vedruna ikastetxeekin, eta 2023-2024 ikasturteko deialdian, Compasión Escolapios eta Patxi Larrainzar HLLHI ikastetxeekin. 2023-2024 ikasturteko deialdian, Teresianas, EL Huerto eta Vedruna ikastetxeek proiektua lantzen jarraitzea erabaki zuten, modu autonomoagoan, baina Ingurumeneko Hezkuntza zerbitzuak nolabait lagundurik.
Programa gauzatzetik eratorritako ekintzak honako hauek izan dira 2023an:

  • — 2022-2023 ikasturteko ikastetxeei beren ekintza-planak garatzen laguntzea.
  • — 2022-2023 ikasturteko ikastetxeen ekintza planen gauzapenaren jarraipena egitea.
  • — 2022-2023 ikasturteko proiektuko ikastetxeen arteko topaketa antolatzea eta egitea.
  • — Arrotxapea auzoko ikastetxeekin harremanetan jartzea, 2023-2024 ikasturtean Xahutzearen Aurkako Ekintza proiektuan parte hartzeko, betiere energia positiboko auzoak lortzea helburu duen OPEN LAB proiektuarekin batera.
  • — Koordinazio-bilerak Patxi Larrainzar HLHIPko eta Compasión Escolapios ikastetxeko ikastetxeekin, 2023-2024 ikasturtea antolatzeko.
  • — Proiektuari atxikitako irakasle taldeei prestakuntza ematea 2023-2024 ikasturtean, Xahutzearen Aurkako Ekintza proiektuaren gamifikazio tresna gauzatzeko.

Partaidetza datuak honako taula honetan daude banakatuta:

Ikastetxeak

Ikasle kopurua

Irakasle kopurua

Teresianak ikastetxea 56 2
El Huerto ikastetxea 84 4
Vedruna ikastetxea 108 5
Compasión escolapios 60 4
Patxi Larrainzar 60 4

GUZTIRA

368 19
387

KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO BREAK OUT
Aurrekontua: 4.000,00 €
Deskribapena: 2023ko udazkenean, hiru enpresari eskaintzak eskatu zitzaizkien, kontratu bat egiteko, Klima Aldaketari buruzko “break out” hezkuntza-tresna bat garatzeko helburuarekin. Tresna bigarren hezkuntzara dago bideratua, baina herritarrentzat ere izan daiteke.

Ingurumeneko Hezkuntza Zerbitzuak tresna landu nahi du bigarren hezkuntzarako hezkuntza-programa bat garatzeko. Tresna horren eta beste ekintza batzuen bidez, modu esanguratsuan eta eraldatzailean landu daiteke klima-aldaketaren gaia. Tresnak, era berean, aukera ugari ematen ditu hainbat xede-publikorekin (herritarrak oro har, energia-komunitateak...) prestakuntza edo sentsibilizazio arloko esku-hartzeetan erabiltzeko.

“Break out” tresna metodologia berritzaileen baitan dago kokatua, Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako Ekintza Planaren (2021-2025) 2. ardatz eragilearen MITECOk sustatutako (Berrikuntza, ikerketa baitan: “Berrikuntza, ikerkuntza eta hobekuntza Jasangarritasunerako Ingurumen hezkuntzako programetan jardueretan”.

2023an, honako ekintza hauek egin dira proiektua gauzatzeko:

  • — Kontratu-beharrak lantzea eta 3 enpresa gonbidatzea. Proiektuaren beharretara ondoen egokitzen den eskaintza hautatzea.
  • — Hautatutako enpresarekin koordinatzea eta jarraipena egitea, “Break out” tresna prestatzeko.
EKOZINE ZINEMA ETA INGURUMENEKO NAZIOARTEKO JAIALDIA

Aurrekontua: 9.996,35 €
Deskribapena: Iaz, 2023an, seigarrenez egin zen Ekozine zinema eta ingurumeneko nazioarteko jaialdia Iruñean. Ecozine 2007an sortu, Zaragozan, Ecozine Kultur Elkartearen ekimenez eta, 2017az geroztik, jaialdi horretako bi sailez gozatzeko aukera dugu Iruñean:, batetik, publikoari oro har zuzendutako sail ofizialaz eta, bestetik, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Gazte Sailaz.

Sail ofiziala sentitzeko, hausnartzeko eta jarduteko gonbidapena da: zinema gizartea eraldatzeko arte gisa. Horretarako, sail ofizialean lehiatzen diren nazioarteko dokumentalak proiektatzen dira, eta ondoren, solasaldi bat egiten da lanak sortu edo ekoiztu dituzten pertsonekin.

Ecozine Nazioarteko Jaialdiaren seigarren 678 parte-hartzaile bildu zituen Iruñean. Honatx taulan bildurik eta banakaturik parte-hartzeari dagozkion datuak:

Sail Ofizialeko saioak

Parte-hartzaile kop.

Loop + Ganado o desierto 177
Feeling the apocalypse + Pisar suavemente na terra 177
The invention of less + Sew to saw 177
Nom d´une plante! + La part du Revê 147

GUZTIRA

678

Hona hemen programa garatzeko behar diren ekintzak:

  • — Ecozine Kultur Elkartearekin koordinatzea, Sail Ofizialeko dokumentalak hautatzeko.
  • — Komunikazio Zerbitzuarekin koordinatzea, Ecozine Jaialdiaren berri emateko, bai udal-mupien bidez, bai jaialdiak berak dituen hedabideen bidez.
  • — Kudeaketa Golem Bayona Zinematokien kudeatzailearekin, aretoak erreserbatzeko, Zinemaldia bere baliabideen bidez zabaltzeko eta erabiltzaileei sarrerak emateko.
  • — Zinemaldiko proiekzioak aurreikusitako egunetan dinamizatzea eta logistikoki kudeatzea.

Zinemaldiaren Gazte Saila Bigarren Hezkuntzako ikasleei dago zuzendua, ikasleak ikus-entzunezko ekoizpenen bidez ingurumeneko kontuez sentsibilizatzeko. Gure herrialdean ikusi ez diren film laburrak ematen dira jatorrizko bertsio azpidatzian, gure ohiturek ingurumenean dituzten ondorioen gainean, irtenbidea pertsonei eta erakundeei dagokiela ulertzeko.  Honatx programa 2023an burutzetik eratorritako ekintzak:

  • — Programa berariaz zabaldu eta hedatu da ikastetxeetan.
  • — Ikus-entzunezko materiala aukeratu da, Ecozine elkartearekin koordinaturik, eta filmak ikusi aurretik garatu beharreko berariazko curriculum-jarduerak diseinatu dira.
  • — Eskariak hartu eta curriculum-jarduerak ikastetxeetara bidali dira.
  • — Ikus-entzunezko saioak ikaste parte-hartzaileekin batera dinamizatu dira, Iturramako Civivoxean, Aste santuaren aurreko 3 egunez jarraian.

Taula honetan daude partaidetzari buruzko datuak bilduak:

Ikastetxeak

Ikasle kopurua

Irakasle kopurua

Plaza de la Cruz BHI 22 1
Berriozar BHI 88 4
Santa Luisa Marillac ikastetxea 183 7
Virgen del Camino BHI 11 1
Julio Caro Baroja BHI 70 4
Dominicas ikastetxea 60 3
Mendillorri BHI 35 2
Basoko BHI 127 5
Iñaki Ochoa de Olza BHI 5 2
Jaso Ikastola 56 2
Iturrama BHI 113 5
Berriozar BHI 50 2
Salestarren ikastetxea 60 2
Donapea BHI 22 1
Amor de Dios ikastetxea 87 3
Padre Moret - Irubide ikastetxea 25 1

GUZTIRA

1.014

45

1.059

JASANGARRITASUN-ESKOLAREN PROGRAMA
Aurrekontua: 17.151,84 €
Deskribapena: Jasangarritasun Eskola programa herritarrei zuzendua dago. Hiruhilekoko programazioa eskaintzen du: udazkenekoa (urritik abendura), negukoa (urtarriletik martxora) eta udaberrikoa (apiriletik ekainera) Nagusiki, Ingurumen Hezkuntzako Museoan garatzen da, baina era berean udalaren beste baliabide batzuk eta hiriko espazio publikoak erabiltzen dira.
Jasangarritasun Eskola programan, honako jarduera hauek antolatu dira 2023an zehar:

  • — Urteko hiru jasangarritasun eskolen programazioa egitea (jarduerak, datak, hizlariak, jardueraren beharrak, testuak, etab.), huraxe zabaltzeko liburuxkak diseinatzea eta Ingurumeneneko Hezkuntza Zerbitzuaren webguneko agenda eguneratzea.
  • — Hiruhilekoko jasangarritasun eskolaren berri ematea eta, astero, programa bakoitzaren jardueren berri ematea: asteko mailchimp-a, sare sozialak eguneratzea, prentsa-oharrak, etab.
  • — 010 zerbitzuarekin koordinatzea, aldez aurretik izena eman beharra dagoen jardueretarako.
  • — Programa bakoitzean programatutako jardueren jarraipena egitea: aurretiazko behar teknikoak, gauzatzea, ebaluazioa eta, ondoren, faktura egitea.

Jasangarritasun Eskolaren programan ehun bat ekintza antolatu dira eta, haietan, 3.203 pertsonak parte hartu dute.

RUNA
Aurrekontua: 15.288,48 €
Deskribapena: Iruñeko Hiri Birnaturalizazio Proiektua 2025 Hiri Agenda 2030en eta Iruñeko Trantsizio eta Egokitzapen Estrategian dago sartua, eta erabiltzen ditu bai ibai-azpiegituraren gaineko esku-hartze zuzenak, bai komunikazio eta sentsibilizazio ekintzak.
Ingurumeneko Hezkuntza zerbitzuak bi ekintza ditu bere gain:

  • — “C.2. Ekintza: komunikazio eta sentsibilizazio plana”. Berariazko jarduketak eta zeharkakoak ditu bere baitan ingurumen arloko sentsibilizazio eta komunikazioan. Ekintza batera eta koordinaziopean burutuko da, Ingurumeneko Hezkuntza Zerbitzuaren eta Komunikazio Zerbitzuaren artean.
  • — B14 ekintzak, berriz, udal teknikarien eta gizarte enpleguaren inplikazioa dakar berekin Iruñeko udal barrutian diren ibaietako hiri hondakin solidoak garbitzeko; halaber, oro har herritarren inplikazioa dakar ingurumeneko boluntariotza jardunaldien bidez.

C2 ekintzaren barnean, honako jarduketak egin dira 2023an:

  • — Jasangarritasun Eskolaren Programa egitea 2023ko udazkenean, RUNA proiektuari eskainia. Jasangarritasun Eskolaren programa Iruñeko Udalak garatzen du duela 10 urtetik baino gehiagotik hona, eta herritarrei zuzenduta dago, ingurumenari buruzko hainbat gairen gainean informazioa emateko eta zabalkundea nahiz sentsibilizazioa egiteko. Ekintza hau gauzatzeko, honako fase hauek gauzatu dira:
    • • Udazkeneko programaren jardueren programazioa: gaien itxiera, hizlariak, datak eta logistika.
      • • Programaren dibulgazio liburuxka diseinatzea.
      • • Hiruhileko programazioan zehar komunikazioa egitea, hainbat hedabideren bitartez:
        • • Ingurumen hezkuntzako komunikazio programa: ingurumeneko hezkuntza zerbitzuaren webgunea, asteko mailchimp-a, sare sozialak eta aurrez aurreko komunikazioa.
            • • Komunikazio instituzionala.
    • • Programatutako jardueren kudeaketa eta jarraipena egitea.
  • Iruñeko ibaien istorioak argazki erakusketa egitea. Ekintza hau gauzatzeko, honako kudeaketa hauek gauzatu dira:
    • • Erakusketaren diseinua, prestaketa eta inprimaketa kontratatzea. Jarraipena egitea, kontratua gauzatzeko erakunde hautatuarekin batera.
      • • Erakusketa muntatzea eta zabaltzea 2023ko udazkenean, Ingurumen Hezkuntzako Museoaren instalazioetan.

B14 ekintzaren barnean, honako jarduketak egin dira 2023an:

  • — Udal-langileen artean zabaltzea: ibaiko lantaldeko gizarte enpleguko langileak prestatzea, ibaien ingurumen balioen eta haien arazoen inguruan informatzeko eta sentsibilizatzeko. Urtero, hondakinen identifikazioari eta prebentzioari buruzko 2 prestakuntza emanen dira.
  • — Ibaia garbitzeko jardunaldiak udal langileendako: Garbiketa jardunaldi horiek egin ondoren, komunikazio bat zabaldu da (bideo-albistea), egindako lana eta haren ingurumen balioa nabarmentzeko.
  • — Arga ibaia herritarrekin oro har garbitzeko jardunaldiak 2024ko udazkenean; ht ekintza egin dira hondakinen identifikazioaren eta prebentzioaren inguruan sentsibilizatzeko.
  • — Komunikazioa hainbat komunikabidetan: ingurumeneko hezkuntza zerbitzuaren webgunea, mailchimp, sare sozialak eta aurrez aurreko komunikazioa, udal boluntarioen zerbitzua, bideo-abisteak, komunikazio instituzionala.

KLIMA-EKINTZARAKO LANTALDEA
Aurrekontua: 1.990,00 €
Deskribapena: Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren bidez bultzatutako ekimen hau kultura klimatikoaren baitan dago eta energia-trantsiziorako udal-estrategiaren ondorioz datorren ekintzetako bat da.

Ekimen honen bidez, helduek osaturiko talde batekin lan egin nahi da, pertsona horiek ahalduntzeko, eta banakako zein taldekako proposamenen bidez klima-aldaketan duten eragina murriztu dezaten. Klima-ekintzarako taldeak 7 lantegitan aritzeko konpromisoa dauka, hilean behin, gehienbat urritik maiatzera bitarte. Lantegiak Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak prestatzen eta dinamizatzen ditu.

2023an, honako kudeaketa hauek egin dira ekintza burutzeko:

  • — Komunikazio-kudeaketak, kartelak eginez eta etxez etxe zabalduz, ohiko komunikazio neurriez gain (prentsa-oharrak, mailchimp, sare sozialak, etab.).
  • — 30 laguneko taldea osatu da. Saioak egin eta dinamizatzea 2023ko urrian, azaroan eta abenduan klima-ekintzaren aldeko osatutako taldearekin.

BISITAK ETA KONTSULTA PARTIKULARRAK
Aurrekontua: 0,00 €
Deskribapena: Ingurumen Hezkuntzako Museoa udal ekipamendu publikoa da eta helburuen artean ditu bisitaria aurrez aurre eta telefonoz artatzea, dela kontsultak egiteko dela, museoko erakusketa iraunkorra bisitatzeko. 2023an zehar, guztira 1.019 lagun artatu dira: haietariko 814k kontsulta bana egin nahi izan zuten, eta 205ek, Museoko erakusketa iraunkorra bisitatu. Bisiten eta kontsulta partikularren datuetan ageri da arreta kopurua antzekoa dela hilero, urtaroak alde batera utzirik. Hilean, bana beste, 95 laguni eman zaie arreta.

ESPAZIOEN LAGAPENA
Aurrekontua: 0,00 €
Deskribapena: Ingurumen Hezkuntzako Museoak hainbat baliabide ditu (aretoak, lantegi-gelak, etab.) eta jarduerak egin nahi dituzten Udaleko berezko zerbitzuei lagatzen zaizkie, bai eta talde eta/edo kolektibo antolatuei ere. Baldintza da jarduerak lotua egon behar duela Ingurumen Hezkuntzaren helburu orokorrekin edo berariazkoekin. Azken kasu horretan, lagapenari “Museoa zeureganatu” deritzo.

2023an, 60 espazio-lagapen egin ziren, eta horietan 1.123 lagunek hartu zuten parte.

Udal-administrazioari egindako lagapenen artean, honako zerbitzu hauek erabili dute espazioa: Agenda 21ek, Bulego Estrategikoak, Gizarte Enpleguak, Energia Agentziak, Gizarte Zerbitzuek, EISOLek eta Mugikortasunak.

Museoko espazioak Museoa zeureganatu deritzon programaren baitan erabiltzea eskatu duten udalaz kanpoko talde eta erakundeak Arrotxapeko Energia Komunitatea, Gorosti Zientzia Elkartea, UPV, Arantzadi Zientzia Elkartea eta Emakume Enpresaburuen Taldea izan dira.

INGURUMEN HEZKUNTZAKO MUSEOAREN KUDEAKETA
Aurrekontua: 290,20 €
Deskribapena: Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua Ingurumen Hezkuntzako Museoa kudeatzeaz arduratzen da.
Helburuetako bat espazioa etengabe hobetzea da, bertan gertatzen diren gorabeherei erantzutea, eta espazioa egokitzea sortzen ari diren behar berrietara. 2023an zehar egin diren ekintzak:

  • — Ekipamenduko berdeguneak mantentzeko lanak.
  • — Espazioaren funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren materialak birjartzea.
  • — Berokuntza instalazioetan izaniko gorabeheren kudeaketa.
  • — Internet instalazioaan eta euskarrian izaniko gorabeheren kudeaketa.

INGURUMEN HEZKUNTZAKO MUSEOAREN KOMUNIKAZIOA ETA WEBA KUDEATZEA
Aurrekontua: 10.836,71 €
Deskribapena: Komunikazioan biltzen dira Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak egindako lana kanpora proiektatzera bideratutako ekintza guztiak. Azken urteotan, gero eta komunikazio-tresna gehiago erabiltzen ari dira, eta etengabeko hobekuntza izan da, eta inbertsio garrantzitsua egin da bai denboran bai giza baliabideetan eginkizuna burutzeko. Ekintzak desberdinak dira eta egiten den ekintza motara eta, jakina, xede duten publiko motara,egokitzeko modukoak.