Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

INGURUMEN-HEZKUNTZAKO ZERBITZUA

Egindako ekintza nagusiek 5 lan-ildo hauei jarraitzen diete: ingurumen-hezkuntza; hiri-biodibertsitatea zaintzea; udal-kontratuetan jasangarritasun-irizpideak sartzea; mugikortasun jasangarria eta bizikletaren sustapena; eta proiektu berriak abian jartzea: hiri-baratzeak eta edalontzi berrerabilgarria.

INGURUMEN-HEZKUNTZA  

IKASLEENDAKO JARDUERAK
Esku hartu da hezkuntza-komunitatean: 9.156 parte-hartzaile, Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuak garatutako hezkuntza-programetan.


PROGRAMAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Eskola-baratzeen programa

2.217

Mendillorriko Aintzirako hezkuntza-programa

301

IGA prestakuntza-programa

1.737

Ecozine Nazioarteko Film Jaialdiaren Gazteendako Atala programa

358

Sirènes-Itsas Laminak-Sirenas programa

117

Jasangarritasuna lantzen elkarrekin programa

3.795

Beste batzuk

630

GUZTIRA

9.156

 

  • ESKOLA-BARATZEEN PROGRAMA: 2018an, pilotu moduan garatu da programa Arrotxapea eta Sanduzelai ikastetxe publikoetan. Ebaluazioa egin ostean, eskola-baratzeen hezkuntza-programaren proposamen sendotu bat proposatu da 2018-2019 ikasturterako; hala, Iruñeko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiendako irekiko da programa. Azkenik, sei ikastetxe hautatu dira 2018-2019 ikasturtean parte hartzeko, zentro horiek dituzten curriculumeko prestakuntza-premiak eta/edo prestakuntza-premia teknikoak kontuan hartuta.

 

IKASTETXEAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Ikasleak

Irakasleak

Arrotxapea HLHIP

380

36

Sanduzelai IP

218

26

García Galdeano HLHIP

229

26

Doña Mayor HLHIP

612

55

Mendillorri HLHIP

420

40

Mendigoiti IP

200

25

GUZTIRA

2.059

158

2.217

  • IRAKASLEAK PRESTATZEKO PROGRAMA. 2017-2018 ikasturtean harreman bat hasi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin, eskola-baratzeen udal-programan parte hartu behar zuten irakasleen prestakuntza egiaztatzeko. Bi erakundeen lankidetzako esparruan, 2017-2018 ikasturtean, eskola-baratzeei buruzko prestakuntza-ikastaro bat egin zen, Hezkuntza Departamentuaren Urteko Prestakuntza Planean integratua. Bi hizkuntzatan egin zen ikastaroa, euskaraz eta gazteleraz. Ekimena berriro antolatu da 2018-2019 ikasturtean, bi hizkuntzetan.

PROGRAMAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Irakasleak

Ikasleak

2017-2018 ikasturtea

34

1.675 *

2018-2019 ikasturtea

28

2019an lortuko da datu hau

GUZTIRA

62

1.675

1.737

 (*) Irakasleek parte hartu zuten 67 ikasle talde erregistratu zituen. Ikasle guztien kopurua lortzeko erabili den ikasle kopuruaren batezbestekoa talde bakoitzean: 25 ikasle talde bakoitzeko.

  • MENDILLORRIKO AINTZIRAKO HEZKUNTZA-PROIEKTUA Mendillorriko ikastetxeetako proiektu integratzailea da, Hiri Ekologiako Zerbitzuak aintziran egindako esku-hartzetik sortua. 2018ko martxoaren eta ekainaren artean, parte hartzeko prozesu bat egin zen aintziraren ingurunea hobetzeari buruz, eta Mendillorriko lau ikastetxeetako lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek hartu zuten parte. Ingurumen Hezkuntzako taldeak, guztira, 13 tailer dinamizatu zituen ikasleekin; 3 tailer ikastetxe bakoitzeko, eta Mendillorriko Civivox-en egin zen amaierako tailer bat, non lau ikastetxeetako ikasleen ordezkariak jardun baitziren. Mendillorri BHIko ikasleak prozesuan parte hartzen hasi dira ikasturte honetan, 2018ko udazkenean. Iazko ikasturtean egindako lana jakinarazi zaie, parte hartzeko prozesuaren bigarren fasean integra daitezen –ekintza lehenetsien garapena–. Ikasleek proposatutako hainbat ekimen gauzatu dira, hala nola interpretazio-ibilaldiak.

IKASTETXEAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Parte hartzeko prozesua

Ikasleak

Irakasleak

El Lago HLHIP

46

2

Mendillorri HLHIP

84

2

Elorri IP

53

2

Mendigoiti IP

38

2

Mendillorri BHI

68

4

GUZTIRA

289

12

301

  • SIRÈNES-ITSAS LAMINAK-SIRENAS PROGRAMA. Itsas Laminak–Sirenas–Sirènes programan sartu da Ingurumen Hezkuntzako taldea, Biarritzeko Malandain Balletarekin eta Donostiako Cristina Enea Fundazioarekin batera. Programaren helburu nagusia da DBHko lehen zikloko ikasleak kontzientziatzea hondakin plastikoek itsas ekosistemetan duten inpaktuaren aurrean. Parte hartzen duten hirietako bakoitzean (Biarritz, Donostia eta Iruña), Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko 5 taldek eginen dute ibilbide pedagogiko hau. Mugaz gaindiko lankidetza-proiektua da eta Akitania Berria, EAE eta Nafarroa Euroeskualdearen finantzaketa jaso du.

 

IKASTETXEAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Iturrama BHI

117

  • ECOZINE ESKOLA-EREMUAN. 2018an, lehen aldiz egin zen Iruñean zinema eta ingurumenaren Ecozine Jaialdia, ordura arte hamar urtez jarraian Zaragozan egindako jaialdia. Jaialdiko gazteen atala Bigarren Hezkuntzako ikasleek zuzentzen dute, eta horren helburua da ingurumen-gaietan sentsibilizatzea ikus-entzunezko ekoizpenen bidez.

IKASTETXEAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Basoko BHI

10

Ilundain Fundazioa

24

Jesuitinas

21

Cuatrovientos BHI

22

Eskola Sanitarioa

41

Iturrama BHI

100

Sagrado Corazón ikastetxea

100

Eskolapioak ikastetxea

40

GUZTIRA

358

  • JASANGARRITASUNA LANTZEN ELKARREKIN. EIkastetxeei zuzenduta dago programa hau. Bi ikastetxerekin egin da lankidetza Museoa zeureganatu esparruan. Zehazki, Larraonarekin jardun da lankidetzan, zaratari buruzko erakusketa bat egiteko, eta Eskola Sanitarioarekin, hezkuntza-jardueren baterako programazioa lantzeko. Guztira, 54 ikastetxetako 3.795 lagunek (158 taldetan) hartu dute parte jarduera horietan.

 

PROGRAMAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Museoan dinamizatutako jarduerak

2.851

Maleta ibiltariak

944

GUZTIRA

3.795

 

  • BESTE BATZUK

1 IPES: lankidetza bat ezarri da, garapen jasangarriko helburuei buruzko prestaketa bat egiteko, IPES 4 ikastetxerekin lantzen ari den «Ikastetxe solidarioak» programaren barnean.

2 Nafarroako Pirinioak Bizirik Sarea: lankidetza bat egin da POCTEFA ADN Pirinioak programaren esparruan abiarazi nahi den hezkuntza-proiektuarekin, besteak beste Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak sutatuta. Lankidetzaren helburua da Ingurumen Hezkuntzako Museoko ekipamendu publikoa eskaintzea, eta ingurumen-hezkuntzako proiektua hedatzea, Ingurumen Hezkuntzako taldeak bere esku dituen tresnen bidez.

3 Eskola Baratzeen 1. Topaketa, Tutera: Eskola-baratzearen proiektuen inguruan lanean dabiltzan erakundeekiko lankidetzaren eta harremanen esparruan, Helianto kolektiboak eta Germinando kooperatibak –topaketa antolatu zuten erakundeak– eskatu zioten Ingurumen Hezkuntzako Taldeari hitzaldi bat eman zezala Iruñeko udaletxean, eskola-baratzearen esperientzia aurkezteko. Urriaren 26an egin zen aurkezpen hori.

4 Naturart proiektua: Hiri Kontserbazioko alorrak, Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren bidez, Naturart hezkuntza- eta arte-proiektua sustatu du. 2018-2019 ikasturtea klima-aldaketaren gaiaren inguruan ardaztu zen, eta Ingurumen Hezkuntzako Taldeak prestatu zuen ikasle parte-hartzaileendako sentsibilizazio- eta prestakuntza-saioa.

HERRITAR GUZTIENDAKO JARDUERAK
Herritarrei zuzendutako ingurumen-hezkuntzako jardueretan, 7.957 lagunek hartu dute parte. 2017an, 6.919 parte-hartzaile izan ziren; beraz, % 15eko igoera egon da.

PROGRAMAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

Jasangarritasun Eskolaren programa

4.992

Talde antolatuendako programa

718

Bisita partikularren programa

1.241

Espazioak lagatzeko programa

551

Ecozine Nazioarteko Jaialdiaren programa

352

Edalontzi berrerabilgarriei buruzko komunikazio-kanpaina

49*

Beste batzuk

56

GUZTIRA

7.959

*Oharra: edalontzi berrerabilgarriei buruzko komunikazio-kanpainan, Ingurumen Hezkuntzako Taldeak egindako 3 zuzeneko esku-hartze puntual ikusten ahal dira, eta ez haren irismena.

  • JASANGARRITASUN-ESKOLA2018an, 4.749 lagunek hartu dute parte Jasangarritasun Eskola programako jardueretan.

JARDUERAK

JARDUERA KOP.

PARTE-HARTZAILE KOP.

Hitzaldiak

31

732

Ikastaroak, tailerrak, interpretazio-ibilaldiak eta abar.

62

1.212*

Dirurik gabeko truke-azoka txikia

9

1.377

Jostailuen azoka txikia

9

377

Bizikletak elkar trukatzeko merkatua

2

644

Bisitaldia aldi baterako erakusketetara

8

510

Haziak trukatzeko gunea

8

95

Hiri Ekologiako Foroa

3

45

GUZTIRA

132

4.992

*Oharra: ikastaroen, tailerren, interpretazio-ibilaldien eta abarren atalean sartzen dira boluntarioei zuzendutako jarduerak, herritarren zientziako formatuan eta Gorosti elkartearekin lankidetzan.

  • TALDE ANTOLATUAK. Ingurumen Hezkuntzako Taldeak hartzen ditu talde eta/edo kolektibo antolatuak, eta aukera ematen die gidatutako eta autogidatutako jarduerak egiteko hala eskatzen dutenei, Ingurumen Hezkuntzako Museoaren espazioan, urte osoan. Horrez gain, urtaroko jarduerak eskaintzen dira opor-garaian (Eguberriak, Aste Santua eta uda), 6 eta 12 urte bitarteko haurrendako.

TALDE ANTOLATUAK

TALDE KOP.

PARTE-HARTZAILE KOP.

Erakunde eta/edo kolektibo antolatuak

42

469

Urtaroko jarduerak

17

249

GUZTIRA

59

718

  • BISITA PARTIKULARREN PROGRAMA. 2018an, 1.241 bisitari izan zituen Ingurumen Hezkuntzako Museoak. Bisitarien % 79 gauzatutako askotariko jarduerei edo beste ingurumen-alderdi batzuei buruzko kontsultaren bat egitera joan zen museora, eta gainerako % 21a, berriz, espazio horretan jarrita dagoen erakusketa iraunkorra ikustera.
  • ESPAZIOAK LAGATZEKO PROGRAMA. 2018an, 32 espazio laga ziren, eta 551 parte-hartzailek baliatu zituzten.
  • ECOZINE NAZIOARTEKO JAIALDIA PROGRAMA. 2018an, lehen aldiz egin zen Iruñean zinema eta ingurumenaren Ecozine Jaialdia, ordura arte hamar urtez jarraian Zaragozan egindako jaialdia. Herritar guztiei dago zuzenduta jaialdiko atal ofiziala, eta, Bigarren Hezkuntzako ikasleei, berriz, gazteen atala (ikus 2.4 Ecozine jaialdia eskola-eremuan). Golem zineetan eman zen atal ofiziala maiatzaren 16tik 19ra.

DOKUMENTALAK

PARTE-HARTZAILE KOP.

GLI ANNI VERDI

74

ARA SALVAJE

154

WE MUST BE DREAMING

54

DUSK CHORUS

70

GUZTIRA

352