Iruñeko Udalaren 2018eko memoria

KIROLA

SARRERA

Kirol Unitatea Komunitate Garapeneko Arloaren barruan dago, eta kudeaketa-lan guztiak egiteko, teknikari koordinatzaile bat, kirol-instalazioen zerbitzuko buru bat, administrari laguntzaile bat eta udal-kiroldegiei atxikitako 25 funtzionamendu-laguntzaile ditu.

Arantzadiko Kirolgunearen, Sanduzelaiko Kirol-hiriaren (Aquavox) eta Mendillorriko kiroldegi eta trinketaren funtzionamendua sektoreko merkataritza-enpresa batekin egindako laguntza teknikorako kontratu baten bidez eramaten da aurrera.

Labrit pilotalekuaren funtzionamendua Nafarroako Pilota Federazioaren esku dago, zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu baten bidez.

Mantentze Gimnastikarako eta Aerobicerako programak, 50 urtetik gorakoendako yoga eta Areto Futboleko Haurren Liga merkataritza-sozietate espezializatuekin egindako kontratuen bidez kudeatzen dira.

Arantzadiko Kirolguneko eta Sanduzelaiko Kirol-hiriko (Aquavox) taberna-jatetxeak zerbitzuak emateko bi kontraturen bidez kudeatzen dira.

Aurrekontuetan, kirol-unitateak bi azpiprograma ditu, guztira 5.439.774,00 eurokoak: 1.706.400,00 euro programa eta dirulaguntzetarako, eta 3.733.374,00 euro udalaren kirol-instalazioetarako.

UDAL-PROGRAMAK

Udalak kirolaren esparruan dituen jarduera-ildoetako bi dira, batetik, kirola sustatzea, eta, bestetik, biztanleria-sektore guztietan jarduera fisikoa bultzatzen duten proiektuak abian jartzea.

Helduendako mantentze-gimnastika eta aerobica. 2017-2018ko denboraldian 1.121 pertsonak parte hartu zuten jarduera horietan (1.039k mantentze-gimnastikan eta 82k aerobicean), eta hiriko zenbait kiroldegitan eta ikastetxetan eman ziren eskolak.
50 urtetik gorakoendako yoga. 2017-2018ko denboraldian 956 pertsonak eman zuten izena eskola horietan.
Areto Futboleko Haurren Liga. 2017-2018ko denboraldian 63 taldek eman zuten izena liga horretan (horietatik 60 talde 9 urte haurrez osatuta zeuden, eta beste hirurak, 10-11 urtekoez); 693 parte-hartzaile izan zituen ligak guztira.

LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK

Udalak kirola sustatzeko udal-dirulaguntzetarako lau deialdi egin zituen 2018an; guztira, 1.421.000 euro banatu zituen. Liga nazionaletako lehenengo hiru kategorietan parte hartzen duten taldeendako, kirol amateurretarako, kirol-eskolendako eta kirol-alorreko ekitaldiak, ikuskizunak eta jarduerak antolatzeko deialdiak dira.

LIGA NAZIONALETAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZAK
Udalak 436.000 euro eman dizkie 2018an lehenengo hiru kategoria absolutuetako liga nazional ofizial arruntetan parte hartzen duten 46 kirol-talderi. Oraingo honetan, 17 kirol-modalitatetako taldeak izango dira onuradunak: eskubaloi-talde bat, areto-futboleko bi talde, bost futbol-talde, abiadura-patinajeko sei talde, hiru igeriketa-talde, sei pilota-talde, hiru piraguismo-talde, bi beisbol-talde, hiru tenis-talde, bi padel-talde, bi triatloi-talde, hegal-igeriketako bi talde, mahai-teniseko talde bat, irristailu-hockeyko bi talde, bi atletismo-talde, bi waterpolo-talde, gimnastika erritmikoko talde bat eta ezpata-talde bat.

EKITALDIAK, IKUSKIZUNAK ETA BESTELAKO JARDUERAK ANTOLATZEA

Ariketa fisikoan eta kirolean diharduten beste 49 entitatek udal-laguntza jaso zuten, kirol-emanaldiak, kirol-ikuskizunak eta bestelako kirol-jarduerak antolatzeko denboraldian: 60 guztira. Guztira, 617.000 euro banatu dira kirol-modalitate hauen artean: igeriketa, futbola, adinekoendako jarduera fisikoa, saskibaloia, txirrindularitza, triatloia, errugbia, eskrima, urpeko jarduerak, hipika, judoa, gimnastika, tiro olinpikoa, squasha, karatea, tenisa, abiadura-patinajea, piraguismoa, arrantza, taekwondoa, beisbola, atletismoa, kirol egokituak, mendia eta eskalada, mahai-tenisa, halterofilia eta orientazio-igeriketa eta -lasterketa.

 

IRAKASKUNTZAKO KIROL-ESKOLAK

Federazioek eta klubek antolatutako irakaskuntzako kirol-eskolei dagokienez, 16 erakundek jaso zuten dirulaguntza 2018an; zehazki, 230.000 euro banatu ziren honako federazio hauen artean: piraguismoa, pilota, saskibaloia, xakea, eskubaloia, igeriketa, errugbia, mahai-tenisa, padela, kirol egokituak eta Oberena Kluba (areto-futbola), Ermitagaña Txirrindulari Taldea (txirrindularitza), Navarvoley Kirol Kluba (boleibola), Club Pamplona Atlético (atletismoa), Club Deportivo Bádminton Azpilagaña (badmintona) eta Nafarroako Atletismo Taldea (atletismoa).


KIROL AMATEURRA

Azkenik, kirol amateurrerako laguntzen deialdiaren bidez, 2018an 138.000 euro banatu ziren 40 kirol-erakunderen artean. Eskaerak baloratzeko, hiru atal hartzen dira kontuan: kategoria absolutua, kirol-sustapena eta instalazioen alokairua.

 

INSTALAZIO PROPIOAK DITUZTEN KIROL-ELKARTEAK

75.000 euro banatzen dira instalazio propioak dituzten eta 2018rako ustiaketa-kontuan defizit ekonomikoa izan zuten kirol-elkarteen artean. Hiru elkartek jaso dute laguntza hori

ENTIDAD DIRULAGUNTZA
U.D.C. ROCHAPEA 25.000,00
S.D.C. ECHAVACOIZ 25.000,00
U.D.C. TXANTREA K.K.E. 25.000,00

KIROL-INSTALAZIOAK

PUDAL-KIROLDEGIAK
Udalak bederatzi udal-kiroldegi ditu, eta denboraldian zehar % 84ko okupazioa dute batez beste. Udal-kiroldegiek astean irekita ematen dituzten 761 orduetatik 654 erreserbatuta egoten dira klub, ikastetxe edo kirol-programentzat, erabil ditzaten. Udal-instalazioak hauek dira: Arantzadiko kirol anitzeko pista estalia, Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, Jose Maria Iribarren, Arrotxapea, Mendillorri eta Sanduzelai.
Klub, ikastetxe edo kirol-programen erreserbei dagokienez, okupazio handiena duten kiroldegiak Ermitagañakoa (erreserbatuak dituen 83 orduen % 95), Azpilagañakoa (erreserbatuak dituen orduen % 90) eta Mendillorrikoa (79 ordu ditu okupatuak, erabilgarri dituen 88 orduen % 90) dira, hain zuzen . Sanduzelaiko kiroldegiak erabilgarri dituen orduen % 83 okupatuak ditu; Ezkabakoak, % 61; Arrotxapekoak, % 73; Arrosadikoak, % 72; eta Jose Maria Iribarren kiroldegiak, azkenik, % 54. Arantzadiko kiroldegi estaliko okupazioa ez da % 45era iristen; zehazki, % 41 da. Zortzi kiroldegiak astelehenetik ostiralera egoten dira irekita, 08:30etik 22:30era, eta larunbatetan, 08:30etik 21:30era. Hala ere, Arantzadiko kiroldegia da ordutegi desberdina duen pista bakarra, egokiagoa kirolguneko instalazioetarako. Astelehenetik larunbatera egoten da zabalik, 09:00etatik 21:00etara. Igandean Arrosadia, Ezkaba, Arrotxapea, Sanduzelai (08:30etik 14:00etara) eta Mendillorri (10:30etik 14:00etara) baino ez dira egoten irekita.
Erreserben esleipendunak honako hauek dira: 19 ikastetxe, Gorputz Hezkuntzako irakasgaiaren curriculuma lantzeko eta eskolaz kanpoko kirol-jarduerak egiteko; Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua, Nafarroako Kirol Jokoak egiteko; 18 kirol-talde, beren entrenamendu eta partida ofizialetarako; eta 6 elkarte, kirol-jarduerak egiteko. Normala denez, erabileraren ehuneko handiena duten kiroldegiek hartzen dituzte, goizez, ikastetxeetako gorputz-hezkuntzako eskolak.

ARANTZADIKO ETA SANDUZELAIKO KIROLGUNEAK
Arantzadiko Kirolguneak eta Sanduzelaiko Kirol-hiriak 70.947 sarrera eman zituzten 2018an. Urteko abonamenduei dagokienez, hamabi hilabeterako, udako denboraldia barne, herritarrek 1.697 erosi zituzten. Bestalde, udako abonamenduak –hiru hilabete inguruko iraupena dute– 3.120 izan dira. Neguko 8 abonamendu ere saldu ziren; urtarrilaren 1etik ekainaren 15era eta irailaren 16tik abenduaren 31ra bitarteko iraupena dute neguko abonamenduek. Azkenik, hiru hileko 463 abonamendu eta hileko 1.473 abonamendu eman ziren.

 

Aranzadi

Sanduzelai

SARRERAK:

43.286

27.661

Abonamenduak:

Aranzadi

Sanduzelai

Urtekoak

776

921

Negukoak

6

2

Udakoak

2.368

752

180 egunekoak

673

549

90 egunekoak

177

286

30 egunekoak

661

812

LABRIT PILOTALEKUA
2018an, Nafarroako Euskal Pilota Federazioak kudeatu eta ustiatu zuen udal-jabetzako Labrit pilotalekua, kontratu baten bidez; kontratu horren barruan ondasunak, makinak eta instalazioak garbitu, mantendu, kontserbatu eta zaintzeko lanak sartzen dira. Kontratuak 160.783,47 euroko kostua izan zuen.
Eskuzko eta erremintako modalitateak sustatzeko kirol-eskolak, pilota-selekzioen entrenamenduak eta afizionatuen lehiaketa ofizialak programatu zituen federazioak. Nafarroako, Espainiako eta Herriarteko Txapelketako finalak ere jokatu ziren bertan. San Fermin Txikito Nazioarteko Torneoa eta Nafarroa-Reunion uhartea Nazioarteko Torneoa jokatu ziren, baita pilota profesionaleko beste hainbat jaialdi ere. Noiz edo noiz, jarduera sozial edo kulturalak ospatzeko ere erabili zen pilotalekua.

BESTE GUNE BATZUK
CAPARROSOKO ERROTA. Nafarroako Piraguismo Federazioak, Iruñea Piraguismo Klubarekin batera, Caparrosoko Errota izeneko udal-lokala kudeatu eta ustiatu zuen piraguismorako gune eta jatetxe-taberna gisa. Udalak 57.499,20 euro ordaintzen ditu zerbitzu horrengatik, eta askotariko jarduerak egiten dira, hala aisialdikoak nola entrenamendukoak eta kirol-errendimendukoak.
BELAR ARTIFIZIALEKO UDAL FUTBOL-ZELAIAK. Halaber, Sanduzelai, Lezkairu eta Arrotxapea auzoetako belar sintetikoko futbol-zelaiak ere kudeatu ziren. Oinarri-kiroleko futbol-taldeen entrenamenduak eta partidak egiteko erabili ziren batez ere; ordutegi hauetan okupatu ziren: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:30era bitartean; larunbatetan, 09:30etik 14:30era eta 14:00etatik 21:30era bitartean, eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:00etara.

KIROL-EKITALDIAK
Salbuespen gisa, zenbait motatako laguntzak eman zitzaizkien hirian egindako ekitaldiei; honako kopuru hauetan balioetsita daude laguntza horiek:

KIROL-EKITALDIETARAKO LAGUNTZAK 2018AN

Harresietako Lasterketa

3.694,67 euros

Euskadiko Aizkora Txapelketa

3.999,99 euros

Zubiri-Iruña Maratoi Erdia

5.999,18 euros

Pilota Tailerra

2.494,00 euros

Euskal Jai Erremonte Fundazioa

7.260,00 euros

 
KIROL ARI    
SANFERMINAK. Sanferminen barruan, aisialdiko programazio espezifiko bat egin zen 8 eta 14 urte bitarteko neska-mutilentzat, Komunitate Garapeneko arloak eta Kultura Arloak bultzatuta eta Nafarroako kirol-federazioen laguntzarekin. Helburua zen kirol-jarduera sustatzea festa-giroan, diskriminaziorik gabe, eta parte-hartzaileek, jokoaren bidez, eskaintzen ziren kirol-modalitateekin kontaktua izatea. Jarduera Medialuna parkeko hobietan egin zen, uztailaren 6tik 14ra, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, uztailaren 6an izan ezik, egun hartan arratsaldez bakarrik ireki baitzen.
Arku-tiroa, xake erraldoia eta aldi bereko partidak, taekwondoa, golfa, 3x3 saskibaloia eta trebezia-jokoak, eskrima, badmintona, hipika poney-ibilaldiekin, herri-kirolak –lokotx-biltzeak, zaku-lasterketak, txingak eta beste–, 3x3 futbola, doitasun-jokoak, eta ibilaldiak Argan zehar, Caparrosoko Errotako piraguismorako gunetik.
Guztira 13.180 erabiltzaile zenbatu ziren. Hilaren 6tik 14ra bitartean, geroz eta erabiltzaile gehiago bertaratu ziren, eta, azkenean, hasierakoa halako 7 baino asistentzia handiagoa izan zuten jarduerek. Hala, lehen egunean –uztailaren 7an– 400 parte-hartzaile izan ziren, 8an 630, 9an 1.500, uztailaren 10ean 1.750, Adingabeen Egunean 1.850, eta hilaren 11n, azkenik, 2.950 lagun bertaratu ziren; gainerako egunek antzeko zifrak izan zituzten. Aurrekontua 55.000 eurokoa izan zen, gutxi gorabehera.


GABONAK. Sanferminetan planteatu zen bezala, Komunitate Garapenerako Arloak, Gabonetako programazioa osatze aldera eta hiriko auzo batzuetan zehar ibiltzeko helburu nabarmena izanik, kirol-federazioei deialdia egin zien berriz ere, Kirol Ari ekimeneko lau jardunaldi egiteko (2018ko abenduaren 26tik 29ra).
Lau leku aukeratu ziren horretarako: Arrotxapeko kiroldegia, Mendillorriko kiroldegia/trinketa, Burgoen plaza eta Mañuetako frontoia eta Ezkabako kiroldegia. Kirol egokituak, golfa, badmintona, eskrima, eskubaloia, xakea, taekwondoa, saskibaloia, mahai-tenisa, arku-tiroa, hipika, futbola, gimnastika eta pilota izan ziren.
1.100 gaztek parte hartu zuten jarduera horietan: Arrotxapean, 150 erabiltzaile; Mendillorrin, 500; Burgoen plazan, 150; eta Ezkaban, 300. Gastuari dagokionez, 23.500 euro izan ziren guztira, gutxi gorabehera.