Programak 195 pertsonako taldea izan zuen 2018. urtean. 195 pertsona horiek honela daude banatuta: programan parte hartzen duten pertsonak (peoi kontratatuak) eta programari laguntzeko teknikariak: lantalde-arduradunak eta -ofizialak, eta talde teknikoa.
Profil profesionala | Lang. kop. |
---|---|
LANTALDE-ARDURADUNAK | 9 |
LANTALDE-OFIZIALAK | 16.5 |
ARKITEKTO TEKNIKOA | 1 |
ADMINISTRATIBOA | 1 |
GIZARTE-LANGILEAK | 2 |
PROGRAMAREN ARDURADUNA | 0.8 |
Programako jarduera:
Programak 9 lantaldetan –lanbide eta/edo espezialitate desberdinetakoak– banatzen du bere jarduera, eta haiek udal-alor desberdinetarako, beste administrazio publiko batzuetarako eta, zenbaitetan, irabazi-asmorik gabeko erakunde/elkarteetarako lanak egiten dituzte. Hauek dira lantaldeak eta egiten diren jarduerak:
Laneratze-ibilbideetako enplegu-programetako ekintzen barruan, Udalak langabetuak kontratatzeko deialdian parte hartu du, interes orokorreko eta sozialeko obrak egiteko, Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bultzatuta. Deialdi horren bidez, 4/6 hilabetez langabezian egon diren pertsonak kontratatzen ditu, bertan lehentasunezko kolektibo gisa definitutakoetatik (emakumeak, errenta bermatua jasotzen dutenak, 45 urtetik gorako langabeak, desgaitasuna duten pertsonak, etab.)
2018an, bi proiektu aurkeztu ziren deialdi horretara:
2018an, 588 pertsonak jaso zuten laguntza; haietatik, 254 berriak izan ziren (248 emakume eta 6 gizonezko). Gainerako 334ek aurreko urteetan irekitako espedientea zuten. Horiei dagokienez, banakako 1.990 artatze egin dira, eta horietatik 19 larrialdikoak izan dira.
ARTATUTAKO KASU BERRIEN TIPOLOGIA
Tipologia | Emakumeak | Gizonak | v |
---|---|---|---|
Genero-indarkeria | 139 | - | 139 |
Aholkularitza biktimen familiari eta inguruneari | 2 | 2 | 4 |
Amek pairatutako indarkeriak eragindako seme-alabak | 3 | 0 | 3 |
Maitasun-harremanetako desorekak | 10 | - | 10 |
Haustura-prozesuetako zailtasunak | 36 | 1 | 37 |
Zailtasunak guraso-ahala eta zaintza gauzatzeko orduan | 28 | 3 | 31 |
Prostituzioa uztea | 24 | - | 24 |
Gizarte-zailtasuneko egoera | 57 | 0 | 57 |
Beste batzuk | 17 | 0 | 17 |
Daturik gabe | 2 | 0 | 2 |
Diagnostikoak, guztira | 320 | 6 | 326 |
Espedienteak, guztira | 248 | 6 | 254 |
- Aukera Eman Zure Buruari programa (AEZB). EUAZk berariazko baliabide hori du, lehiaketa publiko bidez kudeatua, eta gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze bat egiten du EUAZn artatutako arazoren bat duten emakumeekin eta haien seme-alabekin, arazo hori gizarte-zailtasun bereziko egoera baten ondorioz larrituta dagoenean. Udal-apartamentu batean aldi baterako ostatua eskaintzeko aukera ematen du programak. 2018an, AEZBk 40 emakumerekin eta 52 adingabekoekin esku hartu zuen.
Udal-programa espezializatu honek arreta ematen die familian babesgabetasun moderatuko egoerak dituzten Iruñeko haur eta nerabeei, bai eta norbere buruarekin, gizartean eta eskolan ez moldatzeko sintoma larriak dituzten haur eta gazteei (18 urte arte), horren ondorioz delitu-jokabideak garatzeko arrisku adierazgarria dutenei, alegia.
2018an landutako 158 kasuak honela banatu ziren auzoetako unitateen arabera:
ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA
2018an, 803 pertsonak parte hartu zuten Iruñeko Udaleko lanerako prestakuntza-programan. Ekintzen ardatz nagusia hau da: Iruñean zailtasun erantsiren bat duten pertsonen lanerako irispidea sustatzea, pertsona horiek gizarteratu eta lanera daitezen lortzeko, lan-merkatuan baloratzen diren gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak garatuz, eta lanbide-kualifikazioa erdiets dezaten.
Programa | Parte-hartzaile kop. |
---|---|
Hargintza eta Biltegiratzea LE eta Igeltserotza ELE (Landabeneko Prestakuntza Zentroa) – 2017ko ekainetik 2018ko azarora | 30 |
Enplegurako prestakuntzako udal-programa: Arotzeria eta Altzarigintza (Landaben Prestakuntza Zentroa) – 2017ko martxotik 2018ko martxora | 15 |
PEPI espresa, igeltsu laminatuzko plaka aurrefabrikatuak muntatzeko oinarrizko ikastaroa (Landaben Prestakuntza Zentroa) – 2018ko martxotik ekainera | 15 |
PEPI espresa, Arotzeriako oinarrizko ikastaroa (Landaben Prestakuntza Zentroa) – 2018ko apiriletik ekainera | 15 |
Lorezaintza LE (Arantzadi Prestakuntza Zentroa) – 2017ko ekainetik 2018ko azarora 2018 | 15 |
Soldadura PEPI – 2017ko ekainetik 2018ko apirilera | 20 |
Soldadura PEPI – 2018ko ekainetik 2018ko irailera | 20 |
Lorezaintzako ikastaro autofinantzatua (Arantzadi Prestakuntza Zentroa) – 2018ko abendutik 2019ko apirilera | 18 |
Mendekotasuneko prestakuntza-programa (Errotazar Prestakuntza Zentroa) (2017ko abendutik 2018ko ekainera) | 15 |
GLT-GLBZ | 535 |
Interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak | 19 |
Langabeendako ikastaroak | 15 |
Emakumeen espetxeko prestakuntza-ekintzak | 52 |
Gazteen espetxeko prestakuntza-ekintzak | 19 |
GUZTIRA | 803 |
2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | |
---|---|---|---|---|---|
Lantegi-eskolak eta PEPIak | 117 | 117 | 75 | 65 | 145 |
Guk finantzatutako prestakuntza-programak | 57 | 87 | 18 | ||
GLT-GLBZ | 660 | 836 | 968 | 683 | 535 |
Espetxeko prestakuntza-ikastaroak eta lantegiak | 113 | 116 | 90 | 144 | 86 |
Interes orokorreko eta gizarte-intereseko lanak | 21 | 19 | 17 | 19 | 19 |
Onuradunak, guztira | 911 | 1.088 | 1.207 | 998 | 803 |
LANTEGI-ESKOLAK, ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZAKO PROGRAMA INTEGRATUAK ETA GUK FINANTZATUTAKO ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK
Lantegi-eskolak programa mistoak dira, prestakuntzakoak eta enplegukoak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu, eta Iruñeko Udalak eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak sustatzen dituzte, finantzaketan laguntzeaz gain. Ikasleek, prestakuntza-kontratu baten bidez, prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzen dute, eta zeharkako arlo batzuetan trebatzen dira, hala nola funtsezko gaitasunetan, gizarte-prestakuntzan eta prestakuntza pertsonalean, enplegua modu aktiboan bilatzean eta abarretan.
IZENA | ESPEZIALITATEAK | PROFILA | LEKU KOPURUA |
---|---|---|---|
Landaben Prestakuntza Zentroa |
Hargintza eta Biltegiratzea LE | 16 eta 30 urte bitarteko gazteak | 15 |
Eraikinak zaharberritzeko igeltserotza LE | 15 | ||
Arotzeria eta altzarigintzako prestakuntza-programa | PGizarte-zerbitzuetatik bideratutako pertsonak | 15 | |
PEPI espresa, igeltsu laminatuzko plaka aurrefabrikatuak muntatzeko oinarrizko ikastaroa | Kotizaziopekoak ez diren errentak jasotzen dituzten langabetuak, gizarte-zerbitzuetatik bideratuak | 15 | |
PEPI espresa, arotzeriako oinarrizko ikastaroa | 15 | ||
Arantzadi Prestakuntza Zentroa |
LANTEGI-ESKOLA Lorezaintza – 2017ko ekainetik 2018ko azarora | 16 eta 30 urte bitarteko gazteak | 15 |
Soldadura PEPI – 2017ko ekainetik 2018ko apirilera | Gizarte-zerbitzuetatik bideratutako pertsonak Kotizaziopekoak ez diren errentak jasotzen dituzten langabetuak, desgaitasuna dutenak… |
20 | |
Soldadura PEPI – 2018ko ekainetik 2018ko irailera | Gizarte-zerbitzuetatik bideratutako pertsonak Kotizaziopekoak ez diren errentak jasotzen dituzten langabetuak, desgaitasuna dutenak… |
20 | |
Lorezaintzako ikastaro autofinantzatua – 2018ko abendutik 2019ko apirilera 9 | Gizarte-zerbitzuetatik bideratutako pertsonak | 18 | |
Errotazar Prestakuntza Zentroa | Mendekotasuneko prestakuntza-programa | Gizarte-zerbitzuetatik bideratutako pertsonak | 15 |
GIZARTERATZE ETA LANERATZE TALDEA (GLT)
2018. urtean Gizarteratze eta Laneratze Taldeak 535 espediente aktiborekin lan egin zuen, eta horietatik % 16,70 alta berriei dagozkie. Horietatik, % 51,60 emakumeak dira, eta, % 48,40, gizonak (iaz baino % 8,60 emakume gehiago). Eta artatutako pertsonen ia % 64 migratzaileak dira; Estatuko pertsonak, berriz, % 36. Talde horren barruan Gizarte eta Lan Arloko Bitartekaritza Zerbitzua ere (GLBZ) badago; hautatze-prozesuak egiten ditu, urtean zehar eta zenbait postutarako, GLTren erabiltzaileak kontratatzeko. Guztira, 226 lan-eskaintza jaso ditu zuzenean 250 plazatarako. Eskaintza horien ondorioz 155 laneratze izan dira, eta eskainitako lanpostuen % 62 estali dira, batez beste.
Udalak langabetuak zuzenean ere kontratatzen ditu interes orokorreko edo gizarte-intereseko lanak egiteko (Nafarroako Gobernuaren toki-erakundeendako diru-laguntzen deialdiaren barruan). Helburua da langabeak kontratatzea, eta, horrela, haien enplegagarritasuna hobetzea, lanerako gaitasunak emanez. 2017an diruz lagundu ziren bi proiektuak gauzatzeko, 19 pertsona kontratatu zituzten lehentasunezkotzat jotako kolektiboen artean (30 urtetik beherakoak, 50etik gorakoak, langabezian luzez daudenak, desgaitasuna dutenak, etab.). Pertsona horien bitartez, Errotazarreko etxabea, «Garbitegiak» deitutako aldean, egokitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, udal gizarte-zerbitzuak handitzeko, eta seinale horizontalak eta nekazaritzako jarduera lagungarriak mantentzeko zerbitzuari berrekin zaio, Elkarkiderekin elkarlanean.
Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuak lanerako prestakuntza-jarduerak egiten ditu, langabeak lehenetsita, pertsona horien laneratzea lortu nahian. 2018an, guztira, 15 pertsonak parte hartu zuten 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzera bideratutako ikastaro batean.
Espezialitatea |
Ordu kopurua | Hasiera eta amaierako data | PZ Maila | Leku kopurua |
---|---|---|---|---|
Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZB osoa) | 210 | 07/03 a 15/05 | 1 | 15 |
GUZTIRA | 210 | 15 |
2018an, Iruñeko Udalak prestakuntza-ekintzak antolatu, koordinatu eta finantzatu zituen Iruñeko Espetxeko emakumeen moduluan. 52 emakumek parte hartu zuten lantegietan, otsailetik abendura bitartean; guztira, 238 ordu eskaini ziren urtean.
ESPEZIALITATEA | Egunak | Ordu
kopurua |
Hasierako data Bukaerako data |
Parte-hartzaileak |
---|---|---|---|---|
I. Moda eta jantzigintzako lantegia | 24 | 48 | 02/15etik 05/24ra | 13 |
II. Moda eta jantzigintzako lantegia | 30 | 60 | 07/18tik 12/20ra | 12 |
I. Eskulan-lantegia | 36 | 72 | 02/13tik 06/29ra | 17 |
II. Eskulan-lantegia | 29 | 58 | 06/04tik 12/21era | 10 |
GUZTIRA | 238 | 52 |
2018ko erdialdetik, Gizarte Ekintza Alorrak bere gain hartu zituen, halaber, gazteen moduluan antolatutako prestakuntza-ekintzak. 19 pertsonak parte hartu zuten; urritik abendura bitartean egin ziren, eta, guztira, 42 ordu eskaini ziren.
ESPEZIALITATEA | Egunak | Ordu kopurua | Hasierako data Bukaerako data | Parte-hartzaileak |
---|---|---|---|---|
I. Eskulan-lantegia | 21 | 42 | 2/10 a 21/12 | 19 |
GUZTIRA | 42 | 19 |
BAZTERKETA LARRIA PAIRATZEN DUTEN PERTSONAK ARTATZEKO PROGRAMAK
Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa. 2018an, zentroan 3.119 pertsona artatu zituzten (ibiltariak, erroldatuak eta hotzaren aurkako protokoloagatik). Artatutako pertsonetako askok programa batean baino gehiagotan parte hartzen zuten; horregatik, artatutako pertsona ezberdinen kopurua txikixeagoa izan zen: 2.034. Horietatik, 225 baino ez ziren emakumeak (% 11,06).
2018an, 156 gautan aktibatu zen hotzaren aurkako protokoloa; aurreko urtekoaren antzeko kopurua, beraz. | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|---|---|
Ibiltariak | 1.524 | 1615 | 1.359 | 1.478 | 1.508 |
Erroldatutakoak | 65 | 64 | 65 | 72 | 51 |
Arreta, kalean | 127 | 141 | 137 | 176 | 182 |
Hotz-oldea | 479 | 206 | 275 | 250 | 293 |
GUZTIRA | 2.445 | 2.026 | 1.834 | 1.976 | 2.034 |
Autobus-txartelak | 1.020 | 1005 | 977 | 872 | 720 |
«On egin» udal-jantokia. Iruñeko Udalaren udal-jantokia Carmen kaleko 25 zenbakian dago, eta 215 erabiltzaile artatu zituen urte guztian. Erabiltzailearen profilak ezaugarri hauek ditu: gizonezkoa (% 60,5 gizonak dira, eta % 39,5, emakumeak), espainiar nazionalitatea (% 46,51) eta ezkongabea (% 46,5). Artatutako helduen % 46,51k ez du inolako prestaziorik jasotzen administrazioaren eskutik, eta ia % 80 hirian erroldatuta dago. Erabiltzaileak 23 nazionalitatekoak dira. % 53,95ek Europar Batasuneko herrialderen bateko nazionalitatea du. Nazionalitateen arabera, Espainiako nazionalitatea duten 100 lagunez gain (% 46,51), jantokian izaten dira, besteak beste, 25 marokoar, 11 errumaniar, eta Venezuelako eta Senegalgo 8 pertsona. 2018an, 54.270 zerbitzu eman ziren (19.862 bazkari, 16.985 afari eta 17.423 gosari). Abenduan eman zen gosari, bazkari eta afari gehien, eta ekainean gutxien.
BANAKAKO ETA LEHIAKETA BIDEZKO UDAL-DIRULAGUNTZAK
Prestazioak |
2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 |
---|---|---|---|---|---|---|
Gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiak | 306.176 | 382.319 | 393.836 | 652.179 | 586.221 | 684.953 |
Eskola-jantokiak | 580.000 | 495.000 | 402.137 | 567.977 | 778.138 | 529.242,88 |
Familia ugarien eskola-jantokiak | 91.000 | ----------- | ------------ | -------------- | ----------- | ----------- |
Alokairuak: provivienda | 170.000 | 250.000 | 361.223 | 366.554 | 379.348 | 344.214 |
Tratamenduak errehabilitazio-etxeetan | 36.000 | 36.000 | 26.161 | 58.608 | 55.149 | 50.795,31 |
Adingabeen arreta (0-12) | 40.000 | 40.000 | 8.660 | 4.017 | 9.264 | 7.829,31 |
Gizarte-ekintzako erakundeetarako dirulaguntzak, haur eta gazteendako aisia eta denbora librea barne, 2015era arte | 290.000 | 290.000 | 290.000 | 290.000 | 290.000 | 290.000 |
Haur eta nerabeen prebentzioa eta sustapena, aisialdi eta denbora libreko jardueren bitartez | ----------- | ----------- | ----------- | 45.000 | 45.000 | 45.000 |
Taxi-bonua | 140.000 | 160.000 | 115.823 | 141.621 | 144.872 | 123.190,34 |
Guztira | 1.653.176 | 1.653.319 | 1.597.840 | 2.125.956 | 2.287.992 | 2.075.224,98 |