
Urtero, kontu-sail bat bideratzen da Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren Udal Programara, eta, 2018an, 1.570.203 eurokoa izan zen, hau da, Iruñeko Udalaren aurrekontu guztiaren % 0,76 (2017an, % 0,72). Horrek erran nahi du lortu egin dela Nazio Batuen Erakundeak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duen gutxieneko ehunekoa. Horrenbestez, hiriko auzokide bakoitzeko, 7,89 €-ko ekarpena egin da urtean (7,19 €, 2017an).
Programa horren barruan, diru-laguntzetarako bost deialdi izan dira 2018an, Iruñean finkatuak dauden eta jarduerak bertan egiten dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) laguntza emateko. Bi deialdi Iruñean garapenerako sentsibilizazio- eta hezkuntza--proiektuak egiteko dira; beste bi, beste herrialde batzuetan garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza-proiektuak egiteko, eta bosgarrena, berriz, giza larrialdietarako jarduketetara bideratua dago. Lankidetza-hitzarmen bat ere garatu da Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin, arlo horretako Informazio eta Koordinazio Bulegoa sortzeko, eta gure erkidegoko beste toki-erakunde batzuekin batera parte hartzen dugu Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) kudeatzen duen Lankidetzarako Tokiko Funtsean.
LAN-ILDOA |
Kop. | Exekuzioa 2018 | Ehunekoa (%) |
|---|---|---|---|
GARAPENAREN ALDEKO SENTSIBILIZAZIOA ETA HEZKUNTZA |
23 | 142.195 | 9,1 % / 9,8% |
| - Dirulaguntzetarako deialdia: Unean uneko jarduketak | 5 | 4.708 | 0,3% |
| - Dirulaguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak | 15 | 98.384 | 6,6% |
| - Lankidetza-hitzarmena: Informazioa eta Koordinazioa | 1 | 36.000 | 2,5% |
| - GNLUPren berezko jarduketak | 2 | 3.103 | 0,2% |
TOKIKO GARAPENA |
43 | 1.200.466 | 76,5% / 82,7% |
| - Dirulaguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak | 35 | 1.036.466 | 71,4% |
| - Dirulaguntzetarako deialdia, Hegoaldeko toki-entitateendako | 2 | 120.000 | 8,3% |
| - Garapenaren aldeko Lankidetzarako Tokiko Funtsa (NUKF) | 6 | 44.000 | 3,0% |
GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA |
7 | 84.000 | 5,3% / 5,8% |
| - Dirulaguntzetarako deialdia: Giza Larrialdiak (GLL) | 7 | 84.000 | 5,8% |
GLUP-REN KUDEAKETA-JARDUERAK: Planifikazioa eta jarraipena |
4 | 24.094 | 1,5 % / 1,7% |
| - Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren Plan Zuzentzailea | 1 | 23.812 | 1,5% |
| - 2017ko GNLUPren memoria eta 2018ko Urteko Plan Operatiboa egitea | 2 | 282 | 0,02% |
| - Udalaren GNP zerbitzu-gutuna egin eta onestea | 1 | - | - |
GLUP-REN JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA |
77 | 1.450.755 | 92,4% / 100% |
GLUP-REN JARDUNAREN GUZTIZKO PARTZIALA |
119.448 | 7,6% | |
GUZTIRA GAUZATUA |
1.570.203 | 100% | |
Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako udal-funtsak nora bideratu diren, eremu geografikoa zein jarduera-sektorea aintzat hartuta, honako taula hauetan azalduta dago.
Finantzaketaren banaketa geografikoa
| Geografia-esparrua | € | % | Geografia-esparrua | € | % |
|---|---|---|---|---|---|
| Hego Amerika | 459.305 | 32,2% | Afrika | 478.063 | 33,5% |
| Bolivia | 121.457 | Burkina Faso | 19.382 | ||
| Brasil | 29.596 | Txad | 110.156 | ||
| Kolonbia | 142.870 | Boli Kosta | 37.783 | ||
| Peru | 165.382 | Guinea Bissau | 42.333 | ||
| Erdialdeko Amerika, Mexiko eta Karibe | 245.571 | 17,2% | Mozambike | 35.000 | |
| El Salvador | 112.450 | Niger | 55.252 | ||
| Guatemala | 27.650 | Errefuxiatu sahararrak | 96.783 | ||
| Honduras | 12.711 | Kongo (DR) | 35.000 | ||
| Mexiko | 29.406 | Ruanda | 46.374 | ||
| Nikaragua | 63.354 | Asia |
89.527 | 6,3% | |
| Oriente Medio | 12.000 | 0,8% | India | 44.635 | |
| Irak | 12.000 | Indonesia | 12.000 | ||
| Europa | 142.195 | 10% | Pakistán | 32.892 | |
| Iruña (Sentsibilizazioa) | 142.195 | ||||
Guztira: 1.426.661 Euros |
|||||

Finantzaketaren banaketa, jarduera-sektorearen arabera
| SEKTOREA | IZENA | Kop. | € | % |
|---|---|---|---|---|
| 100 | Gizarte-azpiegiturak eta haiei loturiko zerbitzuak | 34 | 934.960 | 65,5% |
| 110 | Hezkuntza (oinarrizkoa, bigarren hezkuntza, lanbide-heziketa, etab.) | 4 | 84.832 | |
| 120 | Osasuna (oinarrizko laguntza, espezializatua, etab.) | 9 | 243.835 | |
| 130 | Biztanleriari eta ugalketa-osasunari buruzko programak eta politikak | 1 | 27.650 | |
| 140 | Ur-hornidura, saneamendua eta hondakin solidoen tratamendua | 11 | 300.198 | |
| 150 | Gobernua eta gizarte zibila (giza eskubideen sustapena-salaketa, kooperatibak...) | 8 | 258.225 | |
| 160 | Bestelako gizarte-zerbitzuak eta -azpiegiturak (enplegua, etxebizitza...) | 1 | 20.220 | |
| 200 | Azpiegitura ekonomikoa eta zerbitzuak | 1 | 30.450 | 2,1% |
| 210 | Garraioa eta biltegiratzea | 1 | 30.450 | |
| 300 | Ekoizpen-sektoreak | 2 | 47.711 | 3,4% |
| 311 | Nekazaritza | 2 | 47.711 | |
| 400 | Sektore anitzeko programak | 3 | 119.972 | 8,4% |
| 430 | Sektore anitzeko beste batzuk | 3 | 119.972 | |
| 500 | Laguntza ondasun-horniduretan eta laguntzarako programa orokorrak | 2 | 60.040 | 4,2% |
| 520 | Garapenerako elikadura-laguntza / Elikadura-segurtasuna | 2 | 60.040 | |
| 700 | Larrialdietarako laguntza | 8 | 91.333 | 6,4% |
| 720 | Bestelako laguntzak larrialdi-egoeran eta hondamendietan | 7 | 79.333 | |
| 730 | Laguntza berreraikitze-lanetarako | 1 | 12.000 | |
| 998 | Garapenaren aldeko sentsibilizazioa eta hezkuntza | 23 | 142.195 | 10,0% |
| LANKIDETZA-JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA | 73 | 1.426.661 | 100% | |
| 910 | EMAILEEN KOSTU ADMINISTRATIBOAK (GNLUPren kudeaketa eta funtzionamendua) | 4 | 143.542 | |
| GUZTIRA GAUZATUA (2018) | 77 | 1.570.203 |
Jarduera-sektoreak hartu dira ELGEko Garapenerako Laguntza Batzordeak (GLB) ezarritako sailkapenetik.
GARAPENAREN ALDEKO NAZIOARTEKO LANKIDETZAREN PLAN ZUZENTZAILEA 2018-2021
2018an, Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren 1. Plan Zuzentzailea (2018–2021) onestea izan zen GLUPren berrikuntza nagusia, hura baita hurrengo lau urteetarako laneko estrategia-tresna, betiere azken xedetzat harturik garapenaren aldeko udal-politika sendoagoa eta kalitate hobekoa egitea.
Ondoren, Gobernu Taldeari aurkeztu zitzaion (TGB): 2018ko otsailaren 20ko TGB, eta aho batez onartu zen Udalaren Osoko Bilkuran, 2018ko martxoaren 1eko bilkuran: 2018ko martxoaren 1eko Osoko Bilkura (4AS).
Amaierako emaitza 6 ildotan eta 31 helburu estrategikotan egituratutako Plan Zuzentzailea da.
| Plan Zuzentzailearen egitura | Estrategia-ildoak |
|---|---|
| 6 ildo eta 31 helburu estrategiko | Hegoaldeko ekintzak orain baino jasangarritasun handiagokoak eta koherenteagoak izan daitezen ahalegintzea, eta enfasia jartzea tokian tokiko lanean eta eskubideen ikuspegian |
| Garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazioa indartzea, GLUPren estrategia nagusi gisa | |
| GLUPk babesten dituen ekintzen kalitatea handitzea eta GGKEak indartzea, eragile funtsezko diren aldetik | |
| Sendoago egitea GLUPk beste erakunde eta ekimen batzuekin duen koordinazioa eta elkarrekiko osagarritasuna | |
| GLUPren gaineko ezagutza eta gardentasuna handitzea herritarren artean eta Iruñeko Udaleko beste alor batzuetan | |
| GLUK aktibatzea, Iruñeko lankidetzako eragile nagusiek eztabaidatzeko eta informazioa trukatzeko funtsezko foro gisa. |
2018an hasi zen ezartzen, eta, horri esker, lan-ildo berriak sustatu ahal izan dira, bereziki GNLUPren sentsibilizazio-arloko jarduerak, hala nola:

