
2017an, Iruñean 2.722 auto-istripu gertatu ziren. Horietatik, 164 harrapatze-istripuak izan ziren. Istripu gehienetan kalte materialak baino ez ziren izan (2.109), baina bostetatik batean zaurituak ere izan ziren. Bost istriputan hildakoak izan ziren. Istripuetan, guztira, 608 zauritu izan ziren; gehienak arinak (565), baina 43 larri ere izan ziren, 5 hildakoez gain.
Harrapatze-istripuei dagokienez, izandako 164 horietatik 100 semafororik gabeko oinezkoentzako pasabideetan izan ziren, 34 galtzadan, 20 espaloian eta oinezkoentzako bideetan, eta azken hamarrak semaforoak dituzten oinezkoentzako pasabideetan.
| 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Guztira istripuak | 3.004 | 2.786 | 2.585 | 2.757 | 2.557 | 2.273 | 1.928 | 2.123 | 2.257 | 2.554 | 2.722 |
| Harrapatze-istripuak | 166 | 165 | 171 | 143 | 153 | 146 | 141 | 144 | 142 | 145 | 164 |
| 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hildakoak | 4 | 3 | 0 | 6 | 3 | 5 | 2 | 1 | 2 | 3 | 5 |
| Zauritu larriak | 71 | 69 | 61 | 33 | 26 | 22 | 31 | 37 | 31 | 45 | 43 |
2017an, 249 etilometria-kontrol egin ziren, zirkulazioko arau-hausteetan, istripuetan zein prebentzio-kontroletan eginda. Guztira, 22.960 proba egin ziren, eta horietatik 22.397k emaitza negatiboa izan zuten, eta 633k positiboa. Halaber, 162 droga-proba egin ziren; 65etan emaitza positiboa izan zen. Proba guztietatik 73 auzitegietara igorri ziren.
2017an, Iruñean bide-segurtasunaren aurkako 318 delitu izan ziren; hau da, 2016an baino 36 gehiago.
| 2016 | 2017 | |
|---|---|---|
| Etilometria positiboak | 179 | 205 |
| Epaiketa bidez kentzea | ||
| Baimenik ez izatea | 76 | |
| Zuhurtziagabekeriak eragindako lesioak | 16 | 15 |
| Alkoholemia-kontrola egiteari uko egitea | 8 | 11 |
| Ausarkeriaz gidatzea | 5 | 4 |
| Zuhurtziagabekeriak eragindako homizidioa | 3 | 5 |
| Gai estupefazienteen eraginpean gidatzea | 1 | 1 |
| Guztira | 282 | 317 |
2017an, 2.423 zirkulazio-kontrol egin ziren honako hauei dagokienez: abiadura radarrekin kontrolatzea (1.311), dokumentazioa (47), eskola-garraioa (47), hainbat arau-hauste (244), etilometriak (249), telefonoa (118), segurtasun-uhala (118), oinezkoentzako pasabideak (94) eta bizikleta (195).
Zirkulazio alorreko talde teknologikoak radar mugikorrarekin318.720 ibilgailu kontrolatu ditu 1.311 kontroletan, eta 2.761 salaketa izan dira horietan. Horrez gain, kabina finkoetan dauden radarrek 4 milioi ibilgailu baino gehiago kontrolatu dituzte, eta horietako 4.860 salatu dituzte.
«Visual car» tresnaren bidez (ibilgailu ofizial batean ezarritako ekipoa, ibilgailuen matrikulak irakurtzea ahalbidetzen duena) asegururik gabeko 55 auto, lapurtutako 1 eta gaizki aparkatutako 92 atzeman ziren, baita salaketa jarri ere. Halaber, semaforoetan jarritako argazki-gorri izeneko sistemaren bidez, 6.817 irudi aztertu eta 706 salaketa egin ziren. Autobus-geltokiaren aurrean, badago aldi baterako aparkatzeko moldatua dagoen eremu bat, bidaiarien joan-etorria errazteko; bada, eremu horretan 175 salaketa jarri ziren.