
2017an, 552 semaforo konpondu ziren istripuen eta instalazioetako matxuren ondorioz (semaforoak, CCTV kamerak, zutoin pneumatikoak, zinemometroak eta neurgailuak). Otsailean eta martxoan egon zen intzidentzia gehien (68 eta 76, hurrenez hurren).
Jarduera nagusiak:
Hiriko Alde Zaharreko sarbideak matrikulak irakurriz kontrolatzeko ezarritako sistema (zutoin pneumatikoen ordez) nabarmentzen da. Erabat eraginkorra izan dadin, kamerak ezarri ziren auzoko sarrera eta irteera guztietan. Kontrolgune hauek daude: Nagusia-Basotxoa (sarrera-irteera), Nueva (sarrera), San Anton-Navas de Tolosa (irteera), Sarasate pasealekua-Navas de Tolosa (irteera), Sarasate pasealekua-San Ignazio (sarrera), Espoz y Mina (sarrera), Estafeta (sarrera), Labrit-Mesedeetakoa-Artzapezpikutza (sarrera), San Agustin (irteera), Karmen (sarrera-irteera), Santo Domingo (sarrera) eta Hezkuntzako aparkalekua (irteera).
Udalak Tok Tok izeneko aplikazioa ezarri zuen sarbide horiek erregistratzeko.
| SARBIDE MURRIZTUKO EREMUKO IZAPIDEAK | 2017 |
|---|---|
| Izapide informatikoak | 38.604 |
| Sarbide iraunkorrerako baimena | 13.172 |
| Unean uneko eta aldi baterako sarbiderako baimena | 10.425 |
| Tratatutako erregistro-eskaerak | 351 |
| Izapidetutako zinegotzi-ebazpenak | 165 |
TAOk araututako aparkatze-tokien kopurua: 21.227. Horietatik, 10.463 urdinak dira, 171 gorriak eta 10.593 laranjak.
2017an, 28.113 bizilagun-txartel eta 696 jarduera-txartel egin ziren.
| SEKTOREA | Bizilagun-txartelak | Jarduera-txartelak |
|---|---|---|
| 1 ( Alde Zaharra) | 2319 | 4 |
| 2 (Zabalgunea) | 5072 | 47 |
| 3 (Milagrosa-Azpilagaña) | 3902 | 44 |
| 4 (Iturrama) | 6882 | 243 |
| 5 (Mendebaldea-Erripagaña-Etxabakoitz Iparraldea) | 5144 | 171 |
| 6 Donibane | 4793 | 187 |
| GUZTIRA | 28.113 | 696 |