Iruñeko Udalaren 2017eko memoria

GARAPENAREN ALDEKO NAZIOARTEKO LANKIDETZA

Urtero, kontu-sail bat bideratzen da Garapenaren aldeko Lankidetzaren Udal Programara, eta 2017an, 1.417.910 eurokoa izan zen, hau da, Iruñeko Udalaren aurrekontu guztiaren % 0,72. Horrek esan nahi du lortu egin dela Nazio Batuen Erakundeak garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzara bideratzea gomendatzen duen gutxieneko ehunekoa. Horrenbestez, hiriko auzokide bakoitzeko, 7,19 €-ko ekarpena egin da urtean.
Programa horren barruan, diru-laguntzetarako bost deialdi izan dira 2017an, Iruñean finkatuak dauden eta jarduerak bertan egiten dituzten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) laguntza emateko. Bi deialdi Iruñean garapenerako sentsibilizazio- eta hezkuntza--proiektuak egiteko dira; beste bi, beste herrialde batzuetan garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza-proiektuak egiteko, eta bosgarrena, berriz, giza larrialdietarako jarduketetara bideratua dago. Lankidetza-hitzarmen bat ere garatu da Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin, arlo horretako Informazio eta Koordinazio Bulegoa sortzeko, eta gure erkidegoko beste toki-erakunde batzuekin batera parte hartzen dugu Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) kudeatzen duen Lankidetzarako Tokiko Funtsean.

LAN-ILDOA KOP. 2017ko betetze-maila Ehunekoa (%)
SENTSIBILIZAZIOA 20 139.600 % 9,9 / % 10,7
- Diru-laguntzetarako deialdia: Unean uneko jarduketak 3 3.600 % 0,3
- Diru-laguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak 16 100.000 % 7,7
- Lankidetza-hitzarmena: Argibide eta Koordinazio Bulegoa 1 36.000 % 2,8
TOKIKO GARAPENA 40 1.049.125 % 74,1 / % 80,7
- Diru-laguntzetarako deialdia: Urteko proiektuak 32 887.125  % 68,2
- Diru-laguntzetarako deialdia, Hegoaldeko toki-entitateentzat 2 120.000 % 9,2
- Garapenaren aldeko Lankidetzarako Tokiko Funtsa (NUKF) 6 42.000 % 3,2
GIZA LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA 8 96.000 % 6,9 / % 7,4
- Diru-laguntzetarako deialdia: Giza Larrialdia 8 96.000 % 7,4
GLUP-AREN BEREZKO JARDUERAK 1 15.461 % 1,1 / % 1,2
- Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren Plan Zuzentzailea 1 15.125 % 1,2
- 2016ko Memoria egitea   336 % 0,03
  GLUP-AREN JARDUKETEN GUZTIZKO PARTZIALA 69 1.300.186 % 91,8 / % 100
  GLUP-AREN JARDUNAREN GUZTIZKO PARTZIALA   116.060 % 8,2
GUZTIRA GAUZATUA   1.416.246 % 100

Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako udal-funtsak nora bideratu diren, eremu geografikoa zein jarduera-sektorea aintzat hartuta, honako taula hauetan azalduta dago:

Finantzaketaren banaketa geografikoa

Geografia-esparrua % Geografia-esparrua %
 Hego Amerika 174.176 % 13,4  Afrika 532.438 % 41,0
  Argentina 28.018     Burkina Faso 7.000  
  Kolonbia 106.163     Txad 72.344  
  Peru 39.995     Boli Kosta 25.347  
 Erdialdeko Amerika, Mexiko eta Karibe 351.760 % 27,1   Ginea Bissau 7.000  
  Kuba 12.000     Kenya 12.000  
  El Salvador 93.461     Mali 26.877  
  Guatemala 32.772     Maroko 24.295  
  Haiti 108.408     Mozambike 90.345  
  Mexiko 25.690     Niger 65.345  
  Nikaragua 79.429     Errefuxiatu sahararrak 81.596  
Ekialde Ertaina 37.690 % 2,9   Kongoko Errepublika Demokratikoa 30.345  
  Jordania 12.000     Rwanda 30.944  
  Palestinako Lurralde Okupatuak 25.690     Sierra Leona 12.000  
 Asia 49.061 % 3,8   Tanzania 12.000  
  India 23.371     Uganda 35.000  
  Pakistan 25.690    Europa 155.061 % 11,9
        Iruña (Sentsibilizazioa) 155.061  
Guztira: 1.300.186 euro

Finantzaketaren banaketa, jarduera-sektorearen arabera

SEKTOREA IZENA Kop. %
100 GIZARTE-AZPIEGITURAK ETA LOTURIKO ZERBITZUAK 33 850.876 % 65,4
110 Hezkuntza (oinarrizkoa, bigarren mailakoa, lanbide-heziketa, etab.) 3 93.362  
120 Osasuna (lehen laguntza, espezializatua, etab.) 8 182.159  
130 Biztanleriari eta ugalketa-osasunari buruzko programak eta politikak 1 26.877  
140 Ur-hornidura, saneamendua eta hondakin solidoen tratamendua 12 270.843  
150 Gobernua eta gizarte zibila (giza eskubideak: sustapena-salaketa, kooperatibak, etab.). 7 236.114  
160 Bestelako gizarte-zerbitzuak eta -azpiegiturak (enplegua, etxebizitza...) 2 41.521  
200 AZPIEGITURA EKONOMIKOA ETA ZERBITZUAK 1 22.578 % 1,7
210   Garraioa eta biltegiratzea 1 22.578  
300 EKOIZPEN-SEKTOREAK 3 88.732 % 6,8
311   Nekazaritza 3 88.732  
400 SEKTORE ASKOTAKOA 2 62.995 % 4,8
430   Sektore askotako beste zenbait 2 62.995  
500 LAGUNTZA ONDASUN-HORNIDURETAN ETA LAGUNTZARAKO PROGRAMA OROKORRAK 1 23.944 % 1,8
520 Garapenerako elikadura-laguntza / Elikadura-segurtasuna 1 23.944  
700 LARRIALDIETARAKO LAGUNTZA 8 96.000 % 7,4
720   Bestelako laguntzak larrialdi-egoeran eta hondamendietan 6 72.000  
730   Laguntza berreraikitze-lanetarako 2 24.000  
998 GARAPENAREN ALDEKO SENTSIBILIZAZIOA ETA HEZKUNTZA 21 155.061 % 11,9
99820 Garapenarekiko sentsibilizazioa sustatzea 4 58.881  
99821 Balioetan heztea 3 15.473  
99823 Bidezko Merkataritza eta Ekonomia Solidarioa 3 15.561  
99824 Iparraldea-Hegoaldea egoera 11 65.146  
  GUZTIRA 69 1.300.186 % 100

GARAPENAREN ALDEKO NAZIOARTEKO LANKIDETZAREN PLAN ZUZENTZAILE BERRIA 2018 -2021
GLUParen berrikuntza nagusia 2017. urtean Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzaren Plan Zuzentzailea (2018–2021) egin izana izan da, hura baita hurrengo lau urteetarako laneko estrategia-tresna, betiere azken xedetzat harturik garapenaren aldeko udal-politika sendoagoa eta hobea egitea.

Amaierako emaitza 6 ildotan eta 31 helburu estrategikotan egituratutako Plan Zuzentzailea da.
Plan Zuzentzailearen egitura Estrategia-ildoak
6 ildo eta 31 helburu
estrategiko
Hegoaldeko ekintzak orain baino jasangarritasun handiagokoak eta koherenteagoak izan daitezen ahalegintzea, eta enfasia jartzea tokian tokiko lanean eta eskubideen ikuspegian.
Garapenerako hezkuntza eta sentsibilizazioa indartzea, GLUParen estrategia nagusi gisa.
GLUPak babesten dituen ekintzen kalitatea handitzea eta GGKEak indartzea, eragile funtsezko diren aldetik.
Sendoago egitea GLUPak beste erakunde eta ekimen batzuekin duen koordinazioa eta elkarrekiko osagarritasuna.
GLUParen gaineko ezagutza eta gardentasuna handitzea herritarren artean eta Iruñeko Udaleko beste alor batzuetan.
GLUKa aktibatzea, Iruñeko lankidetzako eragile nagusiek eztabaidatzeko eta informazioa trukatzeko funtsezko foro gisa.

 

Plana Garapenaren aldeko Lankidetzako Udal Kontseiluak berretsi zuen 2017ko abenduaren 14an egindako bileran. Ondoren, Gobernu Taldeari aurkeztu zitzaion (TGB): 2018ko otsailaren 20ko TGB, eta aho batez onartu zen Udalaren Osoko Bilkuran, 2018ko martxoaren 1eko bilkuran: 2018/03/01eko Osoko Bilkura (4AS).


--