
Programa 183 laguneko talde batek –kontratatutako peoiek, arduradunek, lantaldeetako arduradun eta ofizialek eta talde teknikoak– osatua da 2017an, eta bederatzi lantaldetan jarduten du: obrak, soldadura, pintura, garbiketa eta atezaintza, ibaiak zein mintegia mantentzeko lanak, joskintza eta jantzigintza, tapizgintza, udal-jantokia eta koadernaketa eta serigrafia.
Programa udal-dinamikan finkaturik dago, bai gizarte-bazterketa egoeran dauden hiriko pertsonak kontratatzeari dagokionez, bai Udaleko alorrek eskatutako zeregin eta lanei dagokienez. 2017an, udal gizarte-zerbitzuetatik bideratutako 152 pertsonak (ia 86 lanaldi oso) lan-kontratua lortu dute programa honen bitartez.
Honako lan hauek egin ziren nagusiki:
2017an, 595 pertsonak jaso zuten laguntza; haietatik, 300 berriak izan dira (289 emakume eta 11 gizonezko). Gainerako 295ek aurreko urteetan irekitako espedientea zuten. Horiei dagokienez, banako 2.023 artatze egin dira, eta horietatik 29 larrialdikoak izan dira.
ARTATUTAKO KASU BERRIEN TIPOLOGIA
| Tipologia | Emakumeak | Gizonak | Guztira |
|---|---|---|---|
| Genero-indarkeria | 131 | - | 131 |
| Aholkularitza biktimen familiari eta inguruneari | 4 | 2 | 6 |
| Amek pairatutako indarkeriak eragindako seme-alabak | 2 | 1 | 3 |
| Maitasun-harremanetako desorekak | 15 | 0 | 15 |
| Haustura-prozesuetako zailtasunak | 61 | 5 | 66 |
| Zailtasunak guraso-ahala eta zaintza gauzatzeko orduan | 25 | 3 | 28 |
| Prostituzioa uztea | 31 | 0 | 31 |
| Gizarte-zailtasuneko egoera | 56 | 0 | 56 |
| Bestelakoak | 13 | 1 | 14 |
| Daturik gabe | 4 | 0 | 4 |
| Diagnosiak, guztira | 377 | 12 | 389 |
| Espedienteak, guztira | 289 | 11 | 300 |
Udal-programa espezializatu honek arreta ematen die familian babesgabetasun moderatuko egoerak dituzten Iruñeko haur eta nerabeei, bai eta norbere buruarekin, gizartean eta eskolan ez moldatzeko sintoma larriak dituzten haur eta gazteei (18 urte arte), horren ondorioz delitu-jokabideak garatzeko arrisku adierazgarria dutenei, alegia. 2017an, 136 familia eta 245 adingabe artatu zituzten.
HAUR ETA NERABEENDAKO LAGUNTZA TALDEKO ESPEDIENTE AKTIBOEN BANAKETA, 2017AN, ERREFERENTZIAKO AUZO-UNITATEAREN ARABERA (%)
| Auzoa | 2016. urtea | 2017. urtea |
|---|---|---|
| Buztintxuri | % 3 | % 4 |
| Alde Zaharra | % 6 | % 5 |
| Zabalgunea | % 9 | % 12 |
| Ermitagaña | % 7 | % 7 |
| Etxabakoitz | % 3 | % 3 |
| Iturrama | % 3 | % 3 |
| Mendillorri-Erripagaña | % 18 | % 15 |
| Milagrosa-Azpilagaña | % 13 | % 14 |
| Arrotxapea | % 13 | % 9 |
| Sanduzelai | % 9 | % 9 |
| Donibane | % 4 | % 7 |
| Txantrea | % 15 | % 13 |
| GUZTIRA | % 100 | % 100 |
ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA
2017an, 1.207 pertsonak parte hartu dute Iruñeko Udaleko lanerako prestakuntza-programan. Ekintzen ardatz nagusia hau da: Iruñean zailtasun erantsiren bat duten pertsonen lanerako sarbidea sustatzea, pertsona horiek gizarteratu eta lanera daitezen lortzeko, lan-merkatuan baloratzen diren gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak garatuz, eta lanbide-kualifikazioa erdiets dezaten.
| Programa | Parte-hartzaileen kopurua |
|---|---|
| Hargintza eta Biltegiratzea ELE eta Igeltserotza ELE (Landabeneko Prestakuntza Zentroa) – 2017ko ekainetik 2018ko azarora | 30 |
| Lorezaintza ELE (Arantzadi Prestakuntza Zentroa) – 2017ko ekainetik 2018ko azarora | 15 |
| Soldadura PEPI (Arantzadi Prestakuntza Zentroa) – 2016ko ekainetik 2017ko maiatzera | 20 |
| Enplegurako prestakuntzako udal-programa: Arotzeria eta Altzarigintza (Landaben Prestakuntza Zentroa) – 2017ko martxotik 2018ko martxora | 15 |
| Lorezaintza, soldadura eta iturgintzako prestakuntza-programa (Arantzadi Prestakuntza Zentroa) – 2016ko azarotik 2017ko maiatzera | 42 |
| Mendekotasuneko prestakuntza-programa (Errotazar Prestakuntza Zentroa) – (2016ko urritik 2017ko martxora) | 15 |
| Mendekotasuneko prestakuntza-programa (Errotazar Prestakuntza Zentroa) (2017ko abendutik 2018ko ekainera) | 15 |
| GLT-GLBZ | 683 |
| Interes Orokorreko eta Gizarte Intereseko lanak | 19 |
| Langabeendako Ikastaroak | 77 |
| Emakumeen espetxeko prestakuntza-ekintzak | 67 |
| GUZTIRA | 998 |
| 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | |
|---|---|---|---|---|---|
| Enpleguko Lantegi Eskolak eta PEPIak | 174 | 117 | 117 | 75 | 65 |
| Guk finantzatutako prestakuntza-programak | 57 | 87 | |||
| GLT-GLBZ | 551 | 660 | 836 | 968 | 683 |
| Espetxeko Prestakuntza-ikastaroak eta Lantegiak | 116 | 113 | 116 | 90 | 144 |
| Interes Orokorreko eta Gizarte Intereseko lanak | 22 | 21 | 19 | 17 | 19 |
| Onuradunak, guztira | 863 | 911 | 1.088 | 1.207 | 998 |
ENPLEGURAKO LANTEGI ESKOLAK, ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZAKO PROGRAMA INTEGRATUAK ETA GUK FINANTZATUTAKO ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK
Enplegurako Lantegi Eskolak programa mistoak dira, prestakuntzakoak eta enplegukoak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu, eta Iruñeko Udalak eta Europako Gizarte Funtsak sustatzen dituzte, finantzaketan laguntzeaz gain. Ikasleek, prestakuntza-kontratu baten bidez, prestakuntza teoriko-praktikoa jasotzen dute, eta zeharkako arlo batzuetan trebatzen dira, hala nola funtsezko gaitasunetan, gizarte-prestakuntzan eta prestakuntza pertsonalean, enplegua modu aktiboan bilatzean eta abarretan.
| IZENA | ESPEZIALITATEAK | PROFILA | LEKU-KOPURUA |
|---|---|---|---|
| Landaben Prestakuntza Zentroa | Hargintza eta Biltegiratzea ELE Eraikinak zaharberritzeko igeltserotza ELE Arotzeria eta Altzarigintzako prestakuntza-programa |
16-30 urte bitarteko gazteak Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako pertsonak | 15 15 15 |
| Arantzadi Prestakuntza Zentroa | Lorezaintza, soldadura eta iturgintza Lorezaintza ELE Soldadura PEPI |
Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako pertsonak 16-30 urte bitarteko gazteak Kotizaziopekoak ez diren errentak jasotzen dituzten langabetuak, desgaitasuna dutenak... |
42 15 20 |
| Errotazar Prestakuntza Zentroa | Mendekotasuneko prestakuntza-programa | Gizarte Zerbitzuetatik bideratutako pertsonak | 30 |
GIZARTERATZE ETA LANERATZE TALDEA (GLT)
2017. urtean Gizarteratze eta Laneratze Taldeak 683 espediente aktiborekin lan egin zuen, eta horietatik % 25 alta berriei dagozkie. Horietatik, % 43 emakumezkoei dagozkie, eta % 57, gizonezkoei. Eta artatutako pertsonen ia % 64 migratzaileak dira; Estatuko pertsonak, halere, % 36ra igo dira. Talde horren barruan Gizarte eta Lan Arloko Bitartekaritza Zerbitzua ere (GLBZ) badago; hautatze-prozesuak egiten ditu, urtean zehar eta zenbait postutarako, GLTaren erabiltzaileak kontratatzeko. Guztira 236 lan-eskaintza jaso ditu zuzenean 358 plazarako. Eskaintza horien ondorioz 175 laneratze izan dira, eta eskainitako lanpostuen % 48,88 estali dira batez beste.
Udalak langabetuak zuzenean ere kontratatzen ditu interes orokorreko edo gizarte-intereseko lanak egiteko (Nafarroako Gobernuaren toki-erakundeendako diru-laguntzen deialdiaren barruan). Helburua da langabeak kontratatzea, eta, horrela, haien enplegagarritasuna hobetzea, lanerako gaitasunak emanez. 2017an diruz lagundu ziren bi proiektuak gauzatzeko, 19 pertsona kontratatu zituzten lehentasunezkotzat jotako kolektiboen artean (30 urtetik beherakoak, 50etik gorakoak, langabezian luzez daudenak, desgaitasuna dutenak, etab.). Pertsona horien bitartez, Errotazarreko etxabea, «Garbitegiak» deitutako aldean, egokitzeko lanek aurrera jarraitzen dute, udal gizarte-zerbitzuak handitzeko, eta seinale horizontalak eta nekazaritzako jarduera lagungarriak mantentzeko zerbitzuari berrekin zaio, Elkarkiderekin elkarlanean.
Enplegurako Prestakuntza Zerbitzuak lanerako prestakuntza-jarduerak egiten ditu, langabeak lehenetsita, pertsona horien laneratzea lortu nahian. 2017an, guztira 77 pertsonak parte hartu dute 1. eta 2. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzera bideratutako bost ikastaroetako batean (edo helburu horretara bideratutako moduluetan).
| Espezialitatea | Ordu kopurua | Hasiera eta amaierako data | Prof. Ziurtag.Maila | Leku kopurua |
|---|---|---|---|---|
| Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ guztira) | 210 | 02/01etik 04/04ra | 1 | 15 |
| Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ guztira) | 210 | 04/10etik 06/21era | 1 | 17 |
| Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ guztira) | 210 | 08/16tik 10/13ra | 2 | 15 |
| Oinarrizko zereginak jatetxe eta tabernetarako (PZ guztira) | 210 | 10/11tik 12/15era | 1 | 15 |
| Mendeko pertsonentzako laguntza soziosanitarioa gizarte-erakundeetan (moduluak) | 70 | 09/05etik 09/29ra | 2 | 15 |
| GUZTIRA | 910 | 77 |
2017an, Iruñeko Udalak prestakuntza-ekintzak antolatu, koordinatu eta finantzatu zituen Iruñeko Espetxeko emakumeen moduluan. 67 emakumek parte hartu dute lantegietan, martxotik abendura bitartean; guztira 245 ordu eskaini dira urtean.
| ESPEZIALITATEA | Egunak | Ordu kopurua | Hasierako data Bukaerako data | Parte-hartzaileak |
|---|---|---|---|---|
| I. Moda eta jantzigintzako lantegia | 29 | 72,5 | 03/01etik 06/29ra | 17 |
| II. Moda eta jantzigintzako lantegia | 19 | 47,5 | 09/04tik 12/21era | 15 |
| I. Eskulan-lantegia | 27 | 67,5 | 03/21etik 07/04ra | 17 |
| II. Eskulan-lantegia | 23 | 57,5 | 09/27tik 12/22ra | 18 |
| GUZTIRA | 245 | 67 |
Bazterketa larria pairatzen duten pertsonak artatzeko programak
Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroa. 2017an, zentroan 1.976 pertsona artatu dituzte (ibiltariak, erroldatuak eta hotzaren aurkako protokoloagatik). Artatutako pertsonetako askok programa batean baino gehiagotan parte hartzen dute; horregatik, artatutako pertsona ezberdinen kopurua txikixeagoa da: 1.726. Horietatik, 186 baino ez dira emakumeak (% 10,77).
2017an, 151 gautan aktibatu da hotzaren aurkako protokoloa; iazkoaren antzeko kopurua, beraz.
| Pobrezia eta Gizarte Kohesioa Programa | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 |
|---|---|---|---|---|
| Ibiltariak | 1.524 | 1615 | 1.359 | 1.478 |
| Erroldatutakoak | 65 | 64 | 65 | 72 |
| Arreta, kalean | 127 | 141 | 137 | 176 |
| Hotzaren aurkakoa | 479 | 206 | 275 | 250 |
| GUZTIRA | 2.445 | 2.026 | 1.834 | 1.976 |
| Autobus-txartelak | 1.020 | 1005 | 977 | 872 |
Oscus 0,50 udal-jantokia. Iruñeko Udalaren udal-jantokia Nabarreria kaleko 31n dago, eta aurten 247 erabiltzaile artatu dira. Erabiltzailearen profilak ezaugarri hauek ditu: gizonezkoa (% 65,59 gizonak dira, eta % 34,41, emakumeak), espainiarra (% 50,66) eta ezkongabea (% 30,77). Artatutako helduen % 42,41ek ez dute inolako prestaziorik jasotzen administrazioaren eskutik, eta ia % 82 hirian erroldatuta daude. Erabiltzaileak 25 nazionalitatekoak dira. % 55,87 Europar Batasuneko herrialderen bateko nazionalitatea dute. Zenbait nazionalitate aipatuta, jatorri espainiarreko 125 lagunez gain (% 50,66), jantokian izaten dira, besteak beste, 18 marokoar, 8 ekuadortar, 7 nigeriar eta 7 errumaniar. 2017an, 36.374 zerbitzu eman ziren (13.758 bazkari,11.436 afari eta 11.180 gosari). Abenduan eman zen gosari, bazkari eta afari gehien, eta uztailean gutxien.
Prestazioen beste udal-deialdi batzuk eta sinatutako hitzarmenak
Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako
- Gizarte Ekintza. Iruñeko Udalak gizarte-ekintzako jarduerak garatzen dituzten 48 proiektu lagundu ditu: 30 proiektu (desgaitasuna eta mendekotasuna) eta 18 (gizarteratzea). Deialdiak, guztira, 290.000 euroko aurrekontua du.
- Komunitate arloko prebentzio- eta sustapen-proiektuak, haurren eta gazteen aisialdiaren eta denbora librearen esparruan. Udalak 5 proiektu diruz laguntzen ditu, 45.000 eurorekin guztira.
Hitzarmenak eta kontratuak
- Nafarroako Elikagai Bankua fundazioa. Haren jarduna finantzatu zen, zehazki laguntza emanez elikagaiak doan bildu, gorde eta banatzeko egoera sozio-ekonomiko larrian edo gizarte-bazterketa zein pobreziako egoeran dauden Iruñeko herritarren artean. 40.000 euroz hornitua dago.
- CERMIN – Nafarroako Elbarrituen Ordezkarien Batzordea. 15.000 euroko diru-laguntza jaso dute desgaitasunaren gaineko informazio, aholkularitza, prestakuntza, sentsibilizazio eta koordinazioko programak eta desgaituen eta haien familien elkarte-mugimenduaren jarduerak eta zerbitzuak jakinarazteko proiektuak.
- Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundea. 36.000 euroko diru-laguntza jaso du Garapenerako Lankidetzako informazio- eta koordinazio-programak, Nafarroan lan egiten duten erakundeek beraiek eginda.
- Secretariado Gitano fundazioa. 30.000 euroko diru-laguntza jaso du ijitoen etniako familiekin garatu beharreko esku-hartze proiektu batek, familia-nukleo batzuek duten gizarte- eta familia-arazo larria modu globalean geldiarazteko, eta bizikidetza eta gizarteratzeko zailtasunak zein haien adingabeen defizit sozialeko egoerak arintzen saiatzeko.
BANAKAKO ETA NORGEHIAGOKO UDAL DIRU-LAGUNTZAK
| Prestazioak | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 |
|---|---|---|---|---|---|
| Gizarte-larrialdiko egoeran dauden familiak | 306.176 | 382.319 | 393.836 | 652.179 | 586.221 |
| Eskola-jantokiak | 580.000 | 495.000 | 402.137 | 567.977 | 778.138 |
| Familia ugarien eskola-jantokiak | 91.000 | ----------- | ------------ | -------------- | ----------- |
| Alokairuak: Provivienda | 170.000 | 250.000 | 361.223 | 366.554 | 379.348 |
| Tratamenduak errehabilitazio-etxeetan | 36.000 | 36.000 | 26.161 | 58.608 | 55.149 |
| Adingabeen arreta (0-12) | 40.000 | 40.000 | 8.660 | 4.017 | 9.264 |
| Gizarte-ekintzako erakundeetarako diru-laguntzak, haur eta gazteendako aisia eta denbora librea barne, 2015era arte | 290.000 | 290.000 | 290.000 | 290.000 | 290.000 |
| Haur eta nerabeen prebentzioa eta sustapena, aisialdi eta denbora libreko jardueren bitartez | ----------- | ----------- | ----------- | 45.000 | 45.000 |
| Taxi-bonua | 140.000 | 160.000 | 115.823 | 141.621 | 144.872 |
| Guztira | 1.653.176 | 1.653.319 | 1.597.840 | 2.125.956 | 2.287.992 |