
Iruñeko Udalak, kirolaren arloan, bi jarduketa-ildo ditu: kirola sustatzea eta biztanleria-sektore guztien jarduera fisikoa bultzatzeko proiektuak abian jartzea. Horregatik antolatzen ditu jarduerak hala helduentzat nola gazteentzat. Helduendako mantentze-gimnasia eta aerobica egiteko programan 1.065 lagun aritu ziren 2016an, eta klaseak hiriko kiroldegietan eta ikastetxeetan eman ziren. Udalak, halaber, 50 urtetik gorakoendako yoga eskaintzen du jarduera fisikoen eta kirolen artean. 796 lagunek eman zuten izena.
Udalak, era berean, jende gazteagorendako jarduerak eta programak sustatzen ditu. Adibidez, liga bat antolatzen du areto-futbolean infantiletan, eta 75 taldek eman zuten izena. Diru-laguntzen zenbait deialdiren bitartez laguntzen da.
LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
Iruñeko Udalak kirolari lotutako lau laguntza-deialdi egin zituen 2016an, eta 1.348.476,28 euro banatu zituen guztira, 2015ean baino % 12,3 gehiago. Honatx deialdiak: liga nazionaletako lehen hiru kategorietan ari diren taldeentzat, kirol afizionatuarentzat, kirol-eskolentzat, eta kirol-emanaldi, -ikuskizun eta bestelako kirol-jarduerak antolatzeko.
Udalak 436.000 euro eman zizkien lehen hiru maila absolutuetakoliga nazional ofizial arruntetan aritutako 46 kirol-talderi. 20 kirol-modalitatetan ari diren taldeak izan ziren onuradunak: patinajea (8), futbola eta pilota (5), igeriketa (3), areto-futbola, beisbola, tenisa, triatloia, hegats-igeriketa, patin-hockeya, atletismoa, waterpoloa eta errugbia (2); eta eskubaloia, piraguismoa, padela, mahai-tenisa, gimnasia erritmikoa, saskibaloia eta voleya (1).
Esleitutako dirutik, 180.000 euro lehen maila nazionalean jokatzen eta 700.000 eurotik gorako aurrekontua zuten taldeen artean banatu ziren, eta gainerako 256.000 euroak, deialdiaren baldintzak betetzen eta eskaerak aurkeztu zituzten beste taldeen artean.
ERAKUNDEAK |
KONTZEPTUA |
DIRU-LAGUNTZA |
|---|---|---|
Anaitasuna K.K.A.E. |
Gizonezkoen eskubaloia. Ohorezko maila |
90.000,00 |
Xota F.S. Kirol Kluba |
Gizonezkoen areto-futbola. Lehen maila nazionala |
90.000,00 |
Txantrea K.K.E. |
Gizonezkoen futbola Hirugarren maila nazionala |
4.781,81 |
Txantrea K.K.E. |
Gizonezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
2.270,47 |
Txantrea K.K.E. |
Emakumezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
2.812,50 |
Amaya Kirol Hiria |
Gizonezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
2.812,50 |
Amaya Kirol Hiria |
Emakumezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
1.195,79 |
Amaya Kirol Hiria |
Gizonezkoen igeriketa. Lehen maila nazionala |
1.415,85 |
Amaya Kirol Hiria |
Emakumezkoen igeriketa. Lehen maila nazionala |
1.335,13 |
Amaya Kirol Hiria |
Pilota (Erreminta) Ohorezko maila |
682,08 |
Iruñeko Piraguismo Kluba |
Liga nazionala. Gizonezkoa eta emakumezkoa |
5.248,68 |
Pamplona Kirol Kluba |
Beisbola. Ohorezko maila |
9.743,85 |
Iruñeko Tenis Kluba |
Gizonezkoen eta emakumezkoen tenisa. Bigarren maila nazionala Segunda nacional |
678,71 |
Iruñeko Tenis Kluba |
Emakumezkoen padela. Hirugarren maila nazionala |
600,24 |
Iruñeko Tenis Kluba |
Pilota (Erreminta) Ohorezko maila |
930,56 |
Roller Team Nafarroako Irristaketa |
Gizonezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
1.249,50 |
Roller Team Nafarroako Irristaketa |
Emakumezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
1.833,48 |
Trikideak Kirol Kluba |
Gizonezkoen triatloia. Lehen maila nazionala |
5.625,00 |
Trikideak Kirol Kluba |
Emakumezkoen triatloia. Lehen maila nazionala |
5.625,00 |
Donibane K.E. |
Gizonezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
957,23 |
Donibane K.E. |
Emakumezkoen tenisa. Bigarren maila nazionala |
807,42 |
Donibane K.E. |
Gizonezkoen futbola Hirugarren maila nazionala |
3.508,89 |
Donibane K.E. |
Pilota (Erreminta) Ohorezko maila |
939,82 |
Donibane K.E. |
Gizonezkoen hegats-igeriketa. Lehen maila nazionala |
993,29 |
Donibane K.E. |
Emakumezkoen abiadura-patinajea. Lehen maila nazionala |
2.245,62 |
Donibane K.E. |
Gizonezkoen hegats-igeriketa. Lehen maila nazionala |
1.241,60 |
Oberena Elkartea |
Gizonezkoen futbola Hirugarren maila nazionala |
5.625,00 |
Oberena Elkartea |
Esku pilota. Ohorezko maila |
1.894,55 |
Oberena Elkartea |
Pilota (Erreminta) Ohorezko maila |
2.110,98 |
Oberena Elkartea |
Gizonezkoen mahai-tenisa. Lehen maila nazionala |
2.812,50 |
Oberena Elkartea |
Patinen gaineko hockeya. Lehen maila B |
2.812,50 |
Pamplona Atlético Kluba |
Emakumezkoen atletismoa. Ohorezko maila |
17.153,70 |
Pamplona Atlético Kluba |
Gizonezkoen atletismoa. Ohorezko maila |
12.307,08 |
Waterpolo 9802 Kluba |
Emakumezkoen waterpoloa. Lehen maila nazionala |
19.432,16 |
Waterpolo Navarra Kluba |
Gizonezkoen waterpoloa. Ohorezko maila |
22.500,00 |
Anaitasuna KKAE |
Gimnastika erritmikoa. Ohorezko maila |
11.250,00 |
Basket Navarra Kluba |
Gizonezkoen saskibaloia. LEB Oro Liga |
37.702,66 |
Arga Kirol Elkartea |
Beisbola. Ohorezko maila |
9.603,30 |
Iruña Kirol Kluba |
Gizonezkoen futbola Hirugarren maila nazionala |
4.928,24 |
Pamplona Kirol Kluba |
Gizonezkoen futbola Hirugarren maila nazionala |
2.812,50 |
Iruña Patin Hockeya |
Patinen gaineko hockeya. Lehen maila B |
2.251,57 |
“La Unica” Peña |
Gizonezkoen errugbia. Bigarren maila nazionala |
4.761,14 |
“La Unica” Peña |
Emakumezkoen errugbia. Bigarren maila nazionala |
2.812,50 |
Natación Pamplona Kluba |
Igeriketa mistoa. Lehen maila nazionala |
514,77 |
Iruña Voley KK |
Emakumezkoen boleia. Lehen maila nazionala |
22.500,00 |
ORVINA K.A. |
Gizonezkoen areto-futbola Lehen maila nazionala |
11.250,00 |
Gainera, jarduera fisikoan eta kirolean diharduten beste 37 entitatek udal-laguntza jaso zuten, kirol-emanaldiak, -ikuskizunak eta bestelako kirol-jarduerak denboraldian antolatzeko; guztira, 55 ekitaldi izan ziren. Guztira, 577.000 euro banatu ziren, iaz baino % 46,5 gehiago. Nafar federazioak (igeriketa, saskibaloia, hipika, judoa, gimnasia, jaurtiketa olinpikoa, pilota, karatea, taekwondoa, beisbola, patinajea, kirol egokituak, mahai-tenisa, halterofilia, errugbia, eta mendi-kirolak eta eskalada), kirol-klubak (Trikideak, Anaitasuna K.K.A.E., Pamplona Squash Kluba, Pamplona Tenis Kluba, Amaya KH, Pamplona Igeriketa Kluba, Pamplona Atlético eta Nafarroako Unibertsitatea Kirol Kluba, besteak beste) eta beste entitate batzuk (Osasuna Fundazioa, ANEFIDE, Trofeo Boscos, Peña Ciclista el Gesto, Berriro Ere IT, Iruñeko Kirol Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkartea, La Jarana eta Nafarroako Lan Kirolerako Elkartea) izan ziren onuradunak.
Iruñeko Udalak 197.476,28 euroko diru-laguntzak (2015ean baino % 6 gehiago) eman zizkien Nafarroako 11 kirol-federaziori eta 6 kirol-klubi, kirola irakasteko eskolak antolatzeagatik piraguismoan, pilotan, saskibaloian, xakean, areto-futbolean, eskubaloian, txirrindularitzan, beisbolean, waterpoloan, errugbian, mahai-tenisean, padelean, kirol egokituetan, triatloian, voleyan, atletismoan eta badmintonean, besteak beste. Laguntzak Oberena, Ermitagaña Txirrindularitza Kluba, Trikideak Kirol Kluba, Navarvoley Kirol Kluba, Pamplona Atlético Kluba eta Badminton Azpilagaña Kirol Kluba klubei eman zitzaizkien, baita ondoko federazioei ere: piraguismoa, pilota, saskibaloia, xakea, eskubaloia, beisbola, igeriketa, errugbia, mahai-tenisa, padela eta kirol egokituak.
Azkenik, kirol afizionatuarendako udal-laguntzen deialdiak 138.000 euro banatu zituen 36 kirol-entitateren artean. Anaitasuna KKAE (13.947,81 euro), Oberena (10.520,31 euro), Donibane Kirol Hiria (10.360,69 euro) eta San Cernin Kirol Kluba (9.659,46 euro) entitateek jaso zuten diru gehien. Eskariak baloratzeko, hiru atal hartzen dira kontuan: kategoria absolutua, kirol-sustapena eta instalazioen alokairua.
Iruñeko Udalak bederatzi udal-kiroldegi ditu, eta, denboraldian, batez beste, % 71,6ko okupazioa izan zuten. Astero 752 orduz egon ziren zabalik jendearentzat, eta ordu horietatik 538,5 erreserbatuak egon ziren, klubek, ikastetxeek edota kirol-programek erabil zitzaten. Kirol-instalazioak Arantzadi, Arrosadia, Azpilagaña, Ermitagaña, Ezkaba, José María Iribarren, Arrotxapea, Mendillorri eta Sanduzelaiko kirol-pista estaliak dira.
Hona hemen zer kiroldegik izan zuten okupaziorik handiena, kluben, ikastetxeen edota kirol-programen erreserbei dagokienez; Ermitagañakoak (86 ordu erreserbatuen % 91,5), Azpilagañakoak (bere ordutegiaren % 88,5 erreserbatua) eta Mendillorrikoak (eskura dauden 86,5 orduen % 87). Sanduzelaiko kiroldegian eskura dauden orduen % 86 zeuden okupatuak; Ezkabakoan, % 62; Arrotxapekoan, % 81; Arrosadikoan, % 54; eta José María Iribarrenen % 53. Arantzadiko kiroldegi estaliari dagokionez, aldiz, okupazioa % 32koa izan zen. Bederatzi kiroldegietatik, zortzi astelehenetik ostiralera daude zabalik, 08:30etik 22:30era, eta larunbatetan, 08:30etik 21:30era. Arantzadiko pista da bestelako ordutegia duen bakarra, kirolgunearen instalazioetara egokitua.
Arantzadiko Kirolguneak eta Sanduzelaiko Kirol Hiriak 68.577 sarrera saldu zituzten 2016an; hau da, 2015ean saldutako 67.176ak baino % 2 gehiago. Era berean, urte osorako 3.996 abonamendu saldu ziren (udako denboraldia barne), hau da, 2015ean saldutakoak halako bost, 742 saldu baitziren. Udako abonuek ere gora egin zuten; hiru hilabetetarako dira, eta 2.286 saldu ziren, hau da, aurreko urtean saldutako 2.106ak baino % 8,5 gehiago. Halaber, neguko 5 abonamendu saldu ziren, urtarrilaren 1etik ekainaren 15era eta irailaren 16tik abenduaren 31ra bitartekoak.
Iruñeko Udalak 30, 90 edo 180 eguneko abonamenduak erosteko aukera ematen die erabiltzaileei, Arantzadiko eta Sanduzelaiko kirol-instalazioen erabilera bultzatze aldera. 2016an, mota horretako askoz abonamendu gehiago saldu ziren: 180 eguneko 1.511 abonamendu (2015ean, 805) eta 90 eguneko 515 abonamendu (iaz, 400). 30 eguneko abonamenduak, aldiz, jaitsi egin ziren, 2015ean saldutako 2.817etatik 2016ko 1.414etara.
|
Arantzadi |
Sanduzelai |
|
|---|---|---|---|
Sarreren salmenta: |
42.793 |
25.784 |
|
Abonamenduen salmenta: |
Urtebetekoak |
2.210 |
1.786 |
Negukoak |
2 |
3 |
|
Udakoak |
1.720 |
566 |
|
180 egunekoak |
589 |
922 |
|
90 egunekoak |
257 |
258 |
|
30 egunekoak |
578 |
886 |
|
2016an zehar, Nafarroako Pilota Federazioak udalarena den Labrit pilotalekua kudeatzen eta ustiatzen du. Harekin egindako kontratuak honako hauek guztiak hartzen ditu barnean: garbiketa, mantentze-lana, eta ondasunen, makinen eta instalazioen kontserbazioa eta zainketa. Kontratuaren kostuak 175.400,15 euro egin zuen. Federazioak eskupilota eta erreminta bultzatzeko kirol-eskolak programatzen ditu, baita pilota-selekzioen entrenamenduak eta afizionatuen lehiaketa ofizialak ere. Txapelketa desberdinetako finalak ere jokatzen dira, eta pilota profesionaleko jaialdiak ere. Aldian behin, izaera sozial edo kulturaleko jarduerak egiteko ere erabiltzen da pilotalekua.
Pilotalekuaren okupazio-maila handia da: arratsaldeko orduen (15:00-23:00) % 90etik gora, urtarriletik maiatzera arte eta urritik abendura arte. Goizeko orduen (10:00-15:00) okupazio-maila, aldiz, % 65ekoa eta % 66koa da bi tarte horietan, hurrenez hurren. Bukatzeko, udako lauhilekoan, ekainetik irailera arte, % 13koa da okupazio-maila goizean, eta % 51koa, arratsaldean.
Caparrosoren errota eta Mendillorriko trinketa zein kirol-pabilioia ere Udalarenak dira. Nafarroako Piraguismo Federazioak, Iruñeko Piraguismo Elkartearekin batera, Caparrosoren errota udal-lokala kudeatzen eta ustiatzen du piraguismo-zentro eta taberna-jatetxe gisa; mota guztietako jarduerak egiten dira han, bai aisialdikoak, bai entrenamendukoak zein errendimendukoak. Mendillorriko trinketa eta kirol-pabilioia Gesport SL-k kudeatzen ditu, 149.193 euro ordainduta.
Belar sintetikodun udal futbol-zelaiak ere kudeatzen ditu; Sanduzelain, Lezkairuko zalduan eta Arrotxapean daude. Bereziki, oinarri-kiroleko futbol-taldeen entrenamenduak eta partidak egiten dira haietan. Honako ordutegi hauetan okupatzen dira: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 21:30era; larunbatetan, 09:30etik 14:30era eta 14:00etatik 21:30era; eta igande eta jaiegunetan, 09:30etik 14:00etara.