Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Kultura

CIVIVOX SAREA

Iruñeko Udalaren Civivox zentroen sareak 699.762 erabiltzaile hartu zituen guztira 2016an, iaz baino % 2,5 gehiago. Horietatik, % 53k Udalak antolatutako jardueraren batean parte hartu zuten, eta % 47k, aldiz, esparruak lagatzeko udal zerbitzua erabili zuten. Erabiltzaile-kopururik altuena da datu historikoak biltzen direnetik, nahiz eta udal-programetan parte hartu dutenen kopurua aurreko urtekoa baino txikiagoa izan zen (8.400etik gora pertsona gutxiago). Zehazki, 2016an zehar, 372.439 pertsonak izena eman zuten Udalak Civivox sarean antolatutako jardueretan, eta 327.323 pertsonak esparruak lagatzeko udal zerbitzua erabili zuten.

Civivox Sarea Kondestable, Zabalguneko, Iturramako, Juslarrochako, Mendillorriko, Milagrosako eta Sanduzelaiko zentroek osatzen dute. 2016an zehar, Udalak 1.459 jarduera antolatu zituen, iaz baino % 6,4 gehiago. Eremu desberdinak (arte plastikoak, argazkigintza, informatika, historia eta artea, literatura, musika eta antzerkia, sukaldaritza, ongizatea, eta abar) zein kultur hedapen eta sustapenerako jarduerak (solasaldiak, hitzaldiak, musika-emanaldiak, antzerkia eta dantza, irteerak eta bisitak, lehiaketak, eta abar) jorratzen dituzte jarduerek.

Erabiltzaile gehien hartu zituen zentroa Iturrama izan zen (103.267), eta gutxien, Milagrosa (22.698). Aldearen arrazoi nagusia zentroen instalazioak dira, eta hori programazioarekin orekatzen saiatzen da, espazioak ahalbidetzen dituen jarduerak (ikastaroak, hitzaldiak edo saioak, adibidez) lehenetsita zentro bakoitzean. Aipatzeko modukoa da askoz ere erabiltzaile gehiago izan zituela Kondestablek, orain dela gutxi (2009an) zabaldu bazen ere. 2016an, 80.170 erabiltzaile jaso zituen.

Civivox sarean 2016ko urtarriletik abendura arte programatutako udal-jarduerak

Civivox Zentroa

Ikast.

Solas./

Hitzal.

Txangoak/

Bisitak

Festak/

Ikusk.

Lehiak.

Erakusk.

Zinema

Beste zenbait

Guztira

Kondestable

84

36

13

41

1

27

4

53

259

Zabalgunea

98

15

13

19

--

9

10

7

171

Iturrama

204

5

13

48

1

12

21

14

318

JuslaRocha

83

13

13

26

1

11

4

9

160

Mendillorri

100

19

14

40

1

11

10

33

228

Milagrosa

55

15

14

11

--

10

--

21

126

Sanduzelai

63

23

14

32

1

11

3

0

147

Atari zabalean/ Besteak

3

--

--

21

4

--

22

--

50

Guztira

690

126

94

238

9

91

74

137

1.459

Parte-hartzaileak Civivox sareko udal-jardueretan 2016ko urtarrila-abendua (PDF)

Eremuak lagatzeari dagokionez, Civivox sareak eremuak lagatzeko zerbitzua eskaintzen die herritarren kolektibo eta elkarteei, jarduerak egin ditzaten, bai modu iraunkorrean, bai aldi baterako. 2016an, 811 elkarte, kolektibo edo erakundek egin zuten beren jarduera-programa Civivox sarean. Kulturalak, soziokulturalak, politikoak eta sindikalak izan ohi dira elkarte horiek. Talde artistikoek, bizilagunen elkarteek eta jabeen komunitateek erabili ohi dute. Askotarikoak dira egiten dituzten jarduerak, hala nola ikastaroak, bilerak, entseguak, jaiak, haur-animazioa, erakusketak, hitzaldiak eta ikuskizunak.

Zehazki, 2016an, 143 elkarte eta kolektibok guztira egin zituzten jarduerak modu iraunkorrean, zeinetan 200.962 pertsonak parte hartu baitzuten; 676 elkarte edo erakundek, aldiz, egin zituzten aldi baterako jarduerak, 85.433 parte-hartzaile erakarri zituztenak. Halaber, 2016an zehar, 40.928 parte-hartzaile inplikatu ziren “udal lagatzeetan”, 74 erakunderen eskutik.

Lagatzeak guztira 2016ko urtarrila-abendua

Civivox Zentroak

Entitateak

Erabilerak

Orduak

Erabiltzaileak

Kondestable

216

2.699

6.398

72.766

Zabalgunea

47

449

888

8.260

Iturrama

139

4.039

6.823

118.711

Juslarocha

175

2.623

6.132

56.357

Mendillorri

88

1.227

3.193

28.039

Milagrosa

45

626

1.122

12.347

Sanduzelai

101

1.455

4.107

30.843

Guztira

811

13.118

28.661

327.323

ERAKUSKETAK

Iruñeko Udalak zabalik du oraindik Pablo Sarasateren ondarearen gaineko erakusketa iraunkorra, musikari iruindar entzutetsuak Iruñeko Udalari egindako dohaintzaren funts nagusiak doan ikusteko aukera ematen duena. Kondestablearen Jauregiko areto batean dago, eta, han, objektuak, partiturak, soinu-elementuak eta ikus-entzunezkoak daude. Pablo Sarasateren ondareak 373 pieza ditu guztira, Udalarenak guztiak. Haietatik, 150 pieza modu iraunkorrean daude ikusgai Kondestablearen Jauregiko lehen solairuan; gainerakoak, aldiz, arte plastikoen biltegietan eta Udal Agiritegian gordetzen dira, zeinak argazkiak, paper-dokumentuak eta bitxi baliotsuak biltzen baititu.

2016an, 49 aldi baterako erakusketa egin ziren Ziudadelako erakusketa-aretoetan. Doakoak izan ziren haiek guztiak, eta gehienek erakustaldirako katalogo propioa ekarri zuten. 116.614 bisita jaso zituzten guztira, hau da, 2.243 bisitari batez beste erakusketa bakoitzeko; batzuek 5.000 bisita baino gehiago izan zituzten, hala nola Iñaki Larrearenak, Jesús Basianorenak, Itsas Modelismoko Nafar Elkartearenak eta Iruña Cormenzanarenak.

Erakusketa guztiak mahai-inguruen bidez aurkeztu ziren, eta udal-webgunean ezagutarazi; eta haietako askotan formatu desberdinetako dinamizazio-ekintzak egin ziren, hala nola solasaldiak, hitzaldiak, bisita gidatuak eta musika-emanaldiak.

Erregistratutako bisita-kopurua kontuan hartuta, Ziudadela da erakusketa-espazio bisitatuena Nafarroa osoan.

Erakusketa

erakusketa-aretoetan

Hasiera

Amairea

Bisitak

Alfonso Ascunce

Armen Aretoa-1

15/01/2016

14/02/2016

1.879

Florentino Retana

Mistoak-Labea

15/01/2016

14/02/2016

2.483

Carlos Cánovas

Bolborategia

22/01/2016

28/02/2016

1.687

Santiago Bañón

Armen Aretoa -2

29/01/2016

28/02/2016

1.481

Kolektiboa - Maslow-en teorema

Armen Aretoa -1

19/02/2016

13/03/2016

1.020

Erretan

Mixtoak-B

19/02/2016

13/03/2016

1.522

Miguel Ayesa

Labea

26/02/2016

27/03/2016

1.945

Leire Urbeltz

Mixtoak-1

26/02/2016

27/03/2016

1.462

Lorenzo Imirizaldu "Mitxel"

Bolborategia

04/03/2016

03/04/2016

1.513

José Luis López Ros

Mixtoak-B

18/03/2016

17/04/2016

3.022

Colección de Fotografía Alcobendas

Armen Aretoa -1-2

18/03/2016

17/04/2016

4.055

Victor Manzanal

Bolborategia

08/04/2016

08/05/2016

1.487

Fernando Molina

Labea

08/04/2016

16/05/2016

2.869

Artea Oinez'16

Armen Aretoa -1

22/04/2016

22/05/2016

3.455

Marta Loredo Olaiz

Mixtoak-B

22/04/2016

22/05/2016

2.635

Alexandra Gaphian

Mixtoak-1

26/04/2016

29/05/2016

1.583

Juan Manuel Fernández Cuichan

Armen Aretoa -2

29/04/2016

22/05/2016

635

Iñigo Manterola

Bolborategia

13/05/2016

26/06/2016

1.834

Santos Bregaña Etxeberria

Labea

20/05/2016

05/06/2016

1.381

Ángel Menéndez

Armen Aretoa -1

27/05/2016

26/06/2016

1.080

Javier Muro

Mixtoak-B

27/05/2016

26/06/2016

1.821

Paco Sada

Armen Aretoa-2

03/06/2016

27/06/2016

642

Mª Ángeles Muerza

Mixtoak-1

03/06/2016

26/06/2016

1.061

Iñaki Larrea

Labea

10/06/2016

21/08/2016

6.627

Jesús Basiano

Armen Aretoa-1

22/07/2016

28/08/2016

7.305

Juan Manuel Díaz Burgos

Bolborategia

22/07/2016

28/08/2016

4.634

Colectivo APAC - Festival FEM

Armen Aretoa-2

28/07/2016

28/08/2016

1.326

Asociación Navarra Modelismo Naval

Mixtoak-1

29/07/2016

16/09/2016

9.515

Iruña Cormenzana

Mixtoak-B

29/07/2016

04/09/2016

6.223

Fernando García Guembe

Labea

26/08/2016

25/09/2016

1.977

Txon Pomés

Bolborategia

02/09/2016

26/09/2016

2.115

Komikiaren VII. Erakustaldia

Armen Aretoa-1-2

03/09/2016

02/10/2016

3.719

Arte Gaztearen Topaketak-KGNI-IkusEntz.

Armen Aretoa-B

05/09/2016

11/09/2016

320

Arte Gaztearen Topaketak-KGNI-Art.Plas.

Mixtoak-B

05/09/2016

11/09/2016

266

Juan Manuel Castro Prieto

Mixtoak-B

23/09/2016

30/10/2016

1.790

Juan Manuel Castro Prieto

Mixtoak-1

23/09/2016

30/10/2016

1.644

Aizpea Lasa

Labea

30/09/2016

06/11/2016

3.115

Mapamunistak 2016 Hiztegia

Armen Aretoa-1

06/10/2016

06/11/2016

1.256

Natxo Barberena

Bolborategia

07/10/2016

06/11/2016

2.366

Gervasio Sánchez-Afrika ezinbestekoa.

Mixtoak-B

02/11/2016

11/12/2016

2.635

Cesar Sancho

Bolborategia

11/11/2016

11/12/2016

1.812

ZZZ Kolektiboa- Artea letra txikiz

Mixtoak-1

11/11/2016

08/01/2016

3.001

Aser Longás

Armen Aretoa-2

18/11/2016

08/01/2016

1.175

Iñaki Ruiz de Eguino

Armen Aretoa-1

18/11/2016

08/01/2016

2.142

Alfredo Sada Elkartea

Armen Aretoa-2

16/12/2016

29/01/2017

1.779

Itxaso Razkin

Bolborategia

16/12/2016

22/01/2017

1.701

Carlos López

Mixtoak-B

16/12/2016

22/01/2017

2.582

Pipo de la Hoz

Labea

16/12/2016

29/01/2017

2.215

Fruitu lehor bat... - Eguberrietako tailerrak*

Armen Aretoa-B

27/12/2016

03/01/2017

822

BISITARIAK GUZTIRA

116.614

* Fruitu lehor bat igerileku batean oraindik ere fruitu lehorra da?
Armen Aretoko beheko solairuak haurrentzako sormen-tailerren jarduera hartu zuen Eguberrietan, abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra, goizez; arratsaldez, ordea, jende guztientzat zen jarduera, tokiko artistekin egindako topaketen eskutik.

4.567 euro bildu ziren katalogoen salmentaren bidez.

Ziudadelako eraikinetako aretoetan egindakoez gain, bestelako aldi baterako erakusketak ere egin ziren beste espazio eta euskarri batzuetan:

- Ziudadelaren barruko barrutia:

  • Antzekotasuna: Esku-hartzeak naturan (Land art), Pipo de la Hoz-ena. Apirilaren 1etik aurrera
  • Zalantzak argitu: SAREk, Iruñerriko Mankomunitateak, Iruñeko Antzerki Eskolak eta Huarte Arte Garaikideko Zentroak antolatutako kanpainaren barruan artistikoki esku hartutako edukiontzien aurkezpena. Abenduaren 15etik.

- Kondestablearen Jauregia

  • José Mª Monguillot. Pintura – 1. aretoa Urtarrilaren 17ra arte
  • Inés Zudaire. Pintura – 1. aretoa Apirilak 11-30
  • 2016ko sanferminetako kartelak – Patioa. Ekainak 15-Uztailak 31
  • 'Versus' Maite Hernández Mateo, Clemente Bernad, Daniel Ochoa de Olza eta Cristina Núñez. Beheko solairuko patioan: Uztailak 1-Abuztuak 31
  • Tirabirak (EHU / NUP). 2. aretoa. Irailak 3-Urriak 2
  • Amaiur – Atondoa, Patioa, Areto Gotikoa. Urriaren 29ra arte
  • Edertasun habitagarriak: Domingo Iturgáiz eta Miguel Iribertegui – 1. aretoa. Abenduak 15-Urtarrilak 18

- Hiriko beste eremu berezi batzuk:

  • Iruñeko autobus-geltokia. Mugimendu-askatasunik gabe. Giza eskubiderik gabe. Mundubat. Ekainak 28-Irailak 12
  • Otras luces/Bestelako argiak. Iruñeko Bideoarte Erakusketa – Abenduak 21-Urtarrilak 1 10 bideoarte-pieza, hiriko 7 eremu berezitan proiektatuta: Guadalupeko bastioia / Gayarre antzokiaren atzealdea. Pellejerías zokoa / Francisco Seminario pasabidea. Hilarión Eslava kalea / Xabier kalea / Frantziako portalea.

ARTE GARAIKIDEAREN BILDUMA

Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumak 600 arte-lan baino gehiago ditu egun, eta Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak egindako datu-base batean daude katalogatuta guztiak. Etengabe berrikusten da datu-basea, eta obra berriekin edo obren gaineko datu berriekin handitzen da.

XX. mendeko azken herenetik gaur arteko arte-lanek osatzen dute bilduma, eta Nafarroako sortzaile garaikide nagusiak ez ezik, nazioko zein nazioarteko hainbat figura ospetsu ere hartzen ditu. Udalak berak erosi ditu pieza gehienak, baina dohaintzetatik datozen piezak ere badira.

2016an, zabaldu egin zen bilduma, 2 obra berri sartu baitziren; Nestor Basterretxearenak ziren biak, eta Nafarroa Bizirik Fundazioari erosi zizkion Udalak. ‘Enneco’ (2013) Korten altzairua. 45 x 30 x 27 cm. Edizioa: 09/100. Balorazio ekonomikoa: 2.420 euro. ‘Miguel Bertizkoa’ (2012) Eskulan paperaren gaineko lan grafikoa 71 x 41 cm. Edizioa: 87/ 100. Balorazio ekonomikoa: 336 euro.

Horrez gain, 2015ean hasitako dibulgazio-proiektuarekin jarraitu zen 2016an, Hezkuntza Alorreko teknikariekin elkarlanean. “Mudantzan” izenburuko proiektuak bildumaren jatorrizko lan batzuk aukeratu, eta erakusketa bat egiten du haiekin Iruñeko ikastetxeetan bi astez. Proiektu didaktiko bat ere badu, eta aukeratutako piezei buruzko jarduerak egiteko aukera ematen du.

LIBURUTEGIAK

Hirian bederatzi liburutegi publiko dira eta Nafarroako Gobernuarekin egindako hitzarmenaren bidez kudeatzen dira: Txantrea, Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, Sanduzelai, San Pedro, Yamaguchi eta San Frantzisko. Iruñeko liburutegi publikoetako funtsak 256.536 dokumentu ditu, eta liburuak dira gehienak: 213.590; ikus-entzunezko DVD edo bideoak 24.679 dira, eta elektronikoak, cd edo dvd-rom-ak, 7.979. Urtez urte handitzen da funtsa (% 1,2, 2016an), eta Iruñeko Udalak finantzatzen du ia osorik; 70.000 euroko inbertsioa egiten du, bederatzi liburutegietan banatuta.

Txantrea, San Pedro eta Yamaguchiko liburutegiak dira funts gehien dituztenak (35.000 ale baino gehiago); Milagrosa eta Sanduzelaiko liburutegiak datoz gero (30.000 ale inguru); gainerakoak nahiko urrun daude, 20.000na ale inguru baitituzte.

Liburutegi publikoetako dokumentu-funtsa 2016an

Liburutegia

Liburuak

Aldizkariak

CD

Ikus-entzunezkoak.

CD/DVD-ROM

Gainerakoak

Bidean dauden

Guztira

Txantrea  

32.080

187

1.830

4.541

549

10

50

39.247

Etxabakoitz

19.809

22

418

2.354

565

53

4

23.225

Iturrama

16.199

17

--

--

5.773

6

17

22.012

Mendillorri  

15.633

9

1.216

2.524

146

1

25

19.554

Milagrosa  

28.515

213

1.142

2.675

273

13

36

32.867

San Francisko

17.120

24

550

2.225

49

3

33

20.004

Sanduzelai

22.144

98

962

2.844

80

8

55

26.191

San Pedro  

32.178

163

989

2.994

394

23

40

36.781

Yamaguchi  

29.912

157

1.710

4.522

150

173

31

36.655

Guztira

213.590

890

8.817

24.679

7.979

290

291

256.536

Maileguei dagokienez, 194.000tik gora egin zituzten Iruñeko bederatzi liburutegiek 2016an, hau da, iaz baino % 4 gutxiago. Yamaguchi eta San Frantzisko liburutegiak dira maileguz dokumentu gehien utzi zituztenak, 30.000 mailegu baino gehiagorekin. Liburuen mailegua nagusitu zen (% 63) ikus-entzunezko eta soinudunen gainetik (%37); halere, Iturrama, San Frantzisko eta Yamaguchiko liburutegietan parekatzen ari dira ikus-entzunezkoen eta liburuen maileguen kopuruak.

Liburutegi publikoen mailegu-zerbitzua 2016an

Liburutegia

Liburuak

Aldizkaria

Soinudunak

Ikusentzunezkoak

Elektronikoa

Gainerakoak

Guztira

Txantrea  

15.122

151

1.433

7.219

64

--

23.989

Etxabakoitz  

1.341

--

135

8

11

--

1.495

Iturrama

14.956

314

--

11.065

23

--

26.358

Mendillorri  

15.980

301

277

6.786

34

--

23.378

Milagrosa  

10.265

181

297

5.081

63

--

15.887

San Francisko

17.550

305

1.308

12.941

68

12

32.184

Sanduzelai

10.901

215

475

3.326

23

8

14.948

San Pedro  

18.705

247

602

6.461

178

22

26.215

Yamaguchi  

18.297

219

690

10.234

33

646

30.119

GUZTIRA

123.117

1.933

5.217

63.121

497

688

194.573

2016an zehar, gora egin zuen Iruñeko liburutegi publikoetara egindako bisita-kopuruak, iaz baino % 13 gehiago izan baitziren: 559.686 bisitari, zehazki. San Frantziskoko liburutegi publikoak jaso zituen bisitarik gehien: 117.941etik gora bisitari urteko. Hurrengoak Txantreakoa eta Mendillorrikoa dira, 90.000 bisitari inguru hartu baitzituzten.

Liburutegietan izena emandako pertsonak 53.861 ziren (% 84 helduak eta % 16 haurrak), eta, haietatik, 12.867 Yamaguchiko liburutegian zeuden; hain zuzen ere, hori da izena emandako pertsona gehien dituen liburutegia; Etxabakoizkoa da gutxien dituena, aldiz, 703 lagun baitaude han. Urtetik urtera handitzen da izena emandakoen kopurua liburutegi guztietan, eta San Frantziskokoa da alta gehien izan zituena: 518.

Internetera konektatzeko zerbitzu publikoa dute bederatziek. 2016an, 54.625 internet-saio zenbatu ziren.

Liburutegi publikoen erabilera 2016an

Liburutegia

Bisitariak Kalkulua

Erabiltzaile berrien alta 2016an

Izena emandako erabiltzaileak

Guztira


 

 

Haur Hezkuntza

Helduak

Guztira

Haur Hezkuntza

Helduak

Guztira

Internet-erabiltzaileak  

Txantrea  

90.210

142

113

255

1.150

6.550

7.700

7.250

Etxabakoitz

4.660

14

11

25

108

595

703

1.212

Iturrama

55.082

94

134

228

838

5.058

5.896

4.574

Mendillorri  

89.033

106

126

232

1.072

4.502

5.574

3.778

Milagrosa  

43.354

96

113

209

646

6.060

6.706

6.584

San Francisko

117.941

128

390

518

569

1.579

2.148

17.605

Sanduzelai

50.867

88

110

198

909

3.828

4.737

4.622

San Pedro  

51.776

192

136

328

1.814

5.746

7.560

5.429

Yamaguchi  

56.763

88

101

189

660

12.207

12.867

3.571

Guztira

559.686

948

1.234

2.182

7.766

46.125

53.891

54.625

Irakurtzera animatzeko jarduerak egiten dituzte udal-liburutegiek urtean zehar, bai haurrei, bai helduei zuzendutakoak. Astean edo hilean behin, liburutegi bakoitzak irakurketaren inguruko zenbait ekitaldi antolatzen ditu, hala nola irakurketa-klubak, ipuin-kontalariak, kontzertuak, zinema-proiekzioak edo hitzaldiak, betiere izaera ludiko eta hezitzailearekin, eta parte hartzera bideratuak. Doanekoak dira guztiak.

2016an, urtean zehar bederatzi liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko egindako 403 jarduerak finantzatu ditu Iruñeko Udalak; 21.736,75 € inbertitu zituen horretan, eta 30.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten. Parte hartutakoen % 30 haurrak izan ziren.

Irakurketa sustatzeko jarduera garrantzitsuenetako bat irakurketa-klubak dira. Udal-liburutegien sareak 17 talde ditu egun; hilean behin bildu, eta literaturarekiko duten grina partekatzen dute taldekideek. Iruñeko liburutegi guztiek dituzte irakurketa-klubak, Etxabakoizkoak izan ezik.

UDALAREN PROGRAMAK

Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak kontzertu-zikloak antolatzen ditu urtean zehar, eta guztiak finkaturik daude jada hiriko kultur programazioan, hala nola “Harresien Jaialdia”, “Hemengo Antzerkiaren Erakustaldia”, “Erlijio Musikako Jaialdia”, “Europako Musika Eguna”, “Jazza, kalean”, La Pamplonesa bandaren kontzertuak edota “Eguberrietako kontzertuak”. Programa horietan guztietan, 48.730 pertsonak hartu zuten parte, 107 emanalditan. Sanferminetako jardueretako 1.500.000 ikusleak gehitu behar zaizkie zifra horiei.

La Pamplonesa musika-bandarena izan zen entzule gehien bildu zituen zikloa, 15.238 pertsona joan baitziren 19 kontzertutara. “Erlijio Musikako Jaialdia” zikloak jendetsuenetakoa izaten jarraitzen du. Aste Santuaren inguruan egiten da, eta, iaz, 10 emanaldi egin ziren hiriko hainbat elizatan; guztira 5.382 lagun inguru bertaratu ziren. 2.400 pertsona bertaratu ziren Ziudadelan eta Alde Zaharreko zein Zabalguneko kaleetan, ekainean, ‘Jazza, kalean’ zikloaren barruan egindako 5 kontzertuetara; 2.996 ‘Hemengo Antzerkiaren Erakustaldia’ zikloko 14 emanaldietako baten batera joan ziren; eta 2.250ek Gazteluko plazan udako arratsaldeetan txistulari eta gaiteroekin egiten diren dantzaldietara jo zuten.

Halaber, Iruñeko Udalak Eguberrietako programa proposatzen du, hainbat udal-alorrek egina; haietatik, 35 jarduera Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrekoak dira. Kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak, zinema eta tailerrak daude jende guztiarendako programazio horren barnean. 18.885 lagunek eman zuten izena. Gainera, beste 2.000 hurbildu ziren Udaletxe plazara Olentzerori ongietorria egitera.

Programak

Ekitaldi-kopurua Parte-hartzaileak

Erlijio Musikako Jaialdia

10

5.382

Jazza, kalean

5

2.400

Dantzaldia, txistulari eta gaiteroekin

18

2.250

Hemengo Antzerkiaren Erakustaldia

15

2.996

La Pamplonesa banda

23

14.817

Eguberrietako kontzertuak

35

18.885

Ongietorria Olentzerori

1

2.000

GUZTIRA

107

48.730

Bada beste jarduera bat Udalak antolatzen duena: ikastetxeen bisitak Erraldoien eta Buruhandien Konpartsako figurak bertatik bertara ezagutzeko; 4.851 ikasle egon ziren horietan, 127 taldetan banatuta.

DIRU-LAGUNTZAK ETA LANKIDETZA-PROGRAMAK

Jarduerak antolatzeaz gain, Udalak profesionalak ez diren talde artistikoak sustatzeko zikloak ezartzen ditu, entitateei diru-laguntzak ematen dizkie kultur jarduerak antolatzeko, eta zenbait urtetarako kontratuak eta hitzarmenak sinatzen ditu entitateekin eta musika- zein arte-taldeekin.

Azken horien barnean, honako diru-laguntza hauek ematen ditu: La Pamplonesa udal-bandari, 1.031.241 euro; udal-gaiteroei, 42.594 euro; udal-txistulariei, 56.283 euro; Olentzeroren Lagunak elkarteari, 15.000 euro; Errege Magoen Kabalgata elkarteari, 50.000 euro.

Gainera, 357.543,06 euroko diru-laguntzak eman zizken 30 entitateri kultura- eta arte-jarduerak 2016an egiteko. Deialdiak bi laguntza-ildo ditu: bata, ekoizpen-jardueretarako, eta bestea, kultura sustatzeko eta/edo zabaltzeko proiektuetarako. 2016an diruz lagundutako entitateak:

Entitatea

Diru-laguntza

Iruñeko Ganbera Abesbatza

15.689,45

Nafarroako Argazkigintza Elkartea

5.263,55

CMC Garaikideak elkartea

9.152,18

Ruido de Fondo kultur elkartea

3.945,00

Nafarroako Kazetarien Elkartea

1.161,60

E 7.2 elkartea

8.000,00

Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea (AGAO)-

25.000,00

Artearen Adiskideak musika-elkartea

3.118,20

Nueva Babel elkartea

4.000,00

Nafarroako Ganbera Opera Elkartea

24.819,28

Tiza elkartea

8.245,27

Nafar Ateneoa

17.375,78

Nafarroako Ganbera Abesbatza

5.000,00

El trastero creativo

4.440,72

El Colectivo Nafarroako Antzerki Eskola-

25.000,00

Nafarroako Abesbatzen Federazioa

25.000,00

Atena Fundazioa

9.763,50

Pablo Sarasate Fundazioa

50.000,00

Jaunaren Nekaldiaren Ermandadea

9.320,18

Iruñeko Orfeoia

50.000,00

Anaitasuna kultur, kirol eta aisialdi elkartea

935,20

Elkarte Hispano-alemana

718,20

Karrikiri Elkartea

415,00

Nafarroako dantzarien Biltzarra – Federación de danzas

2.977,00

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

2.014,58

Arquetipo Comunicación SL

5.838,80

Artyco

3.086,33

Navarra de cine

5.650,00

Producciones maestras

6.613,24

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

25.000,00

GUZTIRA

357.543,06

Udalak ekitaldi hauetan guztietan lagundu zuen: El Drogasek Ziudadelan emandako kontzertuan, Ateneoarekin egindako poesia-lehiaketan, auzoko festen antolakuntzan, Tres Sesenta jaialdian, Dantza Egunean, Actua jaialdian eta Cadena Ser irrati-kateak sanferminak baino lehen antolatutako kontzertuan, On Fire flamenko-jaialdian, Olentzeroren jaian eta Santas Pascuas jaialdian.

2016an, Iruñeko Udalak berriro parte hartu zuen haurrentzako antzerki-testuen lehiaketan, 2014tik baitzeraman egin gabe. Nafarroako Antzerki Eskolarekin sinatutako hitzarmenaren bidez egiten da lehiaketa, bi modalitatetan: euskaraz eta gaztelaniaz. 53 lan aurkeztu ziren lehiaketara (46 gaztelaniaz eta 7 euskaraz). Modalitate bakoitzeko irabazleak 2.500 euro jaso zituen.

EUSKARA

Iruñeko Udalaren euskara-unitateak kultur jarduerak programatzen ditu helduentzat zein haurrentzat, baita sormen tailerrak, lehiaketak eta literatur lehiaketak ere. Era berean, Ze Berri? aldizkaria argitaratzen da, beste udal batzuekin batera, eta kultur entitateen artean diru-laguntza banatzeko hainbat deialdi egiten dira, euskarazko jarduerak egiteko.

Heldu eta gazteendako kultur programazioak 5.628 lagun bildu zituen, 2016an, antolatutako 40 jardueretakoren batera bertaratu baitziren. Udalak 85.206,84 gastatu zituen jarduera horietan. Euskarazko antzerki-programazioa da: Antzerki Aroa eta antzerkia civivoxen (584 ikusle 7 emanalditan) zein ‘Antzerkiaz Areago’ bigarren hezkuntzako institutuei zuzendutako antzerki-programa (1.040 pertsona 2016an egindako 5 emanaldietan). Horrez gain, formatu txikiko zazpi kontzertu egin ziren ‘Kantu eta Hitza’ egile-abestien zikloaren barruan, baita Bide Ertzean taldearen agur-emanaldia ere; 1.072 pertsona joan ziren guztira bietara.

Bestetik, 1.150 pertsona joan ziren ‘Bertsoaroa’ bertsolaritza-programaren barruko jardueretakoren batera, 500 lagun erregistratu ziren ‘Europa bat batean’ izenburupean Zentralen egin zen jardueran eta 842 bertaratu ziren Nafarroako Ateneoarekin batera antolatutako euskarazko hitzaldi edo errezitaldietara. Halaber, “Irriziklo” programaren zortzigarren edizioa antolatu zen 2016an (2015ean ez zen egin), eta 440 pertsona guztira joan ziren egindako bost emanaldietara.

HELDU ETA GAZTEENDAKO KULTUR PROGRAMAZIOA

URTEA

EKITALDI-KOPURUA

IKUSLEAK

GASTUA

2012

36

4.888

65.743,97

2013

33

4.668

65.906,37

2014

28

3.009

53.855,08

2015

30

3.718

66.255,99

2016

40

5.628

85.206,84

(Sanferminetarako programan antolatutako ekitaldiak kanpo)

Haurrendako euskarazko programazioari dagokionez, 21 emanaldi antolatu ziren 2016an, gehienbat antzerki-arlokoak; Civivox zentroetan egin ziren gehienak, baina Ziudadelako aire zabaleko programazioak ere aurrera egin zuen. Haien artean, haurrendako antzerki-testuen Lehiaketako lan irabazlearen emanaldiak aipatu behar dira, Nafarroako Antzerki Eskolak ekoitzitakoak. Honatx lana: “Luna eta Piratak”, Maitane Pérezek idatzia. 250 ikusle joan ziren estreinaldira, eta 806, eskola-kanpainako bost emanaldietara. Haurrendako euskarazko programazioak 6.780 ikusle hartu zituen guztira 2016an. 39.522,93 euro da programaren gastua.

Iruñeko Udalak, halaber, euskarazko heziketa-programak antolatzen ditu. Adibidez, Bertsolaritzaren Hastapenak, Iruñeko ikastetxe publikoetan, 2016ko urtarriletik ekainera egin zena, zortzi ikastetxetako 37 taldek eta 750 ikaslek parte hartu zutela. Horiei gehitu behar zaizkie 2016/17 ikasturteko lehen hiruhilekoan hasi ziren 450 ikasleak. Eskolak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzentzen zaizkie.

2015-2016 ikasturtearen amaierak euskarazko sormen-tailerren amaiera ekarri zuen; Iruñeko Civivox sareak kudeatzen ditu orain bere programazioaren barruan. Horregatik, 2016an, urte-erdia baino ez zaio esleitu programari; 211 parte-hartzaile izan ziren, eta gastua 23.845,85 izan zen (urtarriletik maiatzera).

Lehiaketei dagokienez, Iruñeko Gazteendako XXVI. Literatur Lehiaketa dago, 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendua, bi modalitatetan: poesia eta narrazio laburra. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako lanak aurkez daitezke. 11 lan jaso ziren narrazioetan, eta 5, poesian. Haurrendako XXIX. Literatur Lehiaketa antolatu zen hiriko eta Iruñerriko Lehen Hezkuntzako eta DBHko Lehen Zikloko ikasleentzat. Horren bidez, sormena, idazmena eta adierazpen plastikoa sustatu nahi dira haur euskaldunen artean. Adinaren arabera, modalitate hauek ezartzen dira: pintura edo marrazkia, gai libreko ipuinak eta komikiak. 131 marrazki, 67 ipuin eta 103 komiki aurkeztu ziren. Gainera, 26 lan aurkeztu ziren Egile Berriendako XXVI. Literatura Lehiaketan.

2016an, berriro hasi ziren argitaratzen Udalak deitutako literatur lehiaketetan (egile berriak eta haurrentzako literatur lehiaketa) saritutako lanak. Argitaratzeekin jarraitua, Udalak Iruñeko Historiari buruz argitaratu nahi duen argitalpena, euskaraz, jorratzen jarraitu da, Udalak berak eta Ateneoak hiriko historiari buruz 2002an eta 2003an antolatutako jardunaldietara aurkeztu ziren txostenetan oinarritzen ari dena. Halaber, xakearen hastapenei buruzko argitalpen didaktiko digital baterako proiektuan ere parte hartu zuen Udalak, Nafarroako Xake Federazioak babestuta.

Era berean, laguntza ematen jarraitu zitzaion ‘Ze Berri?’ euskararen sustapenerako udalarteko aldizkariari, 6 zenbaki argitaratu baitziren; 23.000 ale egin ziren guztira, hiriko auzo gehienetako postontzietan utzi zirenak. Aldizkaria argitaratu eta banatzeak 22.151,09 euroko gastua dakar.

Beste alde batetik, euskararen sustapenerako jarduera eta programak egiteko diru-laguntzetarako deialdia bat bultzatu ohi du Udalak, baina esparru berrietara hedatuta iaz (jarduera kultural eta artistikoetara mugatzen zen lehen eta, horrez gain, Iruñean egindako jarduerak kontuan hartzen dira orain, albo batera utzita diruz lagundutako erakundeak hirian helbideratuta dauden ala ez). Hamaika entitateri lagundu zien deialdiak, 65.000 euro banatuta guztira. Diru-laguntzak jasotako jardueren artean, hiri-tailerrak, monitoreak prestatzeko plan bat, euskara-ikastaroak eta kultur programazioa daude.

2016an, gainera, euskara ikasteko ikastaro guztietarako (arruntak, barnetegiak, online, trinkoak eta abar) bekak emateko deialdia egin zuen Udalak, eta hobeak dira bekak aurreko edizioan baino. 50.000 euroz hornitu zen deialdia, baina 26.993,24 euro baino ez ziren eman, 75 eskaerari.

2016an zehar, programa berriak ezarri ziren euskara hedatzeko eta sustatzeko arloan. Hartara, deialdi bat abiarazi zen matrikulazio-kanpainan D ereduko ikastetxeei laguntzeko, euskararen sustapenari lotutako ekitaldiak (AEK-ko jaiaren karpa, Sortzen IGEetako federazioaren jaia, euskararen egunaren inguruko ospakizunak, Olentzeroren jaia) finantzatu ziren eta ‘Euskaraz bizi nahi dut’ filma finantzatu zen.

Kontratu bat izenpetu zen 2016an, estreinako aldiz, Euskaltzaleen Topagunearekin, 11.393,50 eurokoa, Mintzakide hizkuntza-boluntarioen programa antolatzeko; Gaztezulo aldizkariarekin ere sinatu zen kontratu bat, ‘Irakurriz gozatu’ programa antolatzeko, 7.892,98 eurokoa; hiriko kaleen euskarazko izendegia aztertzeko enkargua egin zion Udalak Euskaltzaindiari, 12.000 euroko gastuarekin (6.000 euro 2016. urtean sartu ziren); eta Iruñean euskararen erabilera neurtzeko enkargatu zion Soziolinguistika Klusterrari, 12.782,44 euroko gastua suposatuko duen hainbat urtetarako kontratu baten bidez (zenbateko horren erdia 2016an sartu zen).

SAN FERMIN

1,5 milioi pertsonak parte hartu zuten Iruñeko Udalak programatutako 410 ekitaldietan 2016ko sanferminetan. 2015ean baino 13.000 lagun gehiago bildu ziren Udalak antolatutako ekitaldietara, eta beste 100.000 lagun, lehen aldiz egokitu ziren bost gune kolektiboetan programatutako ekitaldietara: Basotxoan, Taconeran eta San Frantzisko, Errekoleten eta San Jose plazetan.

2016ko sanferminak iragartzeko kartela ‘Sanmarrazkin’ izenburukoa izan zen, Buztintxuri Ikastetxe Publikoko ikasleek sortua; Mikel Mendibil Ainzúa, Patricia Martiartu Fernández, Mikel Santos Martínez eta Eneko Huarte Gaitak aurkeztu zuten kartela lehiaketara. Iaz, 376 proposamen aurkeztu ziren guztira. Horietatik, 166 Iruñetik jaso ziren, hau da, % 44,15, aurreko urtean izandakoaren antzera. Nafarroako beste toki batzuetatik, 69 iritsi ziren; beraz, Nafarroatik jasotako kartelak 235 ziren guztira, aurkeztutakoen % 62,5. Gainerakoetatik, 135 Espainiako beste probintzia batzuetakoak ziren, eta 6, atzerritik jasoak (% 1,6). 2015ean, 462 kartel aurkeztu ziren. Epaimahaiak zortzi kartel hautatu zituen, eta herritarrek haien artean aukeratu zuten kartel irabazlea.

2016ko sanferminei buruzko balantzea eginda, kopuru absolututan, su-artifizialak –424.000 ikuslerekin–, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa –185.000 parte-hartzailerekin– eta Gazteluko plazako dantzaldiak –140.000 lagunekin– izan dira ekitaldi jendetsuenak. Portzentajeetan, Gazteluko plazako dantzaldiak eta Jazzfermin zikloko ikuskizunak –aurten, berriro ere, ohiko kokagunean, Compañía plazan– izan dira arrakastatsuenak; horietan, hurrenez hurren, % 64 eta % 33 handitu dira bertaratutakoen kopuruak. Haur-programazioaren sendotzea ere agerian gelditu zen ikusle-kopuruan.

Txupinazoan, 42.000 lagunek hartu zuten parte, eta, ekitaldi horrek, berriro ere, goia jo zuen bildutako jendetzari dagokionez, besteak beste, hiriko hainbat tokitan –Gazteluko plazan, Sarasate pasealekuan, Foruen plazan, Antoniutti parkean eta Karlos III.aren eta Orreaga etorbideen arteko bidegurutzean– ezarritako pantaila erraldoiei esker.

Dena den, programaren ekitaldi jendetsuena su artifizialak izan ziren, berriro, 45.000 pertsona inguru erakarri baitzituen Gaztelugibelera; ‘Txapeldunen artean txapelduna’ lehiaketa jokatu zen iaz, estreinako aldiz. Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak ere marka guztiak hautsi zituen, berriro, 2016an, festen bigarren ekitaldi jendetsuena izatera iritsi baitzen. Kalkuluen arabera, Konpartsak hirian barnako goizeko ibilbideetan izaten dituen jarraitzaile fidelen saldoak gora egin du, 180.000 lagunetik 185.000ra igarota.

Dantzaldiak berriro Gazteluko plazan egitearen alde 2016an egindako apustuari –non, gainera, publikoak sailkatu baitira, adinaren arabera– babesa eman zioten dantzaldi horietara joandako 140.000 lagunek. Erantzun horri esker, dantzaldi horiek hirugarren dira festetako ekitaldi jendetsuenen artean. Gazteluko plazan –non 2015ean 90.000 lagunek hartu baitzuten parte– bi publiko-mota bildu ziren 2016an: familiak arratsaldean, eta gazteak, gauean.

Bestetik, ‘Jazzfermín’ zikloa hasierako kokagunera itzuli zen 2016an, Compañía plazara, bi urte hortik at eman eta gero. Zikloak 19 urte egin zituen iaz, eta urteurren horretan publikoa alde eduki zuen: 10.300 ikusle bildu zituen –2015ean Sarasate pasealekuan izan zituen 3.400 ikusleen aldean–, eta aldeko kritikak ere bereganatu zituen, hedabide espezializatuen aldetik.

Beste alde batetik, 2016ko programa osatu zuten 410 ekitaldietatik % 22 familiei eta haurrei zuzendutakoak izan ziren, indartu egin baitzen programaren parte hori. Eta hona erantzuna: 2016ko programa ofizialeko ekitaldietan parte hartu izan zuten 10 lagunetik 7k bloke horretan egin zuten, goizez, eta besteak beste Konpartsaren ibilaldietan. Askatasun plazako haur-jolasparkea ere erreferentzia-puntua izan zen berriro: bertaraino hurbildu ziren 135.000 lagun, aurreko urtean baino 5.000 gehiago. Karlos III.aren etorbideko kale-antzerkiko ikuskizunek 41.300 ikusle erakarri zituzten, 2015ean baino 15.875 gehiago.

Txotxongilo-saio gehiago egin ziren, euskaraz zein gaztelaniaz, eta harrera ona izan zuten, 11.500 ikusle izan baitzituzten; haur-entzierroek ere aurreko urteko zenbakiei eutsi zieten: 9.000 parte-hartzaile; eta 10.400 umek haur-trenak erabili, Haurrentzako Dantza Jaialdian parte hartu eta Sarasate pasealekuko bi haur-antzezlanetara jo zuten. Bi emanaldi horietara –iaz lehen aldiz eskainiak ziren–, 900 haur bildu ziren.

Jazz-saioak barne hartuta, ia 340.000 lagun hurbildu ziren musika-emanaldietara. Haietatik, 198.200 pertsonak egin zuten bat kale-giroko musika-ekitaldiekin –dianetan edota fanfarreen, banden eta txarangen eskutik (165.000 ikusle)– eta folk musikarekin –11.300 lagun jotetan; 7.000 txistu eta gaitako euskal dantzetan; 2.500 festen hasierako euskal dantzetako jaialdian, etab.–.

Gurutzeko plazako dantzaldietara, 25.600 lagun bildu ziren, eta Los Diablos taldea aritu zen egunean, 5.000 lagun joan ziren haiek entzutera. Toki berean, musika-bandak aritu ziren aperitiboaren orduan, eta saio horietara 5.580 pertsona joan ziren. Foruen plazara hurbildutakoen kopurua 2015ekoaren antzekoa izan zen: 2016an, guztira, 84.900 lagun hurbildu ziren bertako emanaldietara. Kontzertu jendetsuenak bertan, Fermín Muguruzak eta New Orleans Basque Orkestrak, batetik, eta Duncan Dhuk, bestetik, eskainitakoak izan ziren, hurrenez hurren, uztailaren 6koa eta 10ekoa.

Sarasate pasealekuko musika eta dantza folklorikoen eremuari dagokionez, goizeko ohiko saioez gain (jota-emanaldiak), arratsaldean ere egin ziren saioak iaz: dantzak eta bertsolariak, zehazki; hirigunera eraman ziren berriro, beraz, eta arrakasta handia izan zuten.

‘Jazzfermín’ zikloan izandako 10.000 ikusleei, munduko musiken emanaldietara bildutako 14.200 pertsonak (Cuban Beats All Star, Danbakhana Afrofusión eta Kalakan izan ziren jendetsuenak) eta Antoniuttin egindako DJ saioetara bertaratutakoak gehitu behar zaizkie. Eta 1.000 lagun inguru aritu ziren gozatzen Coral Big Band delakoaren eskutik, Compañía plazan.

Zezen-ikuskizunek, berriz, 13.500 ikusle bildu zituzten; Zezensuzkoak, 35.200; Foruen plazako herri-kirolek, 5.900; Kondestable jauregiko sanferminen inguruko erakusketek –Versus eta Sanferminetako kartelak–, 3.000, eta Gayarre antzokiko emanaldiek, 2.780.

Balantzeak San Frantzisko plazan kokatuta egoten den eta bisitariei egonaldia errazago bihurtzea xede duen udal-kontsignari buruzko datuak ere jasotzen ditu: Guztira, kontsignak 850 zerbitzu eman zituen, hau da, 2015ean baino % 44 gutxiago –iaz 1.512 zerbitzu eman baitziren–.

GAYARRE ANTZOKIA

2016an, Gayarre antzokian, 87.013 ikusle guztira bildu ziren antolatutako 219 emanaldietan, hau da, 397 ikusle, batez beste, emanaldi bakoitzeko. Ikusle gehien abenduan izan ziren, 15.412; gero, azaroan eta martxoan, 10.582 eta 9.743, hurrenez hurren.

Emanaldi guztietatik, 18 familia-giroko ikusleei zuzenduta zeuden, 20 udako programazioan sartuta zeuden, 35 alokatu egin ziren, 17 Iruñeko Udalari alokatu zitzaizkion (La Pamplonesa musika-bandak jo zezan), 47 jarduera osagarrietarako izan ziren, 6 “Interpretatzaile Handiak” ganbera-musikaren zikloari zegozkion, eta 12 ikastetxeetarako egin ziren.

HILABETEA

Progra
mazioa

Alokai
ruak

Udalari
alokatuak
(La Pamplo
nesaren
kontzet.

Jarduera osaga-
rriak

Ikast
etxeak

Inter
pretatzaile
Handiak

Antzer-
kia, familiar
tean

Udako
umorea

GUZTIRA

URTARRILA

2.403

1.487

676

193

2.184

414

1.208

0

8.565

OTSAILA

3.159

649

1.327

444

0

407

0

0

5.986

MARTXOA

2.754

4.016

1.173

922

436

442

0

0

9.743

APIRILA

3.007

1.306

2.189

602

723

0

0

0

7.827

MAIATZA

3.130

463

743

1.223

463

403

1.117

0

7.542

EKAINA

734

1.762

0

30

0

0

0

653

3.179

UZTAILA

0

0

0

0

0

0

0

3.361

3.361

ABUZTUA

0

0

0

0

0

0

0

1.955

1.955

IRAILA

0

0

0

75

0

0

0

4.692

4.767

URRIA

3.127

1.711

1.498

356

0

542

860

0

8.094

AZAROA

5.000

550

2.370

911

560

634

557

0

10.582

ABENDUA

3.774

2.680

0

201

2.363

0

6.394

0

15.412

GUZTIRA

27.088

14.624

9.976

4.957

6.729

2.842

10.136

10.661

87.013

EGINKIZUN-KOPURUA

HILABETEA

Progra
mazioa

Alokai
ruak

Udalari
alokatuak
(La Pamplo
nesaren
kontzet.

Jarduera osaga-
rriak

Ikast
etxeak

Inter
pretatzaile
Handiak

Antzer-
kia, familiar
tean

Udako
umorea

GUZTIRA

URTARRILA

3

4

1

3

4

1

3

0

19

OSTAILA

6

1

2

7

0

1

0

0

17

MARTXOA

9

6

2

5

1

1

0

0

24

APIRILA

9

3

4

7

1

0

0

0

24

MAIATZA

7

1

1

4

1

1

2

0

17

EKAINA

1

4

0

1

0

0

0

1

7

UZTAILA

0

0

0

0

0

0

0

7

7

ABUZTUA

0

0

0

0

0

0

0

5

5

IRAILA

0

0

0

2

0

0

0

7

9

URRIA

9

10

3

4

0

1

2

0

29

AZAROA

14

1

4

11

1

1

1

0

33

ABENDUA

6

5

0

3

4

0

10

0

28

GUZTIRA

64

35

17

47

12

6

18

20

219