ÚRIZ PI AHIZPAK
JOSEFA (Badostain 1883- Ekialdeko Berlin 1958) eta ELISA ÚRIZ PI (Tafalla 1893 – Ekialdeko Berlin 1979)
Pedagogoak eta feministak, balio demokratikoen alde jardun zuten bizitza osoan, batez ere emakume eta haurren eskubideen alde. Jatorriz Badostaingoak, XX. mendean nazioartean itzal handien izan zuten emakumeen artean daude bi nafar hauek.
Irakaskuntza errotik aldatu, mugimendu feminista bultzatu eta erantzukizun handiko karguak hartu zituzten II. Errepublikan eta gerra zibilean. Parisen erbesteratuta, nazien okupazioaren aurka borrokatu ziren Frantziako Erresistentziako lehen taldeetan, eta frankismoaren aurka ere.
1951n Frantziatik kanporatu zituzten Gerra Hotzaren ondorioz, eta Ekialdeko Berlinen hil ziren, sorterrira, Nafarroara itzuli ezinik.