Proiektuetako eta Mugikortasuneko Alorra

ANTOLAKETA-EGITURA

  • Zinegotzi ordezkaria: Borja Izagirre Larrañaga
  • Alorreko zuzendaritza: Maialen Ariz Sagasketa
  • Idazkaritza Teknikoa: Miguel Ángel Sánchez Díez de Ulzurrun

 

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: Av. Ejército 2, 9º 31001 Iruña

Telefonoa: 948420300

Eginkizunak

Alor hau alor ezberdinetako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta gauzatzeaz arduratzen da, bai eta Iruñeko ondarea eta azpiegiturak zaintzeaz ere. Halaber, hiri-mugikortasun jasangarria bultzatzen du, modu ezberdinetan, eta ingurumenaz bezainbatean jasangarriak diren jokabideak sustatzen.


Zerbitzuak

Proiektuak eta obrak

Eginkizunak: azterlanak egitea, proiektuak idaztea, obrak gauzatzea, oztopo arkitektonikoak kentzea, azpiegitura estrategikoetarako plan bat bultzatzea

Helbidea: Katalina Foixekoa etorbidea, 9. solairua 31002 Iruña

Telefonoa: 948420300

Hiri Ekologiako Zerbitzua

Eginkizunak: ingurumen-kontzientzia bultzatzea, ingurumen-aberasgarritasunaren ezagutza sustatzea, hiriaren biodibertsitatea babestea, hiri-baratze komunitarioen sare bat garatzea, energia-eraginkortasuna sustatzea 

Helbidea: Uztarroze kalea, zk.g., 1. sol. 31014 Iruña

Telefonoa: 948420992

Mugikortasun Zerbitzua

Eginkizunak: mugikortasun jasangarriko politikak ekarritako aldaketak diseinatzea eta gauzatzea; auzoak lotzeko oinezkoendako ibilbideen plan bat garatzea, oztopo arkitektonikoak kentzeari arreta berezia jarrita; hiri-mugikortasun jasangarriko garraiobideen erabilera sustatzea; bidegorrien egungo sarea aztertu eta handitzea; ibilgailu elektrikoak kargatzeko sare bat bultzatzea

Helbidea: Armada Etorbidea 2, 9.solairua. 31002 Iruña

Telefonoa: 948420974

Helbide elektronikoa: movilidad@pamplona.es

Bizikletak Mailegatzeko Zerbitzu Publikoa

Helbidea: Erriberri k. 12. 31002 Iruña

Telefonoa: 848670016

Helbide elektronikoa: suport@rideonpamplona.com

Webgunea: http://rideonpamplona.com