Komunitate Garapeneko Alorra

Helburuak Eta Funtzioak

Alor honen ardurak dira Komunitate Ekintzako proiektua Iruñeko auzoetan dinamizatzea eta Gizarte Ekimenetarako Zentro Komunitarioak, Komunitate Prebentzioko programa eta gazteriako politikak kudeatzea. Halaber, Kirol arloko udal-politika publikoak garatzen ditu.
 

Helbidea eta harremanetarako datuak

Helbidea: Descalzos k., 72. 31001 Iruña

Telefonoa: 948420510
 

Komunitate Garapena

Helbidea: Descalzos k., 72. 31001 Iruña

Telefonoa: 948420510

 

Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuak (PEKZ)

PEKZak haur eta nerabeendako udal-zerbitzuak dira, gizarte eta komunitateari lotuak eta Haur eta Nerabeak babesteko Foru Sisteman sartuak, Haurrei eta Familiei Laguntzeko Programaren lana osatzen duten zerbitzuak baitira. 

Hauen helburu nagusia da komunitatean haur eta nerabeak babestea, komunitate-kudeaketaren bidez, komunitate-proiektu, -sare eta -jarduerak sustatuz, auzoko eragileekin batera –gizarte-ehuna, hezkuntza eta osasun arlokoak, beste zerbitzu publiko batzuk eta Gizarte Zerbitzuetako auzo-unitateak–.

Buztintxuri

Txantrea

Milagrosa

Arrotxapea

Mendillorri

Sanduzelai

Alde Zaharra

Etxabakoitz

 

Zentro komunitarioak 

Zentro komunitarioak udalak auzotarrek erabiltzeko dituen lokalak dira, irekiak, erabilera anitzekoak eta integratzaileak. Auzoetan bat ala bat baino gehiago dago, eta Iruña zentro komunitarioen sare batez hornitzen dute, elkarte-bizitza sustatzeko eta herritarrek aktiboki parte hartzea bultzatzeko xedez. 

Horiek erabiltzeko eskaera egin dezake jardueraren bat egin nahi duen edozein pertsonak edo irabazi-asmorik gabeko entitatek, unean unekoa ala egonkorra izan, betiere auzo-bizitzan eraginik badu.

Helbidea: Descalzos k., 72. 31001 Iruña

Telefonoa: 948420510
 

Gazteria Zerbitzua

Helbidea: Descalzos k., 72. 31001 Iruña

Telefonoa: 948420561

Helbide elektronikoa: juventud@pamplona.es

Kirola Zerbitzua

Helbidea: Descalzos kalea 72, 31001, Iruña

Telefonoa: 948 420561

Helbide elektronikoa: deporte@pamplona.es