Iruñeko Udal Artxiboa da Iruñeko udalak sortzen eta jasotzen duen dokumentu-ondarea antolatzeaz, kontserbatzeaz, eskuragarri jartzeaz eta hedatzeaz arduratzen den zerbitzua, erakunde juridiko, politiko eta administratibo gisa, sortu zenetik gaur egunera arte; arduratzen da, halaber, beste erakunde eta herritar partikular batzuek sortzen duten dokumentazioaz, bai eta udal-erakundeak bereganatutako ondare bibliografikoaz, ikus-entzunezkoaz, artistikoaz eta altzari-ondareaz, etnologikoaz eta industrialaz ere.
Zerbitzuak: bi irakurketa-gela, kontsulta-gela bat, ikertzaileentzako liburutegi osagarri eta espezializatu bat, hemeroketa bat, fototeka bat eta erreprografia-sistemak (fotokopiagailua, mikrofilmen irakurgailu-erreproduzigailua eta abar).
Arduraduna: Ana Hueso Pérez
HELBIDEA ETA HARREMANETARAKO DATUAK
Helbidea: Merkatuko kalea, 11 - 1. 31001, Iruña
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Telefonoa: 010, edo 948 420 100 (Iruñeaz kanpotik deituz gero)
Bulegoetako telefonoa: 948420189
Helbide elektronikoa: archivomunicipal@pamplona.es