

Iruña ezagutu
Ikasleek gure hiria ezagut dezaten sustatzeko programa, Iruñearen historia eta hiri-bilakaera aztertuz, bai eta Iruñeko ondare historikoa, tradizioak eta ohiturak aitortu eta balioesteko ere.
Iruñeko ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendua dago, eta ikastetxeetan unitate didaktiko bat aurkeztean eta ikastalde bakoitzarekin Iruñeko Alde Zaharrean barna bisita gidatu bat egitean datza. Irailetik ekainera bitarte egiten da.
Parte hartzeko, irailean programa kudeatzen duen enpresarekin harremanetan jarri behar da: Ouiplay, S.L., Iñigo Arista Kultur Taldearen laguntzarekin. Argibide gehiago egoitza elektronikoan.
Unitatea osatzeko, bisita gidatu irekiak eskaintzen zaizkie beste ikasmailetako ikastaldeei eta bestelako taldeei. Talde horiek hainbat ibilbide hauta ditzakete: ibilbide historikoa, ibilaldia harresietan barna, entzierroaren ibilbidea, Donejakue Bidea Iruñean. Bisita gidatu irekietan parte hartzeko, honako tarifa hauek ordaindu behar dira (9. araua):
- Ikasle-taldeak (Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak izan ezik) 30 pertsona bitarte: 36,2 € taldeko.
- Ikasleez aparteko taldeak, 30 pertsona bitarte: 106,9 € taldeko.


Batasunaren Pribilegioa
Iruñeko Udalak Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako unitate didaktiko bat prestatu du Batasunaren Pribilegioaren garrantzia lantzeko hainbat material eta jardueraren bidez.
Edukiak Iruñeko Udal Artxiboak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Zientzien Didaktikaren Arloak prestatu dituzte.
Unitateak hiru ikaskuntza-egoera eskaintzen ditu Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleendako (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak) diseinatuak, eta, horietan, Batasunaren Pribilegioaren gertaera historikoa lantzen da hainbat ikuspuntutatik: hiriaren sinboloak, dokumentuak zaintzea eta akordioak egiteko prozedura. Hiru proposamen didaktiko malgu dira, proposatutako hurrenkeran edo zein bere aldetik erabiltzeko, jarduerak truka baitaitezke edo baliabideak murriztu eta hedatu.
Deskargatu material guztiak
- LAN-KOADERNOA 11.21 MB
- LAN-KOADERNOA 21.24 MB
- LAN-KOADERNOA 31.48 MB
- IKASKUNTZA-EGOERA 11.3 MB
- IKASKUNTZA-EGOERA 21.41 MB
- IKASKUNTZA-EGOERA 31.65 MB
- OINARRIZKO INFORMAZIOA IRAKASLEENTZAT428.26 KB