Zirkulazioa 2026 - Nork ordaindu behar duen zirkulazio-zerga

Zirkulazioa 2026 - Nork ordaindu behar duen zirkulazio-zerga
Otros datos
Urtarrilaren 1ean DGTren Erregistroan ibilgailuaren titular gisa inskribatuta dagoen pertsona fisiko edo juridikoak ordaindu behar du zirkulazio-baimenaren urteko kuota; urte horretako zerga oso-osorik ordaindu behar du, nahiz eta gero ibilgailua eskualdatu edo bizilekuz aldatu.
ADIBIDEZ: ibilgailua 2026ko urtarrilaren 2an saldu duenari urte horretako zerga ordaintzea egokituko zaio.
Zergaren kuota hiruhileko naturalen arabera hainbanatuko da, ibilgailuari baja ematen zaionean (behin betikoa edo aldi baterakoa) edo lehen aldiz matrikulatzen denean, baina ez ibilgailuaren titulartasuna eskualdatzen denean.
¿Te ha sido útil esta página?