Zirkulazioa 2026 - Non jakinarazi behar diren ibilgailuaren transferentziak edo bajak

Zirkulazioa 2026 - Non jakinarazi behar diren ibilgailuaren transferentziak edo bajak
Otros datos
Ibilgailuaren titulartasun-aldaketa edo baja Trafikoko Probintzia Burutzaren bidez izapidetu behar da; hark informazio hori udal eskudunari emanen dio, zirkulazioaren gaineko zergaren (IVTM) ordainagirietarako ibilgailuen errolda eguneratzeko.

Ibilgailuaren zerga-egoitza aldatzeko izapidea (IVTM zein udali ordaintzen zaion zehazten duena) udaletako udal-erroldaren bidez egiten da; horiek, aldi berean, informazioa Trafikoko Probintzia Burutzari bidaliko diote. Iruñean, ibilgailuaren zerga-egoitza erroldatze-helbidera aldatu nahi duenak Errolda Bulegoan egin beharko du eskaera (Kondestablearen jauregia, Kale Nagusiko 2an), ibilgailuaren zirkulazio-baimena aurkeztuta. IVTMren urteko ordainagiria kobratzea urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ibilgailuak duen zerga-egoitzako udalari egokituko zaio.
¿Te ha sido útil esta página?