Tarifak - Haur Eskola Publikoak (Udalarenak eta Nafarroako Gobernuarenak) - 2026/2027 ikasturtea

Tarifak - Haur Eskola Publikoak (Udalarenak eta Nafarroako Gobernuarenak) - 2026/2027 ikasturtea
Otros datos
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKO ESKOLAK DOAKOAK IZANEN DIRA. JARDUNALDI OSOKO HAUR-ESKOLETAN JANTOKI-ZERBITZUA BAINO EZ DA ORDAINDUKO.
3.350 euroko edo gutxiagoko errenta: hileko tarifa 52 euro (25 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 3.350,01 eta 4.500 euro bitartekoa: hileko tarifa 56 euro (32 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 4.500,01 eta 5.500 euro bitartekoa: hileko tarifa 58 euro (42 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 5.500,01 eta 6.650 euro bitartekoa: hileko tarifa 66 euro (52 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 6.650,01 eta 7.980 euro bitartekoa: hileko tarifa 84 euro (66 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 7.980,01 euro eta 9.300 euro bitartekoa: hileko tarifa 84 (66 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 9.300,01 euro eta 10.700 euro bitartekoa: hileko tarifa 95 euro (84 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 10.700,01 euro eta 12.400 euro bitartekoa: hileko tarifa 95 euro (84 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 12.400,01 euro eta 15.000 euro bitartekoa: hileko tarifa 95 euro (84 euro guraso bakarreko familientzat).
Biztanleko errenta 15.000 eurotik gorakoa: hileko tarifa 95 euro (84 euro guraso bakarreko familientzat).


Tarifak matrikulatzean ezarriko dira, eta ezin izanen dira aldatu 2026-2027 ikasturtean. 10,5 hileko ordainduko dira.
Familia-unitatearen urteko errentatzat hartuko da 2025ean egiaztatutako banakako errenta edo diru-sarreren batura. Biztanleko errenta lortzeko, familia-unitatearen errentaren zenbatekoa familiako kide guztien kopuruaz zatituko da (2025eko abenduaren 31ko datuen arabera).
Kasu guztietan, bi gurasoen aitorpena hartuko da kontuan, guraso bakarreko familia egiaztatuetan eta zaintza eta jagoletza esklusiboa duten gurasoen kasuan izan ezik.
Banantzeedo dibortzio-epaia edo ezkontzaz kanpoko seme-alabengatiko legezko neurriak daudenean (kasu horietan, haurraren zaintza eta jagoletza duen gurasoaren aitorpena hartuko da kontuan), mantenu-pentsioa ere gehituko da. Mantenuagatiko urteko ordainketak kenduko zaizkio zaintza eta jagoletza ez duen gurasoari.
Ezarritako epean errenta-mailen egiaztagiriak edo 2024ko diru-sarreren frogagiriak aurkezten ez dituztenei matrikula egin zen jardunaldi-motari dagokion gehieneko kuota aplikatuko zaie ikasturte osoan.
Bi hileko ez ordaintzea, elkarren segidakoak izan edo ez, baja emateko arrazoia izanen da.
Ondorio praktikoetarako, errenta kalkulatzeko PFEZren laukiekin eragiketa hauek eginen dira: 550 + 529 Nafarroako Foru Komunitatean, edo gainerako Estatuko lauki baliokideak.
¿Te ha sido útil esta página?