Otros datos
Puntu bidezko gidabaimena eta gidatzeko lizentzia arautzen eta martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testua aldatzen duen behin betiko onespena.
INDARREAN SARTZEKO DATA: 2006ko uztailaren 1a.
PUNTU BIDEZKO GIDABAIMENAREN FUNTZIONAMENDUA:
Gidari bakoitzak hasieran 12 puntuko saldoa du; salbuespenak dira 3 urtetik beherako esperientzia duten gidari hasiberriak eta hasierako saldoa galdu ondoren lizentzia berriz eskuratu duten gidariak, 8 puntuko saldoa izanen baitute.
Gidabaimeneko puntuak lortzeko ez da izapiderik egin behar, Administrazioak eginen duen esleipen informatikoa baita.
Hiru urtean arau-hausterik egiten ez bada, hasierako 12 puntuei 2 gehituko zaizkie, eta hurrengo hiru urteengatik beste puntu bat jasoko da, gehienez 15 puntura arte.
PUNTUAK BERRESKURATZEKO MODUA:
Bi bide daude puntuak berreskuratzeko: ikastaro bat gainditzea edo arau-hausterik ez egitea.
Bide-sentsibilizazioko eta -berreziketako hamabi orduko ikastaro bat eginez gero, gehienez 6 puntu berreskuratzen ahal dira. Ikastaro hori bi urtean behin bakarrik egiten ahal da; gidari profesionalek, berriz, urtero egiten ahal dute.
Bi urteko epean punturik galtzen ez bada, hasierako 12 puntuko saldoa berreskuratzen da, arau-hauste oso astunak badira izan ezik; kasu horretan, hiru urte itxaron behar da.
Puntu guztiak galduz gero, gidabaimen berri bat lor daiteke berreziketaeta sentsibilizazio-ikastaro bat eta Trafikoko Probintzia Burutzan proba teoriko bat gaindituta.
Ikastaro horiek zentro itunduetan ematen dira.
INFORMAZIOA 26/02/09AN ESKURATU DA DGTren WEBGUNETIK.

Web
610048.76052004
4740669.3941148
N
30
611573.381486229
4740101.12786478
N
30
609998.943341349
4740752.68282264
N
30
¿Te ha sido útil esta página?