Proiektua - Urdazubiko Monasterioaren eta Gaztelugibel kaleak berrantolatzea

Proiektua - Urdazubiko Monasterioaren eta Gaztelugibel kaleak berrantolatzea
Otros datos
HELBURUA: Urdazubiko Monasterioaren eta Gaztelugibel kaleen ingurua berrantolatzea eta birnaturalizatzea.

Obrak Urdazubiko Monasterioaren eta Gaztelugibel kaleek Pio XII.arekin dituzten bidegurutzeetatik Fuente del Hierro kaleraino. Egungo bidegurutzearen ordez biribilgunea eraikitzea, trafikoa hiru bideen artean modu arin eta seguruan birbanatzeko.

Fuente del Hierro eta Urdazubiko Monasterioaren kaleetako zirkulazio-erreiak murriztea aurreikusten da, azken kale horretatik Pio XII.eraino, noranzko bakoitzean bi errei izatetik bakarra izatera pasatuta. Jarduketa honek berdeguneak handitzea, egoteko guneak sortzea eta Urdazubiko Monasterioaren kalean bidegorri berri bat eraikitzea ahalbidetuko du, Gaztelugibel eta Pio XII.a lotuz; gainera, Gaztelugibelgo egungo bidegorria zabalduko da eta aparkalekuak berrantolatuko dira, ilarakoak izatetik bateriakoak izatera pasatuta.

Urdazubiko Monasterioaren kalean, zirkulazioaren noranzko bakoitzean errei bat kentzeak bidegorri goratua sortzea ahalbidetuko du. Bidegorri hori parkean dagoenarekin lotuko da. Gainera, espaloi horretako aparkalekuak kenduko dira. Haien ordez, euri-lorategiak eta edukiontziendako beste gune batzuk prestatzea planteatzen da. Mugikortasun murriztua duten pertsonendako zenbait aparkaleku erreserbatu prestatzea ere aurreikusten da.

Fuente del Hierro kalean irizpide berari eustea aurreikusten da, noranzko bakoitzean errei bakarra utzita. Halaber, egungo bidegorria bidearen erdialdera lekualdatuko da.

Gaztelugibel kalean, Pio XII.etik abiatuta, errei bakar horren zirkulazioaren noranzkoa aldatzea aurreikusten da, trafikoa Pio XII.erantz bideratzeko. Hori guztia osatzeko, ureztatze-sistema berritu eta instalatuko da proiektatutako gune guztietan, baita drainatze-sistema ere. Trafiko-elementuak, hala nola seinaleak eta semaforoak, lekuz aldatzea ere planteatzen da, baita argiteria publikoa, bankuak eta paperontziak ere.

Guztira 3.300 metro koadro berdegune berri eraikiko dira; horietan, isurketa-urak tratatzeko drainatze jasangarriko teknikak ezartzeaz gain, 112 zuhaitz eta 1.800 zuhaixka eta landare bizikor landatuko dira. Gaztelugibel eta Pio XII.aren artean, Urdazubiko Monasterioaren kalean barna, joanen den bidegorri berriak 220 metroko luzera izanen du.

AURREKONTUA GUZTIRA: 2,5 milioi euro.

OBREN HASIERA: abuztu inguruan, eta zortzi hilabetez luzatzea aurreikusten da.

ADJUDIKAZIODUNA: MKR Ingeniería y Arquitectura SL.
¿Te ha sido útil esta página?