Nafarroako foru-auzotasun edo izaera zibila eskuratzea eta gordetzea

Nafarroako foru-auzotasun edo izaera zibila eskuratzea eta gordetzea
Otros datos
Interesdunak bere etxebizitzari dagokion Erregistro Zibilean egin behar du eskaera, aurrez aurre.

AUZOTASUNA ESKURATZEKO:
Bi urtez etenik gabe bertan bizi ondoren, edo automatikoki, Nafarroan hamar urtez erroldatuta egon ondoren, interesdunak aurkakorik adierazten ez badu.

AUZOTASUNARI EUSTEKO:
Nafarroako foru-auzotasun zibila galduko da foru-lurraldetik kanpo hamar urtez bizi ondoren, baldin eta berariazko adierazpen baten bidez hari eutsi nahi zaiola adierazi ez bada. Atzerrian bizi direnek, Espainiako nazionalitatea galtzen ez duten bitartean, ez dute auzotasuna galtzen. Nazionalitatea galduz gero, auzotasuna berreskuratuko lukete Espainiako nazionalitatea berreskuratzen duten unean.

AUZOTASUNA HAUTATZEKO:
Ezkontzak aukera ematen dio ezkontide bakoitzari bestearen auzotasun zibila edozein unetan hautatzeko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
Jatorrizko NANa.
Eskaera egin aurretik Nafarroan bi urtetik gora etenik gabe erroldatuta egon dela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria (bizi den udalerriko udalean eskatzen da).
Eskatzailearen jaiotza-ziurtagiri literala, jaioterriko Erregistro Zibilak emana.

Web

¿Te ha sido útil esta página?