Iruñeko Udalaren eta DYA Navarraren «Sube y baja» programa - Informazioa

Iruñeko Udalaren eta DYA Navarraren «Sube y baja» programa - Informazioa
Otros datos
HELBURUA: «Sube y baja» programak mugikortasun-arazoak dituzten adinekoei etxetik ateratzen eta etxera sartzen laguntzen die, kudeaketak eta mandatuak egiteko.

NORI ZUZENDUA: mugikortasun-beharrak dituzten eta zerbitzuan aldez aurretik izena emanda dauden pertsonei.

FUNTZIONAMENDUA: Auzo Unitateak, Osasun Zentroak eta Adinekoen Sareak arduratzen dira interesdunak datu-base baten bidez kudeatzeaz; ondoren DYA Navarrak erabiltzen du datu-base hori zerbitzua antolatzeko.
24 orduko epean interesdunarekin harremanetan jartzen dira, haren beharrak ezagutzeko eta irteera-egutegia ezartzeko. Gainera, Pamplonistasen lagun-egiteko zerbitzua behar badu, eskaera astebete lehenago egin beharko da, baita coordinacion@dyanavarra.com helbide elektronikoaren bidez ere, testuan zerbitzua behar duenaren izena, abizenak, NANa eta telefonoa emanda.

Ekimena «Iruñak zaintzen zaitu» programaren barruan dago; programa horrek adinekoendako udal-eskaintza osoa biltzen du. Kasu honetan, «Sube y baja» programaren helburua zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko, autonomia bultzatzeko eta bizi-kalitate handiagoa lortzeko kalitatezko arreta bermatzeko lan-ildoan kokatzen da.

KUDEAKETA: Iruñeko Udala, DYA Navarra eta Plaza on.

Web

¿Te ha sido útil esta página?