Iruñeko belenak

Iruñeko belenak
Otros datos
Belenak udal-jabetzako etxadien barneko kalezuloak dira; hasieran barne-zerbitzuko bide gisa erabiltzen ziren, eta etxebizitza-eraikinetako tailer, biltegi edo bigarren mailako geletara sartzea bermatzen zuten.

SAN ZERNINGO BELENA:
Historia: XI. mendean sortutako San Zernin Erdi Aroko burgu zaharra ixten zuen harresiaren ertzetik doa. Lubanarroz eta harresi bikoitzez osatutako barruti sendo batez inguratu zuten; XVI. mendean Portalapeako atearen inguruko eremua bete eta berrurbanizatu zen, eta San Saturnino kalea bihurtu zen, Frutaren plaza (egungo Udaletxe plaza) Kale Nagusiarekin lotzeko.
Sarbidea: San Saturnino kalea, 12. eta 14. zenbakien artean.
Ordutegia: 07:00etatik 21:30era.

IRUÑA EDO "PINTAMONAS" BELENA:
Historia: XVII. mendean Gazteluko plaza Frutaren plazarekin lotzen zuen, Calceteros kaleko lehenbiziko etxeen bitartez. 1802an, belena pilotan, kartetan eta "debekatutako jokoetan" aritzeko elkargunea zen. Pintamonas izena hartu zuen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan ia, Esteban Baigorrotegui urketariarengatik, hiriko iturrietatik etxeetara ura eramaten baitzuen. Belenan bazkaltzen eta afaltzen zuen, eta han maiz egoten zenez, izen hori eman zioten.
Sarbidea: Gazteluko plaza, 43. eta 44. zenbakien artean.
Ordutegia: 07:00etatik 21:30era.
¿Te ha sido útil esta página?