Fabaren Erregea edo Erregina - Informazio orokorra

Fabaren Erregea edo Erregina - Informazio orokorra
Otros datos
«Errege, errege, errege!» oihu artean altxatuko dute errege berria.
Erdi Aroan Teobaldoen gorteak Nafarroan ezarritako tradizioa da, Muthiko Alaiak peñak 1964an berreskuratua.
Urtero, Errege egunetik gutxira, Nafarroako herri bat juglarez, damez, noblez, elizgizonez eta Erdi Aroko gorte bateko bestelako pertsonaiez betetzen da.
Babaren erregea tronurako hautatzen dute zortean egokitutako errege-opil zatian ezkutatutako baba aurkitzean.
Errege edo erregina izanen den haurra jaia baino aste batzuk lehenago hautatzen da, normalean herri hartzaileko udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Monarka bedeinkatuko dute, foruei leialtasuna zin egin ondoren.

ERDI AROKO JATORRIA DUEN JAIA:
Nafarroako Babaren erregearen ospakizunak Erdi Aroan du jatorria, eta uste da Frantziako Xanpaina eskualdetik etorritako Teobaldoen gorte finak ekarri zuela.
Nafarroako errege-erreginek ohitura zuten Epifania egunean (Errege Magoen ospakizuna) haur behartsuenei otordu bat eskaintzeko.
Bertaratutako guztiek errege-opil zati bat jasotzen zuten; aurretik baba bat sartua zuten opilean.
Bere zatian baba aurkitzen zuen haurra egun bateko monarka izendatzen zuten.
1381 eta 1439 artean Babaren erregeak koroatu ziren Iruñean, Zangozan, Garesen, Tafallan, Lizarran, Erriberrin eta Tuteran, besteak beste.
Jaia erregea zegoen tokian egiten zen beti, eta, hura ez zegoenean, erregina zegoen tokian.
Babaren erregearen historia modernoa 1920an hasi zen.
Urte hartan Iruñeko Gazteluko plazako Zirkulu Karlistan egin zen jaia, eta beharrean zegoen bazkide baten semea izendatu zuten errege.
Gero, Iruñeko Muthiko Alaiak elkarteak hartu zuen ekitaldiaren ardura, eta, desagertu zen arte, San Zerningo Oilarraren Errege Kofradiaren babesa izan zuen.
XX. mendeko lehen edizio haietan, jokabide ona izan eta benetan behar zuen Erruki Etxeko haur bat hautatzen zen.

BABAREN ERREGE-ERREGINAK:

2026 ZABALTZA:
ERREGINA: Enara Plágaro Lizarraga.
Hautaketa 2025eko abenduaren 20an eta koroatzea 2026ko urtarrilaren 24an.

2025 AZKOIEN:
ERREGINA: Mailén García Ayala.
Hautaketa 2024ko azaroaren 23an eta koroatzea 2025eko urtarrilaren 18an.

2024 BURLATA:
ERREGINA: Zoe Vergara.
Hautaketa 2022ko abenduaren 16an eta koroatzea 2023ko urtarrilaren 27an.

2023 GARES:
ERREGINA: Martina Elizalde Garriz.
Hautaketa 2022ko abenduaren 17an eta koroatzea 2023ko urtarrilaren 21ean.

2022 MENDABIA:
ERREGEA: Marcos Sánchez Salcedo.
Hautaketa 2022ko martxoaren 12an eta koroatzea 2022ko apirilaren 23an.

2021: urte hartan ez zen egin, pandemiagatik.

2020 IRUÑA:
ERREGEA: Aimar Irisarri Cía.
Hautaketa 2019ko abenduaren 14an eta koroatzea 2020ko urtarrilaren 18an.

2019 VIANA:
ERREGINA: Juncal Quintana García.
Hautaketa 2018ko abenduaren 15ean eta koroatzea 2019ko urtarrilaren 27an.

2018 TAFALLA:
ERREGINA: Ruth Sustacha Taboada.
Hautaketa 2017ko abenduaren 16an eta koroatzea 2018ko urtarrilaren 27an.

2017 LODOSA:
ERREGEA: David Rotari.
Hautaketa 2016ko abenduaren 17an eta koroatzea 2017ko urtarrilaren 14an.

2016 ZANGOZA:
ERREGINA: Lucía Pérez Lacosta.
Hautaketa 2015eko abenduaren 12an eta koroatzea 2016ko urtarrilaren 16an.

2015 URDAZUBI:
ERREGEA: Jokin Etxart Verdú.
Hautaketa 2014ko abenduaren 13an eta koroatzea 2015eko urtarrilaren 10ean.

2014 MARTZILLA:
ERREGEA: Sergio Ayerra Navarro.
Hautaketa 2013ko azaroaren 30ean eta koroatzea 2014ko urtarrilaren 11n.

2013 ERRIBERRI:
ERREGEA: Pablo Mañú Oneca.
Hautaketa 2012ko abenduaren 1ean eta koroatzea 2013ko urtarrilaren 12an.

2012 AMAIUR:
ERREGEA: Xuban Zaldain Arribillaga.
Hautaketa 2011ko abenduaren 17an eta koroatzea 2012ko urtarrilaren 14an.

2011 ARTAXOA:
ERREGEA: Iñigo Elizalde Ventas.
Hautaketa 2010eko abenduaren 18an eta koroatzea 2011ko urtarrilaren 15ean.

2010 BERIAIN:
ERREGINA: Amaya Ordóñez Unciti.
Hautaketa 2009ko abenduaren 19an eta koroatzea 2010eko urtarrilaren 9an.

2009 OLAZTI:
ERREGEA: Beñat Fresneda Pérez.
Hautaketa 2009ko urtarrilaren 31n eta koroatzea 2009ko apirilaren 4an.

2008 IZABA (ERRONKARI):
ERREGINA: Itziar Artuch Boj.
Hautaketa 2008ko apirilaren 05ean eta koroatzea 2008ko apirilaren 26an.

Web

¿Te ha sido útil esta página?