Aplikazioa (App) - Iruña Zugandik Hurbil

Aplikazioa (App) - Iruña Zugandik Hurbil
Otros datos
Mugikortasunari, trafikoaren gaurkotasunari eta premiazko abisuei buruz jakin beharreko guztia eta intereseko zerbitzu guztiak toki bakarrean biltzen dituen aplikazioa.

INFORMAZIOA ETA ZERBITZUAK (sei oinarrizko funtzio ditu menuan):
GAURKOTASUNA: Udaltzaingoaren eguneroko informazioa herritarrengana hurbiltzen du.
PREMIAZKO ABISUAK: uholdeak, elurteak edo bestelako gertaera garrantzitsuak direla-eta herritarrek behar dituzten abisuak.
BESTE ZERBITZU BATZUK: Herritarren Segurtasuneko Alorrak ematen dituen zerbitzuak biltzen ditu, hala nola garabi-abisuetan alta ematea, uholde-alertak, etxeko animalientzako prebentziozko alerta-zerbitzua eta ibilgailu-gordailuaren zerbitzua.
ALDE ZAHARRERA SARTZEA.
MUGIKORTASUNA: ordainpeko eta doako aparkalekuei, gune urdinari, ibilgailu elektrikoei, bizikleten alokairuari, trafikoari eta kamerei buruzko informazioa biltzen du.
APLIKAZIOAK: hemendik zuzenean sar daiteke Telpark, Metrominuto, Tok Tok eta Tuvillavesa aplikazioetara.


Gaztelaniaz eta euskaraz dago eskuragarri, doan, Android sistema eragilea duten telefonoendako PlayStore-n eta IOs sistema dutenendako App Store-n.
¿Te ha sido útil esta página?