Aparkaldi mugatuko eta murriztuko gunea (MUG eta MUR) - Isunak

Aparkaldi mugatuko eta murriztuko gunea (MUG eta MUR) - Isunak
Otros datos
200 euroko ISUNA, honela aparkatzeagatik:
Zamalanetarako gordetako eremuan, jarduera horretarako ordutegian, jarduera hori egiten ez duen ibilgailua.
Gidaririk gabeko ibilgailua bigarren ilaran, behar bezala aparkatutako beste bat zirkulazioan sartzea eragotziz.
Gidaririk gabeko ibilgailua bigarren ilaran, trafikoa larriki oztopatuz.
Ibilgailua beste bati baimendutako bira egitea erabat eragozten dion moduan.
Behar bezala seinaleztatutako garraio publikoko ibilgailuen geldialdietarako gordetako eremuetan, garraio horiek erabiltzen dituzten orduetan.
Erdiko zerrendetan, bereizgailuetan, irlatxoetan edo trafikoa bideratzeko beste elementu batzuetan.
Zabor-edukiontzien ondoan, bilketa eragotziz edo zailduz.
Bidegurutzeetan edo haien ondoko eremuetan.
Desgaitasuna duten pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuendako gordetako eremuetan.
Espaloiaren gainean, oinezkoen joan-etorria eragotziz edo larriki zailduz.
Oinezkoen pasabide baten gainean osorik.
Pasabide batean, ibilgailu bat sartzea edo ateratzea eragotziz.
Tiket edo egoiliar-txartel faltsutuak edo manipulatuak erabiltzeagatik.
Tiketak edo egoiliar-txartelak manipulatzeagatik edo faltsutzeagatik.


60 euroko ISUNA, honako hauengatik:
Oinezkoen pasabide baten gainean partzialki aparkatzea.
Tiketik edo indarreko egoiliar-txartelik gabe aparkatzea.
Ordaindutako denboraren bikoitza gainditzea.


30 euroko ISUNA, honako hauengatik:
Tiketa edo egoiliar-txartela ongi ikusgai ez jartzea.
Tiketean adierazitako denbora baino gehiagoz aparkatzea.
Gehieneko aparkaldia gainditu ondoren 200 metroko mugaren barruan aparkatzea.
Seinaleztatutako tokiaren perimetrotik kanpo aparkatzea, beste toki bat edo batzuk erabiliz.
Bizikletak edo motoak horretarako egokitutako tokietatik kanpo aparkatzea.
¿Te ha sido útil esta página?