2026ko Hauteskunde Orokorrak - Zer hautatzen den Hauteskunde Orokorretan eta kargu kopurua

2026ko Hauteskunde Orokorrak - Zer hautatzen den Hauteskunde Orokorretan eta kargu kopurua
Otros datos
2026ko azaroaren 29an Gorte Nagusietarako hauteskundeak eginen dira Espainian: Diputatuen Kongresua eta Senatua.
DIPUTATUEN KONGRESUA:
Gorte Nagusiak osatzen dituzten bi ganberetako bat da.
Diputatu kopurua 350 da.
Diputatuak probintziaka honela banatzen dira:
Berrogeita hamar probintzietako bakoitzari hasieran gutxienez bi diputatu dagozkio.
Ceuta eta Melilla hiriek diputatu bana hautatzen dute.
Gainerako 248 diputatuak berrogeita hamar probintzien artean banatzen dira, biztanleriaren proportzioan.
SENATUA:
Senatua lurralde-ordezkaritzako ganbera da.
Senatari kopurua ez da finkoa.
Hauteskunde hauetan 208 senatari hautatzen dira, honela:
Penintsulako probintzia bakoitzean, 4 senatari.
Kanaria Handian, Tenerifen eta Mallorcan, 3.
Ceutan eta Melillan, 2.
Eivissa-Formenteran, Menorcan, Fuerteventuran, Gomeran, Hierron, Lanzaroten eta La Palman, 1.
Beste senatari talde bat autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek hautatzen dute: 1 autonomia-erkidego bakoitzeko, eta beste bat dagokion lurraldeko milioi bat biztanleko.
Autonomia-erkidego bakoitzari dagokion senatari kopuru zehatza zehazteko oinarria Senaturako azken hauteskundeak egitean indarrean dagoen zuzenbidezko biztanleriaren errolda da.
¿Te ha sido útil esta página?