Otros datos
Gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik azaroaren 29an botoa ematera joan ezin direnek ordezkari baten bidez eskatzen ahalko dute posta bidezko botoa.
ESKATZEKO MODUA:
Notario-ahalordez behar bezala baimendutako ordezkariak aurrez aurre joan beharko du edozein posta-bulegotara eta eskaera egin bere NANarekin edo pasaportearekin; erroldan inskribatuta egotearen ziurtagiria eskatzeko inprimakia bete eta ordezkatuaren mediku-ziurtagiria eta notario-ahalordea erantsi beharko ditu.
Hauteskunde-agiriak zein posta-helbidetan jaso nahi diren adierazi behar da; Espainiako lurraldeko helbide bat izan behar du.
Pertsona batek hautesle bakar bat ordezkatzen ahal du posta bidezko botoan.
BEHARREZKO AGIRIAK:
Hautesle gaixoak edo desgaitasuna duen pertsonak ordezkaritza eskuordetzeko, Notarioen Elkargoak emandako NOTARIO-AHALORDEAREN ZIURTAGIRIA erabiltzen da (ziurtagiri hori doakoa da).
Gaixotasunaren MEDIKU-ZIURTAGIRIA edo DESGAITASUN-ZIURTAGIRIA.
POSTA BIDEZKO BOTOA ESKATZEA: ordezkariak posta-bulegora joan behar du urriaren 6tik azaroaren 19ra, posta bidezko botoa eskatzeko inprimakia bete eta agiri hauek entregatu:
Gaixoaren edo desgaitasuna duen pertsonaren NANa.
Ordezkariaren NANa.
Mediku-ziurtagiria edo desgaitasun-ziurtagiria.
Notario-ahalordearen ziurtagiria.
HAUTESLEARI AGIRIAK BIDALTZEA: dena zuzen badago, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak hautesleari edo ordezkariari boto-paperak eta gutun-azalak bidaliko dizkio posta ziurtatuz, azaroaren 9tik 22ra.
HAUTESLEAK BOTOA BIDALTZEA: agiriak jaso ondoren, hautesleak azaroaren 25era arteko epea du botoa posta ziurtatuz bidaltzeko.

¿Te ha sido útil esta página?