Otros datos
Hauteskunde-mahaia mahaiburuak eta bi mahaikidek osatzen dute, bakoitza dagozkion ordezkoekin.
Hauteskunde-mahai bakoitzeko mahaiburua eta mahaikideak zozketa publiko bidez izendatzen dira dagokion mahaiko hautesle-zerrendan dauden, irakurtzen eta idazten dakiten eta 70 urtetik beherakoak diren pertsona guztien artean; hala ere, 65 urtetik aurrera uko egiten ahal diote zazpi eguneko epean.
Mahaiburuak Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako titulua izan behar du edo, halakorik ezean, Eskola Graduatua edo baliokidea.
Prozedura berarekin bi ordezko izendatzen dira mahaiko kide bakoitzeko.
Kargu horiek nahitaez onartu behar dira, jakinarazpenaren ondorengo 7 egunetan Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean arrazoi justifikatua alegatu ezean.
Mahaiburua ez bada joaten, lehen ordezkoak ordezkatuko du eta, hura ere ez badago, bigarrenak. Inor joaten ez bada, lehen mahaikideak jardunen du mahaiburu gisa eta, hura ez badago, bigarrenak; haien ordez, dagozkien ordezkoak jarriko dira.
Ordezkapenak egin arren mahaia eratu ezin bada, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinaraziko zaio.
Kargu horiek nahitaezkoak dira; hortaz, hauteskunde-delitutzat hartzen da mahaikide izendatutako pertsonak hauteskunde-egunean betebehar hori betetzera ez agertzea.

¿Te ha sido útil esta página?