Iruñeko Udalak webgunean atal hau prestatu du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluak agindutakoarekin bat.
Aurretiko kontsulta publikoko izapidearen xedea da herritarren, erakundeen eta elkarteen iritziak biltzea, ordenantza edo erregelamendu bat egin baino lehen.
Jendaurreko informazio eta entzunaldiko izapideen xedea da, batetik, herritarren iritzia biltzea, hau da, idatzita dagoen ordenantza edo erregelamenduak haien legezko interes zein eskubideetan eragina duen herritarrena, zuzenean edo ordezkatzen dituzten erakunde eta elkarteen bidez; eta bestetik, beste pertsona zein erakunde batzuek egin ditzaketen ekarpenak jasotzea.