INGALATERRAKO BIDEA

Mapa de Galicia que señala el Camino Ingles

ABIAPUNTUA: A CORUÑA edo FERROL

HELMUGA: SANTIAGO DE COMPOSTELA

DISTANTZIA:
72 km A CORUÑAtik
112 km FERROLetik

Ingalaterrako bidea Ferrol eta A Coruñako portu-hirietatik Santiagora doan Donejakue bidea da. Bi alternatiba horiek Bruman elkartzen dira, Galiziako hiriburutik 43 kilometrora.

Ibilbide laburra da, aproposa denbora asko ez dutenendako. Paisaian berdea da nagusi eta masifikazioetatik urrun dago, nahiz eta urtetik urtera erromes kopurua handitzen ari den.

HISTORIA

Ingalaterrako bidea Erdi Aroan sortu zen, merkataritza- eta bidaiari-garraiorako gune estrategikoa baitzen, Europako iparraldeko erromesei Santiago de Compostela bisitatzeko asmoz ontzietan ontziratzeko aukera ematen ziena. Erromes horietako asko portu ingelesetatik zetozen, eta handik datorkio izena. XIV. mendearen erdialdean, garaiko merkataritza-korronteei esker, erromesaldiaren gorakada hasi zen nabigatzaileen artean.
XIX. mendean ahaztuta geratu zen, baina XX. mendeko laurogeita hamarreko hamarkadan hainbat kultur erakundek eta Bidearen lagunek biziberritu zuten ibilbide hori. Trazadura aztertu, seinaleak jarri eta lehenengo aterpetxeak irekitzen hasi ziren.

ERROMESENDAKO OHARRAK

Bi adarrak ondo seinaleztatuta daude gezi horiak eta ondo kokatutako ohiko mugarriak direla eta.

Ibilbide horrek izan duen hazkundeari esker, aterpetxeen kopurua biderkatu egin da azken urteotan. Halaber, ohiko ostatu ugari daude ibilbide osoan zehar.

Zailtasun ertaineko ibilbidea da, gainerako bideekin alderatuta, eta BTT bizikletaz egiteko egokia.