San Nikolas Portalea

Portale hau garaipen-arku baten birsorkuntza barrokoa da; haren jatorrian, hiri harresidunera sartzeko zeuden sei ateetako bat izan zen. 1660. urtean eraiki zuten, Francisco Tutavilla erregeordearen agintaldian, harresiaren hegoaldeko hormatalean, eta hori izan zuen jatorrizko kokaleku. 1929. urtean portalea desmuntatu eta hona ekarri zuten, harresiak eraitsi baitzituzten, hiria inguruetara zabaldu ahal izateko.

Taconerako portalearekin batera, harresietako aterik dotoreenak ziren. Erdian, Austria etxeko azken erregearen armarria zizelkaturik dago, eta alboetan, San German erregeordearena. Alde banatan errege-armen irudia izan daitezkeen XVII. mendeko bi armarri daude, zeharo narriaturik.

Monumentua Basotxoa izeneko hiruki formako parke txiki baten ondoan dago. Bertan, oraindik 1521eko gurutzarri bat kontserbatzen da, tenpleteari eta gurutzeari eusten dieten hiru eskailera poligonalekin. San Sebastian, San Jurgi, San Anton, Santa Luzia, Santa Zezilia, San Lorentzo, San Roke eta San Fermin ere agertzen dira irudikatuta. Gurutzarriko zutoinean emailearen armak daude, zuhaitz bat, animalia ibiltari batekin.

Informazio praktikoa

Helbidea: Bosquecillo kalea, z/g. 31001 Iruña

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira