Jokoak

INFORMAZIOA

JOKOAREN SARBIDEA

Abiapuntua: San Bartolome gotorlekua
Ordutegia: Ez du
Iraupena: 90 minutu
Prezioa: Doan
Hizkuntzak: gaztelania, euskara
Zailtasuna: Ertaina
Sorrera urtea: 2020

IHESALDIA HARRESIETAN

Escape Jokoa Harresietan hainbat froga gainditzean datza. Horretarako hainbat enigma gainditu beharko dituzu: batzuk harakatzekoak, beste batzuk logika aplikatzekoak eta beste hainbat mugikorra bera erabili beharko dituzunekoak. Inguratzen zaituzten elementuak ezinbestekoak suertatuko zaizkizu jokoaren azken helburua lortu ahal izateko.

Harresien ibilbideko ihes-jokoa hainbat proba gainditzean datza: batzuk bilaketakoak, besteak logikakoak, beste batzuk mugikorra bera erabilita ukipen-igarkizunekin... Zure ingurunea bera funtsezko atal bat da azken helburua lortzeko.

Jokoa benetako gertakari batean oinarrituta dago eta hiriko pertsonaia historikoek kontatzen dute. San Bartolome gotorlekuan hasi eta Iruñeko harresietako hainbat gune bisitatzen ditu. Hau da, Iruña harresiak dira ibilbidea egiten du, hiriko produktu turistikoan barna.

Iruña hiria tropa karlistek erabat blokeatu zuten. Hogei mila biztanleak ezin izan ziren hiritik atera, erabat itxita geratu ziren sei hilabetez. 1874ko irailetik 1875eko otsailera gertatu zen. Negua zen eta janaria ikaragarri garestitu zen, egoera beldurgarria izan zen. Hortxe dago zure zeregina jokoan: karlistei aurre egin behar diezu eta hiriaren blokeoa saihestu. Lortuko al duzu?

Jokoa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago, eta ezin hobea bikoteka, taldeka edo familiartean jolasteko 7 urtetik gorako haurrekin.

Jolasaren helburua harresiak herritarrei eta turistei hurbiltzea da, hiriaren egungo konfigurazioan duten garrantzia, bilakaera eta espazio nagusiak uler ditzaten, ingurunea behatuz eta jolastuz, eta horrez gain, gertakari historiko garrantzitsuak ezagutaraziz.

 

INFORMAZIOA

Zailtasuna: Maila guztiak
Prezioa: Doan
Joko-modalitateak:

A- 'Pamplona-Iruña’ aplikazioa
B- Sare sozialak (@VisitPamplona

Sorrera urtea: 2020

IRUÑA QUIZ

Hiriaren historiari eta gaurkotasunari buruzko triviala, tokirik esanguratsuenetan barna sakabanatutako galderekin. Bost gairi buruzko galderak ditu: Arkitektura eta Harresiak, Historia eta Donejakue bidea, Parkeak eta Lorategiak, San Fermin eta Kultura.

Bi joko-modalitate:

•    Deskargatu 'Pamplona-Iruña' aplikazioa / Irakurri itzazu jakinarazpenen atalean dauden pistak / Aurkitu seinale turistikoak / Eskaneatu seinaleetan aurkituko dituzun QR kodeak / Idatzi goitizen bat (zure izena izanen da jokoan) / Hautatu erantzun zuzena aukera guztien artean / Bilatu zure burua rankingean eta lehiatu gainerako jokalarien aurka.

•    Urteko igande guztietan gai horietako batzuei buruzko galdera bat argitaratzen da Udaleko Turismoko Alorreko sare sozialetan: @VisitPamplona.  Astelehenetan galdera horien erantzunak argitaratuko dira.

Jokoa publiko orori zuzenduta dago, eta jokoaren helburua da hiriaren historia eta bitxikeriak ezagutaraztea, galderak eginez.