Tres Reyes hotela

Logikoki, Ernest Hemingwayk ezin izan zuen inoiz Tres Reyes hotelean ostatu hartu, 1963an inauguratu baitzen, hots, idazlearen heriotza baino bi urte beranduago. Hala ere, 1968ko uztailean, hotelak Mary Welsh-i, Ernest Hemingwayren laugarren emazteari, ostatu emateko ohorea izan zuen. Hotelera eta Iruñera etorri zen jada hila zen bere senar Ernest Hemingwayren omenezko monumentuaren inaugurazioan parte hartzeko, zezen-plaza ondoan. 

1984an Hemingway familiako beste kide bat izan zuen apopilo hotelak. Oraingo honetan, biloba: Margaux Hemingway. Modelo eta aktore estatubatuarra Bernard Foucher zinema-zuzendariarekin, bere bigarren senarrarekin, dokumental bat grabatzen ari zen: ‘Winner Take Nothing’, non haren aitona Ernest Hemingwayren urratsak jarraitzen baitituzte Paris, Iruña eta Venecian barna. ‘Winner Take Nothing’ Ernest Hemingwayren kontakizun laburren bilduma baten izena da, zeina 1933an argitaratu baitzen.

Hotelean Gregory Peck-ek ere ostatu hartu zuen 1963ko maiatzean. Bi Oscar sari irabazi zituen, eta Ernest Hemingwayren eleberrietan oinarritutako bi filmetako protagonista izan zen:  ‘The Snows of Kilimanjaro’ (1952) eta ‘The Macomber Affair-Great White Hunter’ (1947). 

1964an Orson Welles aktore eta zuzendariak hartu zuen ostatu. Iruña eta Nafarroara etorria zen ‘Falstaff (Chimes at Midnight)’ filmeko hainbat eszena grabatzeko.

1987ko uztailaren amaieran Stacy Keach aktoreak hartu zuen ostatu hotelean, zeinak idazle estatubatuarra hezurmamitu baitzuen ‘Hemingway’ telesailean.

Informazio Praktikoa

Helbidea: Takonera, 1. 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

     Iruña Harresiak dira

     Iruña San Fermin da