Kontuen Ganbara

1365. urtean Carlos II.ak indartu egin zuen errege-finantzen gaineko kontrola, eta Kontuen Ganbara sortu zuen. XIII. mendeko eraikin erdiarotar hau Otazu jaunaren jauregia izan zen, harik eta 1525. urteaz geroztik Erresumako Kontu Epaitegia bihurtu zen arte. Eraikin berean Diruaren Etxea zegoen, eta bertan Erresumaren txanponak egiten ziren. Franziskotarren komentua izan zen, gero museoa, eta 1980an berriz ere eman zioten kontu publikoak kontrolatzeko organo autonomoaren izaera.

Barrualdean, Nafarroako erreinaldi ezberdinen txanponak daude gordeta, bai eta finantzen inguruko kontsultak egiteko errege-erreginek sinatutako zenbait agiri ere.

Sarrera nagusiko arku zorrotza eta leiho zorrotz txikiak nabarmentzen dira. XVIII. mendearen erdialdean Espainiako armarria jarri zen atearen gainean. Kanoi zorrotzeko pasabide gangadun txiki batek putzu bat duen lorategi batera darama.

Informazio praktikoa

Helbidea: Florencio Ansoleaga kalea, 10. 31001 Pamplona - Iruña

Telefonoa: + 34 848 421 400

E-mail: camara.comptos@cfnavarra.es

Webgunea: www.camaradecomptos.navarra.es

Ibilbidea:

      Iruña Harresiak dira

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik a 14:00etara.

Uztailaren 6tik 16ra itxita. 

Talde bisita bereziak