Portalapeako Etxartea

XII. mende hasieran San Zernin burguaren harresi-barrutia eraiki zen, eta bi ate nagusi zituen: San Llorente portalea (Taconerarantz), eta Portalapea (San Saturnino kalerantz).

Batasunaren Pribilegioaren (1423) ondoren, hiri osoa barne-hartzen zuen harresi-barruti osoa trazatu zen, eta barrualdea banatzen zuten harresi zaharrak erabilerarik gabe geratu ziren. Harresi zahar horiek mantendu egin ziren eta horma nagusi gisa balio izan zuten, etxe xumeen, etxetzar kapareen eta eraikin aipagarrien teilatuak kargatzeko.

Beste hondar batzuk auzoetako patioen eta etxarteen artean ezkutatuta geratu ziren, Portalapea etxartea kasu.

Espazio hau lehengoratzeko egin diren indausketetan honako aztarn hauek agertu dira: jatorri erdiarotarreko zazpi ogiba-arku, Erdi Aroko harresiaren arrastoak eta burguen arteko gerran (1276) katapulten muniziorako erabilitako harrizko bolak.

Barruan, Johan Caritaten dorrea dago, harresietako defentsa-dorreetako bat.

Ama Birjinaren irudia XVI. mendeko zurezko tailu bat da, seguru asko harresiaren atean kokatuta egon zena hura eraitsi arte (1815). Une horretan San Saturnino kaleko 14. zenbakiko eraikinera eraman zuten (belenaren sarreraren ezkerrean).

Informazio praktikoa

Helbidea: San Saturnino kalea, 12. 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

      Iruña harresiak dira

Ordutegia: Astelehenetik igandera, 7:00etatik  21:30era.