INFORMAZIO PRAKTIKOA
Helbidea: Compañía kalea 4. Pamplona - Iruña. Jesus eta Maria eliza ohia.
Telefonoa: +34 948 222 644
E-posta:
Toi-kopurua: 112
Inskripzio Kodea: NUAB00079
Irekiera egutegia: urte osoa, abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra eta uztailaren 6tik 14ra izan ezik.
Ordutegia:
Sarrera: 12:00etatik aurrera.
Sarrera debekaturik dago 23:00etatik aurrera
Irteera-ordutegia: 06:00 – 08:30
Prezioa:
Ostatua: 9 €
Erreserbak: Bai, ekainetik irailera bitarteko aldian izan ezik.
Gehienezko gau-kopurua: Maiatzetik irailera gau 1, justifikatutako kasuetan ezean. Urtearen gainerako aldian, mugarik gabe.
Beste zerbitzu batzuk:
Aterpetxeak kulturako gunea zena osatzen du. Bertan, egurrezko moduluen bitartez nabeetako pilaren artean areto desberdinak bereiztu dira bi solairu osatuz. Era honetan bai logelak eta egongela egon arren, ez dira gune bereiziak baizik eta espazio handi komun bat, gainera erdiko nabea libre geratu da era anitzeko eremu gisara (erakusketak, kontzertuak eta abar egiteko).
Antolamendua
-Beheko solairuan, nabearen lehen tartean beirazko panelekin itxita ezkaratza dago eta albo bakoitzean bizikletak aparkatzeko lekua eta harrera. Elizaren erdiko nabean erabilera anitzeko areto bat dago eta alboko nabeetan logela jarraituak daude. Azken tartean, presbiterioa dagoen tokian, bi higiene-zerbitzu misto daude (horietako bat minusbaliatuentzat egokituta), eta baita garbigailu-gela, office-a eta kanpoko patioa ere.
Behe-solairua guztiz irisgarria da.
-Lehen solairuan logela gehiago daude, alboko nabeetan kokatuak ere, higiene-zerbitzuak, sukaldea jantokiarekin, egongela eta banakako higiene-zerbitzuarekin. Horrez gain, 4 pertsonarentzako logela bat eta ostatu-emailearentzako banakako logela bat ere badaude. Solairu hau ez da irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat.
BARNE FUNTZIONAMENDUKO ARAUBIDEA.
- Ostatu-mota. Donejakue Bideko aterpetxe turistiko honek ostatu-zerbitzua eskaintzen du bakarrik.
- Aterpetxe turistikoak jendeari zabaldutako establezimenduak dira; hortaz, edonor sartu ahal da haietan. Aterpetxearen muga bakarrak izakien izaerari eta tamainari dagozkie, indarrera dituzten legeak eta, halakorik balitz, zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko establezimenduaren barne arauen bete beharra. Beraz bertan ostatua erromesek zein turistek eskatu ahal dezakete.
- Erreserbak. Aterpetxeak hala erromesei nola turistei erreserbatzeko zerbitzua eskainiko die. Hala ere, maiatzaren 1etik irailaren 30era ez da aldez aurreko erreserbarik onartuko eta eskuragarri dauden tokiak erromesak eta turistak iritsi ahala beteko dira. Aterpetxean toki-erreserba beti idatziz egingo da, bai fax edo posta elektroniko bidez edota zuzenean aterpetxean bertan. Taldeen kasuan, erreserbak beti idatziz eta aldez aurretik egingo dira. Erreserbak edozein unetan egin daitezke eta hurrengo hamabi hilabetetara bitarteko egonaldietarako.
- Adingabeez osaturiko taldeen kasuan helduek lagunduta egon beharko dute, hogei adingaberen talde bakoitzeko gutxienez heldu bat egonda. Taldeetako partaideen adina sei urtetik beherakoa izanez gero, aurreko proportzioa gutxienez 10 adingabe bakoitzeko heldu bat izateraino handituko da. Talde orok arduradun bat izendatuko du aterpetxean dagoen aldian taldeaz arduratzeko.
- Erabiltzaileek elkarbizitza eta higiene pertsonaleko gizarte-arauak zaindu beharko dituzte, bai eta toki komunetan erropa eta oinetako egokiak erabili ere. Halaber, zerbitzuetarako ezarritako ordutegiak errespetatu behar dira, kolektibitatearen, antolamenduaren eta establezimenduko ordena egokiaren mesedean.
- Erabiltzaileen sarrera ordutegia: astelehenetik igandera, 12:00etatik 23:00etara.
- Gizalegezko arauak: Erabiltzaileek gizalegez honako arau hauek beteko dituzte:
- Besteon loa errespetatzea gauetan. Aterpetxeko ateak 23:00etan itxiko dira, eta hortik aitzina erabiltzaileek isilik egon beharko dute eta lo egiteko ezarritako ordutegia errespetatu, 23:00etatik biharamun goizeko 06:00etara.
- Aterpetxetik irteteko ordutegia 06:00etan hasi eta 08:30ean amaitzen da.
- Egonaldia maiatzaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldian ezin da gau batekoa baino handiagoa izan. Urtearen gainerako tartean, erabiltzailea gau batean baino gehiagotan egon daiteke aterpetxean, baina eguneroko garbiketa-lanak direla eta 08:30etik 12:00etara ezin izango da instalazioetan egon.
- Gatazkak ekiditu.
- Barne funtzionamenduko arau hauek betearazteko ardura duten langileen jarraibideei men egingo zaie.