Zertan lagun diezazukegu?

Iruñeko Udala Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioarekin eta sektore pribatuko beste erakunde batzuekin lankidetzan egiten du lan Iruña eta Nafarroa turismo profesionaleko helmuga gisa ezagutarazteko eta sustatzeko. 

Iruña edozein motatako ekitaldi profesional, kongresu, konbentzio edota pizgarritasun bidaia ospatzeko helmuga ezin hobea da. Zure kongresuak arrakasta izateko gako guztiak emango dizkizugu.

  • Biltzarren hautagaitzak prestatzen ditugu helmugari buruzko informazio osatuarekin eta zure ekitaldiaren neurria eginiko dossierrarekin.
  • Hautagaitzaren aurkezpenean lagunduko dizugu.
  • Egoitzetarako bisitak koordinatuko ditugu, eta enpresa espezializatuen informazioa eskainiko dizugu zure premiei ondoen egokitzen zaien egoitza aurkituko duzula bermatzeko.
  • Helmugako enpresa garrantzitsuenekin harremanetan jarriko zaitugu, biltzarren antolatzaile profesionalekin eta garraio- edo enpresa-hartzaileekin.
  • Laguntza eskainiko dizugu aisia-programa osagarriak eta biltzarraren ondorengo iradokizunak egiteko.
  • Hotelekin eta bileren egoitzekin egiten dugu lan zure premiei ondoen egokitzen zaizkien azpiegiturak hautatzen laguntzeko.
  • Informazio turistikoa eskaintzen diegu biltzarkideei.
  • Nafarroa sustatzen dugu azoketara joanez eta kongresuen sektoreko estatuko eta nazioarteko sustapen-ekintzak eginez.
  • Nafarroako enpresa espezializatuen sustapena atzerrian.
  • Kongresu-merkatuen azterketa egiten dugu.

Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Helbidea: Udaletxe plaza, z/g, 4. Solairua. P.K. 31001 Iruña-Pamplona (Nafarroa)
  • Telefonoa: (+34) 948 420 717- (+34) 948 420 734
  • Fax: (+34) 948 420 732
  • Emaila: congresos@pamplona.es