Baluarte, Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditoriuma

Iruña bere leku historikoak ondo zainduta hazten jakin duen tamaina ertaineko hiria da: Erdi Aroko hiria, ziudadela errenazentista, zabalgune modernista… Hain zuzen azken bi horien artean dago Baluarte; bertatik oinez joan ahalko zara hiriko gune eta zerbitzu nagusietara, autoa erabiltzeko inolako beharrik gabe.

Gainera, Baluarte Batzar Jauregia eta auditorioa Espainiako handienetako bat da. Duela gutxi eraikitako eta Patxi Mangado arkitekto nafar ezagunak diseinaturiko eraikin abangoardista da.

Bilera- eta topaketa-gune modernoa da, erabilera askotarikoa eta funtzionala, eta Nafarroako hiriburuaren erdi-erdian dago kokatuta. Eraikinaren kanpoaldeak L-itxura du; kuartzita grisezko eraikuntza itzel eta sendoa da, baina barnealdeko espazioak argiz beterik daude. Kanpoaldean plaza dotore bat du.

Biltzarkidea harritu eginen da bilera-gelek eskaintzen dituzten Ziudadelaren ikuspegi ederrekin.

 

BALUARTEren txoko bakoitza bilera- edo aisia-gune bihur daiteke, une jakin batean. Jatetxean Nafarroako gastronomiaren plater bikainenak dastatu ahalko ditugu Ziudadelako parkearen ikuspegi ezin hobeez gozatzen dugun bitartean; halako ikuspegi ederra izango dugu, halaber, hirugarren solairuko terrazaren kanpoaldetik. Eraikinaren azpian kokatuta dagoen aparkalekutik zuzenean aterako gara plazara: 10.000 m2-ko espazio bat, behar izanez gero eraikinaren luzapen gisa erabil daitekeena.

 

Aretoak eta Zerbitzuak

Baluartek 1568 ikuslerentzako lekua duen auditorio nagusi bat du. Halaber, 444 lagun hartzeko prestatuta dagoen ganbera-areto batek bilera edo kongresu ertainak egiteko aukera ematen du, baita formatu txikiko kultura-jarduerak eta kongresuak ere. Gainerako ekitaldi eta erakusketentzat 4800 m2-ko bi gela ditu eraikinak: harresiaren aretoa eta prentsa aretoa.

Kongresuak guztira 800 pertsonara arte har ditzaketen Ziudadela eta Luneta aretoetan ospatu ohi dira. Panel modulagarriak dituzte haien tamaina birdiseinatu ahal izateko. Tamaina txikiagoko beste areto batzuek, esaterako, konferentzia-aretoak, erakusketak eta harrerak antolatzera zuzenduriko atondo batek, eta 125 pertsonentzako lekua duen jatetxe batek osatzen dituzte Iruñearen bihotz-bihotzean dagoen kultura- eta biltzar-gune horretako gela garrantzitsuenak
.

 

       
       
       
       
       
       
       
       
       
       
       

 

Informazio praktikoa

Helbidea: Baluarte plaza, z/g. 31002 Iruña-Pamplona

Telefonoa: +34 948 066 066

E-maila: baluarte@baluarte.com

Webgunea: www.baluarte.com

 
Izena Azalera (m2) Eskola Antzokia
Areto nagusia 520   1568
Ganbera aretoa 104   444
Ziudadela aretoa (banagarria)

440

330

220

110

50

280

180

120

35

-

390

340

160

60

20

Luneta Aretoa (banagarria)

440

220

110

280

120

35

390

160

60

Gola Aretoa 110 - 97
Corona Aretoa 110 - 97
Bulevar Aretoa 200 75 140
Harresiaren Aretoa (erakusketak) 1800 - -
Erakusketa Aretoa 2000 - -
Erakusketa Aretoa 1000 -  

 

Beste guneak


Beste zerbitzuak

  • “Giltza eskura” zerbitzuak
  • Altzarien eskuragarritasuna
  • Karteletarako kanpoko eta barruko euskarriak
  • Ikus-entzunezkoen zerbitzu teknikoa
  • Argiztapen-zerbitzu teknikoa
  • Azafatak
  • Aretoko eta arropazaintzako langileak
  • Segurtasuna
  • Ordutegi malgutasuna
  • Irekita urte osoan